- (inor) (neure, heure, bere..) -gana erosi
Azalpena: (inor) (neure, heure, bere...) alde jarrarazi
Adibideak:
Beregana erosten ditu denak; guztiz atsegiña da gure alaba ori.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (egoerak) adarren bat ukan
Azalpena: ezkutuko arrazoiren bat egon
Adibideak:
Adarren bat izango du ixilik egote orrek.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: (aquí, ahí...) hay gato encerrado
- aho batean bi mingaineko
Azalpena: faltsu edo kontraesan handiko
Adibideak:
Ao batean bi mingañeko gizona.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- aho batetik
Azalpena: adostasunez
Adibideak:
Ao batetik diote. Ao batetikan ari dira denak, ori esaten. Denak ao batetik asiko ziñaten ezezka.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Kontzeptuak: ADOSTASUNA
- aho beteko
Azalpena: ederra, goxoa
Adibideak:
Auxe bai dala sagardo ederra! Ao-beteko sagardoa!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- ahoa betean esan
Azalpena: argi, zalantzarik gabe esan
Adibideak:
Aoa bete-betean esango nioke: gezurra!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- ahoa neurri (eskatu...)
Azalpena: nahi beste (eskatu...)
Adibideak:
Orain ori dago ba!... Aoa neurri.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- ahoak ekarri(tako) guztia esan
Azalpena: asko pentsatu gabe, diplomaziarik gabe esan
Adibideak:
Aoak ekartzen zion guztia esaten zigun. Aoak zekarren guzia esan zion.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- ahoan ilerik gabe hitz egin / esan...
Azalpena: ausart (hitz egin, esan...)
Adibideak:
Aoan illerik-gabe itzegin dik.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- ahoaren neurri (egon...)
Azalpena: (ezer) garesti (egon...)
Adibideak:
Aubaren neurri dago orain guztia. (Sal-gauza).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- ahoko lurrina ere gezurra ukan
Azalpena: gezurtia izan
Adibideak:
Aoko lurriña-ere gezurra dik, orrek!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- ahopean esan
Azalpena: isilean esan
Adibideak:
Aopean zerbait esan zion anaiari
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- ahopean pasatu
Azalpena: murduskatu, ongi ahoskatu gabe bota
Adibideak:
Errezatzen ba al daki? Aopean pasa bai Aitagurea. Itzak utzi egiten ditu
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- ahorik ez atera
Azalpena: inori ez esan
Adibideak:
Aotik ez atera!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (ezer, inor) ahotan ibili
Azalpena: kritikatu
Adibideak:
Gero aotan ibiltzen ditue apaiz gizajoak!...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- ahotik ahora
Azalpena: bertan, aurrez aurre
Adibideak:
Aotik-aora, zaarra naizela esan ezpadit ba, onek?
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: en (mis) propias barbas / narices
- ahotik ez atera
Azalpena: isilik gorde
Adibideak:
Bazekizuke zer esanda joan zan!... Ez diot iñori aotik atera kontu ori...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- ahotik hitzera
Azalpena: berehala
Adibideak:
Aotik itzera nai luke orrek, baña ori ezin da.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- ahotik sudurrera
Azalpena: berehala, inpensan
Adibideak:
Aotik sudurrera ekarri zendun; eta eztakit ziria sartu ez ote zizuten. Guztia aotik sudurrera bear izaten du.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: de manos a boca
Frantsesez: tout à trac
- ahuntzaren gauerdiko eztula
Azalpena: ezer gutxi, baliorik gabeko
Adibideak:
Iru milla pezta?... Auntzaren gaberdiko eztula!...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Kontzeptuak: BALIOA
- (ezer) ahuntzaren gauerdiko eztula ez izan
Azalpena: garrantzia daukana izan
Adibideak:
Lau urte egin eban kartzelan... Lau urte gero! Ez da astoaren goizeko arrantza! (auntzaren gaberdiko eztula; txakurraren gaberdiko arrausia...)
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- aitaren eta semearen orduko
Azalpena: berehala, arin
Adibideak:
Aitaren eta Semearen orduko izkutatu zan.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: en un santiamén
- aitaren seme geratu
Azalpena: babesik gabe, nork lagundu gabe
Adibideak:
Beiaren boskarren txala bezela gelditu naiz... (Aitaren seme gelditu da...).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- aitarenean
Azalpena: berehala, arin
Adibideak:
Aitaren-ean egin zun bere egitekoa.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: en un santiamén
- aldez aurretik
Azalpena: aurrez, gertatu baino lehen
Adibideak:
Aldez-aurretik asmatuko ditu erremeioak (aitzakiak) bere burua garbitzeko.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Kontzeptuak: LEHENTASUNA
Gazteleraz: de antemano
- ametsetako lukainka
Azalpena: kimera
Adibideak:
Ametsetako lukainkaren esperantzan bizi diranak.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- antzina zen berandu!
Azalpena: asko berandutu denagatik ("garaia zen!" adieran)
Adibideak:
Ezkontzera dijoala, dagoaneko? Antziña zan berandu!... Zenbat urte ditu oraindik?... Amazazpi?
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: ¡ya era hora!
- apustua irabazteko adina (egin...)
Azalpena: ezer gutxi (egin...)
Adibideak:
Jan al du ezertsu artsaldean? Apustua irabazteko aiña.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (inoren) ardatzean ibili
Azalpena: (inoren) iritzien edo eginduen arabera jokatu
Adibideak:
Baten-baten ardatzean dabill ori...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- argia (inoren) begietatik ikusi
Azalpena: (inoren) manupeko izan, (inoren) esanetara egon
Adibideak:
Aren begietatik ikusten zuun argia.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (neure, heure, bere...) (h)ariari heldu
Azalpena: nor bere alde tematu
Adibideak:
Ezta errez orri buruan sartzea gauza bat... Bere ariari elduko dio...; bere aldera artuko du, esaten zaiona.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (neure, heure, bere...) (h)aritik ez atera
Azalpena: (neure, heure, bere...) ustea ez aldatu
Adibideak:
Bere aritik etzan ateratzen. (Bere ustetik).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: no dar su brazo a torcer
- arnasa eman
Azalpena: hil
Adibideak:
Arnasa eman artean utzi beintzat bizitzen (Euskerari, ama zarrari...). Ez mailluarekin buruan joka ibilli!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- arnasa hartzeko beta hartu ezinik bizi / ibili...
Azalpena: lanpeturik (ibili, bizi...)
Adibideak:
Arnasa artzeko beta artu-eziñik nabil...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (inoren) arnasari begira egon
Azalpena: inoren esanari adi egon, eta luzapenez, inoren manupeko izan, inoren esanetara egon
Adibideak:
Aren arnasari begira egoten da.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- arrarik arra jakin
Azalpena: (inongo) dena xeheki jakin
Adibideak:
Arrik-ar dakizki emengo kontuak.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- artale batek hainbateko bihotzik ez ukan
Azalpena: ankerra izan
Adibideak:
Artale batek ainbeko biotzik ez du.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- astasoka baino okerrago (geratu...)
Azalpena: besteren oniritzia galdu (gertatu edo egitateren baten ondorioz)
Adibideak:
Astasoka baño okerrago geldituko ziñan ori egin izan bazendu.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: (quedar...) a la altura del barro
- asto bati isatsa kendu eta besteari jarri
Azalpena: zorra zor berriarekin estali
Adibideak:
Asto bati isatsa (buztana) kendu ta besteari jarri egin izan degu... (Zor bat beste batez estali).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- astoa saldu eta potto erosi
Azalpena: negozio txarra egin
Adibideak:
Astoa saldu tu potto erosi!... Ederra egin dek!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (ezer) astoaren goizeko arrantza ez izan
Azalpena: garrantzia daukana izan
Adibideak:
Lau urte egin eban kartzelan... Lau urte gero! Ez da astoaren goizeko arrantza! (auntzaren gaberdiko eztula; txakurraren gaberdiko arrausia...)
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- atalburuaren kana aurkitu / bilatu...
Azalpena: merezitako zigorra hartu
Adibideak:
Gaizki dabillenak atalburuan kana billatzen omen du.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (ezer) atetan eduki / egon
Azalpena: hurbil (eduki, egon...)
Adibideak:
Atetan eduki eliza ta... meza-gabe gelditu ni?
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: (estar o tener algo) a un paso
- atzaparrak (neureak, heureak, berak...) ukan
Azalpena: langilea izan
Adibideak:
Atzaparrak bereak izango ditu emakume orrek!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- atzea eman
Azalpena: inoren aurretik mesprezuz alde egin
Adibideak:
Atzea emanda utzi niñun...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Kontzeptuak: MESPREZUA
Gazteleraz: volver la espalda
- atzearen gainean (egon...)
Azalpena: alferkerian (egon...)
Adibideak:
(Zertara zoiaz ba Bilbo-ra, bearrera ez-ta?) -Atzien ganien egotera, jauna!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- atzera begira egon gabe
Azalpena: zalantzarik gabe, berehala
Adibideak:
Atzera begira egon-gabe aurki erantzungo lioke besteak!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- aurpegia argi eduki
Azalpena: ez lotsatu
Adibideak:
Arpegia argi daukat bear dedana eskatzeko zuri.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- aurpegia(k) hartu
Azalpena: poliziak fitxatu
Adibideak:
Arpegiik artu dizkigue... ta eztago eskaparik.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- azak eta txongoa bezala
Azalpena: nahasian
Adibideak:
Azak eta txongoa bezela.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- azala eginda (egon...)
Azalpena: zailduta (egon...)
Adibideak:
Azala eginda daude (ume oriek).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (ezer) azaren azpiko orria ez izan
Azalpena: garrantzia daukana izan
Adibideak:
Ezta azaren azpiko orria!...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- azkazala bezalako punttagatik (haserretu...)
Azalpena: huskeria batengatik (haserretu...)
Adibideak:
Azkazala bezelako punttagatik asten da erritan (erriertan).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (neure, heure, bere...) azkazaltxoari begira egon
Azalpena: alferkerian egon
Adibideak:
Bere azkazaltxoari begira egoten da... (ezer egin-gabe).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: (estar) mirando a las musarañas
- azpi-jokoa (egin...)
Azalpena: amarruz jokatu, maltzurkeria egin
Adibideak:
Azpi-lana egin digute; azpi-jokua: azarikeria.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- azpi-lana (egin...)
Azalpena: amarruz jokatu, maltzurkeria egin
Adibideak:
Azpi-lana egin digute; azpi-jokua: azarikeria.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- azpi-suge
Azalpena: traidore
Adibideak:
Azpi-suge alen ori!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- azpikoz gora (arropa) aldatu
Azalpena: soineko arropa guztia aldatu
Adibideak:
Azpikoz gora aldatu bearrean nauk: (izerdiagatik).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (inori, ezeri) aztarrenak hartu
Azalpena: (zantzuetatik, ikertuz...) aurkitu
Adibideak:
Artuko dizkio onek aguro aztarrenak.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- bakailao triparik gabea
Azalpena: argala
Adibideak:
Bakallo tripik gabea bezala uan leen; eta ikustazue orain!...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- banan-banako
Azalpena: bereziak, kalitate handikoak
Adibideak:
Banaan-banako arraultz ederrak ziran. Banaan-banako babarrunak dauzka andre orrek.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- barrabiletan haizea jartzean
Azalpena: nahi (duenean)
Adibideak:
Franco-k noiz lekua ustuko duun?... Orrek?... Barrabilletan aizea jartzean...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- barren gaiztoko
Azalpena: gaizto, zital
Adibideak:
Barren gaiztoko agintari zakarra zan.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: de mala entraña
- barrena ez bete
Azalpena: asegaitza izan
Adibideak:
Etzaio beteko barrenik mundu ontako zer guziagatik...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (ezerekin) barrena kiskalia eduki
Azalpena: (ezertaz) haserre, gogaitua edo etsia egon
Adibideak:
Barrena kiskalia dauka gauza orrekin eta eztu aitatzerik nai...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (ezer egitea) barrenak ez agindu / lagundu
Azalpena: (ezer egitea) kontzientziak eragotzi
Adibideak:
Barrenak ez dit agintzen orlako gauzarik. Barrenak ez lidake lagunduko ori egiten.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- barruko zikina eduki
Azalpena: oka, enpadua eduki
Adibideak:
Barruko zikiña dauka.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- bataz beste
Azalpena: kopuru desberdinen aritmetikazko erdiaren berdineko edo antzeko kalkuluz
Adibideak:
Bataz-beste iruna pezeta. Bataz-beste jo-ezkero or nunbait izango da: bostna duro... Bataz-beste joaz amarna milla pezeta jaso dituzte.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: por término medio
- batean bika hitz egin
Azalpena: berbei bestelako adiera emanez hitz egin
Adibideak:
Batean-bika itzegiten baitaki orrek (kontuan egon bear da zer esaten dun).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- bateko urrearena egin
Azalpena: zozketatu
Adibideak:
Bateko-urrearena egiten ezpadezue?
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- batekoz beste
Azalpena: kopuru desberdinen aritmetikazko erdiaren berdineko edo antzeko kalkuluz
Adibideak:
Batekoz-beste amalau pezta egingo dizut, nai badezu, (aundi ta txiki).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- bazter guztiak puskatu beharrean
Azalpena: haserre, suturik
Adibideak:
Baztar guztiak puskatu bearrean asi zitzaien.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (inor) begi gaiztoz ikusi
Azalpena: gorrotatu
Adibideak:
Begi gaiztoz ikusten nautenak ba dira, apaiz oen artean...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (inori) begi gutxi egin
Azalpena: ez maite, gustuko ez ukan
Adibideak:
Begi gutxi egiten dio nunbait ango jendeak (apaiz orri).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- begi itxi-ireki bat egin
Azalpena: lo kuluska egin
Adibideak:
Begi itxi-idiki bat egin nai nikek...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- begi onak jarri
Azalpena: ironiaz, haserretu
Adibideak:
Begi onak jarriko ditu arek, datorrenean! Begi onak jarriko dizkio etortzean!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (inor, ezer) begi onez ikusi
Azalpena: onartu
Adibideak:
Begi onez ikusiko ote dute umeak? (Ugazama).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (ezer, inor) begi-begietan eduki
Azalpena: ongi eta zehatz oroitu
Adibideak:
Begi-begietan daukat aren planta...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- begi-gorri
Azalpena: urrezko txanpon
Adibideak:
Begi-gorriik erakutsi zizkanean nai zuun guztia aterazi zion.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- begi-itsutan
Azalpena: begiak itxita
Adibideak:
Begi-itxutan asmatuko nikek arako bidea...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- begi-mingarria
Azalpena: bekaizgoa sortzen duena
Adibideak:
Begi-mingarriya atera du oraiñ-ere gure mutillak...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (ezerk, inork) begia(k) bete
Azalpena: gustuko izan
Adibideak:
Begia bete zidan ikusi nuaneko. (Soiñeko ark). Begia betetzen duun gauzarik ba al dago ba, arrandegi ortan? Begiik beteko dizkitzun gauzak ikusi-gabe, etzera etorriko...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- begia bezain zierto jakin
Azalpena: segurutik jakin
Adibideak:
Begia bezin zierto nekitxian gu etorri-zai egongo zala.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- begia bezalako egia
Azalpena: egia handia, egia ukaezina
Adibideak:
Begia bezelako egia, orixe!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: una verdad como un templo
- begiak argi eginda
Azalpena: erne
Adibideak:
Begiik argi-argi eginda dago, txoria arrapa-naiean...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- begiak argitu
Azalpena: alaitu
Adibideak:
Begik argitzen eztigue utziko jende oiek...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- begiak argitu
Azalpena: pizkortu, espabilatu
Adibideak:
Begiak argitu egin baititu geroztik jendeak...!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- begiak ateratzeko zorian
Azalpena: haserre bizian, suturik
Adibideak:
Begiik ateratzeko zorian ekin zion.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- begiak bete lo egin
Azalpena: lo lasai egin
Adibideak:
Begiik-bete lo egin bear det oraintxe.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Kontzeptuak: LOA
- (ezeren, inoren zain...) begiak bota
Azalpena: (noiz agertuko) erne egon
Adibideak:
Begiik botatzen egoten ziran porru-mutur ua eltzetik noiz agertuko zan... Begiik bota-bearrean an egon giñan aen zai, egun guziin, zubi-muturrean...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- begiak zabalik jaio
Azalpena: pizkorra izan
Adibideak:
Begiak zabalik jaiotzen dira oraingo umeak!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- begiak zimur eginda
Azalpena: zorrotz begiratuz
Adibideak:
Begiik zimur-zimur eginda begiratzen zuun.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- begietan eduki
Azalpena: bertan eduki, aurrean eduki
Adibideak:
Begietan eukita-ere etzun fiyo... ainbeste maite zuan.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- begiko zakarra baino gehiago ezin ikusi
Azalpena: gorrotatu
Adibideak:
Begiko zakarra baiño geiago ezin ikusi du.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (inor baino) begiko zakarra nahiago ikusi
Azalpena: gorrotatu
Adibideak:
Begiko zakarra-ere naiago du ikusi. (Lengusua baiño).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- begitik kea atera
Azalpena: oso haserretu
Adibideak:
Begitik kea ateratzeko itxuran. Begitik kea ateratzeko zorian eldu zion.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- begiz aurrera ez ikusi
Azalpena: bista laburrekoa izan (baita adiera figuratuan ere)
Adibideak:
Begiz-aurrera eztu ikusten...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- begiz ezin ikusi
Azalpena: bekaitz izan, gorrotoa ukan
Adibideak:
Ezin ikusi begiz: ori du orrek, ez besterik.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Kontzeptuak: GORROTOA
- (ezer, inor) begiz ezin ikusu
Azalpena: gorrotatu
Adibideak:
Begiz eziñ ikusi du.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- begiz jo
Azalpena: hautatu, bereizi
Adibideak:
Begiz jo dezakezu oetako bat, datorren jairako.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (ezer eginaz) behatz-muturraren harrik ez eduki
Azalpena: batere damurik ez ukan
Adibideak:
Beatz-muturraren arrik etzeukat, ori egiñaz.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- behea jota
Azalpena: porrot eginda, etsita
Adibideak:
Beia jota dagoz jente orreek.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- behiaren bostgarren txahala bezala
Azalpena: babesik gabe, nork lagundu gabe
Adibideak:
Beiaren boskarren txala bezela gelditu naiz... (Aitaren seme gelditu da...).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- behin baterako
Azalpena: betirako
Adibideak:
Bein-baterako erabagi osoak artuko al dabez!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- behinbat betiko
Azalpena: betirako
Adibideak:
Beinbat betiko utzi-itzik alper-lan oriek!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- behingotik behingora
Azalpena: une oro
Adibideak:
Beingotik beingora deika ari zaigu.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
- (ezer) belarrietara erori
Azalpena: jakin
Adibideak:
Belarritara erori zitzaion noizbait kontua... Belarritara erori zaio noizbait zuk esan zenduna.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: llegar a (sus) oídos
- (ezer) belea egondako esola baino gozoagoa izan
Azalpena: (ironiaz) (ezer) oso ona izan (jateko)
Adibideak:
Kondar ori ez utzi, zupatu-gabe! Belea egondako esola baiño gozoagoa izango da-ta...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (ezer) belea egondako esolaren kutsua baino hobea
Azalpena: (ironiaz) (ezer) oso ona izan (jateko)
Adibideak:
Belea egondako esolaren kutsua baiño obea izango da noski... ta jan gogotik!... (Lapikoaren kondarra zupatzen ari zan bati esana).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- beltzak esan
Azalpena: egia mingarriak esan
Adibideak:
Beltzak esan nizkion...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- beranduko trenean (etorri...)
Azalpena: berandu (iritsi...)
Adibideak:
Beranduko trenean etorriko dira.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- berantetxe
Azalpena: gauzale, parrandari
Adibideak:
Berantetxe izugarria zan, bera.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (ezerk) bere zorrak ongi pagatu
Azalpena: zerbitzua egin
Adibideak:
Bere zorrak ondo pagatu ditu erleju gaxo onek.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- berri-jario
Azalpena: hiztun
Adibideak:
Berri-jario alaena!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (ezer) berriketa ez izan
Azalpena: kontu serioa izan, arinkeria ez izan
Adibideak:
Errentarik-gabe, izango degula nun bizi?... Ezta berriketea! Ori ikusi arteko bizie naiko nikek!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- bertatik bertara
Azalpena: oso hurbil
Adibideak:
Bertatik bertara gaude. Bertatik-bertara daude tellatu biak...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Kontzeptuak: HURBILTASUNA
- (inon) beste ixipuren bat ibili
Azalpena: ezkutuko arrazoiren bat egon
Adibideak:
Beste ixipuren bat dabill or tartean!...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: (aquí, ahí...) hay gato encerrado
- beste oilar batek kukurruku egin
Azalpena: bestela gertatu, bestelako atarramentua ukan
Adibideak:
Aurrekoen anka-arrastoai segitu balie beste oillarrek egingo zioken kukurruku.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (ezerk) betea eman
Azalpena: nazkatu
Adibideak:
Betea ematen dit zopa lodi orrek.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- bi burutara hitz egin / jo
Azalpena: iritzi jatorrik ez eman, iritzi kontrajarriak dituztenekin ados egon
Adibideak:
Bi burutara itzegiten duna da. Bi burutara jotzen duna al da ori-ere?
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: jugar a dos bandas
- bi-hankatu
Azalpena: zutitu
Adibideak:
Bi-ankatu nazazue! (Gaxoak, oetik).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- bide batez
Azalpena: egiteko baten aitzakian beste bat ere egin
Adibideak:
Bide batez au-ere ekarri det.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: de paso
- bide batez bi mandatu egin
Azalpena: bi helburu lortu aldi berean
Adibideak:
Bide batez bi mandatu egitea.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: matar dos pájaros de un tiro
Frantsesez: faire d'une pierre deux coups
- bide onetik jakin
Azalpena: (ezertaz) informazio zuzena eduki
Adibideak:
Bide onetik omen daki.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Kontzeptuak: EGIA / JAKITEA
Gazteleraz: saber (algo) de buena fuente
- bideak ezin zuzendurik ibili / joan
Azalpena: mozkorturik (ibili, joan...)
Adibideak:
Bideak ezin zuzendurik ibiltzen zan, igande-arratsetan, etxerakoan.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (txanponak...) bidean aurkituak ez izan
Azalpena: (dirua) nekez irabazia izan
Adibideak:
Zenbat balio dute? (-85 pezeta).- Eztira bidean billatuak!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- bigarren jaioaldian
Azalpena: inoiz ez
Adibideak:
(Noiz ikasi bear du ba orrek?) Bigarren jaioaldiin!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- bihotz zabaleko
Azalpena: on
Adibideak:
Bere txar guziakin biotz zabalekoa zan.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- bihotz zimurreko
Azalpena: anker
Adibideak:
Biotz zimurrekoa da.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- bilduaren banatzaile
Azalpena: xahutzaile
Adibideak:
Bildu'n banatzailleak atera zaizkio semeak. Bilduun banatzailleak izan zituun, ondorengoetan...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- bizimodu zabaleko
Azalpena: xahutzaile
Adibideak:
Bizimodu zabalekoa izan da gizajoa. (Zurrutean edo jokuan guztia galdu.)
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- bizirik alargun
Azalpena: emaztearengandik edo senarrarengandik banandutako
Adibideak:
Bizirik alargun gatxeok. (Emaztea joanda).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- bizkarrera etorri arte egurra ez ikusi
Azalpena: eskarmenturik gabe ezin ikasi
Adibideak:
Bizkarrera etorri arte egurra ez due ikusten...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (neure, heure, bere...) bostean egon
Azalpena: (neure, heure, bere...) asmo, iritzi edo jarreran irmo egon
Adibideak:
Bere bostean zegoan. Bere bostean dago ta ez dezu zereganatuko. Eztiot ezer aitatu: arrabi geiagorekin jarriko zan... Dagoola bere bostean!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: seguir en sus trece
- (neure, heure, bere...) bostetik ez atera
Azalpena: (inor) ezin aldarazi
Adibideak:
Bere bostetik eztu aterako.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- bostgarren bizitzan
Azalpena: inoiz ez
Adibideak:
Taloa ta baba jateko gogoa, nik?... Auzoan! (Boskarren bizitzan!; ganbaran!).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- burduntziko haragia bezala jarri
Azalpena: haserretu, sutu
Adibideak:
Burduntziko aragia bezela jartzen naiz, zart-zart, orrelako gauzak aditzean.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- burua goregi eduki
Azalpena: harroa izan
Adibideak:
Burua goregi zeukak praille orrek guri "gixona" deitzeko...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (neure, heure, bere...) buruaren gainean ez egon
Azalpena: ezin zutik egon
Adibideak:
Bere buruaren gaiñean egoten ez da gauza (mai au). Beren buruun gaiñean eziñ egon dira (kazo oiek).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (neure, heure, bere...) buruari ezin opa
Azalpena: pobrea izan
Adibideak:
(Nor zan Baldomero ori?)... Bere buruari eziñ opa zion bat...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (neure, heure, bere...) buruari onik ez eman
Azalpena: atsedenik ez hartu
Adibideak:
Bere buruari onik ematen etziola ibilli zan, beti besteri laguntzen.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- burutik egin
Azalpena: erotu
Adibideak:
Burutik egin omen zitzaion iñudeari. Burutik egin zaio.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- burutik nahastu
Azalpena: erotu
Adibideak:
Burutik nastuta dago.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- burutik orporainoko
Azalpena: oso, guztiz (pertsona bati buruz)
Adibideak:
Burutik oporaiñoko eliz-gizon jatorra.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (ezer) buruz behera erori
Azalpena: hondatu
Adibideak:
Dana buruz-beera erori zan! (Guk egin guztia).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- buruz behera ibili
Azalpena: norberaren kalterako ari
Adibideak:
Buruz-beera gabiltz erri onetan...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- buruz gain
Azalpena: gehiegian
Adibideak:
Buruz-kain ibiltzen da geienetan andre gaxoa. Buruzkain jarri nau bere iruipen aspergarriakin.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- buruz gaineko
Azalpena: gehiegizko
Adibideak:
Buruz-gaiñeko gasturik ez det egin nai.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Kontzeptuak: ZAILTASUNA
- buruz gainetiko
Azalpena: gehiegizko
Adibideak:
Buruz-gaiñetikako lan ori-ere ez da on.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- dana / guztia beharreko
Azalpena: hondatu, txar, kalitate bako
Adibideak:
Guzia bearrekoa agertu zan gizajo ura...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- ederki eman ere!
Azalpena: harridurazko esaldia, inoren jokaera gaitzesteko
Adibideak:
Zurea zuretzat, eta nerea erdi-bana? Ederki eman-ere!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: ¡mira qué bonito!
- ederki emango luke!
Azalpena: harridurazko esaldia, inoren jokaera gaitzesteko
Adibideak:
Atea itxi neri?... Ederki emango luke!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: ¡mira qué bonito!
- ederraren galak
Azalpena: ezpainetako bikorrak
Adibideak:
Ederraren galak ere atera zitzaizkidan...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (inorenak) egin
Azalpena: hil
Adibideak:
Ba oa, Felix, ankaz-aurrera!... Ireak egin dik! (Nork bere buruari...)
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Kontzeptuak: HERIOTZA
- egun eta bizian
Azalpena: beti
Adibideak:
Egun ta bizian. Egun eta eguzki.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- egun eta eguzki
Azalpena: beti
Adibideak:
Egun ta bizian. Egun eta eguzki.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Kontzeptuak: BETI, BETIKO, BETIRAKO
- egun eta sekula (ez)
Azalpena: inoiz ez
Adibideak:
Egun-da sekula ez da ikusi olakorik...!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- eguzkia eta itzala izan / irudi
Azalpena: guztiz bestelakoak izan
Adibideak:
Iguzkia ta itzala dirudite bi aizpak.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (sokari) errea eman
Azalpena: lasaitu
Adibideak:
Errea eman sokari. (Amorr eman).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (ezer) erreka betean etorri
Azalpena: ugaritu
Adibideak:
Errekea-betean dator (sagarrez...)
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- errekaren erdira joan
Azalpena: hondatu, porrot egin
Adibideak:
Errekien erdira joango zirean, aita-semeak.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (ezeri) eskerrik ez eman
Azalpena: (ezeri) probetxurik ez atera, (ezertaz) interesik ez eduki
Adibideak:
Ez diot eskerrik ematen olako loari...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- esku eman
Azalpena: lagundu
Adibideak:
Edozein koskatan esku ematen dio apaizak.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- esku-arrantza egin
Azalpena: harrapatu, ostu
Adibideak:
Nun da nere luma polit ura?... Esku-arrantza egin ezpazun norbaitek or egongo da...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (ezertan) eskua egina eduki
Azalpena: (ezertan) ohitua egon, trebetasuna eduki
Adibideak:
Eskua egiña daukak, nik ez-bezela; ta segi zak ik lan ontan!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- eskuak berotu
Azalpena: poza erakutsi
Adibideak:
Eskuuk berotuko ditue orain batzu-batzuk, liburu orri eskerrak...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: frotarse las manos
- eskuak erantsi
Azalpena: harrapatu, ostu
Adibideak:
Nun da eltze aundia? Eskuuk erantsiko zizkien...!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Kontzeptuak: HARRAPATZEA
- (neureak, haureak, bereak...) eta besterenak (ikusi...)
Azalpena: handiak sufritu
Adibideak:
Gereak eta besterenak ikusiko ditugu oraingoan...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (inoren esanak edo eginak) eta hego haizeak eramaten dituenak berdin (izan)
Azalpena: funtsik gabeko esanak edo eginak
Adibideak:
Orrek esaten ditunak, eta ego-aizeak eramaten ditunak berdin.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- etxeak behar eta bideak ekarri
Azalpena: behar zen huraxe azaldu
Adibideak:
Etxeak bear ta bideak ekarri
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- euliak besteren ixipuaz kendu
Azalpena: nork berak deus egin gabe inoren lanaz baliatu
Adibideak:
Zer asi da ori? Besteren ixipuaz nai al ditu elbiak kendu?...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- euliari hegoak kentzeko kemenik ez ukan
Azalpena: kemen gutxikoa izan
Adibideak:
Elbiari egoak kentzeko kemenik eztu... Elbiari egoak kentzeko berak kelmenik ez eta beti jendea zirikatzen ibilli bear...!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- euri goian behean ari
Azalpena: euri handia ari
Adibideak:
Ebia goien-beean ari zala joan ziran. Euria goian-bean ari zuala etxeratu giñan.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: llover a cántaros
- euria bota ahalan egin
Azalpena: euria handia egin
Adibideak:
Bota-alan egin dau (euria).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- euria suilaz ari
Azalpena: euri handia ari
Adibideak:
Ebia sullaz ari badu-ere' ordun-da gozoona ateratzen naiz kale-kaleraiño...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: llover a cántaros
- (inori) ez aditu baino gehiagorik ez egin
Azalpena: kasurik ez egin
Adibideak:
Ez-aditu baiño geiagorik ez nion egin.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- ez bat eta ez bi
Azalpena: ezustean
Adibideak:
Ez bat eta ez bi agertu zitzaigun.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Kontzeptuak: EZUSTEA
Frantsesez: de but en blanc
- ez buru eta ez belarri (egin...)
Azalpena: molderik gabe, trakets (egin...)
Adibideak:
Ez buru ta ez belarri egindako gauza.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- ez gorako eta ez beherako
Azalpena: zalantzan, erabaki ezinik
Adibideak:
Ez gorako ta ez beerako gaude...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- ez ikusi egin
Azalpena: kasurik ez egin
Adibideak:
Ez-ikusi egin digu.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- ez non eta ez han
Azalpena: ustekabean, tanpez
Adibideak:
Ez-nun-da ez-an jarri zaio saietseko miña. Ez-nun-da-ez-an joan zitzaigun...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Kontzeptuak: EZUSTEA
- ez zagok/n astoa lohitan!
Azalpena: ironiaz, egitekoaren handia edo egoeraren larria adierazteko esaldia
Adibideak:
Etzegok astoa loitan!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- ez zerurako (eta) ez lurrerako
Azalpena: zalantzan, galduta, ezintasunean
Adibideak:
Ez zerurako ta ez lurrerako zala an zegoan basarritar gizajoa...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- ezdakotzat hartu
Azalpena: garrantzirik ez eman
Adibideak:
Eztakotzat artzen zala zeukaten.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (inorengana) ezin ikusia ukan
Azalpena: gorroto ukan
Adibideak:
Eziñ-ikusia zeukan ark-ere, amarengana
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- ezpain ederrekoa izan
Azalpena: ironiaz, jenio bizikoa izan, haserrebera
Adibideak:
Ezpaiñ ederrekoa da!...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- ezpain estuko
Azalpena: destainatzaile, mesprezugile
Adibideak:
Ezpaiñ-estukoren bat bada neskatx ori bialduko du kanpora, aguro...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- ezpain ona jarri
Azalpena: ironiaz, haserretu
Adibideak:
Ezpaiñ ona jarriko dio, ori aditzean!... Ezpaiñ ona jarriko dit gure etxekoandreak, ikusten badu...!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- ezpaina jarri
Azalpena: haserretu
Adibideak:
Ezpaiña jarrita egon da eguardiarte osoan.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- galdu-gorde
Azalpena: galera, hondamendi
Adibideak:
Galdu-orde aundia genuke (liteke) arria botatzea edo ez botatzea, gaur, gal-soro oetara.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (inor) ganbarako sagar ustela balitz bezala ibili
Azalpena: tratu txarra eman
Adibideak:
Ganbarako sagar ustela balitz bezela ibilli zuan arreba.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- gatzarentzako ez irabazi
Azalpena: soldata urria eduki, irabazi gutzikoa izan
Adibideak:
Gatzantzako ez luke irabaziko...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- gau eta gauerdi
Azalpena: gauean berandu arte
Adibideak:
Gau ta gaberdi dantzan aritzea baiño obe lukete izebari laguntzera jun. Gau ta gau-erdi kafe-zulo ortan sartuta egoten da.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- gaua eta goiza bezala izan
Azalpena: kontrajarriak izan, aurkakoak izan
Adibideak:
Gaba ta goiza bezela dira biak.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (ezer) gaur goizeko ihintza ez izan
Azalpena: aspaldikoa izan
Adibideak:
Ez du gaur goizeko intzak erantsia... (ori esateko oitura). Eztute gaur goizeko intzak emana! (Tolosarrak Asteasu-ra sagardoa edatera joateko griña).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Kontzeptuak: ZAHARTZEA
- (ezer) gauzak dakarrena izan
Azalpena: inoren beharrik gabe (ezer) argitu edo konpondu
Adibideak:
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: caer (algo) de su peso
- gauzako izan
Azalpena: gaitasuna ukan
Adibideak:
Ez nekin gauzako nintzan (ori egiteko). Bigarko egin bear didazu, gaxo orrek... Eztakit gauzako naizen. Sendatu? Gauzako ez naizela utzi bai, egingo nau!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- geldi-gogor
Azalpena: artegatsu, kezkati
Adibideak:
Geldi-gogorra izan bear du fraile orrek, nik dakidanez...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- giharrean jo
Azalpena: hunkitu
Adibideak:
Giarrean jo ninduten aitaren esanak.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- gingatik gingara ibili
Azalpena: pozik, festan bezala
Adibideak:
Gingatik gingara or zebillek bere sermoi koxkorrarekin, erriz erri.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (inori) goian behean ekin
Azalpena: erasiatu, errierta eman
Adibideak:
Goian beean ekin dit... Goian beian ekin zion erritan...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- goian zerua eta behean lurra gelditu / ukan / besterik ez ukan
Azalpena: ezer gabe egon
Adibideak:
Goian zerua ta beian lurra besterik ez degula gaude.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- gonak burutik behera jantzi
Azalpena: ganora duen emakumea
Adibideak:
Gonak burutik beera jazten ditun emakumeak, etzuan ba ori egiten asmatuko? Gonak burutik beera jazten ditun emakumeak oia egin-gabe euki? Gonak burutik beera jazten ditunak ez al du ba orrenbeste jakin bear?.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- gonatako umeek ere jakin
Azalpena: denek jakin
Adibideak:
Gonatako umeak-ere ba dakiten gauza.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- gordinak esan
Azalpena: egia latzak esan
Adibideak:
Gordi±ak esan zizkion, urrena ikusi zunean.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- gorriak eta beltzak ikusi
Azalpena: sufritu
Adibideak:
Gorrik eta beltzak ikusia zera...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- goseak atera
Azalpena: ase, jate handia egin
Adibideak:
Gaurko goseak atera ditu! (Katuak).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- gurdiarena egin
Azalpena: behar duena ez beste kexatu
Adibideak:
Nik miñ artu, ta ik oiu (negar) egin?... Gurdiarena!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (neure, heure, bere...) guztizko
Azalpena: gustuko
Adibideak:
Bere guztizkoa an dauka (katuak): jan-gogozkoa. (Besterik eztu naiko orain).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- haizea baino lotsagabeagoa izan
Azalpena: lotsagabea izan
Adibideak:
Aizea baño lotsagabeagoa da emakume ori.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- haizeanekoa(k) (izan)
Azalpena: harroa izan
Adibideak:
Aizia-nekoak (Tolosako izengoitia).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- hala moduko
Azalpena: ez ona, txar samarra
Adibideak:
Ala modukoak izango ziran noski.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (inori) hala moduko soinuak atera
Azalpena: (inori) ospe txarra egin
Adibideak:
Ari atera zizkioten alako moduko soiñuak.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- hamalaugonanekoa(k) (izan)
Azalpena: aberatsa izan
Adibideak:
Hamalau-gona-nekoak (Tolosako izengoitia).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- hanbatik hanbatean
Azalpena: aukera berdinean, baldintza berdinetan
Adibideak:
Anbatik anbatean naiago det ardikia, txaal-aragia baiño.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- handik puntuko
Azalpena: laster, berehala
Adibideak:
Andik puntuko berriz-ere emen zan.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- hangoaneko praixku
Azalpena: (ni, hi, hura...) ez beste norbait, edonor
Adibideak:
(Nork esan du ori?)... Zerak, Angoaneko Praxkuk. Berak eramango omen nau... Angoaneko Praxkuk ere eramango niñun! Angoaneko Praxkuk egin dezala! Or konpon!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: perico (el) de los palotes
- hanka hankaren gainean eduki
Azalpena: hiltzeko gutxi falta izan
Adibideak:
Anka anka'n gaiñean daukagunean, orrelako koplakin asi?
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- hanka hankari ezin eman
Azalpena: pausoa ezin eman
Adibideak:
Anka ankari ezin eman ziola ibilli zan. Anka ankari eziñ emanikan an zetorren eskale bat.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- hanka zabalik lo egin
Azalpena: lasai lo egin
Adibideak:
Anka-zabalik lo egingo du orrek, esturasun orregatik.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: dormir a pierna suelta
- hankak eginak (izan)
Azalpena: desagertu
Adibideak:
Nun dira nere guraizak?... Ankak-egiñak, aek-ere?
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- hankapean eduki
Azalpena: zanpaturik eduki (zentzu moral, ekonomikoan...)
Adibideak:
Ankapean omen daukat, ala esan dit andreak.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (inoren) hankaperako (ere) ez izan
Azalpena: (inoren) baliokoa ez izan
Adibideak:
Aren ankaperako-ere ez da beste au.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: no llegarle (a alguien) a la suela del zapato
- hankaren gainean
Azalpena: zutik
Adibideak:
Ankaen gaiñean ikusi-ezkero ... "etxeko lan guziak egin itzin!"
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- hankaren gainean (joan)
Azalpena: oinez (joan)
Adibideak:
Besteren gaiñean al zoaz? Ankaen gaiñean...!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (ezerk, inork) (inor) hankaren gainean eduki
Azalpena: zalantzan eduki, kezkarazi
Adibideak:
Beti ankaen gaiñean eukiko gaitu...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- hankaren gainean egon
Azalpena: bizirik egon
Adibideak:
Ankaen gaiñean balego gure ama-zana, aren poza izango zan.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- hankaren gainean ez izan
Azalpena: hila izan
Adibideak:
Etzegok batenbat ankan gaiñean! Ez dek aita bizi, astindu bat aixkide orri emateko!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- hankaz aurrera joan
Azalpena: hil
Adibideak:
Ba oa, Felix, ankaz-aurrera!... Ireak egin dik! (Nork bere buruari...)
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (inor) hankazpian sartu
Azalpena: menderatu
Adibideak:
eta ni berriz jardunago ta indarrago...! Ankazpian sartu nun.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- hara berriz!
Azalpena: harridurazko esklamazioa
Adibideak:
(Ate-atzean azaldu da). Ara berriz!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: ¡mira por dónde!
- haragitako ardi
Azalpena: zanpatu (moral, ekonomiko...)
Adibideak:
Aragitako arditzat artu gaituzte.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- hari luzea ukan
Azalpena: eraman handia, pazientzia handia ukan
Adibideak:
Ari luzea bear da (bear du) olako batekin bizitzeko.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- harrapa (ezak/n, dezala, ezazu...) Teileriko langa
Azalpena: harridurazko esaldia, gu baino arinago doan edo pizkoarragoa dena miretsiz
Adibideak:
Or nunbait ikusi omen zuan... Jun-da arrapa zak, Telleri-ko langa!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- harri eta makil ibili
Azalpena: haserre bizi
Adibideak:
Arri ta makil, or dabiltza.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- harria bezala lo egin / egon
Azalpena: lo lasai egin
Adibideak:
Arria bezela lo dago.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: dormir como un tronco
- hartu bat eman
Azalpena: erasiatu, errierta eman
Adibideak:
Artu bat eman dio (amak alabari).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: echar un rapapolvo
- haundi geratu / ibili
Azalpena: haserretu, elkarrengandik urrundu
Adibideak:
Aundi gelditu giñuan, politika dala bide... Aundi ibillia da aspaldi ontan.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- haundian egon
Azalpena: haserre, elkarrengandik urrun
Adibideak:
Aundiin daude bolara ontan, biak.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- hauspoak estu ukan
Azalpena: itokarrean egon, arnasa larritu
Adibideak:
Estu zitun aspoak, gaña arrapatzerako... (Arnaska).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- heldu (egiok/n) hankatik!
Azalpena: harridurazko esaldia, inoren trebezia adierazteko
Adibideak:
Eldu-iok anketik!... (Eldu-egiok.)
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: ¡échale guindas al pavo!
- hesteak puztu
Azalpena: jan handia egin
Adibideak:
Esteak puztutzera Berastegi-ra!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- hezeak eta iharrak jan / zupatu
Azalpena: dena (jan...)
Adibideak:
Ezeak eta igarrak zupatu ditugu... (Denak).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- hezur berriak ukan
Azalpena: haurdun egon
Adibideak:
Ezur-berriik dituela, ezin-joanean gelditu da.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- hezur nagusiko mina ukan
Azalpena: alferra izan
Adibideak:
Zer du orrek, gaur-ere lanera etorri-gabe? Zer izango du! Ezur nagusiko miña...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Kontzeptuak: ALFERKERIA
- hileta jo
Azalpena: kexatu
Adibideak:
(Zer dio beste orrek?) .-Orrek?... Illeta jo ta ondo bizi!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- hitz batean egon
Azalpena: asmo, iritzi edo jarreran irmo egon
Adibideak:
Itz batean egoten dira, beren aritik atera nai eztuela...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- hitz beste(a) egin
Azalpena: solasean, gaiaz aldatu
Adibideak:
Iz-beste egin zidan, aren izena aitatzean.Iz-beste egiteagatik bai aguro eldu ark lengo eztabaidari!...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- hitz eta pitz
Azalpena: berriketan
Adibideak:
Itz ta pitz, umore onean, nora ote dijoaz?
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- hitzean eta hortzean gezurra esan
Azalpena: gezurra atertu gabe esan
Adibideak:
Itzean eta ortzean gezurra esaten du...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- hitzetan hustu
Azalpena: berritsua izan
Adibideak:
Itzetan ustu bear du!... (Itzontzia).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- hitzetik hortzera
Azalpena: maiz
Adibideak:
Itzetik ortzera diogun gauza da...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: cada dos por tres
Frantsesez: à tout bout de champ
- honez gero
Azalpena: mintzo garenerako (ezer) gertatu edo gauzatua dela adierazteko
Adibideak:
Jungo zitzaien onezkero belarritara kontu ori?
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: para ahora
- hutsaren truke
Azalpena: urririk, doan, merke
Adibideak:
Zerorrek erosi zendun... Ez utsaren truke!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Kontzeptuak: DOAKOTASUNA
- idia adar eta guzti irentsi / jan
Azalpena: asko jan
Adibideak:
Jan, orrek?... Baita idia-ere jango luke, bere adarrekin!...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: comer(se) su padre por los pies
Frantsesez: avaler un boeuf
- idia baino lehen erosi zintzarriak
Azalpena: (ezer) lortu aurretik eskuratutzat eman
Adibideak:
Idiak baiño len erosi zintzarriak. Idia baiño lenago erosi zituen zintzarriak.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: vender la piel del oso antes de matarlo
Frantsesez: vendre la peau de l'ours avant de l'avoir tué
- idiak min eta gurdiak negar (egin)
Azalpena: gutxien behar lukeena kexu
Adibideak:
Idiak min eta gurdiak negar.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- ijitoak pazkoakoa egiten duenean
Azalpena: inoiz ez
Adibideak:
Orrek eman? Gabonetan kereixak Ijitoak pazkoazkoa egiten duenean.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- ikuilu bateko txahalak izan
Azalpena: berdinak izan
Adibideak:
Oik? Ikullu bateko txalak! Orre bateko opillak!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- ile burukotik ezin gogoratu / oroitu
Azalpena: (ezeren, inoren) izen ezaguna ezin gogoratu
Adibideak:
Ille burukotik ezin gogora ekarri, erri koxkor orren izena...! Ille burukotik eziñ oroitu naiz nola zuan izena mutill arek...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- ilunari eman
Azalpena: tristetu
Adibideak:
Illunari emana dago gure aizpa.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (ezerekin, inorekin) infernu gorria eduki
Azalpena: sufrimendu handiak eduki
Adibideak:
Inpernu gorria dauka bere erraiñarekin.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: pasar las de Caín
- inoiz edo berriz
Azalpena: inoizka
Adibideak:
Iñoiz edo berriz etortzen da.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: alguna que otra vez
Frantsesez: parfois
- inor gutxi
Azalpena: jende guti
Adibideak:
Iñor-gutxi joan oi da goizeko meza ortara.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- ipur-zimur
Azalpena: doilor, zeken
Adibideak:
Ipur-zimurra, alena!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- ipurdia bete tokirik ez egon
Azalpena: lekurik ez egon, betea egon
Adibideak:
Ipurdia-bete toki eztago... Ipurdia-bete tokirik eztago nere kuartoan.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- ipurdiz gora bidali
Azalpena: ostikoka alde eginarazi
Adibideak:
Ipurdiz-gora bialduko dute, berriz joaten bazaie...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- iputxik ere ez
Azalpena: ezer ez
Adibideak:
Perrejillik ba dezu? Iputxik-ere ez. Txipitxik-ere ez. Izpirik ere ez.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- irin askotakoak izan
Azalpena: desberdinak izan, iritzi edo joera banakoak izan
Adibideak:
Danak irin baten opillak ziralakoan... ni; ta iriñ askotakoak izaki! (Emengo apaizak).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- irin baten opilak izan
Azalpena: berdinak izan, iritzi edo joera berekoak izan
Adibideak:
Danak irin baten opillak ziralakoan... ni; ta iriñ askotakoak izaki! (Emengo apaizak).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- itxuraz kontrako
Azalpena: uste ez bezalako
Adibideak:
Itxuraz-kontrakoa, gaurko sermoia! Itxuraz-kontrakoren bat izango degu au-ere,leengoa bezela... (bakallo au).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- izarretik izarrera
Azalpena: egun osoan
Adibideak:
Izarretik izarrera izaten zan garai artako lana.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: de sol a sol
- jainkoaren izeneko
Azalpena: eskale
Adibideak:
Etxe ederra jarri dezu, Joana-Mari: ondo bizi zera. Eztaukat batere pozik: Jainkoaren izeneko bat ez da azaltzen, bakarra dagon antzera. Limosna bat ematen ez det izaten lanik.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (neuretzako, heuretzako, beretzako...) jan
Azalpena: (besteren lepotik bada ere) norberaren profita bilatu
Adibideak:
Beretzako jaten du orrek... eta eztit aditzen.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: ir a lo suyo
- jo eta hautsi(an)
Azalpena: eginahalean
Adibideak:
Jo ta ausi ikasten saiatuko da zure alaba... (Egiñala bizian).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Kontzeptuak: AHALEGINA
- kaka ipurdi batetik egin
Azalpena: adiskide handiak izan
Adibideak:
(Adiskidantza aundiik, biak?) Oek? Ipurdi batetik kaka egiten dute; puzkarra-ere bai; baita putza-ere!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- kaskarin
Azalpena: txolin
Adibideak:
Iñork begiz ikusi nai etzituen, kaskarin aiek.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Kontzeptuak: ZENTZUA
Gazteleraz: casquivano
Frantsesez: tête frêlée
- (ezertaz) kinkarik ez atera
Azalpena: ezer ez esan
Adibideak:
Eztu kinkarik atera gure semeak, gauza orrezaz.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- kokotza goititzen jakin
Azalpena: harroa izan
Adibideak:
Etzun, ez lurrean erreal txikirik billatuko: kokotza goitzen ba daki...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- lanak besteren erratzarekin egin
Azalpena: nork berak deus egin gabe inoren lanaz baliatu
Adibideak:
Orrek? Besteren erratzarekin asko daki lanak egiten.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- lurraren gainean ez izan
Azalpena: hila izan
Adibideak:
Etzegok gaixoa lurraren gaiñean!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- lurrean erreal txikirik ez bilatu
Azalpena: harroa izan
Adibideak:
Etzun, ez lurrean erreal txikirik billatuko: kokotza goitzen ba daki...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- martin itsu
Azalpena: logalea
Adibideak:
Martin-Itxu aldean dezu...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (inorako) min handia ukan
Azalpena: gustatu, maite izan
Adibideak:
Errirako miñ aundia du gure mutillak.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- mingainean herdoilik ez (ukan, eduki)
Azalpena: pentsatzen dena esan, deblauki hitz egin
Adibideak:
Eztauka arek mingaiñean erdoirik...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- minganean belarrik ez ukan
Azalpena: ezer garbiki esateko adorea ukan
Adibideak:
Mingaiñean belarrik eztik, ez, orrek!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: no tener pelos en la lengua
- mundua bidali
Azalpena: hil
Adibideak:
Ia mundua bialdu degu ta laguntza guziikin ere naiko lan izango degu, Jaunaren errukia irabazten!...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- musu trukean
Azalpena: urririk, doan, merke
Adibideak:
Etzuan salduko musu-trukean...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- musumerke
Azalpena: koipetsu, kunplimenduzale
Adibideak:
Ez gera gu frantzes musumerke orietakoak.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (neure, heure, bere...) neurriko zapata jantzi
Azalpena: norbera bezain maltzurrarekin topo egin
Adibideak:
Bere neurriko zapata oraintxe jantzi du...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: encontrar la horma de su zapato
- nondik baino nondik
Azalpena: ahaleginean
Adibideak:
Bost xentimokoari amarrekoa nundik-baiño-nundik erantsi aritzen nintzan.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- nondik nora
Azalpena: nola
Adibideak:
Jakizak nundik nora ibilli dan ume ori!...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (ezerk, inork) (neure, heure, bere...) onenak eman
Azalpena: xahartzen, hondatzen hasi
Adibideak:
Bere onenak eman ditu eltze orrek. Zer egin zuun ontzi polit arek? Eman zitun bere onenak eta zakarretara bota gendun.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Kontzeptuak: MAKALTZEA
- (neure, heure, bere...) onetatik atera
Azalpena: haserretu
Adibideak:
Bere onetatik aterata dago...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: salirse de sus casillas
Frantsesez: sortir de ses gonds
- (neure, here, bere...) opilari su (eman)
Azalpena: aukera (bere) alde baliatu
Adibideak:
Nork bere opillari su.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: arrimar el ascua a su sardina
- ore bateko opilak izan
Azalpena: berdinak izan
Adibideak:
Oik? Ikullu bateko txalak! Orre bateko opillak!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (inoren) papera egin
Azalpena: (inor) imitatu
Adibideak:
Aren papera egin zazu!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- pikotara joan
Azalpena: hondatu
Adibideak:
Jun da pikotara, zure jantzi apaiñ hura... (Sitsak janda).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Kontzeptuak: HONDAMENA
Frantsesez: tomber dans la dèche
- puzkarra ipurdi batetik egin
Azalpena: adiskide handiak izan
Adibideak:
(Adiskidantza aundiik, biak?) Oek? Ipurdi batetik kaka egiten dute; puzkarra-ere bai; baita putza-ere!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (ezer) txakurraren gauerdiko aharrausia
Azalpena: garrantzia daukana izan
Adibideak:
Lau urte egin eban kartzelan... Lau urte gero! Ez da astoaren goizeko arrantza! (auntzaren gaberdiko eztula; txakurraren gaberdiko arrausia...)
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- txakurtxiki baten itzala ez balio
Azalpena: ezer ez balio
Adibideak:
Txakur txiki baten itzala eztu balio...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- txipitxik ere ez
Azalpena: ezer ez
Adibideak:
Perrejillik ba dezu? Iputxik-ere ez. Txipitxik-ere ez. Izpirik ere ez.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- ur handitako arrain
Azalpena: maila sozial handiko
Adibideak:
Madrid-en zera beraz orain?... Arrai aundiak bezela, ur aunditan!... Ur anditako arraia
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: pez gordo
- (inor eta inor) uztarri batean lotzeko modukoak izan
Azalpena: zuzen-okerrean antzekoak izan
Adibideak:
Biak uztarri batean lotzeko modukoak, oek...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: ser tal para cual
- zahitan zuhur (izan / ibili...) eta irinetan ero (izan / ibili...)
Azalpena: garrantzirik ez daukanaz arduratu eta garrantzia daukanaz ezaxolatu
Adibideak:
Esaten det ba: zaitan zuur' ta iriñetan ero
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- zakurrari tiratzeko ardit bat gabe egon
Azalpena: dirurik ez ukan
Adibideak:
Zakurrari tiratzeko ardit bat-gabe zegon.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: no tener ni una perra chica
- zenbat ate ainbeste maratila ukan
Azalpena: trebea, pizkorra izan
Adibideak:
Zenbat ate ainbeste maratilla..., gaixto onek!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (neure, heure, bere...) zorra garbitu
Azalpena: hil
Adibideak:
Bere zorra garbitu du orrek...!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- zorria baino alperragoa izan
Azalpena: oso alferra izan
Adibideak:
Zorria bai±o alperragoa da.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- (ezerk ezeri) zorrik ez ukan
Azalpena: kalitate berekoak izan
Adibideak:
Ez dio bat-ere zorrik (legatzak bixiguari).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.