Hasierako orrialdea
kontzeptuen aurkibidea aurkibidea iradokizunak iradokizunak bilaketara itzuli bilaketa
Bilaketaren emaitza

 

aurkituak: 101

  • larruak atxik ahala hantu

    Azalpena: harro

    Adibideak:

    —   Ohoreak ohoratei, ezta Charles ibiliko larruak atxik ahala hantua bainan beti bere hartan umil eta goxo
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • Akilimarro ikusi

    Azalpena: sufritu

    Adibideak:

    —   Laster pairatu zituen? eta nolako kuraie kalipuarekin? zinak eta minak. Ikusi oraino ez izarrak eguerditan bainan, eskualdun zirtolariek dioten bezala, ikusi akili-marro, galtxagorriren zazpi adar makatzaile, uspelkorrak! Hitz batez erraiteko, nun ere baitzen lanjerrik handiena han kausituko zen Charles liotinant gaztea.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • aho-sabaia goxatu

    Azalpena: gustu onekoa jan edo edan

    Adibideak:

    —   Nihor etzauzu agertuko usnazainak harrotzen dituen apairuarekin, ez eta ere aho-sabaia goxatzen duten edari pindartsuekin
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • ahoan bilorik gabe

    Azalpena: garbiki, ausart (esan, mintzatu...)

    Adibideak:

    —   Dena dela, berrikitan akulatu ikertze bat berme, ehun frantsesetarik 72 ofizioko armada baten alde dira eta hori da ere Chirac presidentak egina duen hautua, ahoan bilorik gabe erran duen bezala telebixtako leihoño hortarik (Herria 1996). Zorionez ateraldi hau aditu zuen soldado xinple, zahar batek eta ahoan bilorik gabe, atrebitu zen mintzatzerat buruzagiari buruz
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

    Kontzeptuak: AUSARDIA

  • ahoxuri

    Azalpena: jaki onen zale

    Adibideak:

    —   Hartze onekoa segur bainan zotza bezein alferra. Bertzalde aho-xuri, ahalge gabe gormant erakutsia
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

    Gazteleraz: moco fino

  • ahuntz-esnean altxatua izan

    Azalpena: menditarra, landu gabea izan

    Adibideak:

    —   Don Zilko, sabel-handi hori ez ahal da gaxurean eta ahuntz esnean altxatua...
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • ahurrerat bildu

    Azalpena: bereganatu

    Adibideak:

    —   Hemengo bizipide guziak laster ahurrerat bilduak ditu, bazter guziak murrizturik ezartzen dituela.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • alegia deusez

    Azalpena: garrantzirik eman gabe

    Adibideak:

    —   Arrazoina duk naski eta arras kontseilu ona emaiten dautak, alegia deusez, ene onetan.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

    Gazteleraz: como si nada

  • amen-omenka (mintzatu, jardun, ari...)

    Azalpena: zuzenetik jakin gabe

    Adibideak:

    —   Ez gira amen-omenka mintzatuko, jokolari nausiak berak emanak baititu xehetasun hauk
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

    Gazteleraz: (conocer, hablar...) de oídas

  • amor egin

    Azalpena: etsi

    Adibideak:

    —   Noizean behin (ez sobera usu!) errozu senarrari tronpatu zarela eta harek duela arrazoina. Amor egite horrek eztautzu makurrik ekarriko eta gizona espuña bezala haziko da.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • antzara(k) ferratzera(t) (bidali, igorri...)

    Azalpena: solasa edo harremanak haserrez hautsi

    Adibideak:

    —   Jakintsunik atrebituenak bermatu ziren lehen prima irabazi beharrez. Doatzila denak pittika haizatzerat, antzara ferratzerat. Hurbiltzen da l?abbé Pierre bere sotana zaharra herrestan, pika haizatzeko mamu bat iduri eta begiak hets-ideki artean galde guzieri arrapostua xuxen.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • argi betean

    Azalpena: klarki, argiro

    Adibideak:

    —   Pundu hortan batere espanturik egin gabe erranen dut argi betean ene pentsatzeko manera
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • ase-tapatu

    Azalpena: janez bete

    Adibideak:

    —   Luzaz bizitzeko segretu hoberena hauxe da: mahainetik xutitzea aldi guziez doi bat goserekin, ase-tapatu gabe.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • azen ontzeko

    Azalpena: gaizki dagoena okerragotzeko

    Adibideak:

    —   Bainan nun hatxeman bilari aski entzunak eta atrebituak. Gehiago dena, azen ontzeko, nagusi marokanoek ahoan bilorik gabe errana zuten hilen zituztela piru hortako salatari, espiunak Azen ontzeko, izan ziren sekulako galtze makurrak Euskal Herriko barruki heietan
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

    Kontzeptuak: OKERKERIA

    Gazteleraz: para remate

  • azken hatsa bota / eman

    Azalpena: hil

    Adibideak:

    —   Hitzik erran gabe ezarri zuen burua ene sorbaldari kontra eta laster eman bere azken hatsa
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

    Kontzeptuak: HERIOTZA

    Gazteleraz: exhalar el último suspiro

    Frantsesez: tourner de l'oeil

  • azken piruraino higatu

    Azalpena: hil arte saiatu, lan egin

    Adibideak:

    —   Bainan zer balio du funtsik gabeko oren beltz, gataska, dolamen horietan azken piruraino higatzea? Denak utzirik gan beharko du Mazarin aipatuak ere, on bazako edo ez bazako. Azken piruraino higatua da: predeiku, bilkura, hasi liburuak akabatu behar Eta orai nun da ongi egile hori? Osoki ezindua da. Ezta otoitzetik baratzen. Kausitzen da Normandiako eskualdean Abbaye de S' Wandrille deitu komentu handian. Ongi egiten azken piruraino higatua...
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • azkenaz goiti

    Azalpena: funtsean

    Adibideak:

    —   Mintzaldi bat zitaken xinpleena bainan, azkenaz goiti, bihotzetik ateraiak ziren suzko ateraldiez ausarkian orhatua
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • baheaz ura hitzeman

    Azalpena: ezinezkoa agindu

    Adibideak:

    —   Bainan, xo! Ez nuke baheaz urik hitzeman behar.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • begiak herts-ireki artean

    Azalpena: arin, berehala

    Adibideak:

    —   Jakintsunik atrebituenak bermatu ziren lehen prima irabazi beharrez. Doatzila denak pittika haizatzerat, antzara ferratzerat. Hurbiltzen da l?abbé Pierre bere sotana zaharra herrestan, pika haizatzeko mamu bat iduri eta begiak hets-ideki artean galde guzieri arrapostua xuxen.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

    Gazteleraz: en un abrir y cerrar de ojos

  • begien bistatik (bidali, igorri...)

    Azalpena: harremana edo solasa eten

    Adibideak:

    —   Anderea, zoazi hemendik begien bixtatik! Fuera kanporat!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • begietako zikina bezala higuindu

    Azalpena: gorroto izan

    Adibideak:

    —   Azkenean erregeak, begietako zikina bezala higuindu zuen bere minixtroa.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • bizarpetik irri egin

    Azalpena: barre gordeka egin, disimuloz

    Adibideak:

    —   Aditzailek hotz-ikarak sumatu zuzketen... nun etzuten zenbaitek bederen bizar-petik irri egin ele hantu, ateraldi burrunbatsu hori entzutean!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • bolbora bezain bizia izan

    Azalpena: oso bizia izan

    Adibideak:

    —   Alta bada haren seme Michelek errana zautan heien aita bolbora bezein bizia zela
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • (ezeri) buru egin

    Azalpena: eraso, eutsi

    Adibideak:

    —   Guk ere emazteki horren fede bizia baginu sendi ginezake indar berezi bat bizitze dorpeari buru egiteko
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

    Kontzeptuak: ERASOA

    Gazteleraz: hacer frente

    Frantsesez: faire face

  • buru-buztanik gabeko

    Azalpena: funtsik gabeko

    Adibideak:

    —   Akabo beraz gaineratiko solas buru-buztanik gabekoak!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

    Gazteleraz: sin pies ni cabeza

    Frantsesez: sans queue ni tête

  • buru-fuinak higatu

    Azalpena: gogor pentsatu

    Adibideak:

    —   Egon deskantxuan, hori irakurtzean etzauzkitzu burufuñak higatuko, luzexko eremaki badut ene solasaldiaren haria. Dakizula etzauztala buru-fuñak higatu karkulak ezin eginez...
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

    Gazteleraz: devanarse los sesos

  • (neure, heure, bere...) buruaz bertzerik egin

    Azalpena: suizidatu

    Adibideak:

    —   Hartua zuten zianura deitu pozoinarekin beren buruaz bertzerik egiteko xedea.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • burutziarik ezin egin

    Azalpena: ezin eutsi, ezin jarraitu

    Adibideak:

    —   Burutziarik ezin egina du. Azken piruraino higatua da: predeiku, bilkura, hasi liburuak akabatu behar...
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • debrien apoa!

    Adibideak:

    —   ...Brien apoa! Gasna bezala biltzen zuen bere "Attitti" buruan pasatu kasketaldi guzien egiterat
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • debru zaharra dantzan ikusi

    Azalpena: sufritu, heriotza hurbil ukan

    Adibideak:

    —   Rusoek eta Napoleonen gainerateko etsaiek zafraldi ederrak bildu zituzten eta debru zaharra dantzan ikusi behin baino gehiagotan hura zela medio...
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • (ezer baino lehen) (ezer gertatzerako) dira mandoak adartuko

    Azalpena: (ezer) ezinezkoa izan

    Adibideak:

    —   Mandoak adartuko dire nik jakin gabe noizez geroz ginen gisa hortan kausituak
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • diru arkan saguek habia egin

    Azalpena: dirurik ez ukan

    Adibideak:

    —   Bertze hunek oraino Ameriketarat gan nahi Indiano bilakatzeko bainan itsas-untziaren hartzeko pilik ez sakelan... diru arkan saguek kafira egina.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • egunetik biharrerat

    Azalpena: arin, berehala

    Adibideak:

    —   Nolaz bada hori? Harrazu hats handia. Ezpaitut inomine santean egunetik biharrerat trenkatuko solasaldiaren haria
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

    Gazteleraz: de un día para otro

    Frantsesez: du jour au landemain

  • (inoren) eskumakila

    Azalpena: morroi edo neskame

    Adibideak:

    —   Gobernioko lege gizonak ziren agertu ifernuko etsaiaren eskumakila hoberenak Thomas More girixtino kartsu eta bihotz handikoaren hiltzerat kondenatzeko
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • espuina bezala hazi

    Azalpena: harrotu

    Adibideak:

    —   Noizean behin (ez sobera usu!) errozu senarrari tronpatu zarela eta harek duela arrazoina. Amor egite horrek eztautzu makurrik ekarriko eta gizona espuña bezala haziko da.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • fin gaixto egin

    Azalpena: heriotza edo hodamena aurkitu

    Adibideak:

    —   Azkenean ene solas alditik ateratu gabe zendako ez aitor gaixtagin horien artean zorigaitzez ainitzek "fin faixto" edo heriotze hitsa egin dutela.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

    Gazteleraz: acabar mal

    Frantsesez: finir mal

  • fuila itzuli

    Azalpena: gaiaz aldatu

    Adibideak:

    —   Irakurlea, zure baitan egiten dukezu ordu litakela fullaren itzultzea eta solasaldiaren goraxago altxatzea Horra nun beraz errespeturekin fuila itzuliko dugun osoki, aldean bertze
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • galtxagorriren zazpi adarrak ikusi

    Azalpena: sufritu

    Adibideak:

    —   Laster pairatu zituen —eta nolako kuraie kalipuarekin— zinak eta minak. Ikusi oraino ez izarrak eguerditan bainan, eskualdun zirtolariek dioten bezala, ikusi akili-marro, galtxagorriren zazpi adar makatzaile, uspelkorrak! Hitz batez erraiteko, nun ere baitzen lanjerrik handiena han kausituko zen Charles liotinant gaztea.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • galtxapot

    Azalpena: ume txiki

    Adibideak:

    —   Bizkitartean, sobera erakusterat eman gabe, ama harek lau lorietan ikusten ditu, alegia deusez, zazpi urte zituen Henri ttikiaren jostaketa, eskarnio, sino-mino, ahusagailuak. Gure galtxapotak biltzen zituen bere lau anaiak eta erreberritzen zituen, xuxen edo makur, aintzineko igandean apezari aditu predeikuak...
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • gogoan erabili

    Azalpena: hausnartu

    Adibideak:

    —   Bederen pitz dezagun gure baitan zerurako gutizia ahal bezein ongi gogoan erabiliz San Agustinen hitz hauk
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

    Kontzeptuak: GOGOETA

  • gogoari eman

    Azalpena: pentsatu

    Adibideak:

    —   Eta zuk, irakurlea, emazu otoi gogoari, bere lauetan hogoita zortzigarren urtean, aspaldiko idazle tematsuak ixil ordu lukeela...
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • hartze oneko

    Azalpena: burutsu, adimen handiko

    Adibideak:

    —   Hartze onekoa segur bainan zotza bezein alferra
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • hautsi-mautsi

    Azalpena: konpromezu, konponketa

    Adibideak:

    —   Eta hemen haste ene gogoeta-karkuletan nihunereko duda-muda, eztabada, zinak eta minak. Barkatu behar? Ez ote da hori hautsi-mautsi oker, sator-lan, zuzen-kontra guzieri bidearen zabaltzea?
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • hedexuri

    Azalpena: polizia

    Adibideak:

    —   Joan den mendeko hedexuriak oraiko jandarmeak baino maltsoago zitazken Ordu hetan "hede-xuriak" deitzen zituzten jandarmek bi karkula egin behar heieri bihurtzeko
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • hemendik harat

    Azalpena: aurrerantzean

    Adibideak:

    —   Hemendik harat sator-mulo bat aski baitugu behaztopatzeko
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

    Kontzeptuak: ETORKIZUNA

  • hitzetik hortzera

    Azalpena: fite, berehala

    Adibideak:

    —   Eta ordu berean, hitzetik hortzera, hasi zen lanean eta zoin lehiatuki!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

    Kontzeptuak: MAIZTASUNA

  • hodeietan gora altxatu

    Azalpena: famatu, laudatu

    Adibideak:

    —   Egun hartan hura aditu zutenek hedoietan gora altxatu zuten haren hizkuntza aberatsa bezein egokia
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

    Gazteleraz: poner (a alguien) por las nubes

  • hogeita hamaika eta esku (izan)

    Azalpena: baliabide guztiak eduki

    Adibideak:

    —   Hemen ere hogoita hameka eta esku, gure Charlesek nahi zuenaren egiteko
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • hontza birigarroari buru-handi esatea

    Azalpena: norberaren akatsak besteri egoztea

    Adibideak:

    —   Nork nori? Ene aho-mihitan solas gisa hori? Huntza biligarroari "buru-handika" moskoa bihurtuz, marmarika gorrian!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

    Frantsesez: c?est la poêle qui se moque du chaudron

  • hortz-haginak zorrotzik

    Azalpena: erasotzeko prest

    Adibideak:

    —   Zorigaitzez haren etsaiak hortz-haginak zorrotzik zauden hura ixil-arazi beharrez.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • hortzez eguzkiari

    Azalpena: alferkerian

    Adibideak:

    —   Etzuten alfer tunante egon behar, hortzez iguzkiari, zotzik egin gabe.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • (ezeri) hortzez eta haginez lotu

    Azalpena: serioski, gogotik ekin

    Adibideak:

    —   Lehen agur, ongi etorri hunkigarriaren ondotik Damien de Veuster lotu zen lanari hortzez eta haginez
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • huts ala kausi

    Azalpena: ondorioaz arduratu gabe

    Adibideak:

    —   Dohatzila beraz lerro guziak etsi-etsian, huts ala kausi! Kurutx ala pil!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

    Gazteleraz: a lo que salga

  • inomine santean

    Azalpena: fite

    Adibideak:

    —   Beha hunat! Inomine santean lihoa bezala zafratu zituen mendebaleko eta iguzki aldeko enperadoreak
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • (solasa...) iraziz eta izariz (eraman...)

    Azalpena: argudiatuz hitz egin

    Adibideak:

    —   Ez gaiten ahalaz mintza airerat, amen-omenka, bainan deramagun solasa mailka, iraziz eta izariz
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • ixil eta xitun egon

    Azalpena: guztiz isilik egon

    Adibideak:

    —   Eta hobenik gabeko galeriano horiek hinka gaixtoenetan ixil eta xitun egon behar zutela beren onetan...
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • (neure, heure, bere...) izariko zapeta hatzeman

    Azalpena: komeni dena, behar dena aurkitu

    Adibideak:

    —   Izkribatu zion karia hortarat Huvelin jaunari. Hunek hatxeman zion izariko zapeta, hari zoakon geriza, gordegailua.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

    Frantsesez: trouver chaussure à son pied

  • izarrak eguerditan ikusi

    Azalpena: sufritu

    Adibideak:

    —   Laster pairatu zituen —eta nolako kuraie kalipuarekin— zinak eta minak. Ikusi oraino ez izarrak eguerditan bainan, eskualdun zirtolariek dioten bezala, ikusi akili-marro, galtxagorriren zazpi adar makatzaile, uspelkorrak! Hitz batez erraiteko, nun ere baitzen lanjerrik handiena han kausituko zen Charles liotinant gaztea.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • karraska gorrian

    Azalpena: suhar, gogoz

    Adibideak:

    —   Etzen arras dohain, talendu gabekoa. Urrun da! Arras jeinutsua zen: erizain, hargin, zurgin, mahasturu, igeltsero, ofizio guziak eremaki karraska gorrian!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • kopeta aztalean ez ukan

    Azalpena: ausarta izan izan

    Adibideak:

    —   Zer nahi den, ene buregorat etorri zautan andere gazte bat, eder bezein ausarta. Ageri zuen etzuela mihia sakelan ezta eta ere kopeta aztalean.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

    Kontzeptuak: AUSARDIA

  • kurutx ala pil

    Azalpena: ondorioaz arduratu gabe

    Adibideak:

    —   Dohatzila beraz lerro guziak etsi-etsian, huts ala kausi! Kurutx ala pil!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

    Gazteleraz: a cara o cruz

  • lana buruz gaindika (ukan...)

    Azalpena: lan handia ukan

    Adibideak:

    —   Askotan, astelehenetan bereziki, eriak eta kolpatuak trumilka heldu zauzkigu eta holakoetan lana buruz-gaindika sator-zilotik ateratzen!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • lihoa bezala zafratu

    Azalpena: jipoitu

    Adibideak:

    —   Beha hunat! Inomine santean lihoa bezala zafratu zituen mendebaleko eta iguzki aldeko enperadoreak
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • limarrik ere ez

    Azalpena: ezer ez

    Adibideak:

    —   Hurbiltzen zaio mariñel eskualdun bat- Hein bateko sanfretean jakintsunak itsas-gizonari: —Ezagutzen duzu filosofia? —Ez limarrik ere! Zer lumetakoa da ihizi hori??
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • (ezer baino) mandoak lehenago adartuko

    Azalpena: (ezer gertatzea) ezinezkoa izan

    Adibideak:

    —   Bere esku makoekin hau hunki, hura pereka, jende zikoitz arnegatu guziek beren diru pezak sukar furiaz harturik hastatzen dituzten bezala. Horiek guziak utzi beharko! Ez araiz! Mandoak adartuko dire lehenago!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • mendi bat espantu egin

    Azalpena: gehiegikerian (jardun, kexatu, harrotu...)

    Adibideak:

    —   Eta hitz dautzut, mendi bat espantu egin gabe, bihotz-zarrasta hori luzaz sumatu nuela bere kar, gorapen mamitsuekin.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • mihia sakelan ez ukan

    Azalpena: hiztuna izan

    Adibideak:

    —   Zer nahi den, ene buregorat etorri zautan andere gazte bat, eder bezein ausarta. Ageri zuen etzuela mihia sakelan ezta eta ere kopeta aztalean.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • moltsan kukusoa(k) (eduki, ukan...)

    Azalpena: dirurik ez eduki

    Adibideak:

    —   Baina azken kapitulu huntan beharrena falta du: Muñi-muñi delako sagu kafira baitezpadakoa. Moltsan kukuso eta protafuilla seko, tturrindua egunetik biharrerat, deus mutzitzerat utzi gabe. Bordaizko gaizoak badu hautuzko bazka-lekua begistatua Ezpeletan. Haren erosteko, moltsan kukuso!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • muñi-muñi

    Azalpena: dirua

    Adibideak:

    —   Baina azken kapitulu huntan beharrena falta du: Muñi-muñi delako sagu kafira baitezpadakoa. Moltsan kukuso eta protafuilla seko, tturrindua egunetik biharrerat, deus mutzitzerat utzi gabe. Eta harek ere muñi-muñi falta bere semearen eskola sarien pagatzeko
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • nekizerdi

    Azalpena: lan gogor

    Adibideak:

    —   Poloniako lantegi batean ari nintzan eta dakizula nekizerdi dorpeak pairatu dituztala
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • odolak irakin

    Azalpena: haserretu

    Adibideak:

    —   Onez onean hautuzko gizonak bainan gutien ustean, sudur pintzak kitzikatu gabe odolak irakitzen. Huni muturreko bat, hari tinkaldia...
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • odolak itzuli bat egin

    Azalpena: hunkitu

    Adibideak:

    —   Izaitekotz ere odolak itzuli bat egin zion. Bere buruaz orhoitu-ta, ahalge gorritan sartzerainokoan
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

    Frantsesez: faire tourner les sangs

  • ogi metaren gaineko txoria bezain uros

    Azalpena: pozik, zoriontsu

    Adibideak:

    —   Hots! Denak ogi metaren gaineko zoriak bezein uros? Ez eiki!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • orratzetik hari

    Azalpena: solasa, idatzia edo gogoeta puntuz puntu garatuz

    Adibideak:

    —   Eta hemen, orratzetik hari, Decourtray jaunak eman xehetasunak
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

    Frantsesez: de fil en aiguille

  • ostia beltza

    Azalpena: dirua

    Adibideak:

    —   Duela urte andana handia, Hazparneko misionest batek erraiten zuen parada handietako boz daldara berezian: —Dirua zer da? Nahi duzue jakin zer den? Ifernuko deabruak bere xede ilun, galkorretan arimen trumilka galtzeko baliatzen duen ostia beltza!?
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • papo-gorri

    Azalpena: gorri, ezkertiar

    Adibideak:

    —   Lan hori egin dute juje papo-gorri herratsuek!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • papobilotsu

    Azalpena: adoretsua, kementsua

    Adibideak:

    —   Bizitzeko behar zuten indar, kuraie eta nahi suhar, iraunkorra. Holakoentzat erraiten zuten lehengo eskualdunek "gizon papobilotsuak!"
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

    Gazteleraz: de pelo en pecho

  • peko errekarat erori

    Azalpena: hondatu

    Adibideak:

    —   Betidanik izan dire mende guzietan Attilaren iduriko gizon oihes, barbaro, odol ixurleak. Bainan horientzat askotan gertatu gaineko mailetik peko-errekarat erortzea eta hondatzea.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • piko mehea ukan

    Azalpena: jaki onen zalea izan

    Adibideak:

    —   Orduko langilek piko mehea zuten! Ofiziale hoberenak idorrean hogoita bortz sos egunean, eta hamabortz soso jan-edanak barne
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • piru (honetako, horretako, hartako)

    Azalpena: honelako, horrelako, halako

    Adibideak:

    —   Bainan nun hatxeman bilari aski entzunak eta atrebituak. Gehiago dena, azen ontzeko, nagusi marokanoek ahoan bilorik gabe errana zuten hilen zituztela piru hortako salatari, espiunak
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • pittika haizatzerar (bidali, igorri...)

    Azalpena: solasa edo harremanak haserrez hautsi

    Adibideak:

    —   Jakintsunik atrebituenak bermatu ziren lehen prima irabazi beharrez. Doatzila denak pittika haizatzerat, antzara ferratzerat. Hurbiltzen da l?abbé Pierre bere sotana zaharra herrestan, pika haizatzeko mamu bat iduri eta begiak hets-ideki artean galde guzieri arrapostua xuxen.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • plomuan izan

    Azalpena: zuhurra izan, orekatua izan

    Adibideak:

    —   Ohore soberakinek plomuan zen kaskoa pilda darian ezartzen? Ez balinba!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • portafuila seko (eduki, ukan...)

    Azalpena: dirurik ez eduki

    Adibideak:

    —   Baina azken kapitulu huntan beharrena falta du: Muñi-muñi delako sagu kafira baitezpadakoa. Moltsan kukuso eta protafuilla seko, tturrindua egunetik biharrerat, deus mutzitzerat utzi gabe.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • saia beltz

    Azalpena: apaiz

    Adibideak:

    —   Ez aipa eni apezik! Ezpainiz kobesio beharretan. Doala fera-futro zaia beltza!?
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • sakelan pilik ez ukan

    Azalpena: dirurik ez ukan

    Adibideak:

    —   Bertze hunek oraino Ameriketarat gan nahi Indiano bilakatzeko bainan itsas-untziaren hartzeko pilik ez sakelan... diru arkan saguek kafira egina.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • sanfretean

    Azalpena: mesprezuz

    Adibideak:

    —   Hurbiltzen zaio mariñel eskualdun bat. Hein bateko sanfretean jakintsunak itsas-gizonari: —Ezagutzen duzu filosofia?
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • sasipetik atera eta berroan sartu

    Azalpena: egoera edo lan gaitza utzi eta gaitzagoan sartu

    Adibideak:

    —   Zazpi ahalak egin zituen eta molde guzietarat bermatu saindu gaia nagusiaren konbertitzeko. Debaldetan! Sasipetik ateratu orduko berroan sartzen.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • sudur pintzak (neureak, heureak, bereak...) ukan

    Azalpena: kuraia ukan, adorea eduki

    Adibideak:

    —   Irakurle maitea, jakin zazu sudur pintzak bereak zituela euskaraz ala erdaraz hasten zelarik doi bat gataskan
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • sudur pintzak kitzikatu

    Azalpena: xaxatu, zirikatu

    Adibideak:

    —   Onez onean hautuzko gizonak bainan gutien ustean, sudur pintzak kitzikatu gabe odolak irakitzen. Huni muturreko bat, hari tinkaldia...
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • sudurra mizkindu

    Azalpena: mesprezatu

    Adibideak:

    —   Ez ote du karitatezko obra horrek balio, sobera maiz sudurra mizkinduz esker gabe batean emaiten den sos peto hura?
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

    Kontzeptuak: MESPREZUA

  • tokia(k) hustu

    Azalpena: (nonbaitetik) alde egin

    Adibideak:

    —   Hizan bezalako zirtzil ezdeusa! Ihes egin nahi? Tokiak hustu?
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

    Frantsesez: vider les lieux

  • tokiak hustu

    Azalpena: irten, ihes egin

    Adibideak:

    —   Ni gaur eskapatuko, tokiak hustuko hemendik, fera futro!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • usnazainak harrotu

    Azalpena: usain ona aditu

    Adibideak:

    —   Nihor etzauzu agertuko usnazainak harrotzen dituen apairuarekin, ez eta ere aho-sabaia goxatzen duten edari pindartsuekin
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • zainak airatu / altxatu

    Azalpena: urduritu

    Adibideak:

    —   Bainan, oro har, zer munta zuen? erretor kanpañar gaizoto baten galde bitziek ez ahal diozkate zainak altxatuko?
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

    Frantsesez: se mettre dans touts ses états

  • (ezer) zauriaren gainerat pikoa (etorri, sortu...)

    Azalpena: gaitz edo nahigabe bat beste baten ondotik heldu

    Adibideak:

    —   Salto bat eta jauzian han du bere aintzinean soldado aleman barrandaria bere xixpa, arma kargatua eskuetan. Zauriaren gainerat pikoa, erraiten dio, boza musikatuz.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • zazpi ahalak egin

    Azalpena: ahalegin guztiak egin

    Adibideak:

    —   Zazpi ahalak egin zituen eta molde guzietarat bermatu saindu gaia nagusiaren konbertitzeko
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • zinak eta minak

    Azalpena: sufrimenduak

    Adibideak:

    —   Behar ginituen beraz zauri horiek xixtatu eta garbitu dremendeneko morfina eztigailurik gabe. Hango zinak eta minak! Eta hemen haste ene gogoeta-karkuletan nihunereko duda-muda, eztabada, zinak eta minak. Barkatu behar? Ez ote da hori hautsi-mautsi oker, sator-lan, zuzen-kontra guzieri bidearen zabaltzea?
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • zinak eta minak ikusi / pairatu

    Azalpena: sufritu

    Adibideak:

    —   Laster pairatu zituen —eta nolako kuraie kalipuarekin— zinak eta minak. Ikusi oraino ez izarrak eguerditan bainan, eskualdun zirtolariek dioten bezala, ikusi akili-marro, galtxagorriren zazpi adar makatzaile, uspelkorrak! Hitz batez erraiteko, nun ere baitzen lanjerrik handiena han kausituko zen Charles liotinant gaztea.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • zintzurra patar ukan

    Azalpena: edalea izan

    Adibideak:

    —   Gerla denboran, guda tokirat ekarri nuen hiru pinta jasaiten zituen xahako bat, Larzabaleko "ixkiriota" deitu arno xuriaz betea. Esku onetan erori zen! Zintzurra patar eta tripa ordoki, goraintzi estomakari! Lehenbiziko gauean ebatsi zautan eta hustu
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • zotza bezain alferra

    Azalpena: oso alferra

    Adibideak:

    —   Hartze onekoa segur bainan zotza bezein alferra
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

  • zotzik egin gabe

    Azalpena: alferkerian

    Adibideak:

    —   Etzuten alfer tunante egon behar, hortzez iguzkiari, zotzik egin gabe.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

 

lokuzioan azalpenean bietan

    hitz hasiera
bere horretan

gaztelera frantsesa


Korrespondentzia guztiak ikusi: gazteleraz / frantsesez
kontzeptuen aurkibidea iradokizunak