- ahotan hartu
Azalpena: aipatu
Adibideak:
jainkua maiten aotan ez artu santipikatu jaietan gurasoak aintzat, iñor ill gabe garbi aragikeriyetan
ETXEBERRIA, J. I. (Bertsolaria, 1894-19??)
A. Zavala Mendi gainetik.
- aldez aurretik
Azalpena: aurrez
Adibideak:
orra nik esan aldez aurretik nai lutekenai ikasi.
ETXEBERRIA, J. I. (Bertsolaria, 1894-19??)
A. Zavala Mendi gainetik.
Kontzeptuak: LEHENTASUNA
Gazteleraz: de antemano
Frantsesez: auparavant
- bat edo beste
Azalpena: bakarren bat
Adibideak:
iñoiz zerutar bat edo beste jarri oi degu giari.
ETXEBERRIA, J. I. (Bertsolaria, 1894-19??)
A. Zavala Mendi gainetik.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Frantsesez: un ou autre
- begi bista ona eta ikusi ezina ukan
Azalpena: gorrotatu
Adibideak:
Politika-izenez orain dagon miña begi-bista ona eta ikusi eziña
ETXEBERRIA, J. I. (Bertsolaria, 1894-19??)
A. Zavala Mendi gainetik.
- begi(e)tan ukan
Azalpena: gorrotatu
Adibideak:
Guztien jabe bera izanik ezkutatua ogitan askok daukate begitan sinismenian artu biarrez
ETXEBERRIA, J. I. (Bertsolaria, 1894-19??)
A. Zavala Mendi gainetik.
Gazteleraz: tener entre ojos
- behin eta birritan
Azalpena: maiz
Adibideak:
barrunda degu bein da berretan kuartel eta kanpuan.
ETXEBERRIA, J. I. (Bertsolaria, 1894-19??)
A. Zavala Mendi gainetik.
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: una y otra vez
- besterik ezean
Azalpena: behartuta
Adibideak:
besteik ezian sortu oi dezu gizon galgarri ekaitza.
ETXEBERRIA, J. I. (Bertsolaria, 1894-19??)
A. Zavala Mendi gainetik.
Kontzeptuak: BORTXAZKOA
- estazioa(k) parean ukan
Azalpena: aukera ona ukan
Adibideak:
Orain degu aukera batera edo bestera estaziuak parian Jaunak gizona etzuen egiñ besterentzako irian
ETXEBERRIA, J. I. (Bertsolaria, 1894-19??)
A. Zavala Mendi gainetik.
- ez ezik
Adibideak:
Pazkoan jauna artu amarrena o berezik barauak ere ein bear dira aragi uztiak ezezik.
ETXEBERRIA, J. I. (Bertsolaria, 1894-19??)
A. Zavala Mendi gainetik.
Gazteleraz: además de
- frantsesaren mina
Azalpena: harrokeria
Adibideak:
Frantsesaren miña; «Ni banauk i aña!».
ETXEBERRIA, J. I. (Bertsolaria, 1894-19??)
A. Zavala Mendi gainetik.
- (neure, heure, bere...) gain hartu
Azalpena: ardurapean hartu
Adibideak:
mesias etorri zan zerutik mundura moisesen lekura bere gaiñ arturikan gizonen ardura
ETXEBERRIA, J. I. (Bertsolaria, 1894-19??)
A. Zavala Mendi gainetik.
Gazteleraz: cargar sobre (sus) espaldas
- gaupasa
Azalpena: gau osoko festa
Adibideak:
noiznai eginaz gau-pasa.
ETXEBERRIA, J. I. (Bertsolaria, 1894-19??)
A. Zavala Mendi gainetik.
- (inon) giro ez jarri
Azalpena: egoera jasangaitza izan
Adibideak:
Aurrerapena dala esan eta gero mundun bizi izaten ez da jarri giro
ETXEBERRIA, J. I. (Bertsolaria, 1894-19??)
A. Zavala Mendi gainetik.
- hainbeste batean
Azalpena: ongi samar
Adibideak:
Nagusi diradenak ainbeste batian / errenteruak berriz triste atian
ETXEBERRIA, J. I. (Bertsolaria, 1894-19??)
A. Zavala Mendi gainetik.
- halaz guztiz ere
Adibideak:
lur alde ontan bizi geranok gogo txarreko gaituzu alaz guziz e tentatzalliak zure gañian dituzu.
ETXEBERRIA, J. I. (Bertsolaria, 1894-19??)
A. Zavala Mendi gainetik.
Gazteleraz: con todo
Frantsesez: malgré tout
- handi nahiko
Azalpena: harro
Adibideak:
Rusia ta America-ta munduan aundi-naikuak.
ETXEBERRIA, J. I. (Bertsolaria, 1894-19??)
A. Zavala Mendi gainetik.
Kontzeptuak: HARROKERIA
Gazteleraz: vendehumos
Frantsesez: m'as-tu-vu
- inoiz edo berriz
Azalpena: inoizka
Adibideak:
iñoiz ô berriz egon izan naiz ere artian pensatzen.
ETXEBERRIA, J. I. (Bertsolaria, 1894-19??)
A. Zavala Mendi gainetik.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: alguna que otra vez
Frantsesez: parfois
- (ezertan) itzala ipini
Azalpena: ezertaz ohartarazi
Adibideak:
Blasfemiaren kontuan ere ipiñi dute itzala / esan digute juan dan urtain gizon bat ortan il zala
ETXEBERRIA, J. I. (Bertsolaria, 1894-19??)
A. Zavala Mendi gainetik.
- kasko-arin
Azalpena: txolin
Adibideak:
ez izan kasku ariña.
ETXEBERRIA, J. I. (Bertsolaria, 1894-19??)
A. Zavala Mendi gainetik.
Gazteleraz: casquivano
Frantsesez: tête frêlée
- leher egin
Azalpena: nekatu
Adibideak:
Ura nundikan arrapatuko ler egiteko zorian
ETXEBERRIA, J. I. (Bertsolaria, 1894-19??)
A. Zavala Mendi gainetik.
Kontzeptuak: NEKEA
- noizik behinetan
Azalpena: aldizka
Adibideak:
Baserria hain gauza ederra da / noizik beiñetan juanda / ni ere emen Oiartzundikan / iñoiz juaten nintzan-da [...] (sas. joan.). noizik beiñetan gertatzen zala apostoluen onduan.
ETXEBERRIA, J. I. (Bertsolaria, 1894-19??)
A. Zavala Mendi gainetik.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre