- aho bete hortzekin
Azalpena: txunditurik
Adibideak:
Botikariua irri gaiztoz zebillen lagunak ao bete ortzekin uzten zituala ikusiaz.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
Gazteleraz: con la boca abierta
Frantsesez: bouche béante
- amen esan
Azalpena: onartu
Adibideak:
Baiña gehienek erabaki zutenari "amen" esan behar izan nion.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
- artabero usaina
Azalpena: harrokeria
Adibideak:
Ez dela egoki gure gauzetan artabero usaia zabaltzea, sortzen diren euskal liburuak gorapenez bakarrik hartuaz.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
- azpijorra
Azalpena: kritika
Adibideak:
Badu eskua, badu argia, honoko luma-jorratzaille honek. Azpijorra ederra egiten dio bilbotar idazleari. Euskera eztela gauza aurrerapiderako?
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
Kontzeptuak: MAISEAKETA
- (neure, heure, bere...) batean
Azalpena: egoki, sendo
Adibideak:
Hezibide honetan aurrenetako premia ikastolarena, eskolarena da. Ta eskolak bere batean jartzeko, maixu ta maistrek ongi ordainduta egon behar dute.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
- bazterrerako egina ez izan
Azalpena: baloitsua izan
Adibideak:
Euskeraz ikasten hasi, ta zazpi urterako honelako liburua ematen duen gizona ezta bazterrerako egiña.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
- begi luzea ukan
Azalpena: etorkizuna kontuan hartu
Adibideak:
Aita Felipe zenak begi luzea zuen, eta egun batean buruan hau sartu zitzaion: "Euskal haurrei euskeraz lan eragitea".
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
- begiak zorroztu
Azalpena: barrandatu
Adibideak:
Esan bezela, besperatik begiak zorroztu zituzten, ibaian zein zebillen ikusteko, ta urrengo egunean, goizeko irurak aldean-edo, biak Altzibartik gora zijoazen ibaia errekistatzera.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
Kontzeptuak: ZELATATZEA

- bertan behera galdu
Azalpena: alferrik galdu
Adibideak:
Bere larogeita bost urteak, etziren bertan behera galtzekoak. Bizi luze ondoren joan zaigu jesulagun saiatua.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
- (ezeri) bizkarra eman
Azalpena: uko egin
Adibideak:
Egun osoan lanari bizkarra emanaz, bere etxerako etzuan ale askorik ekarriko.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
Gazteleraz: dar la espalda
- (ezeri) bizkarra eman
Azalpena: uko egin
Adibideak:
Egun osoan lanari bizkarra emanaz, bere etxerako etzuan ale askorik ekarriko.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
Gazteleraz: dar la espalda
- burua berotu
Azalpena: pentsatu
Adibideak:
Ez bururik berotu, Maltimpo ori ez da euskal izena, "Mal Tiempo"ren laburpena besterik ez da.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
Gazteleraz: romperse la cabeza
Frantsesez: se creuser la tête
- (neure, heure, bere...) buruari harria ekarri
Azalpena: norberaren kaltez ari
Adibideak:
Ikusi gizonak askotan bere buruari arria nola ekartzen dion. Urreak zorioneko egingo zinduala uste zenduan, eta zure ondamena ekarri dizu.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
Gazteleraz: echar piedras a su propio tejado

- ederki eman ere!
Azalpena: ezezko harridura, ironiaz
Adibideak:
-Jendearen kontura parre egingo degu. Atoz arratsaldean Zezilirekin eta egundoko jostaketa asiko degu alkarrekin.-Ederki eman ere!-Zergatik ez? Bostetan ementxe itxoingo dizut.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
- erdibide
Azalpena: Batez besteko jarrera edo erabaki
Adibideak:
Azkenengo hauetan ere badira koxkak; bakoitzak, alegia, berea dela uste du erdibide jatorra.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
Gazteleraz: (el) término medio
- erdibidean
Azalpena: hasitakoa amaitu gabe
Adibideak:
Ezpaizuten egosi izan gure hizkera. Beti erdibidean geldituak zirenez, gure hizkera baldartzat jotzen zuten.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
Frantsesez: à mi-chemin
- erdibidean gelditu
Azalpena: hasitakoa ez amaitu
Adibideak:
Ezpaizuten egosi izan gure hizkera. Beti erdibidean geldituak zirenez, gure hizkera baldartzat jotzen zuten.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
Gazteleraz: quedarse a medio camino

- eskulehor
Azalpena: zeken
Adibideak:
Sartu da Maltimponean, eta an du laster mostradore aurrean gure Benita esku-legor.

- ez nondik eta ez handik
Azalpena: ustegabean
Adibideak:
Loiolako seme ta tolosar jator dugun aita hau ez nundik ta ez handik sortu zitzaigun egun batean gure Diputazioan euskal bertsolariak gai hartu ta hizketaldi bat egiten.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
Kontzeptuak: EZUSTEA

- eztena(k) sartu
Azalpena: zirikatu
Adibideak:
Botikariuak bere eztena sartuko zien azkenengo lekuan itzegiñaz.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
Kontzeptuak: ZIRIA
- eztitan egon / gelditu
Azalpena: gozatu, pozik egon
Adibideak:
Anbrux eztitan gelditzen zan eta Kaxildak purrustaka aldegiten zion.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
Kontzeptuak: ALAITASUNA
- hagin zorrotzeko
Azalpena: jatun
Adibideak:
Aizkorben guziak gauza batean ziran berdiñak, agin zorrotzekoak izaten. Eztakigu ango aideak edo zerk eragingo zien lan ura, baiña norbait jatun exkaxa izanik, Aizkorben sartzen bazan, egundoko goseak erasoko zion bereala ta besteak bezin tripazai biurtuko zan.

- haize eman
Azalpena: sustatu
Adibideak:
Karakas-ko Gudari-k haize eman zien eta handik etorri zen nahastea.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
- haize eman
Azalpena: sustatu
Adibideak:
Karakas-ko Gudari-k haize eman zien eta handik etorri zen nahastea.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
Gazteleraz: dar alas
- haize eman
Azalpena: sustatu
Adibideak:
Karakas-ko Gudari-k haize eman zien eta handik etorri zen nahastea.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
- hesteak bota beharrean barre egin
Azalpena: barre handiak egin
Adibideak:
Trabenan jendea esteak bota bearrean parrez lertzen gelditu zan.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
Kontzeptuak: BARREA
- hesteak bota beharrean barre egin
Azalpena: barre handiak egin
Adibideak:
Trabenan jendea esteak bota bearrean parrez lertzen gelditu zan.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
Kontzeptuak: BARREA
- jo ta pasako
Azalpena: handi
Adibideak:
Errezilek eman digu bere semearen neurriko jai ta billera ahaztu-eziña. Basarrik eztu gure hitzaren eta zorionen beharrik. Herriak eman dio jo ta pasakoa.

- kertenpiko
Azalpena: ergel
Adibideak:
Eta norbaitek hari entzunaz esan omen zuena: bai gauza ederrak esaten dituela kertenpiko horrek!
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
Kontzeptuak: ERGELKERIA
- kertenpiko
Azalpena: ergel
Adibideak:
Eta norbaitek hari entzunaz esan omen zuena: bai gauza ederrak esaten dituela kertenpiko horrek!
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
Kontzeptuak: ERGELKERIA
- koplak utzi
Azalpena: zuzenean jo
Adibideak:
Koplak alde batera utzi ta hasi gara, beraz, gure galde-erantzunetan.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
- koplak utzi
Azalpena: zuzenean jo
Adibideak:
Koplak alde batera utzi ta hasi gara, beraz, gure galde-erantzunetan.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
- (ezertarako) koplarik ez eduki
Azalpena: itxurakeriarik ez egin
Adibideak:
Zeukana emateko zuen eta gero eskatzeko ta ematen ziotena hartzeko, etzeukan koplarik.

- legatza harrapatu
Azalpena: mozkortu
Adibideak:
Mitxelek gabero egundoko legatza arrapatzeko oitura santua zuen.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
Kontzeptuak: MOZKORKERIA
- legatza harrapatu
Azalpena: mozkortu
Adibideak:
Mitxelek gabero egundoko legatza arrapatzeko oitura santua zuen.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
Kontzeptuak: MOZKORKERIA
- leherrenak egin
Azalpena: nekatu
Adibideak:
...ta ezin uka, aita horrek bere lerrenak egin bear izan dituenik, aldizkariari bere eragozpenen erdian bizitza luzarazten.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
Kontzeptuak: NEKEA
- lehorreko legatza
Azalpena: mozkorra
Adibideak:
Aren legatza legorrekoa zan; Goiko trabenan-edo eskuratutakoa.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
- lehorreko legatza
Azalpena: mozkorra
Adibideak:
Aren legatza legorrekoa zan; Goiko trabenan-edo eskuratutakoa.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
- leku ederrean gelditu / jarri / ipini / utzi
Azalpena: ironiaz, lotsagarri gelditu
Adibideak:
Baiña etxean etzuten uste zuten girorik arkitu. Emazte guziak asarre eraso zien beren senarrei:-Leku ederrean ipiñi nazu, gizon.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
Gazteleraz: dejar en mal lugar
- leporaino egin
Azalpena: gogaitu
Adibideak:
Izeba aspergarriagorik! Leporaiño egiña du bere illoba Endrike.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
- lurrean ez ageri
Azalpena: txikia izan
Adibideak:
Nola hurrengo gizaldiko ume-punta horiek gure lekuan jarri? Lurrean ez dira agirita!

- (ezer) mantuxetan egon
Azalpena: hasi berritan egon
Adibideak:
Lan zailla, mantuxetan zeuden ikasaldiak mailla goi hartara jasotzeko.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
Gazteleraz: estar (algo) en mantillas

- (inori) musutik eman
Azalpena: trufatu
Adibideak:
Jendeari musutik emateko, gaur arratsaldean alkarrekin ibilliko gera.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
Kontzeptuak: UMOREA
- (inori) musutik eman
Azalpena: trufatu
Adibideak:
Jendeari musutik emateko, gaur arratsaldean alkarrekin ibilliko gera.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
Kontzeptuak: UMOREA
- musutruk
Azalpena: dohainik
Adibideak:
Askoz harrigarriago ta txalogarriago da beren lana, dena musutruk, xentimorik hartu gabe egiten dutelarik.

- narru zaharra baino lehorragoa(k)
Azalpena: lehorra(k)
Adibideak:
Mutil ura narru zarra baiño legorragoa zaio neskatillari ta Ireneri eztio arreta pittinik ere artzen.

- odola galduta
Azalpena: durduzaturik
Adibideak:
Eta hala gelditu giñen odola galduta bezela. Artetxe hil dela!!!
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
- odola galduta
Azalpena: durduzaturik
Adibideak:
Eta hala gelditu giñen odola galduta bezela. Artetxe hil dela!!!
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
- plantak egin
Azalpena: itxuratu
Adibideak:
Ez emen asi iñozo plantak egiten, Niko.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
- plantak egin
Azalpena: itxuratu
Adibideak:
Ez emen asi iñozo plantak egiten, Niko.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
- priji eginda
Azalpena: haserre
Adibideak:
Marrakatx bere lo betetik esnatu ta an jetxiko zan prijipriji eginda atea irekitzera.

- (inon) sardea sartu
Azalpena: besterenean ari
Adibideak:
Herrialde bakoitzak ere beste herrialdeko albistarietan sarri sartu ohi du sardea.

- turuta jo
Azalpena: deitu, ohartarazi
Adibideak:
Bere okerrean, Unamunok badu zerbait ona. Erlijio gaietan hillak bizi zirenei turuta jotzen die.

- txakurraren zerera (bidali)
Azalpena: abandonatu, bota
Adibideak:
Hamaika aldiz paper guziak txakurraren zerera bialtzeko gogoa egingo zaizu.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
- txoritara bidali
Azalpena: uxatu
Adibideak:
Gure zahar eta gazteen arteko alperrikako ezpaiak txoritara bial ditzagun...
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
- txoritara bidali
Azalpena: uxatu
Adibideak:
Gure zahar eta gazteen arteko alperrikako ezpaiak txoritara bial ditzagun...
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
- (ezeri) usain txarra hartu
Azalpena: susmo txarra hartu
Adibideak:
Norbaitek usai txarra har lezaioke idazti berri honi. Unamuno haundiestea, goraipatzea, katoliko jatorrarentzat bide ona ote?
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
Kontzeptuak: SUSMOA
Gazteleraz: no oler bien (algo)
- (ezeri) usaina hartu
Azalpena: igarri
Adibideak:
Badu, beraz, euskaldun berriaren usai pixka bat noizik behin. Ezta harritzeko, ta Txillardegi azkarrak hartuko zion bere ume honi usai hori.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
Kontzeptuak: IGARTZEA

- zakurraren zerera bidali
Azalpena: utzi, eten
Adibideak:
Hamaika aldiz paper guziak zakurraren zerera bialtzeko gogoa egingo zaizu
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
Gazteleraz: mandar al carajo