- aditzera eman
Azalpena: adierazi
Adibideak:
Aditzera eman zeroen bere sentimendua
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
Gazteleraz: dar a entender
- ahalik (...)-en(a)
Azalpena: ahal den modurik -enean
Adibideak:
Bi esposak zirenean borda zarrean sarthu, ahalik hobekiena bazuten gerizatu
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
- aho betez
Azalpena: ozenki, publikoki
Adibideak:
Miretsirik hasi ziren aho betez erraten.
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
- aldi egin
Azalpena: txandakatu
Adibideak:
Zure ordenantza sainduz irauten du munduak alkharri aldi egiten har eta haue illhunak
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
- anartean
Azalpena: artean
Adibideak:
anartean behar dugu hartu pazienzia.
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
Gazteleraz: mientras tanto
Frantsesez: entre temps
- arimak egin
Azalpena: hil
Adibideak:
Hekin buruan arimak gero egin zioen
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
Kontzeptuak: HERIOTZA
- (inoren) armak (inorentzat) ebaki
Azalpena: lana inorentzat egin
Adibideak:
Balentia hauk guztiak eginen tik hiretzat; haren harmek ebakitzen eztie berzerentzat
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
- auhena altxatu
Azalpena: kexatu
Adibideak:
ala hik egun baituke ahuena altxaturen baldin ezagutzen bahu zer etorriko zañen
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
Kontzeptuak: KEXA
Gazteleraz: poner el grito en el cielo
Frantsesez: pousser les hauts cris
- azken buruan
Azalpena: azkenekoz
Adibideak:
soldadua garitzen da ordean azken buruan.
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
Gazteleraz: en último término
- (neure, heure, bere...) azken mendea
Azalpena: zahartzaroa
Adibideak:
Ethorri denaz geroztik ene azken mendea?
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
- azken orena hertsi
Azalpena: hil
Adibideak:
Sentiturik hersten zela haren azken orena
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
Kontzeptuak: HERIOTZA
- (inoren) banderara etorri
Azalpena: inoren aldeko egin
Adibideak:
Franzes Xabier zen zure banderara ethorri, zeiñ baitzinduen Indien apostolu egorri
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
- batean egon
Azalpena: elkarrekin egon
Adibideak:
Agertu zitzaien ere guztiei azkenean, iuduen beldurrez zeudezela batean
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
Kontzeptuak: ELKARTASUNA
- begi zeharrez begiratu
Azalpena: gorrotatu
Adibideak:
Begiratu berari zioten begi zeharrez begiratzen, aski ziotela bere aiherra erakusten
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
- (ezeri) begia itsutu
Azalpena: arbuiatu
Adibideak:
Ergelkeriei itsutu ziñaroen begia eta berthutera eman zeure gogo guztia
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
- begietan hartu
Azalpena: kontsideratu
Adibideak:
zu begietan harturik parabisu saindua irabaz dezagun kristau penatuen portua
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
- (inor, ezer) begietatik galdu
Azalpena: ezkutatu
Adibideak:
Ierusalengo hirira xuxen ditu gidatu portale gañean dute begietarik galdu
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
- begitarte egin
Azalpena: errezibitu
Adibideak:
Eta hargatik arrotzei egin begitartea
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
- bekokia ageri
Azalpena: aurpegia erakutsi
Adibideak:
Bekhokia agertua han zaitut ikhusiko, han darotzut ontasunen eskerra itzuliko
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
Gazteleraz: dejarse ver
- belarria makurtu
Azalpena: adi egon
Adibideak:
Apostulu saindua zure orenetara Beharria, othoi, makhur ezazu kantetara
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
Gazteleraz: aplicar el oído
Frantsesez: prêter l'oreille (à...)
- beregainki
Adibideak:
beregainki Birjina amak aire eder bat kantatu.
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
Gazteleraz: sobre todo
Frantsesez: surtout
- berehala
Azalpena: kolpetik
Adibideak:
Gabrielek zuenean mandatua aditu, haren konplitzeko bere hala bazen prestatu.
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
Kontzeptuak: ARINTASUNA
- (ezeren) bistara etorri
Azalpena: hurbildu
Adibideak:
Ierusalemen bistara ethorri bezain sarri / Jesus Salbatzailleak eman zioen nagarrari
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
- bistatik estali
Azalpena: ezkutatu
Adibideak:
Doidoia estali zaiku bistatik portaletan / handik daritzagu sorthu dela hiri hunetan
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
- bistatik falta
Azalpena: ezkutatu
Adibideak:
Gero bistatik zitzaion faltatu aingeru
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
- bizitza eraman
Azalpena: bizi
Adibideak:
O gure dohakabeak damuz erran zioten nola bizitzea dugu zu gabe eramanen?
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
- boz batez
Azalpena: akordioz
Adibideak:
boz baten guztiek dute azkenean aithortu.
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
Kontzeptuak: ADOSTASUNA
Gazteleraz: a una voz
Frantsesez: d'une seule voix
- (neure, heure, here...) buruz
Azalpena: norberaren sortzez
Adibideak:
Eztezala pensa geure buruaz mintzo garela.
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
Gazteleraz: de motu propio
Frantsesez: de son cru
- buruz behera
Azalpena: umildurik
Adibideak:
gaiztoak egonen dire larri buruz behera iujeari ez ausartez xuxen begiratzera.
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
Kontzeptuak: APALTASUNA / OKERKERIA
Gazteleraz: cabizbajo
Frantsesez: tête basse
- dolua hartu
Azalpena: penatu
Adibideak:
zure biltzeak tristetu zuen mundu guztia argizagi berek zuten hartu dolu handia
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
- dudarik ez egin
Azalpena: sinetsi
Adibideak:
Eztezazuela egin dudarik hala eztela
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
Kontzeptuak: SINESTEA
- eskuko ukan
Azalpena: menpean ukan
Adibideak:
Munduan den on guztia duelarik eskuko heiatxo bat iauregitzat hautatu du sortzeko
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
- ez bezala
Azalpena: desberdinki
Adibideak:
pobrezia zinduen nihork ez bezela prezatu.
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
- (inori) ezpata landatu
Azalpena: (inork inor) hil
Adibideak:
Zokho luan aurkhitzen du eta lekhu berean ezpata landatzen dio bihotzaren ganean
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
Kontzeptuak: ERAILKETA
- ezpere(n)
Adibideak:
Iosef hire semearen urrikal bekik pena, edo ezperen Birjina erdi beharrarena.
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
Gazteleraz: de lo contrario
- (inoren) gain
Azalpena: (inoren) ardurapean
Adibideak:
Birjina beregain heldu da andre lagunekin.
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
Kontzeptuak: BALIAKETA
Gazteleraz: a (mi, tu, su...) cargo
Frantsesez: sur son compte
- gogait egin
Azalpena: aspertu
Adibideak:
Gogait eginik galduko eztutela eskara
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
Kontzeptuak: ASPERDURA
Frantsesez: en avoir marre
- gogoa (ezertara) etxatu
Azalpena: ezertan saiatu
Adibideak:
Deboxei hasi zinaizten haurdanik apartatzen letra saindutara zeure gogoa etxatzen
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
- gogoan eduki
Azalpena: gogoratu
Adibideak:
Gogoan iduki zazu goza artean gloria
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
Gazteleraz: tener en cuenta
- gogoan hartu
Azalpena: gogoratu
Adibideak:
apostoluak laudatu zuten zure nekea, haren gogoan hartzera exortatu jendea
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
Gazteleraz: tomar en cuenta
- halaber
Azalpena: berdin
Adibideak:
halaber guri zerokun utzi gomendatua.
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
Kontzeptuak: ANTZA
- halarik(an)
Adibideak:
Delarik Jaungoiko Seme argiz inguratua, halarik ibiliko da haragiz itzaldua.
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
Gazteleraz: no obstante
Frantsesez: cependant
- handik gero
Azalpena: ordudanik
Adibideak:
handik gero eraman zuten / Kaifasen etxera.
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
Gazteleraz: de allí en adelante
- handik sarri
Azalpena: aurki
Adibideak:
hari ere launa agertu zitzaion handik sarri.
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
Gazteleraz: al poco
- hitz batez
Azalpena: akordioz
Adibideak:
Doktor guztiek diote hitz batez ihardatsi.
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
Gazteleraz: a una voz
Frantsesez: d'une seule voix
- kargutan eman
Azalpena: inoren ardurapean utzi
Adibideak:
Zuri darotzu kargutan eman bere Semea
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
Kontzeptuak: AXOLA
Gazteleraz: dejar a cargo de
- lana atera
Azalpena: lana egin
Adibideak:
Hala konplitu zinduen Jesus kristok errana Hitzen arauera behar zela athera lana
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
Kontzeptuak: LANA
- lehenbailehen
Azalpena: ahal den arinen
Adibideak:
aitzitik athera itzazu, othoi, lehen bai lehen.
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
Kontzeptuak: ARINTASUNA / LEHENTASUNA
Gazteleraz: cuanto antes
Frantsesez: dès que possible
- leku eman
Azalpena: onartu
Adibideak:
Hargatik eman sainduen artean (zuri) leku
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
- manuak obretan eman
Azalpena: inork agindutakoak egin
Adibideak:
Aitaren manuak obretan eman ditu
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
- mundu herria
Azalpena: mundu osoa
Adibideak:
gauza arrotzaz espantu mundu-herri guztia.
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
- ohore eman
Azalpena: laudatu
Adibideak:
Hargatik zaitzu beraz ohore emateko
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
- orobat
Azalpena: berdin
Adibideak:
orobat egitera gaituzte gonbidatzen.
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
Kontzeptuak: ANTZA
- sineste(a) eman
Azalpena: sinetsi
Adibideak:
Ez ikhusi arren, zeiñak sinheste emenen baitu
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
- tortoila bezal bizi
Azalpena: birjinitatean bizi
Adibideak:
Iaunak bere ganat deithuz geroz zure zenharra / tortolla bezala bizi izan ziñen bakharra
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
- zehar begiratu
Azalpena: gorrotatu
Adibideak:
Judu gaixtoek diote zeihar begiraturen azkenean martirioz dute hillaraziren.
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631