- Arruizek baino azkarrago
Azalpena: fite
Adibideak:
Arruiz baño azkarrago etxera igesi
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Noizpait.
- aho(a) betean
Azalpena: ozenki
Adibideak:
auxen esango dizutet au betian.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Noizpait.
Kontzeptuak: OZENTASUNA
- (inoren) aitzakia eman
Azalpena: errua egotzi
Adibideak:
Zure aitzaki ematen du ark zerala biyotz gogorra
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Noizpait.
- bekozko jarri
Azalpena: haserretu
Adibideak:
Ez jarri bekozko
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Noizpait.
Kontzeptuak: HASERREA
Gazteleraz: fruncir el ceño
Frantsesez: froncer les sourcils
- burugogor
Azalpena: tematsu
Adibideak:
buru gogorrak izan litazke.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Noizpait.
Gazteleraz: cabeza dura
Frantsesez: tête dure
- eztena(k) sartu
Azalpena: zirikatu
Adibideak:
Bein bear eta Manuel dago zirikatzalle jarriya, ezten gogorrak sartzen ditula ni're nago igarriya
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Noizpait.
Kontzeptuak: ZIRIA
- (ezer, deus) guti
Azalpena: guti
Adibideak:
kezka'ren beti izaten degu ezer gutxi dakigunak.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Noizpait.
Gazteleraz: poca cosa
Frantsesez: peu de chose
- halakoren batean
Azalpena: noizbait
Adibideak:
nik itzegin nai nizun alakoen baten.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Noizpait.
- handia egin
Azalpena: huts bat egin
Adibideak:
Aundiya egin dezu ori esatia
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Noizpait.
Gazteleraz: hacerla buena
- hemendik atzera
Azalpena: aurrerantzean
Adibideak:
obia izango al naiz emendik atzera.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Noizpait.
Gazteleraz: de aquí en adelante
- (inoren) hitzen jabe egin
Azalpena: inoren ordez erantzun
Adibideak:
Eta nik egin bear zure itzen jabe
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Noizpait.
- honez aurrera
Azalpena: aurrerantzean
Adibideak:
onez aurrera aundiyak izango ez gera.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Noizpait.
Kontzeptuak: ETORKIZUNA
Gazteleraz: de aquí en adelante
- jo eta ke(a)
Azalpena: eginahalean
Adibideak:
gabiltza aspaldin jo ta ke.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Noizpait.
Kontzeptuak: AHALEGINA
- jo eta su
Azalpena: eginahalean
Adibideak:
jo ta su emen gabiltz.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Noizpait.
Kontzeptuak: AHALEGINA
- (inori) kargu egin / hartu
Azalpena: erantzukizuna eskatu
Adibideak:
askok artzen dute kargu
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Noizpait.
Gazteleraz: pedir cuentas
- (inoren) kulpa egin
Azalpena: errua inori egotzi
Adibideak:
Onek umean kulpa iten du
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Noizpait.
Kontzeptuak: NORBERARENAK BESTETARATZEA
- (inoren) lepotik
Azalpena: bestek ordainduta
Adibideak:
bizi nai dutelako oi gure lepotik.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Noizpait.
Kontzeptuak: BALIAKETA
Gazteleraz: a (mi, tu, su...) costa
- (inon) makil hautsiarekin sartu
Azalpena: norberaren ahalmenez gaineko eginkizunetan sartu
Adibideak:
Baña makil ausiyakin ez sartu emen iñor
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Noizpait.
- (ezer) mingainean hartu
Azalpena: aipatu
Adibideak:
biotza emen artu al degu ai, manuel, mingañean?
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Noizpait.
- noizean behin
Azalpena: aldizka
Adibideak:
noizian bein jetxitzen dirade menditik.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Noizpait.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- nola edo hala
Azalpena: nolabait
Adibideak:
asi ezkero jarraitu bear zayo nola edo ala.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Noizpait.
Kontzeptuak: NOLABAIT
- toki ederrean
Azalpena: urrun
Adibideak:
Toki ederrean zaude nere esperantzan
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Noizpait.
- txofer ikasi baino lehen kotxea erosi
Azalpena: funtsezkoaz baino axalekoaz arduratu
Adibideak:
Txofer ikasi baño len kotxia erosi
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Noizpait.
- ziria(k) sartu
Azalpena: trufatu
Adibideak:
Ortatik sartu nai nik iru edo lau ziri
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Noizpait.
Gazteleraz: tomar el pelo
Frantsesez: faire la barbe