- bizkar hezurra haustea merezi
Azalpena: jipoia merezi
Adibideak:
Lenago andra bat urratu eta orain artzera bestia olako gizonak merezi likek bizkar-ezurra austia
SORALUZE, D. "Otsolarre" (Bertsolaria, 1846-1917)
A. Zavala Azkoitiko zenbait bertsolari.
- gogoan hartu
Azalpena: gogoratu
Adibideak:
hermano ze esatea nuan / goguan arrazak / gizona galdutzen dik / erretiroik-ezak
SORALUZE, D. "Otsolarre" (Bertsolaria, 1846-1917)
A. Zavala Azkoitiko zenbait bertsolari.
Gazteleraz: tomar en cuenta
- gora-behera
Azalpena: arazo
Adibideak:
Ardi onen goraberak danak bistan daude.
SORALUZE, D. "Otsolarre" (Bertsolaria, 1846-1917)
A. Zavala Azkoitiko zenbait bertsolari.
- hala ere
Adibideak:
zazpitiro tira ta ala ere zutik mendi aldera laixter ankak jaso zetik.
SORALUZE, D. "Otsolarre" (Bertsolaria, 1846-1917)
A. Zavala Azkoitiko zenbait bertsolari.
Gazteleraz: no obstante
Frantsesez: cependant
- hanka(k) jaso
Azalpena: ihes egin
Adibideak:
Zazpi tiro tira ta ala ere zutik mendi aldera laixter ankak jaso zetik
SORALUZE, D. "Otsolarre" (Bertsolaria, 1846-1917)
A. Zavala Azkoitiko zenbait bertsolari.
Kontzeptuak: IHESA
Frantsesez: prendre ses jambes à son cou
- hitzik ez atera
Azalpena: ezer ez esan
Adibideak:
Probatu ez duenak orrelako gaitzik ezin leike atera gai orretan itzik
SORALUZE, D. "Otsolarre" (Bertsolaria, 1846-1917)
A. Zavala Azkoitiko zenbait bertsolari.
Kontzeptuak: ISILTASUNA
Gazteleraz: no decir ni pío
- ipurdian ilea hazi
Azalpena: goseak bizi
Adibideak:
Bazkaririk ez al ditek eman eguardian / illia asiko zak berriz e ipurdian
SORALUZE, D. "Otsolarre" (Bertsolaria, 1846-1917)
A. Zavala Azkoitiko zenbait bertsolari.
Kontzeptuak: GOSEA
- korneta dantzatu
Azalpena: errierta eman
Adibideak:
Bat ere ez dute balio idukitzia gordeta / ori dabillen tokian dantzau biarko dek korneta
SORALUZE, D. "Otsolarre" (Bertsolaria, 1846-1917)
A. Zavala Azkoitiko zenbait bertsolari.
Kontzeptuak: ERRIERTA
- kukuaren hotsik ez aditu
Azalpena: hil
Adibideak:
ia danak galduta / geatzen zeran utsik / zure ardiyetatik / askotatik gutxik / eztute adituko / kukuaren otsik
SORALUZE, D. "Otsolarre" (Bertsolaria, 1846-1917)
A. Zavala Azkoitiko zenbait bertsolari.
Kontzeptuak: HERIOTZA
- (ezeri, inori) traza(k) eman
Azalpena: igarri
Adibideak:
Erri oni ematen diot / zerbaiteren traza
SORALUZE, D. "Otsolarre" (Bertsolaria, 1846-1917)
A. Zavala Azkoitiko zenbait bertsolari.