- aita zaharra eta bese etena ukan
Azalpena: pobrea izan
Adibideak:
Aita zarra ta bese etena ezta gerena
HERRI ZUHURTZIA
Urquijo, J. Refranero vasco.
- balizko ola
Azalpena: menturazko baliabidea
Adibideak:
balizko oleak, burdiarik ez.
HERRI ZUHURTZIA
Urquijo, J. Refranero vasco.
- buruko handia eta jate urria ukan
Azalpena: aberats itx ura egin eta pobrea izan
Adibideak:
Buruko andia ta jate urria
HERRI ZUHURTZIA
Urquijo, J. Refranero vasco.
- galbaheaz ura ekarri
Azalpena: ezinezko gauzak egin
Adibideak:
Gabiarotz barriak galbaeaz ura
HERRI ZUHURTZIA
Urquijo, J. Refranero vasco.
Frantsesez: décrocher la lune avec les dents
- gorua gerrian eta gogoa kirolan ukan
Azalpena: alferra izan
Adibideak:
Gorhua garrian ta gogoa kirolan
HERRI ZUHURTZIA
Urquijo, J. Refranero vasco.
Kontzeptuak: ALFERKERIA
- idi zaharrari arran berria jartzea
Azalpena: alferrik apaintzea
Adibideak:
Idi zarrari arran berri
HERRI ZUHURTZIA
Urquijo, J. Refranero vasco.
Kontzeptuak: ALFERRIK
- lapiko ezin eta estalki izan
Azalpena: lan edo kargu baterako balio ez eta bes te batetan jarri
Adibideak:
Lapiko ezin dana, estaldi lizate
HERRI ZUHURTZIA
Urquijo, J. Refranero vasco.
Kontzeptuak: BALIOA
- trankart egin
Azalpena: tronpatu
Adibideak:
Trankart egiten deustak ta ulerrtan deuskat
HERRI ZUHURTZIA
Urquijo, J. Refranero vasco.
Kontzeptuak: TRONPATZEA