- amak eginda bezala
Azalpena: biluzik
Adibideak:
erropa da gaur, ikusten danez, gorputzarentzat kartzela / laister batere gabe guziok amak eginda bezela.
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Sortu zaizkidanak.
Gazteleraz: como (vino) al mundo
- arrainik ez den tokian sareak bota
Azalpena: alferreko lanean ari
Adibideak:
Arrairik eztan tokian zertan botako dira sariak?
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Sortu zaizkidanak.
- ate denentzat maratilak bilatu
Azalpena: larrialdi edo behar guztietarako irtenbideak ukan
Adibideak:
Ate denentzat billaten dezu komeni dan maratilla
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Sortu zaizkidanak.
Gazteleraz: tener respuesta para todo
- begiz jo
Azalpena: bereizi, desiratu
Adibideak:
Goi-Erregiñak zuan gogoan gu ala begiz jotzeko guk euskaldunok gaur egunean etzauzkagu ez saltzeko
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Sortu zaizkidanak.
Gazteleraz: echar el ojo
Frantsesez: serrer la vis
- buru-hauste
Azalpena: kezka
Adibideak:
lau arri klase, baiña zuretzat etzegon buruausterik.
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Sortu zaizkidanak.
Gazteleraz: quebradero de cabeza
- (inorentzat) erdiko bizitzarik ez egon
Azalpena: pobrea izan
Adibideak:
Tellatu ta bodega dauzkate mugatzat, erdiko bizitzarik eztago oientzat
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Sortu zaizkidanak.
- etxekalte
Azalpena: norbere buruaren hondatzaile
Adibideak:
Zuen lanak saria / jaso bear dute / eta jo beldur gabe / bear ainbat ate / ez dago izaterik / beti etxekalte.
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Sortu zaizkidanak.
- (inoren) gain
Azalpena: (inoren) ardurapean
Adibideak:
ezta makala batzuk beren gain daukaten eginkizuna.
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Sortu zaizkidanak.
Kontzeptuak: BALIAKETA
Gazteleraz: a (mi, tu, su...) cargo
Frantsesez: sur son compte
- gora-behera
Azalpena: arazo
Adibideak:
ikusten ari gera gorabera pranko.
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Sortu zaizkidanak.
gure artean bada milla gorabera.
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Sortu zaizkidanak.
- (ezer) hankamotz izan
Azalpena: betetasunera iristeko ezer falta
Adibideak:
Euskal biotzen asegarria gaurko eguna da, noski, arraun-jai gabe oso ankamotz litzake gure Donosti
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Sortu zaizkidanak.
- hogeita bira iritsi arte ez etsi
Azalpena: amaitu arte ez etsi
Adibideak:
Ezta erreza zuri jokoa nolanai irabazitzen ogeitabira iritxi arte eztezulako etsitzen
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Sortu zaizkidanak.
Kontzeptuak: AMAIERA
- honez gero
Azalpena: mintzo garenerako (ezer) gertatu edo gauzatua dela adierazteko
Adibideak:
onezkero ez gaude oso luzaroko.
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Sortu zaizkidanak.
Gazteleraz: para ahora
- ibili bideak harrapatu
Azalpena: norberaren ihardun edo egitateek berek galdu
Adibideak:
Arrapatuko gaitu gabiltzan bideak
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Sortu zaizkidanak.
Kontzeptuak: HONDAMENA
- kukuak oker jo
Azalpena: espero ez bezala gertatu
Adibideak:
Askok pentsatu zuten len ere / menderatuko zutela / gero ikusi zuten kukuak / txit oker jo zietela
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Sortu zaizkidanak.
Kontzeptuak: OKERTZEA
- lanak ukan
Azalpena: zaila gertatu
Adibideak:
Zer aldakuntzak urte gutxian sinisteak lanak ditu gailurretara begiratuta ixilik ezin gelditu
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Sortu zaizkidanak.
Gazteleraz: costar trabajo
- mugatzat teilatua eta bodega eduki
Azalpena: pobrea izan
Adibideak:
Tellatu ta bodega dauzkate mugatzat, erdiko bizitzarik eztago oientzat.
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Sortu zaizkidanak.
- oina (inora) aldatu
Azalpena: ibili, joan
Adibideak:
Gazte sasoiko batek / badauka nora aldatua oiña / ortxe dauzka zai Urbia eder / Aizkorri eta Aloña
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Sortu zaizkidanak.
- parte onekoa ez izan
Azalpena: deabruaren mundukoa izan, eta luzapenez, trebetasun bereziak ukan
Adibideak:
Nere ondoan zegoen bati / au da nik entzun niona: / oinbeste indar duena ez da / parte oneko gizona!
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Sortu zaizkidanak.
Kontzeptuak: GAIZTAKERIA
- pikotara (bidali)
Azalpena: solasa edo harremanak haserrez hautsi
Adibideak:
Errespetu ta itzal guziak / pikotara bialduak / beste bide bat artu ezean / ez ote gaude galduak?
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Sortu zaizkidanak.
Gazteleraz: mandar al carajo
Frantsesez: envoyer balader
- pikotara joan
Azalpena: hondatu
Adibideak:
Txiki ta aulak aspalditxotik / gaude pikotara junak / nai dun guzia editen baitu / indarrik geiena dunak
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Sortu zaizkidanak.
Kontzeptuak: HONDAMENA
Frantsesez: tomber dans la dèche
- plaza gizon
Azalpena: jendaurrean ohitutako gizon
Adibideak:
plaza-gizonaren trazak.
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Sortu zaizkidanak.
- su hartu
Azalpena: haserretu
Adibideak:
onaztar eta ganboatarren / denboretan bezelatsu / guk euskaldunok, uskeri batez / gaur aixa artzen dugu su
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Sortu zaizkidanak.
- urak arrastora sartu
Azalpena: egoera normaldu
Adibideak:
Denborarekin urak sartuko al zaizkigu arrastora
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Sortu zaizkidanak.
Gazteleraz: volver las aguas a su cauce
- ziria sartu
Azalpena: tronpatu, ezustekoa eman
Adibideak:
Zugana nator, Leitza / ni gaiaren billa / merezi dun seme bat / aitatu dedilla. / Soldadutza betetzen / dagoen mutilla / onek bai sartu dula / ziri biribila
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Sortu zaizkidanak.
- zorioneko
Azalpena: aipatutako
Adibideak:
zorioneko moda.
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Sortu zaizkidanak.
Gazteleraz: de marras