- aditzera eman
Azalpena: adierazi
Adibideak:
Jesus-ek parabola onekin aditzera eman zigun nork bere doayakin, asko dituena bezala gitxikoa ere bere eta besteren salbacioa irabazten nekatu bear dala
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: dar a entender
- ahalik eta (...) arte(raino)
Adibideak:
agindu zien, zer ikusi zuten, ez iñori esateko, alik eta illen artetik bera Biztutzen zan arteraino.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- ahoan erabili
Azalpena: aipatu
Adibideak:
Izen maitagarri, beti ahoan erabilli bear gendukeana!
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- aintzat hartu
Azalpena: kontsideratu
Adibideak:
su biziak artu zuen, aintzat artzeagatik erantzuten etziolakoan
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: tomar en consideración
- airean ipini
Azalpena: aztoratu
Adibideak:
Egia da, gure emakume batzuek aztoratu ed airean ipiñi gaituzte
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- akuilua ostikatu
Azalpena: menderaezinaren aurka saiatu
Adibideak:
¿Nor zaitut, Jauna? Ni naiz Jesus, ain ayer zu zatzayona, Jesus-ek erantzun zion; zuretzat akullua ostikatzea gogorra da
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: dar coces contra el aguijón
- (ezer inori) aldats egin
Azalpena: zaila gertatu
Adibideak:
Nork bere etsaia edo gaizki egin diolakoa maite izatea aldats egiten da
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: hacérse(le) (algo) cuesta arriba
- alde aurrez
Azalpena: aurrez
Adibideak:
eta aldaurrez adierazteko, Jesus-ek geroago munduari emango ziona.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: LEHENTASUNA
Gazteleraz: de antemano
Frantsesez: auparavant
- amuak bota
Azalpena: tranpak ipini
Adibideak:
Baña Nikodemus Jesus-en alde irten, eta aldi onetan lanbide ari geroago utzizioten, ez ordea, galtzeko amuak botatzean
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: AMARRUKERIA
- anaiaren begian lastoa ikusi
Azalpena: besteren akatsak ikusi
Adibideak:
¿Zertako, bada, zure anayaren begian lastoa dakusu, eta zure begiko aga ez?
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: AKATSA
Gazteleraz: ver la paja en ojo ajeno
Frantsesez: voir une paille dans l'oeil de son voisin
- arazoak ipini
Azalpena: trabak jarri
Adibideak:
Jainkoaren bide zuzenai arazoak ipintez aspei ten etzerana
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: poner obstáculos
- ardura hartu
Azalpena: arduratu
Adibideak:
ez ardura geyegirik artzeko animako janaz
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: AXOLA
- argi eta garbi
Azalpena: argiro
Adibideak:
Nere Evangelioa aurtxo batek bezain argi eta garbi artzen ez duena.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: lisa y llanamente
Frantsesez: clair et net
- (ezeren) arrastorik ez
Azalpena: ezer ez
Adibideak:
Eta damutasunaren arrasto txikienik ere etzuen eman
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: ni muestra de
- aurkez aurke
Azalpena: elkarren aurrean
Adibideak:
Saulo-k orduan Elimas-i aurrez-aurke jarrita, esan zion: O gizon gezurtia eta dollorra.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: frente a frente
Frantsesez: face à face
- (ezeri, inori) aurpegi(a) eman
Azalpena: erasoari erantzun
Adibideak:
Berak emen egotea onena zala, guziai arpegi emateko
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: plantar cara
Frantsesez: faire face
- aurpegia itzuli
Azalpena: mesprezatu
Adibideak:
Ordañetan zuk zerbait ematea nai duenari, ez arpegia itzuli
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: MESPREZUA
Gazteleraz: dar la espalda
- aurpegira eman
Azalpena: inori ezer gaitzetsi
Adibideak:
Erantzuera au emakume arentzat txit miña zan, zeren senartzat, etzana, zeukan, eta bere bizitza gaiztoa arpegira ematen zion
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: echar en cara
- aurrera eraman
Azalpena: jarraitu
Adibideak:
Beren asmo galdua aurrera zeramaten
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: llevar adelante
- aurretik soinua jo arazi
Azalpena: gaztigatu
Adibideak:
Amoina edo limosna emuten dezunean, ez aurretik soñurik jo erazo
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: IRAGARTZEA
- auzia ipini
Azalpena: borrokatu
Adibideak:
Iñork auzia ipiñi nai badizu, eta barrungo janzi kendu, kanpokoa ere utzi zayozu
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: BORROKA
- azpiko(a)z gora
Azalpena: alderantziz edo nahaspilan
Adibideak:
arri-eskaltia azpikoaz gora iraulia, obia utsik, iljanzia zoruan, eta izerdi-zapia aldamenean.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: ALDERANTZIZ / NAHASPILA
Gazteleraz: patas arriba
Frantsesez: sens dessus dessous
- bakeak egin
Azalpena: adiskidetu
Adibideak:
Zerekin pakeak egin etzuela arkitu zan
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: hacer las paces
- barru galduko
Azalpena: gaizto
Adibideak:
ero iragarri zion, zein barru galdukoa eta biotz gaiztokoa zan.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: GAIZTAKERIA
Gazteleraz: sin entrañas
- barrua ilundu
Azalpena: tristatu
Adibideak:
Jesus-ek bata eta besteak negarrez ikusi zituenean barruna iluundu zitzayon
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- bat egin
Azalpena: elkartu
Adibideak:
Atzeneko oyek lanean ordu-bete baizik egin ez dute, eta egcn guziko nekea eta eguzkia artu degunokin bat-egin dituzu
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: ELKARTASUNA
- bat etorri
Azalpena: iritzi bereko izan
Adibideak:
Juduac eta Samariarrak Erligioko gauz askotan bat etzetozen
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- bat-batean
Azalpena: ezustean
Adibideak:
etxera poztutzera joan zitzayozkan, ikusi zutenean etxetik bat-batetan irteten.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: de repente
Frantsesez: tout à trac
- bat-batetako
Azalpena: ezusteko
Adibideak:
aize-bolada baten antzeko ots bat-batetako bat.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- batez ere
Adibideak:
Ala ere, asko ziran sinisten etziotenak; batez ere, Eskriba eta Fariseoak ikusi ere ezin zuten.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: sobre todo
Frantsesez: surtout
- bedere
Adibideak:
ezin erabakiz zeudela, aitari esan zioten, keñuz bedere, adierazo zezala zer izen ematea nai zuen.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: al menos
Frantsesez: au moins
- begi(en) itxi-ireki batean
Azalpena: fite
Adibideak:
begien itxi-idiki batean gaizkiña kendu, begiak argitu, eta mingaña askatu zion.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: en un abrir y cerrar de ojos
Frantsesez: en un clin d'oeil
- begia begiagatik, hortza hortzagatik
Azalpena: krudelki
Adibideak:
aditu dezute esaten, Jesus-ek esan zien, begia begiagatik, ortza ortzagatik.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: ANKERKERIA
Gazteleraz: ojo por ojo y diente por diente
Frantsesez: oeil par oeil dent pour dent
- begietatik ez utzi
Azalpena: begira egon, zaindu
Adibideak:
Bada, pauso batean ere begietatik uzten etzuten
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: ZELATATZEA
Gazteleraz: no perder de vista
Frantsesez: avoir l'oeil sur (quelqu'un)
- (neure, heure, bere...) begiko haga ez ikusi
Azalpena: norberaren akatsak ez ikusi
Adibideak:
¿Zertarako, bada, zure anayaren begian lastoa dakusu, eta zure begiko aga ez?
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: no ver la viga en el ojo propio
Frantsesez: ne pas voir une poutre dans son propre oeil
- begirik ez kendu
Azalpena: barrandatu
Adibideak:
Lanbide oyetan guzietan, begirik kendu etzuten, zaldegin ere
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: ZELATATZEA
Gazteleraz: no quitar ojo
- begitarte ona egin
Azalpena: harrera ona egin
Adibideak:
San Pablo-k txit begitarte ona egin zien
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: HARRERA
Frantsesez: faire bonne chère
- behin eta birretan
Azalpena: maiz
Adibideak:
gai au bidean bein eta birretan Jesus-ek jo bazien ere.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: una y otra vez
- behinik behin
Adibideak:
gai onetan dana dala, benik bein dala aidetasunez, dala bere ontasunagatik.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: al menos
Frantsesez: au moins
- behintzat
Adibideak:
Justu onen odolean, ni beintzat, ez naiz kutsutzen: or konpon.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: al menos
Frantsesez: au moins
- bekozko beltza ipini
Azalpena: haserretu
Adibideak:
Erantzuera au txit bidezkoa eta garbi-garbia bazan ere, Apaiz-Nagusiak bekosko beltza ipiñi zion
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: fruncir el ceño
Frantsesez: froncer les sourcils
- berdin etorri
Azalpena: iritzi berdineko izan
Adibideak:
Baña gauza berdin etzetozen
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: ADOSTASUNA
- berebat
Azalpena: berdin
Adibideak:
amaren garbitzea eta Semearen aurkeztea, edo berebat dana, Eliz-sartzea egitea.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- berehala
Azalpena: kolpetik
Adibideak:
bereala ezagutu zuten, Juan jayo-berria Jainkoak doayez jantzia zala.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: ARINTASUNA
- berriz eta berriz
Azalpena: maiz
Adibideak:
baña emakumea leyatzen zitzayen, berriz eta berriz esanaz.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: una y otra vez
- beso zabalekin hartu
Azalpena: harrera ona egin
Adibideak:
jainkoa, alabañan, prest daukate, egiaz damututa badijoazkio, beso zabalakin artzeko
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: HARRERA
Gazteleraz: recibir con los brazos abiertos
- besterik ezinean
Azalpena: behartuz gero
Adibideak:
Zer erantzunik etzutela ipifii zituen, eta besterik eziñean, Jesu-Kristoren kontra añenekoak botatzen edo blasfematzen asi ziran.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: BORTXAZKOA
Gazteleraz: en última instancia
Frantsesez: en dernier ressort
- bete betean
Azalpena: osorik
Adibideak:
bada bete-betean erori bear zitzayen, Jainkoaren Semearen odola eskatu zutenean, beren buruai egotzitako biraua.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: de lleno
Frantsesez: en plein
- (inori) (ezertarako) bide(a) eman
Azalpena: aukera eman, lagundu
Adibideak:
Bere ematea, leyaltasuna galdu diolako ez dala, uzten duenak, ezkontza loitzeko bidea ematen diola
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: LAGUNTZA
Gazteleraz: dar pie
- bidea hartu
Azalpena: ezer egiteko aitzakia hartu
Adibideak:
eta fariseoak emendik artzen zuten jesus-gatik gaizki itzegiteko bidea
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- bideak garbitu
Azalpena: erraztu
Adibideak:
Aurretik izan bear zuen Berri-emalle bat, bideak garbituko zizkiona
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- bihotz eroriarekin
Azalpena: tristerik
Adibideak:
Itz oyekin gaztea estutu zan, eta biotz txit eroriarekin aldegin zuten.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: TRISTURA
Frantsesez: la mort dans l'âme
- bihotz hilarekin
Azalpena: tristerik
Adibideak:
izketa onetan biotz txit illakin Kafarnaumen sartu ziran.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: TRISTURA
Frantsesez: la mort dans l'âme
- bihotz nagiko
Azalpena: grinakaitz
Adibideak:
O zoro eta biotz nagikoak, Profetak esan guztiak sinisteko.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- bihotz oneko
Azalpena: asmo oneko
Adibideak:
eta zeramazkiten eskuerakutsi biotz onekoak emanik, ardietan itzuli ziran.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- bihotz ukan
Azalpena: ausartu
Adibideak:
Emakumeak etzuen biotzik izan, geyago ezer erantzuteko
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: AUSARDIA
Gazteleraz: tener agallas
- bihotza erdiratu
Azalpena: penatu
Adibideak:
Gende onek biotza erdiratzen dit; iru egun oyean nerekin dira, eta zer janik ez dute
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: SUFRIMENDUA / ZIRRARA
- bihotza hil
Azalpena: tristatu
Adibideak:
Esan onekin Jesus-en biotza are geyago il zan
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- bihotza ilundu
Azalpena: tristatu
Adibideak:
Jerusalen-era alderatuago, eta biotza illunagotutzen zitzayon
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: TRISTURA
- (ezertan) bihotza sartu
Azalpena: ezertaz zaletu
Adibideak:
Ondasunakin zer egin bear duen, eta oyetan biotza geyegi sartu gabe, nola bizi bear dan
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- bitartean
Azalpena: artean
Adibideak:
mututurik geratuko zera, eta nik esan guzia bete bitartean, ez dezu itzik izango.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: mientras tanto
Frantsesez: entre temps
- bizi alarguntsa
Azalpena: ezkontideen aldentze
Adibideak:
Bizi-alarguntza ere, desleyaltasuna ez, beste edozein bidegatik egitea, debekatzen du.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- bizia gorde
Azalpena: bizirik utzi
Adibideak:
¿zillegi da jai-egunean on edo gaitz egitea? ¿bizia gorde edo kentzea?
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: BIZIA, BIZIMODUA
- bizia kendu
Azalpena: hil
Adibideak:
¿Zillegi da jai-egunean on edo gaitz egitea? ¿Bizia gorde edo kentzea?
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: ERAILKETA
Gazteleraz: quitar la vida
- buru aurki
Azalpena: zoro
Adibideak:
eta su-eman izan zioten buru-aurki batzuek Egiptoranz igeseginda.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: casquivano
Frantsesez: tête frêlée
- buru eman
Azalpena: amaitu
Adibideak:
Judas Iskariote-k isilik aldegin zuen, bere saldukerian buru ematera
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: AMAIERA
Gazteleraz: dar término
Frantsesez: mettre un point final
- burua berotu
Azalpena: pentsatu
Adibideak:
Herodes-ek Galilea-ko kristauai etzien gaitz andirik egiten eta epel-epelean, ezer ez baziran bezala, begiratzen zien, bururik ayekatik asko berotu gabe
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: romperse la cabeza
Frantsesez: se creuser la tête
- (neure, heure, bere...) burua garbitu
Azalpena: norberaren burua justifikatu
Adibideak:
Andizki eta gende asko bildu ziran, zer erantzuten zuen, edo bere buruanolagarbitzen ote zuen ikusi nayez
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- buruarin
Adibideak:
eta neskatx buru-arin onen eresi guzia, bere gorputza andade bat egiñik erakustea zan.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: ZENTZUA
Gazteleraz: casquivano
Frantsesez: tête frêlée
- burutik jauzi
Azalpena: zoratu
Adibideak:
Sinistu etzioten, esanaz, burutik jauzi zala
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Frantsesez: perdre la boule
- burutik kendu
Azalpena: ahantzi
Adibideak:
Berriz ere obira begiaa jarri zan, gorputz-illa an ikusten bazuen bezala; bada burutik ezin kendu zuen
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: AHANZTURA
- buruz buru
Azalpena: elkarren aurrean
Adibideak:
zoazkio eta buruzburu lotsa-eman edo erreprenditu ezazu.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: frente a frente
Frantsesez: face à face
- denboraren denbora
Azalpena: geroago
Adibideak:
Gero denboraren denbora, gorputz-ill au, bere eskuz eskribatutako San Mateo'ren Evangelioa bularrean zuela artikua izan zen.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: al cabo del tiempo
- (inorenak) egin
Azalpena: hil
Adibideak:
Eta barrungoak etsi zutenean, ayenak egin zuela, eta luzaroago ezin gorde zitezkeala
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: HERIOTZA
Frantsesez: avoir son compte
- elkar hartu
Azalpena: elkartu
Adibideak:
jesus-en ikasleak pilatoren soldaduakin alkar artuta, gorputz-illa eraman zutela
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: ELKARTASUNA
- endemas
Adibideak:
biak iltura edo tormentu andiak zeramazkiten, endemas batak, zeña egunez mendietan garraxika, eta gauez lur pean orruka oi zegoan.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: sobre todo
Frantsesez: surtout
- (inoren) esanari hitz bitarteak sartu
Azalpena: inoren esana aldatu
Adibideak:
Eraentzalle diruzale ark San Pablo-ren esanai itz-bitarteak sartu, eta geroko epea ematen zien, ea itxitik ateratze-truke ezer eskañtzen ote zion, ikusteko.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- esker gaiztoko
Azalpena: eskergabeko
Adibideak:
Gerasa-rrak erakutsi zuten esker gaiztoko billaukeriarik beltzena.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- esker oneko
Azalpena: eskerdun
Adibideak:
Bitartean Ugarte-ar esker onekoak biderako bear zuen guzia oparo prestatu zioten.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- eskua(k) ezarri
Azalpena: harrapatu
Adibideak:
Fariseoak au ezin eraman, eta gizonak bialdu ziozkaten, eskua ezartzera; baña oraindik etzan onetarako ordua bete.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: HARRAPATZEA
Gazteleraz: echar el guante
Frantsesez: mettre la main au collet
- eskuak egotzi
Azalpena: harrapatu
Adibideak:
Batzarrean bildu ziran, lenbaitlen eskuak egotzi eta galtzeko bideak artzeko
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: HARRAPATZEA
Gazteleraz: echar el guante
Frantsesez: mettre la main au collet
- eskuerakutsi
Azalpena: opari
Adibideak:
eta zeramazkiten eskuerakutsi biotz onekoak emanik, ardietan itzuli ziran.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- estalkiak bota
Azalpena: benetako izaera erakutsi
Adibideak:
Baña San Esteban-i bizia kentzera bein jarri ziranean, estalki guziak bota zituzten, eta argiro asi ziran kristauaren zantzuko guzia galdu nayez
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: quitarse la máscara
- (neurez, heurez, berez...) eta bestez
Azalpena: baliabide guztiez
Adibideak:
Tito egin-al guzian berez eta bestez bazebillen itzaltzen; baña zenbat soldaduk egiten etzuten, suari lagundu, errekiñak eman, eta naspilla geyago ipiñi baizik.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- etxalehor
Azalpena: aterpe
Adibideak:
iñon etzuzten etxaleorrik topatu.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- ez eze(n)
Adibideak:
berri pozgarriak Belen-inguruan, ez ezen, urrutietan ere barreatu ziran.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- ezaguerak hartu
Azalpena: adiskide egin
Adibideak:
ezaguerak bereala artu zituzten, eta adiskide egin ziran
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: trabar amistad
- ezarian
Azalpena: piskanaka
Adibideak:
bedinkatu zituen, eta ez-arian zerurantz abiatu zan.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- ezer garbirik ez atera
Azalpena: ezin jakin
Adibideak:
Batzuek bat, besteak bestea erantzuten zioten eta ikusirik, ezer garbirik ateratzen ez zuela
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: EZJAKINTASUNA
Gazteleraz: no sacar nada en limpio
- ezer gutitan eduki
Azalpena: ez estimatu
Adibideak:
Edo bata gordeko du, eta bestea ezer gitxian idukiko du
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: MESPREZUA
- ezer gutxian hartu
Azalpena: ez estimatu
Adibideak:
aingeruak esanak ezer gitxian artuta, uste izan zuten, magdalena-k bezala, norbaitzuek ostua izan zala
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- ezer huts
Azalpena: baliorik gabeko
Adibideak:
San Pablok asperzaka beti ziardun idolo edo jainko gezurrezko guzien kontra itzegiten, eta ezer-utsak zirala erakusten.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: BALIOA
- ezer hutsean eduki
Azalpena: ez estimatu
Adibideak:
Begira oyetatik iñor ezer-hutsean beñere iduki ez dezazuten bada oyen Aingeruak nere Aita Zerukoaren arpegia zeruan beti dakuste.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: MESPREZUA
- ezeretzat eduki
Azalpena: ez estimatu
Adibideak:
Ez da arrotzen, bere burua ezeretzat dauka
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- ezertan ez hartu
Azalpena: ez estimatu
Adibideak:
apaiz bat bide berean sortu zan, eta ezertan artu gabe bideari jarraitu zitzayon
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: MESPREZUA
- ezpada
Adibideak:
ez Jesus-ek gero ipiñitako batayoarekin, ezpada onen antza baizik etzuanarekin.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- ezpataz josi
Azalpena: (inork inor) hil
Adibideak:
Aitari lenengo ille zurietatik itsasi zion, eta ezpataz josi zuen
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: pasar a cuchillo
- eztabaida
Azalpena: diskusio
Adibideak:
apostulu eta ikasle bikañenakin ezda-baida au ikusteko eta erabakitzeko.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- (inoren) gain
Azalpena: (inoren) ardurapean
Adibideak:
baña Pilato gelditu zan Herodesi ezarri nai zion Jesus-ekikoa bere gaiñ zuela.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: BALIAKETA
Gazteleraz: a (mi, tu, su...) cargo
Frantsesez: sur son compte
- (neure, heure, bere...) gain hartu
Azalpena: ardurapean hartu
Adibideak:
jesus-ek bere gañ artutako, gure erospen edo erredenzioko lana
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: cargar sobre (sus) espaldas
- gerrilotu
Azalpena: galtzak lotu
Adibideak:
gaztea ziñanean, zerorri, gerrilotzen ziñan, eta nai zenduen lekura zijoazen: baña zartuko zeranean, eskuak luzatuko dituzu, bestek gerrilotuko zaitu, eta nai ez dezun tokira eramango zaitu.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- gogoak eman
Azalpena: otu
Adibideak:
Jaunaren pensatzen zeudela, gogoak eman zien, berak ere gorputza berriro igortzitzea
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- gogoan eduki
Azalpena: gogoratu
Adibideak:
,Pazkoako arkumea urte artan ostegunarratsaldean jan bear zan eta apostoluak au gogoan zeukatela,
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: tener en cuenta
- gogoan hartu
Azalpena: gogoratu
Adibideak:
emen gogoan artu bear degu, jesus-ek onerako edo gaitzerako bere epaya emateko, etzituela gauza andi edo bekatu agiri-agirikoak aitatu
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: tomar en cuenta
- gogoan ukan
Azalpena: gogoratu
Adibideak:
Eta emakumeak au guzia gogoan zuela, gisa onetan erantzun zion
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: tener en cuenta
- gogoko ukan
Azalpena: maitatu
Adibideak:
Ez ikaratu, Maria, bada Jainkoak bere gogokoa zaitu
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: MAITASUNA
- gogor egin
Azalpena: erasoari erantzun
Adibideak:
Etorriko zitzayoten erasoari eta galbideai gogor egiteko
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: ERASOA
Gazteleraz: hacer frente
Frantsesez: faire face
- gora-behera
Azalpena: arazo
Adibideak:
eman ziezteen urte bi ayetan izandako gora-berra guzien berria.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- gut(x)i gora behera
Azalpena: alde gutirekin
Adibideak:
beste lenagoko afarian gertatu zana bera oraingoan ere gitxi-gora-bera gertatu zan.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: ANTZA
Gazteleraz: poco más o menos
Frantsesez: à peu près
- hala ere
Adibideak:
Jainkoaren Ama egiñik arkitzen da: ala ere, ez da arrotzen.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: no obstante
Frantsesez: cependant
- halabeharrez
Azalpena: kasualitatez
Adibideak:
eta jakiñik, Herodes, ala bearrez, egun ayetan Jerusalen-en arkitzen zala.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- haria hartu
Azalpena: ezer egiteko aitzakia hartu
Adibideak:
felipe-k, emendik aria artuta, esan zion, profeta aren esana nola bete zan jesus nazaretekoaren eriotzan
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- harri egin
Azalpena: harritu
Adibideak:
Artzayak arri-egin ziran, eta zerbait berera ziranean, elkarri esan zioten. Belen-era goazen
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: HARRIDURA
Gazteleraz: quedarse de piedra
- harrika eman
Azalpena: harrikatu
Adibideak:
Jesus-en etsayak iskanbilla latz bat sortuta, arrika emateko asmoa artu zuten
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- hautsi-osoak
Azalpena: adosezak
Adibideak:
eta lengoko urteetan elkarrekin izandako autsi-osoakatik, artu zuten, osotoro eskuetaratzeko asmoa.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: HASERREA
- hil ala bizi
Azalpena: ondorioaz arduratu gabe
Adibideak:
eta prestatu ziran, Erromarrai, il edo bizi, arpegi emateko.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: NOLABAIT
- hitz(a)(k) eman
Azalpena: zin egin, egindu
Adibideak:
Juramenturik egingo ez dezu eta jaunari itz emana beteko dezu
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: AGINDUA
Gazteleraz: dar (su) palabra
Frantsesez: donner sa parole
- hitza jan
Azalpena: agindutakoa ez bete
Adibideak:
Baña etzuen bear adiña biotz izan arestian emandako itza jateko
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: AGINDUA
Frantsesez: revenir sur sa parole
- hitzetik hortzera
Azalpena: tanpez, berehala
Adibideak:
Listra-ren biotzak esan oyekin alako moduan trukatu zituzten, non, itzetik ortzera jarri ziran Jainkotzat zeuzkatenai arrika ematera.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: de repente
Frantsesez: tout à trac
- hitzik ez atera
Azalpena: ezer ez esan
Adibideak:
Baña Pedro-k itzik ere atera baño lenago
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: ISILTASUNA
Gazteleraz: no decir ni pío
- hitzik ez irauli
Azalpena: ezer ez esan
Adibideak:
Jesus-ek galdetu zien ¿ea bidean zer izketa ekarri zuten? Etzioten itzik irauli.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: ISILTASUNA
- hizpidea eman
Azalpena: hitz egiteko aiztakia eman
Adibideak:
Festo-ri ongi etorria egitera, eta itzak itz-bidea emanda, Festo-k Agripa-ri esan zion, San Pablo-rekin Juduen artean zer gertatzen zitzayon
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- honenbestez
Azalpena: honela
Adibideak:
eta onenbestez bere aurretik kendu zituen.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- hor hemenak
Azalpena: zereginak
Adibideak:
apostulu galdu onek or-emenak bereala eta isillik egin zituen.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- hor konpon!
Adibideak:
Justu onen odolean, ni bebintzat, ez naiz kutsatzen: or konpon.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: ahí (te) las arregles
- hots handiko
Azalpena: garrntzitsu
Adibideak:
Zesareako urian are ots andiagoko langai bat Jainkoak prestatzen zion.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- hotsa barreatu
Azalpena: jakinarazi
Adibideak:
Bereala otsa barreatu zan, eta Herodes-ek aditu zuen
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: hacer correr la voz
Frantsesez: faire tache d'huile
- ile zuri edo beltz bat ezin egin
Azalpena: ezertarako ahalmenik ez ukan
Adibideak:
Inola ere juramenturik egingo ez dezute, ez zeruagatik, zeren Jainkoaren eser lekua da; ez lurragatik, zeren bere on-lekua dan; ez Jesuralen-gatik, zeren Errege andiaren uria dan; ez zuen buruagatik, zeren ille zuri edo beltz bat egin ezin dezakezuten.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- inola(z) ere
Adibideak:
Simon-ek bayezko itza eman zion; baña iñolaz ere, bere gaiztakerian il zan.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: de todos modos
Frantsesez: de toute façon
- inor huts
Azalpena: baliorik gabeko pertsona
Adibideak:
guziak gende beenekotik ateratuak, izen gabeko iñor uts esertan ere aintzakotzak artzen etziranak.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: BALIOA
- itsumustuan
Azalpena: ezustean
Adibideak:
eta argi onek dirauen bitartean ibilli zaitezte, illunak itsumustuan artu etzaitzaten.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: ITSUTASUNA / PRESA
Gazteleraz: de improviso
- itzal handiko
Azalpena: garrantzitsu
Adibideak:
Saulo bezain gizon argiaren esanak zein itzal andikoak ziran.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: GARRANTZIA
- kea bezala desegin
Azalpena: erraz desegin
Adibideak:
Ayen asmo guziak, bada, kea bezala desegin ziran
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- ken begietatik
Adibideak:
Satanas, begietatik ken-akit.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: HASERREA
Gazteleraz: apártate de mi vista
- (ezeri, inori) kontu egin
Azalpena: adi egon / zaindu
Adibideak:
Eta astoan arturik, ostatura eraman zuen, eta gauean kontu egin zion
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: GOGOETA
- kontu eman
Azalpena: ezertaz erantzun
Adibideak:
Jainkoari egunen batean guziek eman bearko diogun kontu estuaren ganean
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: rendir cuentas
- kontu hartu
Azalpena: adi egon
Adibideak:
escribaturik dago, aingeruak zuri kontu artzeko daudela
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: AXOLA
- kontuak eskatu
Azalpena: egiteko baten berri eskatu
Adibideak:
Denbora luzearen buruan, nagusia etxera zan, morroyai kontuak eskatu ziezten
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: pedir cuentas
- kontuak hartu
Azalpena: (inori) bere egitateen erantzuera eskatu
Adibideak:
zeruko erreinuak dirudi bere servitzariai kontuak artu nai ziezten erregla
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- kontuan ipini
Azalpena: jakinaren gainean jarri
Adibideak:
Jesus-ek baziekin galduko zutela; baña ordua etzan artean bete; argatik kontuan ipintzen zituen, geyago sutu etzitezen
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- kontuan jausi
Azalpena: konturatu
Adibideak:
Kontuan jauzi zan, eta zion: zenbatek nere aitaren etxean ogia naroro jango dute, ni emen goseak iltzen naukan bitartean
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: caer en la cuenta
- (inoren) kontura utzi
Azalpena: (inoren) ardurapean utzi
Adibideak:
Pedroren kontura.utzi zuen, ez bakarrik arkumeakin adierazten zituen kristau beekin, baita ardiakin adierazotako Artzai eta Apaiz-ondriak ere
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- kordea galdu
Azalpena: zorabiatu
Adibideak:
Baña edan nai izan etzuen, kordea galdu etzezan
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: ONDOEZA
Gazteleraz: perder el conocimiento
Frantsesez: perdre ses esprits
- legea hautsi
Azalpena: legea ez bete
Adibideak:
Eta lege guziak nayago izan zituen autsi
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- legez eta bidez
Azalpena: eskubidez
Adibideak:
Senarra, legez eta bidez, ezin bizi zitekean ezkontzako leyaltasuna autsi zuelako emaztearekin.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: ESKUBIDEA
- lehenbailehen
Azalpena: ahal den arinen
Adibideak:
bildu ziran, eta Jesus-i gelditzeko esan bearrean, eskatu zioten lenbaitlen begietatik kendu zekiela.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: ARINTASUNA / LEHENTASUNA
Gazteleraz: cuanto antes
Frantsesez: dès que possible
- lehengo oinera itzuli
Azalpena: lehengo egoerara bihurtu
Adibideak:
Baña Jesus-ek eskubide au osotoro kendu zuen, eta ezkontza bere lehengo oñera itzuli zuen
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- leku eman
Azalpena: onartu
Adibideak:
Juduak orduko argiari etzioten lekurik eman nai izan
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- (ezertan) lekurik ez ukan
Azalpena: debekatua ukan
Adibideak:
Eta onelaco bazkarietan emakumeak ezbazuten ere lekarik izaten
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- lotsa gaiztoko
Azalpena: lotsagabe
Adibideak:
Emakume lotsa giztoko onek San Juan-en esana onean ezin eramanik.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: LOTSAGABEKERIA
- lur eman
Azalpena: ehortzi
Adibideak:
Martiri andi onen gurputz-buruak bilduta, kristauak progu andiarekin lur ematen zioten
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- lur(ra) jo
Azalpena: hondatu
Adibideak:
Diana andiaren eliza iñork ezertan artu ez, eta laster lur joko zuela
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: HONDAMENA
Gazteleraz: venirse abajo
Frantsesez: tomber dans la dèche
- lurra egin
Azalpena: lehorreratu
Adibideak:
Ason-go portuan itsasoan sartuta, bost garren egunean Mileto-ra iritsi ziran, eta lurra egin zuten
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: tocar tierra
- lurrez gaineko
Azalpena: ulertezin edo mirakulos
Adibideak:
Gentillak berak ere arritu, eta lurrez gañeko gauza zala aitortzeraño.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- malmetitu
Azalpena: besteren aferetan sartu
Adibideak:
Juduak, Jainkoaren mandatari onek egindako kiñadarekin, batere malmetitu etziran
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- mundua mundu den artean
Azalpena: beti
Adibideak:
Jainkoaren itzaren indarrak etsai guziak azpiratu izan ditu, eta sinismen osoan gaude, aurrera ere mundua mundo dan artean iraungo duela.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: BETI, BETIKO, BETIRAKO
- nahi eta (nahi) ez
Azalpena: beharrez
Adibideak:
Illetan aurrera zijoan, eta San Josek ere, naita-nai-ez, igerri zion nola zegoan.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: BORTXAZKOA
Gazteleraz: quieras que no
Frantsesez: de gré ou de force
- nondik eta nola
Azalpena: nola
Adibideak:
eta nondik eta nola asiko ziran ezin asmatuz zebiltzala.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: GALDERA
- nondik nora
Azalpena: nola
Adibideak:
eta agindu zuten, Jesus nondik nora zebillen zekienak, Batzar edo Tribunalari berri-eman zitzayola.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- odol hotzean
Azalpena: premeditazioz
Adibideak:
Herodes-i, gizon bat edo geyago odol otzean ilerazo arren, ezer etzitzayen.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: ANKERKERIA
Gazteleraz: a sangre fría
Frantsesez: de sang froid
- oin oinean
Azalpena: zutik
Adibideak:
Mirari oyek guziak Elizaren asieran, Fedea oñ oñean ipini artean, egiten zituzten.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- oina atzeratu
Azalpena: beldurtu
Adibideak:
Saulo, gazte bizi ezerk bildurtzen etzuena, eta ezergatik ere oña atzeratzen etziekiena
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: BELDURRA
Gazteleraz: echarse atrás
- (ezeri) oina eman
Azalpena: finkatu
Adibideak:
Mundu guzia bere legera ekartzeko, bere Elizari ona emateko; bere izena mundu guztian zabaltzeko
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- oina hartu
Azalpena: ezer egiteko aitzakia hartu
Adibideak:
mariari au egindako eguna jai-ezaguna zen: eta eskiba eta fariseoak emendik artu zuten, gaizki itzegiteko oña
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- (neure, heure, bere...) oinean
Azalpena: zutik
Adibideak:
Eguzkiaren sarteldeko murru eta iru dorre bakarrak beren oñean gelditu ziran.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- (inoren) oinetako lokarria askatzeko gai ez izan
Azalpena: inoren dina ez izan
Adibideak:
Niri darraikit ni bañi geyagokoa, zeñaren oñetako lokarria askatzeko gai ere ez naiz
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- oinordeko
Azalpena: heredero
Adibideak:
nagusiaren oñordekoa da, il dezagun.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- onean eraman
Azalpena: gogo onez jasan
Adibideak:
Emakume lotsa gaiztoko onek San Juan-en esana onean ezin eramanik
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: PAZIENTZIA
- onez onean
Azalpena: onean
Adibideak:
Tito-k ikusirik, onez-onean ezer egiterik etzegoala.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: ONTASUNA
Gazteleraz: a buenas
Frantsesez: à l'amiable
- orpoa (inoren) kontra jaso
Azalpena: eraso
Adibideak:
Nerekin ogia jaten duenak orpoa nere kontra jasoko du.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- orpoz orpo
Azalpena: ondotik
Adibideak:
bazijoan Eskriba, Fariseo, kargudun eta Apaiz-buruak jendetza ezin esan-alakoarekin orpoz orpo zerraizkiola.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: pisando los talones
Frantsesez: sur les talons
- plei bete
Azalpena: zeharo bete
Adibideak:
Eta eliza guzia plei-plei aldarearen berdineraño gurputz-illez bete zuten
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: BETETASUNA
Gazteleraz: llenar(se) hasta los topes
- sareak eta amuak desegin
Azalpena: tranpak gainditu
Adibideak:
Jesus-ek baziekien zertako zan; ala ere, aintzat artu zien, joan zitzaien, eta mayean zeudela zabaldu ziozkaten sare eta amu guziak desegin ziezten, eta erakutsi zien, agertu nai zuten onatasun guzia, on-irudi uts bat baizik etzala.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- sekula guzian
Azalpena: beti
Adibideak:
sekula guzian gogoan izango dan lan andi hura.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- su bizian
Azalpena: haserre
Adibideak:
Escriba eta Fariseoak su bizian sartzen ziran eta arrikatzeko asmoak artu ere bazituzten.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- su bizian jarri
Azalpena: haserretu
Adibideak:
Bialtzalleak subizian jarri etzeramatelako
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Frantsesez: monter sur ses grands chevaux
- su bizi(a)k hartu
Azalpena: haserretu
Adibideak:
su biziak artu zuen, aintzat ez artzeagatik erantzuten ziolakoan
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: montar en cólera
Frantsesez: monter sur ses grands chevaux
- su eta gar
Azalpena: eginahalean
Adibideak:
ari ez esateagatik iges-egin ziotela, eta su eta gar egiñik, agindu zuen, bi urte ezkero Belen eta ingurumai guzian jayotako aur seme guziak ilteko.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: AHALEGINA
- su harri guztiak baino bihotz gogorragoa(k)
Azalpena: ankerra(k)
Adibideak:
su-arri guztiak baño biotz gogorragoak izan ez baziran.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: duro de corazón
- (ezeri) tilde bat ere ez kendu
Azalpena: (ezer) dagoenean utzi
Adibideak:
Nere legeari tilde bat ere kenduko etzayo
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: no cambiar ni una coma
- topoz topo egin
Azalpena: topatu
Adibideak:
Jayotzatik itsu zetorren batekin topoz topo egin zuen
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- (neure, heure, bere...) uste guztiko
Azalpena: konfiantzazko
Adibideak:
beren uste guzi-guziao kontu-artzalleak ipiñi zituzten.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- ustea(k) huts irten
Azalpena: uste ez bezala gertatu
Adibideak:
Baña bere usteak uts irten zitzayozkan
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- (ezeri) zainak ebaki
Azalpena: galarazi
Adibideak:
Despista oni asieratik zañak ebakitzeko, Apostoluak ikasle guziak bildu zituzten, eta esan zieteen autu zitzatela beren arteko zazpi gizon virtutetsuenak
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- zein baino zein (...)-ago
Azalpena: lehian
Adibideak:
oyek, zein baño zein gogorragoak, sortzen zitzayezten.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Frantsesez: à qui mieux mieux
- zergatik ezen
Adibideak:
airean ipiñi gaituzte, zergatik ezen, gaur goizean eguna baño lenago obira joan dira, eta gorputz-illa arkitu ez dutenean etorri zaizkigu esanaz: ikusi dituzela aingeruak, zeñak esan diete, bizi dana.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: puesto que
Frantsesez: puisque
- zotz egin
Azalpena: zozkatu
Adibideak:
Eskari onen ondoren txotx egin zuten, eta Matias-i erori zitzayon
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gazteleraz: echar a suertes
Frantsesez: tirer à pile ou face