- abiajon (dei(n)ala, deizula, deiola...)
Adibideak:
-A biajon diñala, Kaziñta! I bezelako mutillik etzion.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
- adarra jo
Azalpena: trufatu
Adibideak:
Dirua kendu eta eman paper zara au baidala jotzia ederki adarra
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Kontzeptuak: UMOREA
Gazteleraz: tomar el pelo
Frantsesez: faire la barbe
- (neure, heure, bere...) aitzurraren kirtena latza egon
Azalpena: alferra izan
Adibideak:
Baztarturik an dauzka goru ta ardatza, / gobernatzeko diot esaten baratza; / atxurraren kirtena omen dago latza, etxea goratzeko ai zer esperantza
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Frantsesez: avoir un poil dans la main
- arraie arraia!
Adibideak:
arraie, arraia! Orra guk mingañaren puntan gendukana eta gogoratu eziñ genduana.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Kontzeptuak: HARRIDURA
- (ezer baino) arraina uretara gabe egotea errazago izan
Azalpena: oso zaila izan
Adibideak:
Eta errazago diruri, arraya urtara gabe egotea
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
- (ezer baino) arrainak lehorrean dabiltzala lehenago sinetsi
Azalpena: ez sinetsi
Adibideak:
Lenago sinistuko niken arraiak legorrian dabiltzala
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
- arrayia polatu!
Adibideak:
arrayia polatu! ez nian uzte orrenbeste intzanik.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Kontzeptuak: HARRIDURA
- arrayiak ez baitu!
Adibideak:
ez, ez nere etxian orrelakorik, arrayiak ezpaitu.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Kontzeptuak: HARRIDURA
- arrolak egin
Azalpena: mozkor ibili
Adibideak:
Eta arrola andiyak egiñaz
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
- (neure, heure, bere...) artean
Azalpena: norberaren baitan
Adibideak:
eta nik esaten nuen nere artean.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Gazteleraz: para (mis, tus, sus...) adentros
Frantsesez: dans son for interieur
- arterainoan
Azalpena: artean
Adibideak:
orduantxe sinistu zuten arterañoan sinistu izan etzuten egi bat.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Gazteleraz: mientras tanto
Frantsesez: entre temps
- astaputz
Azalpena: ergel
Adibideak:
ai astaputza! Oker bidetik ibilliko intzan.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Kontzeptuak: ERGELKERIA
- atxurra ukan
Azalpena: mozkortu
Adibideak:
Bai, bai; zuk atzo ere "atxur" ederra bazendun zedorrekiñ
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Gazteleraz: coger una mona
Frantsesez: prendre une cuite
- azpiko(a)z gora
Azalpena: alderantziz edo nahaspilan
Adibideak:
mundua azpikoz gora jarriko lutekela.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Kontzeptuak: ALDERANTZIZ / NAHASPILA
Gazteleraz: patas arriba
Frantsesez: sens dessus dessous
- badaezpada(n) (ere)
Azalpena: zer gerta ere
Adibideak:
agindu zion badaespadan ere kantaren bat ikasteko.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Gazteleraz: por si acaso
Frantsesez: à tout hasard
- bai zera!
Azalpena: ironiaz, ezezkoa
Adibideak:
bai zera! Berriz asi ta bastoia...
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
- bat edo beste
Azalpena: bakarren bat
Adibideak:
orretarako lenengo botatzen dizudala bertso bat edo beste.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Frantsesez: un ou autre
- batez ere
Adibideak:
Panparroi zebillen, batez ere erdaraz mintzatzen zanean.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Gazteleraz: sobre todo
Frantsesez: surtout
- begi ukan
Azalpena: maitatu
Adibideak:
Tabernariak begi zioan Ganbeluen etxeari, bada zegoan leku onian
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
- begiz ezin ikusi
Azalpena: gorrotatu
Adibideak:
Baño katua eziñ begiz ikusi zuen
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Kontzeptuak: GORROTOA
Gazteleraz: no poder ver (a alguien) ni en pintura
- behin edo behin
Azalpena: inoizka
Adibideak:
eta orduantxe aitortu diot, beiñ edo beiñ ixilltzeagatik.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: alguna que otra vez
Frantsesez: parfois
- bentaja egin
Azalpena: abantailatu
Adibideak:
Mentajarik ez dio egingo iñork munduan berari
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
- berehala
Azalpena: kolpetik
Adibideak:
bereala erantzun sion Artoberok.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Kontzeptuak: ARINTASUNA
- bete egin
Azalpena: mozkortu
Adibideak:
Sagardoz bete-bete egin ta asten ziran deadarrez
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Kontzeptuak: MOZKORKERIA
Frantsesez: être plein comme une barrique
- burdinazko perrak bezain gogorra(k)
Azalpena: gogorra(k)
Adibideak:
- Zapata onak egiten dituzte? - Bai, burnizko perrak beziñ gogorrak
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
- denbora pasa
Azalpena: premiarik gabeko jardunean
Adibideak:
auspo-jasotzea egiten du orrek ez premia daukalako, baizik denbora-pasa.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Gazteleraz: pasando el rato
- edo eta
Adibideak:
edo ta kontuak etzituzten ondo atera, edo ta kukuak oker jo zien.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
- egundokorik (...)-en
Azalpena: ahal den modurik -enean
Adibideak:
egundokorik azkarren ekarriko det.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
- erdipurdi
Azalpena: gaizki samar
Adibideak:
erdipoerdi edaten dutenak, anai-erdiyak.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
- erronkak bota
Azalpena: harrokeriak esan
Adibideak:
Onelako erronkak bota ondorian adarra jo ezkero
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Kontzeptuak: HARROKERIA
Frantsesez: faire le rodomont
- errosarioak saldu eta kartak erosi
Azalpena: gaiztotara aldatu
Adibideak:
Errosarioak saldu eta kartak erosi, ta Jaungoikoaren grazian bizi
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
- (neure, heure, bere...) esku eduki
Azalpena: agintepean eduki
Adibideak:
Nere esku eduki banu
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Frantsesez: tenir dans sa manche
- (neure, heure, bere...) eskuan eduki
Azalpena: agintepean eduki
Adibideak:
Zure eskuan dauzkatzu onelako egunak
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Frantsesez: tenir dans sa manche
- estu hartu
Azalpena: larriarazi
Adibideak:
zedorrek dituzu kulpak eztu artu bazaitu
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
- (ezeri) etxera bidea eman
Azalpena: ebatsi
Adibideak:
Gauzari eman etxera-bidea
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
- euskal gaizto hitz egin
Azalpena: euskaraz oker hitz egin
Adibideak:
Euskal gaizto itz egiten du, ta errez pasako zera
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
- eztarriko lehorra egin
Azalpena: egarritu
Adibideak:
Etzitzaidan ere egingo neri eztarriko legorrik
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
- (inoren) gain
Azalpena: (inoren) ardurapean
Adibideak:
oiek zure gaiñ gelditzen dira.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Kontzeptuak: BALIAKETA
Gazteleraz: a (mi, tu, su...) cargo
Frantsesez: sur son compte
- gero eta gero ere
Azalpena: gerora
Adibideak:
Plazan sartu bezaiñ laster, asi zan jendia, txapelak erantzi ta ayei agurrak egiten, bai eta iru edo lau mutiko, ez zuzenenetakoak, burlaz adar aundiakin soñu jotzen. Ori're bai?... Bai gustatu Ganbelu anayei soñu ura. -Bai -esaten zuten gero eta gero ere- guri jo diguten soñu ura... uraxe bai uraxe...
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
- gibel handi
Azalpena: lasai
Adibideak:
ezagutzen dezute Gibel-andi?
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Kontzeptuak: LASAITASUNA
Gazteleraz: panza en gloria
- gogoan eduki
Azalpena: gogoratu
Adibideak:
Eta beti gogoan idukitzeko bere aitaren konsejua
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Gazteleraz: tener en cuenta
- goi karga egon
Azalpena: mozkor egon
Adibideak:
Eta nola goi-karga zeguan, zabu egin, erori eta lurrian lokatzatan exerita gelditu zan
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
- hain gutxi
Azalpena: ezetza, errepikatuan
Adibideak:
-Bai, Jauna, bai. Etxe berririk eztegu baña... -Zarrik? -Aiii gutxi.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Kontzeptuak: EZETZA
Gazteleraz: menos aún
- hala ere
Adibideak:
ala ere berriz egin zion.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Gazteleraz: no obstante
Frantsesez: cependant
- hala hala
Azalpena: nolabait
Adibideak:
ala ala ba, kostaprezioa eragiñ nion bakarrik.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Kontzeptuak: NOLABAIT
- handik aurrera
Azalpena: ordudanik
Adibideak:
andik aurrerako eztabaidak erabakitzen zituzten biba praternidat-ekin.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Gazteleraz: de allí en adelante
- handik laster
Azalpena: aurki
Adibideak:
eta andik laster zegoan trabena batera eldu ziran.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Gazteleraz: al poco
- hankak berriz sortu
Azalpena: mozkortu
Adibideak:
Begia lausotuta belarriak gortu filia zuritu ta ankak berriz sortu
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Kontzeptuak: MOZKORKERIA
- harrik ez eduki
Azalpena: damurik ez ukan
Adibideak:
Urrepiñok kartzelan eztirudian ar andirik zeukanik
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
- (neure, heure, bere...) hezurrak maitatu
Azalpena: norberaren bizia maitatu
Adibideak:
Don Antonek bere ezurrak maite zituan, eta, osorik eramatearren, iges egiñ zuan erritik
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Kontzeptuak: BIZIA, BIZIMODUA
- hitzontzi
Azalpena: berritsu
Adibideak:
eta goiz arte an egondu da itz-ontzi bat bezela.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Kontzeptuak: BERRITSUKERIA
Gazteleraz: boquirroto
Frantsesez: moulin à paroles
- honez gero
Azalpena: mintzo garenerako (ezer) gertatu edo gauzatua dela adierazteko
Adibideak:
zazpi egun oetan ezta etxeratu; onezkero bertako egiñ da, eta artu ezazute zerontzat.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Gazteleraz: para ahora
- hor konpon!
Adibideak:
ori ondo, ori ondo, eta... or konpon.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Gazteleraz: ahí (te) las arregles
- hor nonbait
Azalpena: paretsu
Adibideak:
baña gañerontzekotak or nonbait nik ere esango nitikek.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Kontzeptuak: ANTZA
Gazteleraz: por ahí por ahí
- (inor) infernuak ez hartu
Azalpena: gaiztoa izan
Adibideak:
inpernuak ere ez dik artuko
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Kontzeptuak: GAIZTAKERIA
- (ezeren) izena egin
Azalpena: itxura egin
Adibideak:
Bazkariaren izena egin zuten
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Kontzeptuak: ITXURA
- izenaren jabe izan
Azalpena: merezitako fama ukan
Adibideak:
Alper-andi izenaren jabe zalarik, zan ere trabena zaletxoa
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
- kimeran joan
Azalpena: hizketan
Adibideak:
Onela zijoazen kimeran, batek eguna zala, bestiak gaba zala
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
- (inori) kitarra tenplatu
Azalpena: haserrea joan arazi
Adibideak:
-Dana dala: uste det jaun ori zurekin aserre izango dala -Tenplatuko diogu kitarra
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
- kontu(a)(k) atera
Azalpena: pentsatu
Adibideak:
Neri begiratu eta atera kontuak
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Kontzeptuak: GOGOETA
Gazteleraz: sacar cuentas
- kukuak oker jo
Azalpena: espero ez bezala gertatu
Adibideak:
Edo ta kontuak etzituzten ondo atera, edo ta kukuak oker jo zien; beñepein Mikolex, amabost egun barru,kartelan zegoan
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Kontzeptuak: OKERTZEA
- larrugorrian
Azalpena: biluzik
Adibideak:
zugatik pobriak larrugorrian ibilli bearko dute.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Gazteleraz: en cueros vivos
- leher egin
Azalpena: nekatu
Adibideak:
Begira nago emen farrez ler egiten, galdetuaz berai ia zer darabilten
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Kontzeptuak: NEKEA
- (inoren) lepotik
Azalpena: bestek ordainduta
Adibideak:
egiten zuten farre asko aren lepotik.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Kontzeptuak: BALIAKETA
Gazteleraz: a (mi, tu, su...) costa
- mila arraia
Adibideak:
milla arraia! -Orixe da gizonaren suertia!
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
- milamontreena
Adibideak:
Millamentriena! Garestitxo atera zaiguk biba libertat orixe.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Gazteleraz: ¡por todos los demonios!
- nik sinetsi hori
Adibideak:
-Mesede bat egiteagatik - Nik sinistu ori.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Gazteleraz: y yo que me lo creo
- noizik behin
Azalpena: aldizka
Adibideak:
noizik beiñ, maiztxo're bai.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- ondoeza egin
Azalpena: gaizkitu
Adibideak:
An dago gaixoa ondoeza eginta trabenan
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
- onez onean
Azalpena: onean
Adibideak:
eta onez onean zerbait egiñ bearko.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Kontzeptuak: ONTASUNA
Gazteleraz: a buenas
Frantsesez: à l'amiable
- onik onenean
Azalpena: hoberena kontsideratuz
Adibideak:
onik onenean Santusean gero barrura.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Kontzeptuak: ONTASUNA
Gazteleraz: en el mejor de los casos
Frantsesez: dans le meilleur des cas
- parte hartu
Azalpena: interbenitu
Adibideak:
eta juezak parte artu bear izan zuen
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Gazteleraz: tomar parte
- poltsatik soildu
Azalpena: dirugabetu
Adibideak:
Edo poltsatik ote diran oso soildu
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
- prakazahar jendea(k)
Azalpena: arlotea(k)
Adibideak:
baña iru edo lauz gañerakoak prakazar-jendeak ziran.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Kontzeptuak: ARLOTEKERIA
- tira ba!
Adibideak:
tira ba, tira, guazen onetan ere.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
- tontolapiko
Azalpena: ergel
Adibideak:
tonto-lapiko, burriko esanta, zenbait aldiz ixil-erazo zuan.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Kontzeptuak: ERGELKERIA
Gazteleraz: zampabollos
- topinak pertzari ipurbeltz esatea
Azalpena: norberaren akatsak besteri egoztea
Adibideak:
exeritzeko berriz nun-nai prest tokiak "ipur-beltz" esan zion pertzari tupiak
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Frantsesez: c'est la poêle qui se moque du chaudron
- txapela galdu
Azalpena: lehentasuna galdu
Adibideak:
Aizazu, Santi, txapela galduagatik biziko zera
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
- upela baino handiagoko mozkorra(k)
Azalpena: mozkor handia(k)
Adibideak:
an dago upela baiño andiagoko mozkorrarekin su-bazterrean.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
- utilikan
Adibideak:
-Seigarrena... -Ez, ez, utilikan!
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
- zabu egin
Azalpena: behaztopatu
Adibideak:
Eta nola goi-karga zeguan, zabu egin, erori ta lurrian lokatzatan exerita gelditu zan
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
- zer arraia
Adibideak:
zer arraye! Euskal Esnalea're asi da gurekin?
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Gazteleraz: ¡qué carajo!
- zer edo zer
Azalpena: zerbait
Adibideak:
baña zer edo zer "algun cosa" izango zan.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
- ziria(k) sartu
Azalpena: trufatu
Adibideak:
Ikusi dezagun oriñ nolako ziria sartu zien bi ganbeluei
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Gazteleraz: tomar el pelo
Frantsesez: faire la barbe
- zirriparra handiak erabili
Azalpena: iskanbilan ari
Adibideak:
Sakristan zarrak esan zuan zirriparra andiak ibili zituztela Prai Jose zarrak eta ijito txikiak; konfesonarioa an zebillela binbili-bonbolo, noiz eroriko
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.