- aldez aurretik
Azalpena: aurrez
Adibideak:
aldez aurretik mandatariya bialdu zuten etxera.
ZAPIAIN, J. K. (Bertsolaria, 1867-1934)
A. Zavala Zapirain anaiak.
Kontzeptuak: LEHENTASUNA
Gazteleraz: de antemano
Frantsesez: auparavant
- bizia gorde
Azalpena: bizirik utzi
Adibideak:
bi gizon prestuk mortu ontara gabaz ekarri ninduten / akerra zala meriyo biziya gorde ziraten
ZAPIAIN, J. K. (Bertsolaria, 1867-1934)
A. Zavala Zapirain anaiak.
Kontzeptuak: BIZIA, BIZIMODUA
- boza estuan
Azalpena: boz mehez
Adibideak:
Amatxo: gizon gaixtua al da ori? galdezka boza estuban.
ZAPIAIN, J. K. (Bertsolaria, 1867-1934)
A. Zavala Zapirain anaiak.
Gazteleraz: con un hilo de voz
- hala berean
Azalpena: berdin
Adibideak:
Kondiak ontzat artu zituben / ematen zizkan ordenak / agindu ziyon eskojitzeko / amairu zaldi onenak / gañerako ere ala berian / beretzat asi zitubenak
ZAPIAIN, J. K. (Bertsolaria, 1867-1934)
A. Zavala Zapirain anaiak.
- halaz guzti(a)z
Adibideak:
ni naizelako zenbat pena ta / mixeri pasa dezuten! / alaz guztiyaz ez didazute / arrazoi txar bat ematen.
ZAPIAIN, J. K. (Bertsolaria, 1867-1934)
A. Zavala Zapirain anaiak.
Gazteleraz: con todo
Frantsesez: malgré tout
- hitzik ez trukatu
Azalpena: ezer ez esan
Adibideak:
Oraindik ere itxoingo det / nai bazenduke mudatu / ain zan umilla jenobeba ta / itzik etziyon trukatu
ZAPIAIN, J. K. (Bertsolaria, 1867-1934)
A. Zavala Zapirain anaiak.
Kontzeptuak: ISILTASUNA
- kontutik joan
Azalpena: zoratu
Adibideak:
Kondia asi zan oraziyuan / kontutik iya jonian; / aurra poztu zan aita ikusi-ta / ain deboziyo onian
ZAPIAIN, J. K. (Bertsolaria, 1867-1934)
A. Zavala Zapirain anaiak.
Gazteleraz: perder la cabeza
Frantsesez: perdre la boule
- (ezer, inor) leku txarrean ez egon
Azalpena: oker egon
Adibideak:
Oraziyuan billatu zuben / belaunikoka lurrian, / semetxua artu besuan eta / estutubaz bularrian... / O, Jenobeba, kontsolatzeko / etzeunden leku txarrian
ZAPIAIN, J. K. (Bertsolaria, 1867-1934)
A. Zavala Zapirain anaiak.
Kontzeptuak: EGOKIERA
- lurrak gainean edukitzea ere ez merezi
Azalpena: bizitzea ez merezi
Adibideak:
Ai, Jaungoikua! Ori neretzat / poz geiegiya litzake / lurrak gañean edukitzia ere / merezi ez nuke
ZAPIAIN, J. K. (Bertsolaria, 1867-1934)
A. Zavala Zapirain anaiak.
- parteak zabaldu
Azalpena: jakinarazi
Adibideak:
Partiak laster zabaldu ziran / udan eguna bezela: / zazpi urtian iltzat zeukaten / kondesa etorri zala
ZAPIAIN, J. K. (Bertsolaria, 1867-1934)
A. Zavala Zapirain anaiak.
Kontzeptuak: IRAGARTZEA
Gazteleraz: dar parte
- pultsuak saltatu
Azalpena: zorabiatu
Adibideak:
Pultsu guziyak salta zitzaizkan / kolore danak zuritu / izketan ere aztu zitzaion / pausoa ezin segitu
ZAPIAIN, J. K. (Bertsolaria, 1867-1934)
A. Zavala Zapirain anaiak.
Kontzeptuak: ONDOEZA