- ahoa betez
Azalpena: ozenki
Adibideak:
ahoa betez bazerasazuten: etzutela xede gaixtorik erlisioneari buruz.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: OZENTASUNA
- ahoan bilorik gabe
Azalpena: garbiki, ausart (esan, mintzatu...)
Adibideak:
hona zertsu erran duen, tribunalaren aitzinean, batere ahoan bilorik ez ahalgerik gabe
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: AUSARDIA
- (ezertaz) ala zakurraren buztanaz ajola bera ukan
Azalpena: ez arduratu
Adibideak:
Gero gure nahiaz ala zakurraren buztanaz axola bera: gizontasuna da hori?
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: AXOLA
- (inoren) aldea eduki
Azalpena: laguntza ukan
Adibideak:
Erlisionea maite dute, bere ahal guzizez, badaukate gure aldea juduen kontra
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: LAGUNTZA
- anartean
Azalpena: artean
Adibideak:
anartean bazen eta bada omen oraino Parisen bertze lanik.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: mientras tanto
Frantsesez: entre temps
- arditik (ere) ez
Azalpena: ezer ez
Adibideak:
Ongi zautzu hori; zuzen zautzu, jaun medikua? Niri ez, ez eta erlisione mikorik eta ardit baten zentzurik
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- aski eta sobera
Azalpena: aski
Adibideak:
etsaiek emanen daukate aski eta sobera okasione hortako.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: UGARITASUNA
- auzapez
Azalpena: alkate
Adibideak:
beheraxago aipatzen dugun andre auzapez zorrotz harek be-ala.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- azken beltzean
Azalpena: azkenekoz
Adibideak:
aiher zela Gobernamendua gerla bilatzen gaztigatzeko; hoben arau, toki alda, paga ken edo ttipi; azken beltzean, erreboka.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: en último extremo
Frantsesez: en dernier ressort
- azken beltzera joan
Azalpena: hondatu
Adibideak:
Bizkitartean ikusi zuenean azken beltzera zoazila, samurturik erran zion
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: HONDAMENA
- azken bestean
Azalpena: azkenekoz
Adibideak:
ahal bazinu ere, azken bertzean, etsairik gabe zure bizia iragan, ez lakikezu haizu.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: en último término
- (neure, heure, bere...) baitan erabili
Azalpena: pentsatu
Adibideak:
Erabili ere dut nere baitan: zer?
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: GOGOETA
- (neure, heure, bere...) baitan ez izan
Azalpena: zoroa izan
Adibideak:
Amets egin duke, edo ez da bere baitan
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- (neure, heure, bere...) baitarik
Azalpena: norberaren sortzez
Adibideak:
Eta ez gira gero hemen gure baitarik mintzo. Ministroak berak, ministro buruzagiak erran du goraki
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: de motu propio
Frantsesez: de son cru
- baizik ere
Adibideak:
deusetarik ez duzu hobeki ezagutuko zer heinetan den herri baten erlisionea, baizik ere ikusiz herri hartako jendeak nola begiratzen duen igande eguna.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- bana beste
Azalpena: alde guztiak kontsideratuz
Adibideak:
laborarien haurrak sanoago direla, bana bertze, hirietakoak baino.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: entre una cosa y otra
Frantsesez: l'un dans l'autre
- bazter utzi
Azalpena: baztertu
Adibideak:
Erraten dautzuet zinez eta jostetak bazter utziz, harrigarri dela zein gutik dakiten gutartean orroitzen
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: dejar a un lado
- bazterrak harrotu / inarrosi / nahasi / toreatu...
Azalpena: jendea asaldarazi
Adibideak:
Oihu horrek Frantzia guzian bazterrak harrotu ditu, nahi eta ez
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- bederen
Adibideak:
badoazi etxerat, batek xarboa bertzeak erbia eskuetan xoratuak, hogoi urtez beeren gaztetuak.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: por lo menos
Frantsesez: au moins
- begietara errauts eman
Azalpena: txunditu
Adibideak:
Eta hori zertako? Jendearen enganatzeko; bigietara errautsaren emaiteko
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: HARRIDURA
Frantsesez: jeter de la poudre aux yeux
- begietara errautsa bota
Azalpena: txunditu
Adibideak:
Hogoi urte eta gehiagoz begietara errauts botatzen izan zaizku, erranez: "Frera eta Serora, edo nolazko eskola-emaile giristinoak nahi baditutzue, appelez-les, payez-les"
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: HARRIDURA
Frantsesez: jeter de la poudre aux yeux
- begietara tu egin
Azalpena: trufatu
Adibideak:
Bainan trufatzea, ororen gainera; eta trufa baino musika gehiago, erlisionearen alde daukatenez, irri karkara egin nahi ukhaitea oraino sudurrera; ostiko edo sistako emaitearekin, tu egitea begietara, zer ditake handiagorik?
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: mear(le) al ojo
- begi(e)tan ukan
Azalpena: gorrotatu
Adibideak:
Ez dugu nehor bereziki begietan
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: tener entre ojos
- behin betiko(tz)
Azalpena: betiko
Adibideak:
sinets ongi, behin betikotz.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: BETI, BETIKO, BETIRAKO
Gazteleraz: de una vez por todas
Frantsesez: une fois pour toutes
- behin edo beste
Azalpena: inoizka
Adibideak:
bidean holaxet solas egina behin edo bertze.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: alguna que otra vez
Frantsesez: parfois
- behin eta behin
Azalpena: maiz
Adibideak:
bainan behin eta behin badagoke bat.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: una y otra vez
- behinik behin
Adibideak:
behinik behin bizkarrean darabiltzaten pildak ahalgegarri dire.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: al menos
Frantsesez: au moins
- beltzuri
Azalpena: haserre aurpegi
Adibideak:
eta izpektor guzien beltzuriez
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- (inorengandik) beltzuri ukan
Azalpena: gorrotatua izan
Adibideak:
Nehoren ganik beltzuri handirik ukan gabe
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: GORROTOA
- beltzuria baino beltzago izan
Azalpena: oso beltza izan
Adibideak:
Beltzuria baino beltzagorik ere ba
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- berehala
Azalpena: kolpetik
Adibideak:
nor nahik berehala konpreni dezakeen heinekoa.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: ARINTASUNA
- berriak berritu
Azalpena: albisteak sortu
Adibideak:
Non ginintazke gu, berriak ez balire berritzen?
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- besagainka
Azalpena: zinuka
Adibideak:
beren boza eman beso gainka.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- beste kopetarik ukan
Azalpena: bestelako umorez egon
Adibideak:
Bertze kopetarik zuen itsasun
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- besteak beste
Adibideak:
ez dela gehiago nehon deus irabazpiderik, bertzeak bertze, konkurrentzia madarikatu horrek zahutzen dituela oro.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- bet betan
Azalpena: kolpetik
Adibideak:
azkenean xutitu zen jauzi baten bet-betan.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: de repente
Frantsesez: tout à trac
- bi begirarte ukan
Azalpena: faltsua izan
Adibideak:
Eskualdunak baduela, bi begitarte
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: tener dos caras
- bi tantoz (...)-ago
Azalpena: areago
Adibideak:
Gauza guziak oro bitantoz hobeak izanen baitire
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Frantsesez: deux fois plus (...) que
- bidea hautsi
Azalpena: aurrera jarraitzea galerazi
Adibideak:
Handik bazoazin hiriaren bertze burura, suprefeturaren etxera, libertate galdera. Jandarmek bidea hautsi die
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- (inoren) bizkarrera harria jaurtiki
Azalpena: errua egotzi
Adibideak:
Ez dezatela nehoren bizkarrerat harririk artik, baldin ez badute nahi sudurrera berei oror dakioten
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: NORBERARENAK BESTETARATZEA
- buru buztanik ez eta adarrik ez ukan
Azalpena: zentzugabea izan
Adibideak:
Lege bat bada Frantzian aspaldi egina, bainan egia errateko, buru buztanik... ez eta adarrik ez duena
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: ZENTZUA
Gazteleraz: no tener ni pies ni cabeza
- buru buztanik ez ukan
Azalpena: zentzugabea izan
Adibideak:
Iduri luke horrelako ahapaldi buru buztanik ez duten horien aipatzea bera kasik nardagatti dela
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: ZENTZUA
Gazteleraz: no tener ni pies ni cabeza
- buru-buztan gabeko
Azalpena: zentzugabeko
Adibideak:
ez dakitela holako gezur buru-buztan gabeko hedatzen baizik.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: ZENTZUA
Gazteleraz: sin pies ni cabeza
Frantsesez: sans queue ni tête
- buru-hauste
Azalpena: kezka
Adibideak:
zer buru hausteak ditugun!
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: quebradero de cabeza
- buru-huts
Azalpena: ergel
Adibideak:
Eta gero, gaixo dohakabe buru huts edo arin heien eskuetan beha ezarri, par force, burraso giristinoek beren haurrak altxatzeko!...
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: casquivano
Frantsesez: tête frêlée
- burua oso ukan
Azalpena: zuhurra izan
Adibideak:
Burua oso duenak ihardets dezoke
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: ZENTZUA
Gazteleraz: estar en su sano juicio
- buruan ez sartu
Azalpena: ez ulertu
Adibideak:
Ez da ene buruan sartzen ahal, nola mirakulu ez duten oraiko etxaldeetarik zenbaitek lehenago leher egiten
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: no caber en la cabeza
- (neure, heure, bere...) buruari zu esan
Azalpena: harroa izan
Adibideak:
Herrietako auzapez, axuant, boz-bilatzale, beren buruei zu errailez.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: HARROKERIA
Frantsesez: se monter la tête
- buruarin
Adibideak:
buru huts edo arin heien eskuetan.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: ZENTZUA
Gazteleraz: casquivano
Frantsesez: tête frêlée
- burubero
Azalpena: zorosko
Adibideak:
hiri horietako buruberoek.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: echado para adelante
- burutik buru
Azalpena: osoki
Adibideak:
Amerika guzia, burutik buru hartuz, bi zati handitan bezala da.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: OSOTASUNA
Gazteleraz: de cabo a rabo
Frantsesez: d'un bout à l'autre
- burutik maingua ez izan
Azalpena: azkarra izan
Adibideak:
Horrek uste badu ere, jauna, burutik maingu naizela, edo berak dakien xehetasun zerbeti ahantzi dukedala, erakutsiko diot ez naizela ez ahanzkor ez maingu
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: GAITASUNA
- burutik ukan
Azalpena: zoroa izan
Adibideak:
burutik badu, edo nik ez dakit nolakotzen ari den
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: faltar(le) un tornillo
Frantsesez: manquer d'une vis
- burutziarik ezin egin
Azalpena: ezin burutu
Adibideak:
Burutziarik ezin eginez
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: no sacar carrera
- buruz buru egin
Azalpena: topatu
Adibideak:
Sos galdatzale bat buruz buru egin gabe
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- deabruak eramatea (opa)
Azalpena: gorrotatu
Adibideak:
"Jo muturrean alimale hoik, bota eurrerat pilaz gora, deabruak deramatzala" dio batek
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- deabruen arima
Adibideak:
ederra dugu hau! zertaz biziko diren...? Deabruen arima!
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: ¡por todos los demonios!
- denbora jan
Azalpena: debora pasa
Adibideak:
Ez dakitela nola jan denbora
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: pasar el rato
Frantsesez: tuer le temps
- denetik ez dena egin
Azalpena: esajeratu
Adibideak:
Zenetik eztzena behar zuen egin, xehetasun guziak handituz eta edertuz ez dakit nola
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Frantsesez: faire des montagnes (de quelque chose)
- dilindan egon
Azalpena: zalantzan egon
Adibideak:
Dilindan daudelakotz
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: ZALANTZA
- dolua hartu
Azalpena: penatu
Adibideak:
buluziak zirenek dolua hartu zuten
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- (inorenak) egin
Azalpena: hil
Adibideak:
Gureak egin duela
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: HERIOTZA
Frantsesez: avoir son compte
- egunetik biharrera
Azalpena: ezustean
Adibideak:
ba eta oraino egunetik biharrera berriz ere altxatzekotan diren errienteri buruz.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: EZUSTEA
Gazteleraz: de la noche a la mañana
Frantsesez: du jour au landemain
- ele zuri jario
Azalpena: lausenkatu
Adibideak:
Badaki tzarra ez dela ona; etsaia, ez adixkide, nahi duen bezenbat ele zuri dariolarik ere
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- erdiz erdi
Azalpena: osoan
Adibideak:
baina dueleko erreglamendu guzien arabera, xuxen, erdiz erdi.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: de medio a medio
Frantsesez: en plein
- erreka jo
Azalpena: hondatu
Adibideak:
Jainkoak begira behin gaina har emazte makurrak! erreka jo behar du etxeak
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: HONDAMENA
Frantsesez: tomber dans la dèche
- esku zarta
Azalpena: txalo
Adibideak:
Abokatak esku-zarta onik ukan du bereak erran dituenean.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- (inoren) etxearen jabe egin
Azalpena: besteren gauzetan agindu
Adibideak:
Aipatzea kasik bitxi zitaken gauza batetarik zuen mendi bat, dagutik otsoa, ulitik arranoa
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- eulitik arranoa egin
Azalpena: esajeratu
Adibideak:
Aipatzea kasik bitxi zitaken gauza batetarik zuen mendi bat, sagutik otsoa, ulitik arranoa
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Frantsesez: faire des montagnes (de quelque chose)
- ez bezala
Azalpena: desberdinki
Adibideak:
berak ez bezala bertzeak bizi ezin ikusiz.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- ez itxurarik ez buru buztanik ukan
Azalpena: zentzugabea izan
Adibideak:
Ez duzue uste? Kanorerik ez luke; ez itxurarik, ez buru-buztanik...
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: no tener ni pies ni cabeza
- ez urrerik ez zilarrik ez eta arditik ez ukan
Azalpena: dirurik ez ukan
Adibideak:
Barkatu jauna, bainan zin-zinez erraten dautzut, ez dudala nik urrerik, ez zilarrik ez eta arditik
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: no tener ni un céntimo
Frantsesez: n'avoir pas un sou
- fuera hustu
Azalpena: kanporatu
Adibideak:
Serorak, fuera hustu dituzte oro
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: KANPORATZEA, EGOZTEA
- fuera kanpo jaurtiki
Azalpena: kanporatu
Adibideak:
Otoitza eta katixima fuera kanpo aurtiki zituztenean
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: KANPORATZEA, EGOZTEA
- fuera kanpora jalgi
Azalpena: kanporatu
Adibideak:
Nahi zuketen etxerat joan seminarioaren eta han gelditu pusken zain utziz oxtian jardanez fuera kanporat jalgi apezak
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: KANPORATZEA, EGOZTEA
- fuera kanporat ezarri
Azalpena: kanporatu
Adibideak:
Fuera kanporat semenarioetarik beren buruzagiekin
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: KANPORATZEA, EGOZTEA
Gazteleraz: poner en la calle
- (inoren) gain
Azalpena: (inoren) ardurapean
Adibideak:
Bayones batek hartu zuen bere gain lan horren egitea.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: BALIAKETA
Gazteleraz: a (mi, tu, su...) cargo
Frantsesez: sur son compte
- (neure, heure, bere...) gain hartu
Azalpena: ardurapean hartu
Adibideak:
ez baitzuten hauiek halako gutiziarik, behar izan dute ohoinek beren gain hartu ebatsi gauzen zaintzeko lana
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: cargar sobre (sus) espaldas
- gainez gain
Azalpena: pilaka
Adibideak:
bertzeak aldiz, ehunka, milaka, gainez gain joan dire.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- (inor) gerrenean sartu
Azalpena: menderatu
Adibideak:
Eia zoinek erreko dion bertzeari burua tiroaz; edo zoinek sartuko duen bertzea gerrenean!
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: GARAIPENA
Frantsesez: mettre (quelqu'un) dans sa poche
- gogoak eman
Azalpena: otu
Adibideak:
Gogoak emaiten dautan bezala
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- gogoan hartu
Azalpena: gogoratu
Adibideak:
burtzoragarri da soma hori gogoan hartzeá bera
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: tomar en cuenta
- gogoko ukan
Azalpena: maitatu
Adibideak:
Beren gogoko ez dituztenak
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: MAITASUNA
- gogora eman
Azalpena: bururatu
Adibideak:
Zer ez dute emaiten gogora?
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- goiti beheiti
Azalpena: arazo
Adibideak:
Holako goiti beheiti zenbat ez da ikusten bazterretan.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- gora-behera
Azalpena: arazo
Adibideak:
ondokoen artean fedearen gora-behera guzia.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- gutitarik egin
Azalpena: justuan lortu
Adibideak:
Gutitarik egin du
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- hain zuzen
Adibideak:
hau berriz, hain xuxen, ez bere ganbaran.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- hala hola
Azalpena: justuan
Adibideak:
eta gero berak bakartasunean halaxehaulaxe bizi.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: NOLABAIT
Frantsesez: comme ci comme ça
- han hemenka
Azalpena: barreiaturik, edonon
Adibideak:
lurra arrailtzen da, han hemenka.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- handik (eta) hemendik
Azalpena: edonondik
Adibideak:
bertze zenbait handik eta hemendik bertze etxe batzuetarik bildu.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- hara besoa
Adibideak:
orok egin baginu aldi bat, gobernamendu tzar huni bizkar hezurraren hausteko, ez gininzazke giren heinean. Hara besoa ezetz.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- harat hunat(a)
Azalpena: lekuz leku
Adibideak:
hor harat hunat, eske dabiltzan ez-axolatu horieri.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: GALTZEA
- (ezerk) haro handiskoa egin
Azalpena: zer esana sortu
Adibideak:
Haro handiskoa egin zuen orduan afera horrek
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: levantar una polvareda
Frantsesez: faire du bruit
- (neure, heure, bere...) hartan
Azalpena: aldatu gabe
Adibideak:
gogorago zagon bertzea bere hartan.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: IRMOTASUNA
Gazteleraz: tal cual
Frantsesez: tel quel(le)
- hartarat geroz
Azalpena: hartakoz
Adibideak:
hartarat geroz, herrian sortzen diren haurrak batea detzazke.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- hatsa hartu
Azalpena: atsedendu
Adibideak:
dugun behin bederen hatsa har
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- hauxe da lana
Adibideak:
gu ere ez baiginauden lo, eliza hetsia kausitu dute. Hauxe da lana!...
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- hitz batetik bestean
Azalpena: kolpetik
Adibideak:
hitz batetarik bertzean duelera joan dira.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: a las primeras de cambio
- hitz bereko izan
Azalpena: iritzi berdineko izan
Adibideak:
Oro hitz bereko ere ziren
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: ADOSTASUNA
- hitz(a)(k) eman
Azalpena: zin egin, egindu
Adibideak:
Hor hitz-eman zion mutikoak
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: AGINDUA
Gazteleraz: dar (su) palabra
Frantsesez: donner sa parole
- (inori) hitz ukan
Azalpena: prometatu
Adibideak:
Nik hitz dautzut, adiskidea, bertzela argi lezaketela oraiko etxe zaharrek bai eta ere oraiko mutil neskato gaztek?
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: dar (su) palabra
Frantsesez: donner sa parole
- (inon) hitzño baten leku izan
Azalpena: ezertaz zer esana egon
Adibideak:
Ez naiz hemen harentzat mintzo ez eta haren idurikoentzat... nahiz bizkitartean balitaken ja hor hitzño baten leku; bainan emagun ezin bertzez dabiltzala hek.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- hitza jan
Azalpena: agindutakoa ez bete
Adibideak:
Ez balinbada hori hitzaren jateaeta itsuski jatea
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: AGINDUA
Frantsesez: revenir sur sa parole
- huts egin
Azalpena: erratu
Adibideak:
Gaizo edo alegia gaizo hura ez haatik uste gabean, huts eginik, oneko eskualdeari lotuko
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: OKERTZEA
- indar egin
Azalpena: ahalegindu
Adibideak:
Lege tzarren kontra egin du indar
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: AHALEGINA
- (inori ezer) itzal izan
Azalpena: jasangaitza izan
Adibideak:
Gaizki bizi denak ez dezake alabainan aldean ikus, ez jasan, ongi eta zuzenki bizi dena. itzal zaio.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- itzalik gabekoa ez izan
Azalpena: akatsak ukan
Adibideak:
Gure atsoa etzen gaixtoa; bizkitartean etzen ere itzalik gabekoa
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: AKATSA
- itzulipurdi
Azalpena: burutxeta
Adibideak:
itxulipurdi bat ederra egin lezake hunek.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- izerdi zurrutan
Azalpena: izerditan
Adibideak:
ni nere balota bizkarrean, izerdi zurrutan.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: NEKEA
Frantsesez: en nage
- izpirik (ere) ez
Azalpena: batere ez
Adibideak:
neskato gaztearen griña izpirik balute.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: ni un ápice
- jakin nahiz erre
Azalpena: jakin gabe ezin etsi
Adibideak:
Erretzen ari naiz, jakin nahiz
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: morirse de curiosidad
- jaunfutre
Azalpena: jaunkilo
Adibideak:
prefetei eta bertze jaunfutre hoier guziei.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- jendejale
Azalpena: gaizkile
Adibideak:
jende-jale guziak bildu ziren sosaren usainera.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: GAIZTAKERIA
- karrika guztia aski zabal ez ukan
Azalpena: mozkor ibili
Adibideak:
Karrika guzia ez zuten aski zabal berentzat. Biak bardin hordi arrail.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- kaskoinak diona
Azalpena: ez ulertzea
Adibideak:
ezta konprenitzen, kaskoinak diona
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- kaskoz mintzatu
Azalpena: zuhurki hitz egin
Adibideak:
Kaskoz mintzatzeko, ez du behar baitezpada izan eskola handikoa
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- kopeta gorarik
Azalpena: harro
Adibideak:
Meyer badabila oraino, kopeta gorarik, nehoren ganik beltzuri handirik ukan gabe.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: HARROKERIA
Gazteleraz: con la cabeza alta
Frantsesez: la tête haute
- kopeta ukan
Azalpena: lotsagabea izan
Adibideak:
Eztikiegi mintzo da eskualduna. Ez duzue aski kopeta. Behar zintzukete gorri horiek erratusi
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: LOTSAGABEKERIA
Gazteleraz: tener cara
- kukurruku gorenik egin
Azalpena: garaile irten
Adibideak:
Ikusiko diagu nork eginen duen oraino gorenik kukurruku
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: GARAIPENA
- lanak ukan
Azalpena: zaila gertatu
Adibideak:
Buruzagiak ordu arte lanak izan zituen irria ezin atxikiz
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: costar trabajo
- legea hautsi
Azalpena: legea ez bete
Adibideak:
Lege hura hausten dutenak
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- legea kolpatu
Azalpena: legea ez bete
Adibideak:
Nork erranen denbora batez,ikusiko gintuela Euskal-Herrian, herriko langileak, igande egunaren legea kolpatzen
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- lehenbailehen
Azalpena: ahal den arinen
Adibideak:
ezeztatu lehen-bai-lehen.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: ARINTASUNA / LEHENTASUNA
Gazteleraz: cuanto antes
Frantsesez: dès que possible
- leher egin
Azalpena: nekatu
Adibideak:
Bide bazterrean lehen eginarte
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: NEKEA
- (ezertatik) mendi bat egin
Azalpena: esajeratu
Adibideak:
Aipatzea bitxi den gauza batetarik mendi bat egin
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Frantsesez: faire des montagnes (de quelque chose)
- mihia behekoz goiti itzuli
Azalpena: isildu
Adibideak:
Nola dire orái betbetan ixildu? edo hobeki erran dezadan nola zeie ahoan mihia itzuli pekoz goiti?
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- mikorik (ez)
Azalpena: batere ez
Adibideak:
ez eta erlisione mikorik eta ardit baten zentzurik.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: ni pizca
- mikorik ez
Azalpena: ezer ez
Adibideak:
Niri ez, ez eta erlisione mikorik eta ardit baten zentzurik
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- mukurru bete
Azalpena: zeharo bete
Adibideak:
Oihanean hatzeman dut eltze handia bat diruz eta zilarrez mukurru betea
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: llenar(se) hasta los topes
- mutur gelditu
Azalpena: haserretu
Adibideak:
nausi langileak gelditzen badira elgarri mutur
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: estar de morros
- noiz edo noiz
Azalpena: noizbait
Adibideak:
noiz edo noiz, fede oneko balinbaziren ere.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA / ETORKIZUNA
- noizetik noizera
Azalpena: aldizka
Adibideak:
noizetik noizera Jainkoaz, erlijioneaz, Eskualdunaren leyaltasunaz espantuka.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- nonbait hor
Azalpena: paretsu
Adibideak:
bakotxa guretzat bakarrik bagine mundu huntan, oraino nonbait hor.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: ANTZA
Gazteleraz: por ahí por ahí
- nor edo nor
Azalpena: norbait
Adibideak:
nor edo nor etxetik
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- odol hotzean
Azalpena: premeditazioz
Adibideak:
ez tronpaturik, jakinean, odol hotzean.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: ANKERKERIA
Gazteleraz: a sangre fría
Frantsesez: de sang froid
- (inori) odola gainditu
Azalpena: haserretu
Adibideak:
Odola gainditzen zaiotenean, elgarrekin buruzburuka egiten duten borroka-aldi bat
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: subírse(le) la sangre a la cabeza
- oilo busti
Azalpena: koldar
Adibideak:
halere, diote oilo busti eta zainik ez odol gorri xortik ez duten batzuek.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: BELDURRA
Frantsesez: poule mouillée
- onez onean
Azalpena: onean
Adibideak:
onez onean.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: ONTASUNA
Gazteleraz: a buenas
Frantsesez: à l'amiable
- poxolu ukan
Azalpena: gorrotatu
Adibideak:
Batere ez dute elgar poxolu; emailearentzat da poxolua.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- sagutik otsoa egin
Azalpena: esajeratu
Adibideak:
Aipatzea kasik bitxi zitaken gauza batetarik zuen mendi bat, sagutik otsoa, ulitik arranoa
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Frantsesez: faire des montagnes (de quelque chose)
- saltsa mehe egin
Azalpena: behar bezala edo zuhurki jokatu
Adibideak:
Saltsa mehe egin dute, eta mehe eginen diotenez oraikotik.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: hilar fino
- sekula santan
Azalpena: beti
Adibideak:
gogotik osoki galdua dugu sekula santan orroit atxikiren ginuela iduri zitzaukuna.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: BETI, BETIKO, BETIRAKO
- ttunpalahara
Adibideak:
ttunpalahara! lokartu zen nolazpeit afera.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- tuntik (ez)
Azalpena: batere ez
Adibideak:
tuntik ez dugula guk horren beharrik.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: ni pizca
- txoriburu
Azalpena: txolin
Adibideak:
hemen bereko xoriburuak aipatu gabe.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: ZENTZUA
Gazteleraz: cabeza de chorlito
Frantsesez: tête frêlée
- (ezertarako, inorako) urratsa ukan
Azalpena: (ezertaz, inortaz) zaletu
Adibideak:
Hamabortzetarik hamabitan, onak dira sartu oraino ere, edo hots, onerateko urratsa dutenak
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- zakurrarentzat ere on ez izan
Azalpena: gaiztoa izan
Adibideak:
Meyer juduaren jokoa Drumonek egin balu, ez zen Drumont xakurrentzat ere on izanen.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- zein gehiagoka
Azalpena: lehian
Adibideak:
onak zoin gehiagoka zabiltzala.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Frantsesez: à qui mieux mieux
- zozoarena egin
Azalpena: ez jakin egin
Adibideak:
Ez eta hemen zozoarena egin
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: hacerse el longuis