- bandera eraman
Azalpena: garaitu
Adibideak:
Beren ustetan bandera zeuken Errera'ño eramana / andik aurrera kosta zaiote bazuten naikua lana
ARANBURU, P. "Pello Saikola" (Bertsolaria, 1903-????)
A. Zavala Zubeltzu ta Saikola bertsolariak.
Kontzeptuak: GARAIPENA
- barrenak ez agindu / ez lagundu
Azalpena: (ezer egiteko) traba moralak eduki
Adibideak:
Barrenak ez dit agintzen
ARANBURU, P. "Pello Saikola" (Bertsolaria, 1903-????)
A. Zavala Zubeltzu ta Saikola bertsolariak.
- esku aldatu
Azalpena: jabez aldatu
Adibideak:
Egun oietan billet'ederrak esku aldatubak dia
ARANBURU, P. "Pello Saikola" (Bertsolaria, 1903-????)
A. Zavala Zubeltzu ta Saikola bertsolariak.
- honez gero
Azalpena: mintzo garenerako (ezer) gertatu edo gauzatua dela adierazteko
Adibideak:
bisita bat nai luke egin onezkero.
ARANBURU, P. "Pello Saikola" (Bertsolaria, 1903-????)
A. Zavala Zubeltzu ta Saikola bertsolariak.
Gazteleraz: para ahora
- hontara(z) gero(z)
Azalpena: hontakoz
Adibideak:
ontâ ezkero igualtsu da-ta jotzera nua kanpanak.
ARANBURU, P. "Pello Saikola" (Bertsolaria, 1903-????)
A. Zavala Zubeltzu ta Saikola bertsolariak.
- hutsaren peskisan
Azalpena: alferrik
Adibideak:
pikara orrek oraiñ utzi nau emen utsaren peskizan.
ARANBURU, P. "Pello Saikola" (Bertsolaria, 1903-????)
A. Zavala Zubeltzu ta Saikola bertsolariak.
- irabazi baino lehenago kanpana jo
Azalpena: oraindik lortu gabeko garaitza a urrez ospatu
Adibideak:
Alper gaiztuen eztute ibili oiek oinbeste afana bein irabazi baño lenago ez dujo biar kanpana
ARANBURU, P. "Pello Saikola" (Bertsolaria, 1903-????)
A. Zavala Zubeltzu ta Saikola bertsolariak.
Gazteleraz: vender la piel del oso antes de matarlo
Frantsesez: vendre la peau de l'ours avant de l'avoir tué
- kargamentua hartu
Azalpena: mozkortu
Adibideak:
estrapuzua eginda laister igual erori lurrera kargamentua geitxo artuta gero ezin jun aurrera
ARANBURU, P. "Pello Saikola" (Bertsolaria, 1903-????)
A. Zavala Zubeltzu ta Saikola bertsolariak.
Kontzeptuak: MOZKORKERIA
- kukuak oker jo
Azalpena: espero ez bezala gertatu
Adibideak:
Pruebotan zerbait luzitu arren / lan txarrak ditu jokuak / aurtengo otan makiña bati / oker jo diyo kukuak
ARANBURU, P. "Pello Saikola" (Bertsolaria, 1903-????)
A. Zavala Zubeltzu ta Saikola bertsolariak.
Kontzeptuak: OKERTZEA
- mattoak eman
Azalpena: (neska mutilek) elkar laztandu
Adibideak:
Matto goxuak eman askoren antzera
ARANBURU, P. "Pello Saikola" (Bertsolaria, 1903-????)
A. Zavala Zubeltzu ta Saikola bertsolariak.
- noizik bakoitzean
Azalpena: aldizka
Adibideak:
musu batzuk emanaz noizik bakoitzian.
ARANBURU, P. "Pello Saikola" (Bertsolaria, 1903-????)
A. Zavala Zubeltzu ta Saikola bertsolariak.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- san antoniori kandela ipini
Azalpena: senargai bila ari
Adibideak:
Dagon fiñena erosi dendatikan tela ez dira aberastuko martxa ortan bela San Antonioi zertan ipiñi kandela?