ahuntzaren gauerdiko eztula(k)
Azalpena: baliorik gabekoa(k)
Adibideak:
Ia ba, milloi bat baeidauka zimarroi orrek eta...? Milloi bat! Auntzaren gaberdiko eztula da!? Ta milloiagaitik zimarroia edo izurde ustela artu bear da senartzat?
AGIRRE, D.
Kresala, 1901-1905
¿Mille ogerleko diñozu? Ene semea, ezta auntzaren gaberdiko estula.
ZAMARRIPA, P.
Manual del vasc˝filo, 1913
auntzaren gauerdiko eztula.
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
ire oñazia eta auntzen gauerdiko eztula.
HERRI MINTZOA
Intza, D. Naparroako euskal-esaera zarrak.
ez da auntzaren gaberdiko estula.
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Nik uste, eskari oien etorkizuna ta auntzaren gauerdiko eztula or nonbait ote diran
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
zer axola du honek hemen darabilgun hauzian? Ahuntzaren gauerdiko eztulak baino gutxiago.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Bainan oro iretsi behar zituela iduri zuen mementoan heldu zaitzun irri farraz, deusik pasatu ez balitz bezala. Hobe segur! Zonbaiten ateraldi ziliportatsuak ala ahuntzaren gauerdiko eztulak berdintsu.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
Kontzeptuak: BALIOA
Gazteleraz: la carabina de Ambrosio