bidenabar
Azalpena: aldi berean
Adibideak:
berri jakitera bezala dohana, eta bide nabar ikhustera.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
esan dezagun bidenabar, gure egunotako paganoak ez dirala jainkolario.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
bide nabar.
HERRI OHITURAK
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza I.
bidenabar erran dezadan gure jaun ertora euskaltzale ona zela.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
Baña, bidenabar, ezin aserrerik darakuskegu, gaur erri xee orretxek, noizpait ere aundikien urratsei darraikiolarik, euskera baztertu ta, alperrikako lorra bailuken, betirako bizkarretik bota nai badu
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
teknikoak eta zientifikoak, bidenabar, ez dira gauza bera.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: de paso
Frantsesez: dans le même temps