(neure, heure, here...) buruz
Azalpena: norberaren sortzez
Adibideak:
Eztezala pensa geure buruaz mintzo garela.
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
zere buruz beintzat utzi.
MENDIBURU, S.
Jesusen biotz maitearen debozioa, 1747
berak dira bere buruz asko gora mintzo.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
batzuek ezer egiten ez, eta egiten zutenai utzi nai ez, eta besteak beren buruz ari nai.
ORMAETXEA, N. "Orixe"
Santa Kruz apaiza, 1929
beren buruaz dabiltze eskontzak egiten.
ARRUTI, A. "Pastor Izuela" (Bertsolaria, 1780-1837)
A. Zavala Pastor Izuela, Ezkioko ta Segurako itsuak.
baiño beren buruz.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
consolamendu hec bere buruz heldu.
HARIZMENDI, C.
Birginaren officioa da hirur officio, 1660.
berak dira bere buruz asko gora mintzo!
AGERRE, P. "Axular"
Gero, 1643.
bere buruz lapur eta eraille billa jarduten dana.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
nehor bere buruz ez bere autoritate proprioz.
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
Gazteleraz: de motu propio
Frantsesez: de son cru