- sutondoan hanka zabal ez egon
Azalpena: lanean ari, alferkerian ez egon
Adibideak:
Andik Itziarrera sartu dira, ez noski an su-ondoan anka-zabal egoteko, elurrarekin su-ondo-giro ba zegoan ere. Ta elurra ba zan, esanik dago, aien atzetik izango zirala liberalak, oiñ-aztarna artuta. Santa-kruztarrai uxa-aldia eman zituenean, aien atzetik asi ziran, baño egesi zijoanak oiñak arin. Zer egin omen zun apaizak? Itziarko alkatea deitu, errian ziran petrolio latak aterazi beste oinbeste gizonekin, eta goazen mutillak, Debako liberal-mordoa izutzera, erriari su arrerazteko zurrian. ORMAETXEA, N. "Orixe" Santa Kruz apaiza, 1929
|
|