behin eta berriz
Azalpena: maiz
Adibideak:
zer eginen du bada behin eta berriz, berariaz eta luzaro beha egote hark?
AGERRE, P. "Axular"
Gero, 1643.
biltzen da beiñ, ta berriz, ta ascotan jocalariaquin.
AGUIRRE, J. B.
Eracusaldiak, 1803
batez ere naimena goraintzi oi du bein eta berriz.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
errukaria! bein eta berriz, alena!
LIZARDI, X. (1896-1933)
Biotz-begietan, 1932.
beñ ta berriz berak dion bezala.
CARDAVERAZ, A.
Euskeraren berri onak, 1761
bein eta berriz zera zorionekoa.
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
beiñ eta berriz entzun zaidazu.
OLEA, I.
Goierriko lorak, 1970
"goazen, goazen etxera!..." zion bein eta berriz.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
barka behin eta berriz harri honetan behaztopa egiten baldin badut.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: una y otra vez