zer edo zer
Azalpena: zerbait
Adibideak:
zer edo zer bear da.
MOGEL, J. A. (1745-1804)
Peru Abarca.
Ene San Antonio ta mutilla! Zek edo zek, gatx andiren batek io bear gauz, Maripa. Iñoiz ez, da gaur onelango zoraildia?
AZKUE, R. M.
Bein da betiko, 1893.
baña zer edo zer "algun cosa" izango zan.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
zerbait, ecer, cer edo cer.
HERRI MINTZOA
AĜibarro, A. Voces bascongadas.
aiek zer edo zer yakin lezaketela.
MUXIKA, G.
Pernando Amezketarra, 1925
Bai, Joxpakiña. Gordetzen dena azaltzen da; jokatzen dena, ez. Eta nik, diru hau sakelan gordetzeko ordez, aurrera kutxa batean, caja de ahorros batean jarri izan banu, diru honetaz gainera zer edo zer gehiago izango genuen.
ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.
eta Theresari zer-edo-zer esanen edo irudieraziko ote zion?
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
ba-zekarren bai ark zer-edo-zer buruan!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
zer edo zer esanen zaigu hiei buruz.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
zer edo zer.
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA