hala ere
Adibideak:
Hal'ere, hambat neur'etsai niz, laket niz hortan penatzez.
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
ala ere ez zidak ardura andirik ematen ire ezten txaarrak ateratzen bazidak odol apur bat.
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
ala ere nai izandu zuen gelditu azken-Juizioco eguneraño.
MENDIBURU, S.
Jesusen biotz maitearen debozioa, 1747
eta alaere Aita onac bezala deitzen dizu.
AGUIRRE, J. B.
Eracusaldiak, 1803
alere asko, egieki, euskera galdu da.
CARDAVERAZ, A.
Euskeraren berri onak, 1761
ala ere berriz egin zion.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
ala ere debekaturik zedukan gerrara joatea.
ORMAETXEA, N. "Orixe"
Santa Kruz apaiza, 1929
ala ere lanik asko gaurko egunian ongi konpontzen gera gauza degunian.
ARRUTI, A. "Pastor Izuela" (Bertsolaria, 1780-1837)
A. Zavala Pastor Izuela, Ezkioko ta Segurako itsuak.
aiñ zan ariña eta sinplia batela zirudiyena bañon alare guretzako zan premiyoa laugarrena.
URKIA, J. B. "Gaztelu" (Bertsolaria, 1880-1934)
A. Zavala Gaztelu bertsolaria.
bai lana ere geiegi dauka nekatua da yadanik bainan alere bizi nik baino oliasko geiago janik.
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1960.
zazpitiro tira ta ala ere zutik mendi aldera laixter ankak jaso zetik.
SORALUZE, D. "Otsolarre" (Bertsolaria, 1846-1917)
A. Zavala Azkoitiko zenbait bertsolari.
errotan sartu dute / alare suertez / Iraberrik artu du / andriaren partez
GARATE, L. (Bertsolaria, 1866-1915)
A. Zavala Azkoitiko zenbait bertsolari.
eskuko miñez askotan jokatzen / ala ere jentia piyo
ETXANIZ, S. "Balentxi" (Bertsolaria, 1884-1951)
A. Zavala Azpeitiko premiyoaren bertsoak (1893-1895).
edozeñek burlatu ala ere pakian lanik asko zalako anaion artian.
BERTSOLARITZA
A. Zavala Afrikako gerra.
Jainkoaren Ama egiñik arkitzen da: ala ere, ez da arrotzen.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
ala ere egin bedi zedorrek nai dezuna ni illagatik ere izazu osasuna.
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
alere gure kopetarikan ez da ikusiko illun.
LASARTE, M. (Bertsolaria, 1927)
Bertso mordoxka.
ardi galduak gauero biltzen badu alare nekea.
MITXELENA, S.
Arantzazu, euskal poema, 1949
ta ala ere beregana eraman bear.
IRAZUSTA, J. A.
Bizitza garratza da, 1950.
Hala ere, salatik ateratzera zelarik neskatoa, agindu zion.
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
ala ere, illun senti artan, iñor ageri ez zan alako batean.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
ez halare behar adinakoak.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
ala ere, morroia badatorkit, larunbatetan jaixten naiz Zabaletara, nere emazte, seme, illoba ta bazterrak ikusiaz.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
alambere.
HERRI MINTZOA
AĜibarro, A. Voces bascongadas.
arro zagoz, aberatsa zareala ta; baiña alan be ezteutsazu beartuari ezer ematen.
ZAMARRIPA, P.
Manual del vasc½filo, 1913
Gazteleraz: no obstante
Frantsesez: cependant