azken hatsa bota / eman
Azalpena: hil
Adibideak:
Badathor bere chilora azken haxa botatzeaa.
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Azken hatsa eman duela
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kuiattoa haintxe dago etzinik azken-atsa, azken-atsa emanik
ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)
A. M. Labayen Elizanburu. Bere bizitza ta lanak.
Abelek azken hatsa eman gabe, hiltzen ahal baitu edo hiltzerat uzten ahal Kain, biak berdin dohakabe.
SALABERRY, E.
BeĎat adiskidea agur!, 1981.
Ama Birjinaren gerizapen amultsuan nahi zuen eman bere azken hatsa misionest kartsuak. Doi-doia ukan nuen Pagola jaun doyenari telefonatzeko denbora. Hau etorri zen eta eman zion anontzioa, erien sakramendua. Handik laster eman zuen azken hatsa.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
Hitzik erran gabe ezarri zuen burua ene sorbaldari kontra eta laster eman bere azken hatsa
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
Kolpatu handi altxatu dute eta artategi batetarat heldu orduko eman du bere azken hatsa...
KAZETARITZA
HERRIA Aldizkaria, 1996.
Kontzeptuak: HERIOTZA
Gazteleraz: exhalar el último suspiro
Frantsesez: tourner de l'oeil