(inorenak) egin
Azalpena: hil
Adibideak:
Egin dik hireak, gaur eskatuko zaizkik
AGERRE, P. "Axular"
Gero, 1643.
Eta barrungoak etsi zutenean, ayenak egin zuela, eta luzaroago ezin gorde zitezkeala
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gureak egin duela!
MOULIER, J. "Oxobi" (1888-1958)
Oxobiren lan oroitgarri zonbait.
Gure baserritarrenak egin zuan
ZABALA, A. M. (1847-1919)
Periyaren zalapartak. Melitonaren bi senarrak. Mendibetarren larriyak.
zeruko Aita, zuzen gaitzazu / bestela egin du guriak
ZABALETA, J. (Bertsolaria, 1894-1951)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Neska zarra milindrin: orain iriak egin din
HERRI MINTZOA
Intza, D. Naparroako euskal-esaera zarrak.
Gureak ja egin du
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
Egin dik gureak
ECHEGARAY, J. V. (Bertso-jartzailea, 1773-1855)
Festara.
Gureak ia egin du!
MATXAIN, M. (Bertsolaria, 1916-1999)
Uste gabean.
Iya egin du guriak
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak II.
Jakinez geroz harenak egin zuela
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Iya guriak egin du
PETRIRENA, F. "Xenpelar" (Bertsolaria, 1835-1869)
A. Zavala Xenpelar bertsolaria.
Zureak egin zuan... Au larria!
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Haienak egindu
TARTAS, J.
Ontsa hiltzeko bidea, 1666
Zuenac egindu
DUVOISIN, J. P.
Aita Cardaveraz Laphurdico escarara itzulia, 18??
Gureak egin duela
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gureak egin du bestela!
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
hartan sarthuz zureak egin luke
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Bada norbaitek an ikusi balu arenak egin zuen
IRIGARAY, P. F. "Larreko" (1869-1949)
Prosistas navarros contempor˙neos.
Ixilikan bagaude egin du guriak
ETXABE, A. M. "Axentxio Txanka" (Bertsolaria, 1890-1961)
A. Zavala Axentxio Txanka bertsolaria.
Orrenak egin dik
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Arrantzaleen bizitza, 1978
Eurenak ein oi dabez Santa Krutz jaietan
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
Gureak eta gure amets zaarrarenak egin zulako ustean...
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Hitz batean: asmatu litezkeen txarkeria guziak egiten ditiztek. Ixkira, ez hadila horien eskuetan erori, bestela hireak egin dik.
ALZAGA, T. Andre Joxepa Tronpeta, 1920.
Kontzeptuak: HERIOTZA
Frantsesez: avoir son compte