(inori) kargu egin / hartu
Azalpena: erantzukizuna eskatu
Adibideak:
Camarari juezac dio cargu eguin ea cequien nor zan Don Francisco Embil?
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Kargu eguiñ biayot Pello Errotari / zergatikan dabillen gezur kontari (azp. prem.)
Pellori kargu eiteko / bota du bertsua / nik ere pronto daukat / erresponsua (azp. prem.)
neri kargu atzera etorri zaneko
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
zer dotriña zedukan kargu artutzera zerutik jatxi zala gu salbatutzera
PETRIRENA, F. "Xenpelar" (Bertsolaria, 1835-1869)
A. Zavala Xenpelar bertsolaria.
kargu artzeko beldur ezpanitz esango nuke izena
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
donosti ontan ikuste ditut gizon zarrak insultatzen / kargu artzia zeladoriak ez dirala atrebitzen
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
askok artzen dute kargu
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Noizpait.
neri artze kargu, lotsarik bai al du?
ERAUSKIN, X. (Bertsolaria, 1874-1950)
A. Zavala Altzako bertsolari zaarrak.
gauz ontatik okerrik badator, lukaxi kargu artuko'iozu luixi ta tomaxi
URBIETA, J. J. "Kaskazuri" (Bertsolaria, 1873-1932)
A. Zavala Kaskazuri bertsolaria.
dotriña ondo erakustera saiatutzeko arretaz danon jabiak kargu estua artuko digu orretaz
LEKUONA, J. M. "Lexoti" (Bertsolaria, 1865-1937)
A. Zavala Larraburu, Lexoti ta Balentin.
Gazteleraz: pedir cuentas