leher egin
Azalpena: nekatu
Adibideak:
Naiz zuek egin ler
ANDUAGA, G. (Bertsolaria, 1877-1965)
Egunsentiko txoria.
Lenengo atera-aldi artan ikusi zitunak ikusita, buruzagiak edo jefeak soldaduai nekea ta gosea ematen zizkiela: ler egiñeraztea erabaki zutela zirudin.
ORMAETXEA, N. "Orixe"
Santa Kruz apaiza, 1929
Izardi patsetan, soñekoa blai, ler egiñ arte ez zan gelditu
IRAZUSTA, J. A.
Bizitza garratza da, 1950.
Leher egiten zutela haiekin irriz
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
Begira nago emen farrez ler egiten, galdetuaz berai ia zer darabilten
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Ez dirauket hula leher eguiñ gabe
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Bide bazterrean lehen eginarte
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Ura nundikan arrapatuko ler egiteko zorian
ETXEBERRIA, J. I. (Bertsolaria, 1894-19??)
A. Zavala Mendi gainetik.
Ler egiñik nago
HERRI MINTZOA
Intza, D. Naparroako euskal-esaera zarrak.
bide kiskalgarrian ler-egiñik diranean
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: NEKEA