zirt edo zart egin
Azalpena: erabaki
Adibideak:
Zu ere isilik zaude, erruak dituzu-eta. Zertan eduki duzu Txomin gaixoa horrenbeste denboran sufritzen, sendatu edo hil, zirt edo zart egin gabe?
ELIZONDO, J. Alkate ona, 1912.
Bata otarragillea ta bestea zirt edo zart egitekoa
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Oraintxe bada zirt edo zart egin bearra dago, sariaren orrekin
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Azaltzeko gertu, zirt edo zart egiteko eran
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: ERABAKIA