harira etorri
Azalpena: jardunaren funtsera jo
Adibideak:
Astakeriak miiñean artuten dabezala esan dautsat arratsaldean, da nik barriz eztot bera mindutearren esan. Astakeriak edoà neuk badakità arira eztatozan esakeraak lantzean edo noizean bein aitatuten dabezana, ezta egia, gizonak? Enaizu gero salatu. Erroke, geldi geldi: gatozan arira. Ni enok gero Txanton. Bildur izan ai eu, gura badok: ezkaizak besteok bildurtitzat edo Txantontzat euki.
AZKUE, R. M.
Bein da betiko, 1893.
Bañan emen arira datorrena, beste au da: gerezko ezagumena ukatzeak dakarrela gau ori.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
Gatozan arira
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
Baña, arloaz ertzeka diardut. Natorren arira.
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Baina, gatozen arira, eta haria ez da hemen listaria
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: ir al grano