begitan hartu
Azalpena: (inori) gorroto hartu
Adibideak:
bere anayac, beguitan artu, ta saldu zuen: luzaro egonzan gatibu igiton, faraonen men-pean
UBILLOS, J. A.
Christau doctrina berri ecarlea, 1785.
becatu tsikiak ere begitan-artuac daduzcan biotza
MENDIBURU, S.
Jesusen biotz maitearen debozioa, 1747
Birtute huntan anitzek begietan hatua zuten
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Jokatzalliak ez gero artu begitan edo buruan, erriyak berak irabazten du makiña bat sentidutan
SARASOLA, J. J. "Lexo" (Bertsolaria, 1867-1952)
A. Zavala Lexo bertsolaria.
nola zuten bestiak begitan artua nai izan zuen egin orlako tratua
ARTOLA, P. (Bertso jartzailea, 1864-1929)
Ustez laguna detan
gizon gizajoa begitan artu dabe
ZAMARRIPA, P.
Manual del vasc½filo, 1913
beguitan arturic euqui
HERRI MINTZOA
AĜibarro, A. Voces bascongadas.
Ta nola Konejuari grazia gitxi egin zetsan biargiñak bere lepotik ainbeste barre ein biarrak, Otua begitxan artu eban, ta andik aurrera, beti ebillen Otua'ri nundik akatzen bat billauko.
SAN MARTIN, J.
Zirikadak, 1960.
oneigatik edo aregaitxik, kontra-maixurorrek begitxan artuta eukan Andando
SAN MARTIN, J.
Eztenkadak, 1965.
Kontzeptuak: GORROTOA
Gazteleraz: tener entre ojos