(ezeri) (inori) tamaina hartu
Azalpena: (ezertara) egokitu, moldatu
Adibideak:
naparrak etzun iduki bear gorputzaldia bikaña / modu orretan kontrarioak aise artu du tamaña
ASTIZ, A. (Bertsolaria, 1863-1924)
A. Astiz Goldarazko bertsolariaren kontu eta bertsoak.
galdubak oñazia lengo errepaña / zeñek artuko die iriai tamaña?
ALKAIN, J. J. "Udarregi" (Bertsolaria, 1829-1895)
A. Zavala Udarregi bertsolaria.
inazio manterola dago arraun-lanian bikaña / ederki artutzen diyo bere lanari tamaña
URKIA, J. B. "Gaztelu" (Bertsolaria, 1880-1934)
A. Zavala Gaztelu bertsolaria.
lenago ere euki biar du egiñik zenbait azaiña oraindik ere gazte oieri erraz artze'ie tamaiña
ZULAIKA, L. (Bertsolaria, 1893-????)
A. Zavala Motza, Zulaika ta Ugalde bertsolariak.
garai onari ederki asko artu dio tamaiña / eiz-otsean mendiratu ta lapurretan alajaiña
OLEA, I.
Goierriko lorak, 1970
Gazteleraz: coger las vueltas