gorriak ikusi
Azalpena: sufritu
Adibideak:
Baña, oraingo aldian, gorriak ikusi bear: ia euskeraren izpirik bertan ezin irakasteraño beartu gaitue
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Eta una nondik gorriak ikusi bear zituen
IRIGARAY, P. F. "Larreko" (1869-1949)
Prosistas navarros contempor˙neos.
Nere pamili guzia Karlistengatik gorriak ikusirik egon
ORMAETXEA, N. "Orixe"
Santa Kruz apaiza, 1929
Gorriak ikusi bearrean izango gere
ZABALA, A. M. (1847-1919)
Periyaren zalapartak. Melitonaren bi senarrak. Mendibetarren larriyak.
Gorriak ikusita gabetu da
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
Gorrik ikusi bearra aiz!
HERRI MINTZOA
Intza, D. Naparroako euskal-esaera zarrak.
Gorriak ikusiak itun (txan kant) Ankako-min itzalak oratu zetsan gure juezari, gorriak ikusteko (len ikusi eziña baeukan be)
SAN MARTIN, J.
Eztenkadak, 1965.
Gazteleraz: pasarlas moradas
Frantsesez: en voir des vertes et des pas mûres