polaina(k) jaso
Azalpena: ihes egin
Adibideak:
Saritxuakin natorrenean aurpegiak argi oso nik lantxoren bat agindutzean polañak aguro jaso
ANDUAGA, G. (Bertsolaria, 1877-1965)
Bertso bilduma.
Lendik maitale ziran lagunak jasotzen die polaiñak
ANDUAGA, G. (Bertsolaria, 1877-1965)
Aitonaren uzta.
Polañak jasotzeko nik erabakiak laister egingo dizkizut
ANDUAGA, G. (Bertsolaria, 1877-1965)
Egunsentiko txoria.
Erretzen para zuten lastuaren suan polañak jaso ditu sutu dan ordoan
SEGUROLA, J. M. "Uztarri" (Bertsolaria, 1841-1899)
A. Zavala Azkoitiko zenbait bertsolari.
Kontzeptuak: IHESA
Frantsesez: prendre ses jambes à son cou