lur(ra) jo
Azalpena: hondatu
Adibideak:
Diana andiaren eliza iñork ezertan artu ez, eta laster lur joko zuela
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Etorriko ere dira gizonak beren aizkorakin jo dezulako lurra
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Asi zan arram-sua askok jo eban lurra; sarrdoak estaldu eben geldika bildurra
AZKUE, E. (1813-1873)
Parnasorako bidea.
Ameriketan genduzan gure itxaropenak, baño juan ziran betiko. Gure osaba orrek lurra jo emen zuan da
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Egun batian lur jotzen duben
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak II.
bi gauza auek lur jo baño len
ARTOLA, P. (Bertso jartzailea, 1864-1929)
Ustez laguna detan
Nik beti berdin entzuten diet bai ogeiri ta bai bati lau seme gaiztok lurra jo arte arrunt nai digute jarri
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria II.
Karlosek jo-arazo digu guri lurra
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Lur jotzeraño bajatu da ta piska bat nai det gora iyo / nik lagundu nai nuke baño bakarrik ez det baliyo
ZAPIAIN, J. (Bertsolaria, 1873-1957)
A. Zavala Zapirain anaiak.
Orra utzi gu lur jotzeraño jetxiak
OLEA, I.
Goierriko lorak, 1970
Hark eta honek, gure buruaren jabe garen aldetik lur jo nahi badugu, hor konpon
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: HONDAMENA
Gazteleraz: venirse abajo
Frantsesez: tomber dans la dèche