buruko ileak laztu
Azalpena: beldurtu
Adibideak:
Horrelakorik gerta zekigukeela pentsatze soilak buruko ile guztiak lazten zizkidan
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Bada zeure azken finean, heriotzeko orenean, behar ordu guztien gaiñeko behar orduan, zer damu, zer bihotz ukhaldi errezibituko duzu! Zer pena eta atsekabe sentituko duzu, Iainkoak hutsik, behar duzuna gabe, kanporat egotz zaitzanean? Nescio vos. Etzaituela ezagutzen, berandu duzula, erremediorik erran diazazunean? Eta hunela erranik, athea herts diazazunean? Badirudi, hunetan pensatzeak berak ere, sekulakotzat musut-huts gelditu behar duela ikhusteak, nehori buruko illeak latzten derautzala.
AGERRE, P. "Axular"
Gero, 1643.
Kontzeptuak: BELDURRA
Gazteleraz: poner los pelos de punta
Frantsesez: faire dresser les cheveux sur la tête