Hasierako orrialdea
kontzeptuen aurkibidea aurkibidea iradokizunak iradokizunak bilaketara itzuli bilaketa
Bilaketaren emaitza

 

aurkituak: 31

  • ahozabal

    Azalpena: berritsu

    Adibideak:

    —   Afaria ziaten Amuenean. Ondo afaldu, eta bero-bero egin zirenean, berriketan hasi zituan, eta, Txingurri ahozabal horrek ekin zian esaten, honelako neskarekin egin zuela honelako, eta bestearekin halako...
    ALZAGA, T. Andre Joxepa Tronpeta, 1920.

    Gazteleraz: boquirroto

    Frantsesez: franche caillette

  • antz(a) eman

    Azalpena: igarri

    Adibideak:

    —   Ez diozu antzik eman nire esanari. Basajauna zer den ez al dakizu?
    ALZAGA, T. Andre Joxepa Tronpeta, 1920.

    Kontzeptuak: IGARTZEA

  • (ezer, inor) arrainak beita bezala behar

    Azalpena: desiratu

    Adibideak:

    —   Kaxianik gabe ezin bizi nintekeela esaiozu. Hura behar dudala arrainak beita bezala, katuak birika bezala, nik dakizkidan batzuek eskupekoa bezala...
    ALZAGA, T. Andre Joxepa Tronpeta, 1920.

  • arre-konkon

    Azalpena: lepoan jarrita

    Adibideak:

    —   Ni hona, neskatxa gaztearen bila etorri naiz, eta ez neskazaharra arre-kon-kon ibiltzera.
    ALZAGA, T. Andre Joxepa Tronpeta, 1920.

  • (ezertan) bana-banakoak izan

    Azalpena: adituak, bereziak

    Adibideak:

    —   Eta, ez diat esan. Dantzaren aurretik, afaria. Badakik, sorginak jaki goxoak maneatzen banan-banakoak dituk; eta hango kaxuelakadak! hango xaltxa koipetsuak!...
    ALZAGA, T. Andre Joxepa Tronpeta, 1920.

  • barrenak jira egin

    Azalpena: ezusteko mingarria hartu

    Adibideak:

    —   Tresna bila nindoan sotora, eta ikusi nuenean, barrenak jira egin zidan. Nora zihoan Kaxiana, bakarrik, garai hartan?
    ALZAGA, T. Andre Joxepa Tronpeta, 1920.

    Gazteleraz: darle (a alguien) un vuelco el corazón

  • bero-bero egin

    Azalpena: zurruta eginda egon

    Adibideak:

    —   Afaria ziaten Amuenean. Ondo afaldu, eta bero-bero egin zirenean, berriketan hasi zituan, eta, Txingurri ahozabal horrek ekin zian esaten, honelako neskarekin egin zuela honelako, eta bestearekin halako...
    ALZAGA, T. Andre Joxepa Tronpeta, 1920.

  • bihotz-beltz

    Azalpena: anker

    Adibideak:

    —   Sorgin-herriko bake baretsua lohitu izan nahi duten bihotz beltz horiekin, gaizki eginik ezer ez da.
    ALZAGA, T. Andre Joxepa Tronpeta, 1920.

  • (inori) buruz gain egin

    Azalpena: garaitu, gainditu

    Adibideak:

    —   Sorginak oso nagusitu dituk, buruz gain egin zigutek, eta horrela bagoaz, Donostiako herriak egun gorria ikusi behar dik.
    ALZAGA, T. Andre Joxepa Tronpeta, 1920.

  • (inorenak) egin

    Azalpena: hil

    Adibideak:

    —   Hitz batean: asmatu litezkeen txarkeria guziak egiten ditiztek. Ixkira, ez hadila horien eskuetan erori, bestela hireak egin dik.
    ALZAGA, T. Andre Joxepa Tronpeta, 1920.

    Kontzeptuak: HERIOTZA

    Frantsesez: avoir son compte

  • egun gorria ikusi

    Azalpena: sufritu

    Adibideak:

    —   Sorginak oso nagusitu dituk, buruz gain egin zigutek, eta horrela bagoaz, Donostiako herriak egun gorria ikusi behar dik.
    ALZAGA, T. Andre Joxepa Tronpeta, 1920.

  • endredamakila

    Azalpena: nahastaile

    Adibideak:

    —   Hori ez da nik esan dudana. Gorde hori... zera... nik, Donostian, ezagutzen dut mutilzahar bat, moko luxe eta endredamakila bera... eta hura datorrenerako gorde hori.
    ALZAGA, T. Andre Joxepa Tronpeta, 1920.

  • ez ikusi egin

    Azalpena: kasurik ez egin

    Adibideak:

    —   Bibote handi batzuekin, eta ezkerreko begiari hogeita hamaika balu bezala, honela eginaz zebilean. Nirekin aurkitu zenean, beste aldera begiratuaz, ez ikusi egin zian. Nik, ordea, azkar ezagutu nian.
    ALZAGA, T. Andre Joxepa Tronpeta, 1920.

  • hala ez banu hartzen!

    Azalpena: damuzko esklamazioa

    Adibideak:

    —   A.J. Tronpeta: Gizonezkorik hemen ez dago. Ixkira: Egia, egia. Txirristatu egin naiz. Hala ez banu hartzen!
    ALZAGA, T. Andre Joxepa Tronpeta, 1920.

  • (ezkerreko begiari) hogeita hamaika (banu, bahu, balu...) bezala egin

    Azalpena: begia kliskatu

    Adibideak:

    —   Bibote handi batzuekin, eta ezkerreko begiari hogeita hamaika balu bezala, honela eginaz zebilean. Nirekin aurkitu zenean, beste aldera begiratuaz, ez ikusi egin zian. Nik, ordea, azkar ezagutu nian.
    ALZAGA, T. Andre Joxepa Tronpeta, 1920.

  • isipula eta pixtota baino txarragoa

    Azalpena: oso txarra

    Adibideak:

    —   Hori gaitza, e! Hori isipula eta pixtota baino ere txarragoa izango duk!
    ALZAGA, T. Andre Joxepa Tronpeta, 1920.

  • (ezeri) jardunik ez egin

    Azalpena: aitzakiarik ez egin

    Adibideak:

    —   Gainera, entzun diozun bezala, Basajaun handiak horrela agindu du; eta haren aginduei ezin jardunik egingo diegu.
    ALZAGA, T. Andre Joxepa Tronpeta, 1920.

  • jibolin-tranka

    Azalpena: baldar, itsusi

    Adibideak:

    —   Atso zahar, hortz ustel, azkazal-luze, begi-gorri, jibolin-tranka batzuk. Gaitz egiteko zer asmatu ez zekitek.
    ALZAGA, T. Andre Joxepa Tronpeta, 1920.

  • kaleak neurtu

    Azalpena: mozkortuta ibili

    Adibideak:

    —   Han nahikoa sagardo edan ondorean, Donostiara etorri, eta, kaleetan marruka eta zilipurdika, ezkerretik eskuinera, eta eskuinetik ezkerrera kaleak neurtzen ibili izan haiz...
    ALZAGA, T. Andre Joxepa Tronpeta, 1920.

  • (ezer, inor) katuak birika bezala behar

    Azalpena: desiratu

    Adibideak:

    —   Kaxianik gabe ezin bizi nintekeela esaiozu. Hura behar dudala arrainak beita bezala, katuak birika bezala, nik dakizkidan batzuek eskupekoa bezala...
    ALZAGA, T. Andre Joxepa Tronpeta, 1920.

  • kinkik ez atera

    Adibideak:

    —   Basajauna harrabots ikaragarri batekin oihuka hasten bazaizu, isil-isilik, kinkik ere atera gabe egon behar duzula. Eta, zuek, zuen tresnak hartu, eta kinkik atera gabe, alde egizue hemendik.
    ALZAGA, T. Andre Joxepa Tronpeta, 1920.

  • kinkik ez egin

    Azalpena: isilik egon

    Adibideak:

    —   Esango nikek. Gure mutila, kinkik egin gabe egon zuan, inork nabaritu ez zezan
    ALZAGA, T. Andre Joxepa Tronpeta, 1920.

  • kopeta ilun egon / jarri

    Azalpena: haserretu

    Adibideak:

    —   Oi! Zer ikusten dut! Emaztea negarrez, malkoa dariola; eta Axixklo, berriz, kopeta ilun-ilun jarri, eta zokora begira!
    ALZAGA, T. Andre Joxepa Tronpeta, 1920.

    Gazteleraz: fruncir el ceño

    Frantsesez: froncer les sourcils

  • onez onean

    Azalpena: onean

    Adibideak:

    —   Neronek, neskazaharrari onez onean hitz egingo diot, eta berak ere bizkarrean baino, nire aldamenean joan nahiagoko du.
    ALZAGA, T. Andre Joxepa Tronpeta, 1920.

    Kontzeptuak: ONTASUNA

    Gazteleraz: a buenas

    Frantsesez: à l'amiable

  • (ezertan) paxano egon

    Azalpena: ezjakina izan

    Adibideak:

    —   Mutil, gai honetan oso paxano hago; ez dakik ezer ere. Lehenago ere esan nian, eta, gai honetan oso paxano hago. Nesken ondotik ibiltzen bizkorragoa izan ez bahintz, honezkero Kaxianaren lorratza galdua izango huen.
    ALZAGA, T. Andre Joxepa Tronpeta, 1920.

  • sabelgorri

    Azalpena: anker

    Adibideak:

    —   Hona, hemen, basati sabelgorria. Gogor berarekin!
    ALZAGA, T. Andre Joxepa Tronpeta, 1920.

  • sei librako ogia baino arinagoa

    Azalpena: oso arina

    Adibideak:

    —   Xaxpikia da, eta sei librako ogia baino arinagoa izan behar du...
    ALZAGA, T. Andre Joxepa Tronpeta, 1920.

  • solomosoka ibili

    Azalpena: ilunpetan haztatuz ibili

    Adibideak:

    —   Hauxe da ilunpeta! (Solomosoka banenbil bezala) Sorginek nora alde egin duten ez dakit nik. Konturatu ordurako ezkutatu ziren eta beren aztarrenik ez dut inondik ulertzen.
    ALZAGA, T. Andre Joxepa Tronpeta, 1920.

  • tirabira egin

    Azalpena: (txalupa) irauli

    Adibideak:

    —   Ai Kaxiana! Zugana alderatzen noala iruditzen zait. Ez ahal dut orain tira-birik egingo!
    ALZAGA, T. Andre Joxepa Tronpeta, 1920.

  • zerraldo erori

    Azalpena: zabal erori

    Adibideak:

    —   Hala egon haizenean, muturrez aurrera zerraldo erorita, biek bat egin izan duzue; baina, halere, sagardoa, sagardoa zuan, eta, hi, berriz... kupela.
    ALZAGA, T. Andre Joxepa Tronpeta, 1920.

  • ziria sartu

    Azalpena: tronpatu, ezustekoa eman

    Adibideak:

    —   Ez; baina, ziri ederra sartu zieat, eta neska banintz bezala hartu naitek.
    ALZAGA, T. Andre Joxepa Tronpeta, 1920.

 

lokuzioan azalpenean bietan

    hitz hasiera
bere horretan

gaztelera frantsesa


Korrespondentzia guztiak ikusi: gazteleraz / frantsesez
kontzeptuen aurkibidea iradokizunak