- akerraren adarrak bezala ibili
Azalpena: oker ibili
Adibideak:
akerraren adarrak bezala gabiltza.
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: OKERKERIA
- ardi galduen modura ibili
Azalpena: noraezean ibili
Adibideak:
Geroztikako egun laburrak ez dijuazte gustura lenago artzai ta orain nabill ardi galduen modura
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
- azkeneko zezenetan ibili
Azalpena: hiltzear egon
Adibideak:
Kasik nago beldurretan dardarizua entrañetan / esan biar det zer detan euskal erriyak ez al gabiltza azkeneko zezenetan? / toreruak barreretan laixter Prieton adarretan ez gaude esku txarretan
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: HERIOTZA
Gazteleraz: estar en las últimas
- badaezpada(n) (ere)
Azalpena: zer gerta ere
Adibideak:
bada-ezpada pensa dezagun aldez aurretik zer egin.
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Gazteleraz: por si acaso
Frantsesez: à tout hasard
- (ezeren) bandera etxeratu
Azalpena: ezertan irabazi
Adibideak:
Orduan obe dezu etsiya artzia mutil zarran bandera etxeratutzia
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
- bista ona ukan eta ezin ikusi
Azalpena: gorrotatu
Adibideak:
bista ona izanda eziñ ikusiya, ori arrapatzen det gauza itsusiya
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
- burua lotuta eduki
Azalpena: itsukerian egon
Adibideak:
Artutzen zitun ziorkadakin zeukan burua lotuta kartzeleroa or garbitu du puñal luze bat sartuta
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: ITSUTASUNA
- burubidezko
Azalpena: egoki
Adibideak:
lan buruzbidekuak ai dira aurreratzen.
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
- burutik utzi
Azalpena: ahantzi
Adibideak:
Egiñ dirazun ariyo ez det burutik utziko modu orretan baldin bazabiltz etzera iasai biziko
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: AHANZTURA
- elkar hartu
Azalpena: elkartu
Adibideak:
saiatuko bagiña alkar obeto artuaz gero egon gabe damuaz
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: ELKARTASUNA
- esku dantza
Azalpena: zafladazko borroka
Adibideak:
Bi atsoren esku-dantza
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: BORROKA
- eskuerakutsi
Azalpena: opari
Adibideak:
esku-erakutsi onak egiñaz
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
- ez bat eta ez bi
Azalpena: ezustean
Adibideak:
ez bat eta ez bi or sartu diyo labaña sabeletikan.
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: EZUSTEA
Frantsesez: de but en blanc
- (ezeri) fedea hartu
Azalpena: sinetsi
Adibideak:
nik ez diyot artutzen gauz orri fedia bakoitzak beria esan det neria
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: SINESTEA
- gaita onean egon
Azalpena: umore onean egon
Adibideak:
Esango nuke banego gaita onian
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: UMOREA
- gauza ez izan
Azalpena: gai ez izan
Adibideak:
Onez aurrera ez gera gauza irabazteko ogiya "umiak azi, nekiak bizi" au da esaera egiya
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
- geroztik honuntz
Azalpena: ordudanik
Adibideak:
gaur zeñek esan geroztik onuntz egiñ dizkigun kaltiak.
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Gazteleraz: de entonces acá
- gizon irten eta ume bihurtu
Azalpena: mozkortu
Adibideak:
Goizean etxetikan ustez irten gizon, ume bihurtzen dira
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: MOZKORKERIA
- (inoren) guztizkoa(k) izan
Azalpena: gustuko izan
Adibideak:
Mutill gazte bat nuben nere guztizkua, ni negarrez utzita bai ornen dijua
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
- harmonian ari
Azalpena: erriertan ari
Adibideak:
Bi atso nabaitu ditut armoniyan
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
- harpa jo
Azalpena: trufatu
Adibideak:
Pikaru orrek ez du besterik maleziya eta tranpa gazte-gazterik ikasiya da, ederki jotzen du arpa
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: UMOREA
Gazteleraz: tomar el pelo
Frantsesez: faire la barbe
- honez aurrera
Azalpena: aurrerantzean
Adibideak:
onez aurrera ez gera gauza irabazteko ogiya.
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: ETORKIZUNA
Gazteleraz: de aquí en adelante
- injenioa txartu
Azalpena: zoratu
Adibideak:
Batzuen farrak, bestien burlak ezin zituen sufritu / injeniyua txartu zitzaion biyotza berriz gogortu
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
- kontu motzak ukan
Azalpena: funtsera zuzenean edo leunkeriarik gabe jo
Adibideak:
Zorroztuak baitzeuden bestiaren ortzak izan ere gosiak ditu kontu motzak
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Gazteleraz: no andarse con miramientos
- (inoren) kopetak atzera ez egin
Azalpena: ausarta izan
Adibideak:
Oien kopetak ez du egiñgo atzera
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: AUSARDIA
Frantsesez: n'avoir pas de froid aux yeux
- (inoren) legeak neurrian ez egon
Azalpena: tranpa egin
Adibideak:
Oien legiak ez daude neurriyan
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: AMARRUKERIA
- lehenbailehen
Azalpena: ahal den arinen
Adibideak:
odol-isurtze izugarriy'au lenbailen buka dedilla?
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: ARINTASUNA / LEHENTASUNA
Gazteleraz: cuanto antes
Frantsesez: dès que possible
- mingaina kanparra ez jarri
Azalpena: berritsua izan
Adibideak:
Kontzientziyai beiratu gabe al dven dana arrapa mingaña ere fjerua du etzaio jartzen karranpa
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: BERRITSUKERIA
- mingaineko minaz ez egon
Azalpena: hiztuna izan
Adibideak:
Asko ez da egoten mingañeko miñaz
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: BERRITSUKERIA
- mingainez langile ona(k) izan
Azalpena: alferrak izan
Adibideak:
Santo-paperak egin berak okerrenak / aik dirade mingañez langilleik onenak
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: ALFERKERIA
- muturrez aurrera
Azalpena: aurreraka
Adibideak:
orren sarrera muturraz aurrera.
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Gazteleraz: de morros
- (inori) negurako hotzak kendu
Azalpena: (inork inor) hil
Adibideak:
Amonai kendu zizkaten negurako otzak zorroztuak baitzeuden bestiaren ortzak
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: ERAILKETA
Frantsesez: faire passer (à quelqu'un) le goût du pain
- nola edo hala
Azalpena: nolabait
Adibideak:
kutxilluak kendu nai nola edo ala.
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: NOLABAIT
- nondik nora
Azalpena: nola
Adibideak:
gizarajua orra nondikan nora zuten gaiztorazi.
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
- nork nahi nau ibili
Azalpena: norberaren burua eskaini
Adibideak:
Zer baliyo du apaindutziak eta "nork nai nau" ibiltziak
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
- (ezertarako) paraje txarrean ez ibili
Azalpena: urrun edo oker egon
Adibideak:
Katolikotasuna oien bizkarrian / altxatzeko ez dabll paraje txarrian
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: OKERKERIA
- san fernandoren kotxean
Azalpena: oinez
Adibideak:
Donostiyatik abiyatu zan San Fernandoren kotxian.
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Gazteleraz: en el coche de San Fernando
- tankera eman
Azalpena: igarri
Adibideak:
Gu tentatzen etorri zera? / alaxe eman dizugu tankera
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: IGARTZEA
- zer edo hartara
Azalpena: zerbaitetara
Adibideak:
zer edo arta mugitu bear izango bazan iateko.
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
- ziria(k) sartu
Azalpena: trufatu
Adibideak:
Ta urrengoan berak saltzera datozenean ez die iñork ziririk sartuko, ez.
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Gazteleraz: tomar el pelo
Frantsesez: faire la barbe