Hasierako orrialdea
kontzeptuen aurkibidea aurkibidea iradokizunak iradokizunak bilaketara itzuli bilaketa
Bilaketaren emaitza

 

aurkituak: 108

  • adin iluneko

    Azalpena: adimen eskaseko

    Adibideak:

    —   Alan be ia arranondotar guztiak joaten dira txartelatara, asabe zarren ekandu on orri jarraituaz, euskaldun garbi guztiak egin bear dabien legez; da joaten eztiran bakartxoak, edo guztiak dira motzak eta adin illunekoak, edo gaiztakeriren bat egin dabie oraintsu ta gaiztakeria egin da laster eztaue gura apaiz nagusiaren arpegia ikusi.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: ADIMENA

    Gazteleraz: de pocas luces

  • agiraka egin

    Azalpena: erasiatu

    Adibideak:

    —   Eurak ziran emakume agirakari guztien buru ta nagusi; agiraka egitea zan euren poza; nasan batuten zireanen artean gogorrenak eta gaiztoenak izatea euren arrotasuna.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • aho batetik

    Azalpena: adostasunez

    Adibideak:

    —   Ezin sinisturik, alde askotan itandu eban egia ete zan albistea, ta alde guztietan ao batetik zirautsen baietz da baietz: gauza ziurra zala.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: ADOSTASUNA

  • ahoa bete haginegaz

    Azalpena: harriturik

    Adibideak:

    —   Jesus, Mari ta Jose! Ezta... Eskerrikasko. Eznaz zezenzalea. Agur, eztaukat astirik egoteko ta, Arranondon gurekorik ikusten badozu, gorantziak—. Bideko laguna aoa bete agiñegaz itxi ta, sartu zan etxera Mañasi.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • ahoa betean

    Azalpena: ozen, segurtasunez

    Adibideak:

    —   bada ezin leiteke, aoa betean, zuzen da egiaz beti esan: "olango erritakoak zoruak dira edo beste atakoak zentzundunak".
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • ahoa zabalik

    Azalpena: harriturik

    Adibideak:

    —   Asko egoten dira oso urduriturik eta itxasokoari ziñuka; danak, era batzuetan, aoa zabalik, arnasarik artu ezinda, ari albañu etengarri batetik esegita balegoz legez —gaztelarren antzera esateko—, erriko gizonik sendoenak noiz itoko ete jakuezan bildurrez da ikaraz
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • ahotan erabili

    Azalpena: aipatu, esan

    Adibideak:

    —   Eztogu erderazko hitzik aotan erabilli bear, esan gura doguna euskerazko itzakaz esan daikegunean.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • ahuntzaren gauerdiko eztula(k)

    Azalpena: baliorik gabekoa(k)

    Adibideak:

    —   Ia ba, milloi bat baeidauka zimarroi orrek eta...? Milloi bat! Auntzaren gaberdiko eztula da!? Ta milloiagaitik zimarroia edo izurde ustela artu bear da senartzat?
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: BALIOA

    Gazteleraz: la carabina de Ambrosio

  • aida batean

    Azalpena: arin, berehala

    Adibideak:

    —   Zabaldu eizan aida baten erri guztian albistea ta an joan eiziran erritar danak, zar da gazte, Antiguako inguru ta bazterrak aztertutera jarrita egoan tokitik aida batean jagi, inguruko gelatxo batean sartu ta atara zituan nunbaitetik diru-paper batzuk
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • albainu batetik esegita

    Azalpena: harriturik, jakin edo ikusminez

    Adibideak:

    —   erriko gizonik sendoenak noiz itoko ete jakuezan bildurrez da ikaraz
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Gazteleraz: pendiente de un hilo

  • argizari-jale

    Azalpena: elizkoi

    Adibideak:

    —   Eurak dabiltza beti emengo abueloen uso kostumbreak konserbau bear dirala deiezka; eurak eidiñoe eznazala ona elizara sartzen eznazalako. Ezagun da bai argizari jaleok ni lez estranjerian ibilli eztirana. Nik aña lur ikusi balebe, jakingo leukie ilustraziñoia daukien gizonak eztirala joaten elizetara...
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • arnasa batean

    Azalpena: presaka

    Adibideak:

    —   ... Artu eban bere eskuetan albistaria, begiratu eutsan, arnasa batean, goitik barreneraño; baña dardaraz egoan, lausoak eukazan begiak eta ezin eban ezer ikusi.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: PRESA

  • arnasa eduki

    Azalpena: lasaitasuna eduki

    Adibideak:

    —   euron mendeko nago, ta eurok agindu ta gogo barik ezkondutea ona dala esan ezkero, ezkondu be bardin egingo nitzateke; baña ezta ori neure guraria gaur beintzat, eta nire iritxia da luzapena emotea Antoniren gurasoai. Olan eztira eurok iñogaz txarto geldituko ta nik arnasea eukiko dot.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Gazteleraz: dar(se) un respiro

  • arrenetan egon

    Azalpena: premian egon

    Adibideak:

    —   Eta iñok ezeukean esango, Tramanori arrenetan egoanean, nasako Tramana bera zanik; ain samur-itxuran egiten eban arrena, goi goitiko deadar me ta erdi negarrezkoan, katuaren aueneko miauaren irudira, baña gero, errosarioa esandakoan, biurtuten zan bere betiko senera
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • atzo goizekoa izan

    Azalpena: berria, gaztea izan; zaildu gabea izan

    Adibideak:

    —   Euskerea, aberatsa dan legez da ederra ta egokia, ta obetoago edo txartoago, guztiz antziñetatik dabil gizonen auan; baña liburuen orrietan oraindaño atzo goizekoa da ta izkiratzallien lumeak ikutu, palagu, txera ta leunketa gitxi egin dautsa gaur artean.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • (ezeri, inori) aurpegi(a) eman

    Azalpena: erasoari erantzun

    Adibideak:

    —   Gurasoentzat dira neuk aurreratutako guztiak, eta eurok izango dira naikoa nire aitamak daukiezan premiña laburrari arpegi emoteko
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Gazteleraz: plantar cara

    Frantsesez: faire face

  • (inori) aurpegi narrua kendu

    Azalpena: jipoitu

    Adibideak:

    —   Marikontze eskallu, txatxala, ezkel, petralari ta zuri, biori, arpegiko narrua kenduko deutsuet nik, neure atzamarrakaz, lodia daukazue baña.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • aurpegiko narrua lodia eduki

    Azalpena: lotsa gutxikoa izan

    Adibideak:

    —   Marikontze eskallu, txatxala, ezkel, petralari ta zuri, biori, arpegiko narrua kenduko deutsuet nik, neure atzamarrakaz, lodia daukazue baña.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: LOTSAGABEKERIA

  • (inori) aurpegirik ez eman

    Azalpena: ez behatu

    Adibideak:

    —   Indianoa barriz itzain ibilli eizan Ameriketan, ta andik etorri ezkero be, zaldun jantzia eukiarren, itzaiña baizen besterik etzan. Baña arroa andia, bizturiko zorri guztien senera. Ezeiekian beartsuari arpegirik emoten, da aurreragoko egun batean, Tramanaren agurrari muu erantzun eieutsan Ezeutsan iñori arpegirik emon be. Zalpurdi-leiotik begira joian solo, zelai, mendi ta erriak ikusiaz.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • (inoren, inori) azpiak jan

    Azalpena: maiseatu

    Adibideak:

    —   Iñoren ona ezin ikusi daben dollorren batek, satorraren antzera edonori azpiak janaz bizi dan ozkil, salatzalle, guzurtiren batek.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: MAISEAKETA

  • azpijantzaile

    Azalpena: maiseatzaile

    Adibideak:

    —   Matxin Koipe ostera nok eztaki andikien morroi, zuriko, azpijantzalle, dollor, guzurti andi bat dala?
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • (ezeren) aztarrena atera

    Azalpena: (ezeren) zergatia jakin, funtsa ezagutu

    Adibideak:

    —   Mañasik ezeban iñoiz ikasi gauzen azterren edo sustrairik ataraten, ta ezekian, etzan errez be ta, zelan jausi zan bera maitetasunaren lakio artean
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • añaniñuena!

    Adibideak:

    —   Baña betorren, betorren barriro... oraintxe, oraintxe... gora...! Bai, gora!, baña utsa, ta jakia galduta. Jaki barria ipiñi bear, da ipinten egoan bitartean, arutzagoko lagunak karraspio andia eskuetan...! Añaniñuena!
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: HARRIDURA

  • badaezpadako

    Azalpena: epel, ganora gutxiko

    Adibideak:

    —   Berrogetamar urte inguru eukiko dozuz onezkero: zarra zara niretzat. Kristiñau otza ta euskaldun badaezpadakoa zarean entzutea dot: ortik be ezkiñake ondo etorriko.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • barrez eztanda egin

    Azalpena: barre handiak egin

    Adibideak:

    —   Bigirako guztiak Indianoaren lepotik barrez estanda egiten jagi zirean
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: BARREA

  • (inori) bartzak hautsi

    Azalpena: jipoitu

    Adibideak:

    —   Marikontze eskallu, txatxala, ezkel, petralari ta zuri, biori, arpegiko narrua kenduko deutsuet nik, neure atzamarrakaz, lodia daukazue baña. —Zeeeuk? Ja jaiii! Etzaite aztu gero, buruan zorririk ezpadaukazu. Neuk lenago bartzak (ligarrak) ausi neutsuzalako dala.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • bat eta erdi egin

    Azalpena: lan handia egin, batenak eta besterenak

    Adibideak:

    —   Bere bizikoa dozu Antoni ori, guztiz langillea, makur bakotxagaz bat eta erdi egiten dakiana ta aberatsa gañera.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: LANA

  • bat-batera

    Azalpena: ezustean

    Adibideak:

    —   Ipargoiko aizea, geiagoko barik, bat batera ta guztizko aserre amorratuan sartu zan Arranondoko erritxoan.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: EZUSTEA

    Gazteleraz: de repente

    Frantsesez: tout à trac

  • begiz jo

    Azalpena: ikusi

    Adibideak:

    —   Goizean ikusi eben, meza nagusitan, ederto jantzita, prestua ta iasakoa mutilla; meza nagusitik urten da kalean bera etorrela ondo begira egon jakozan begi baltz eder bi; baña arratsaldean ezeban iñok begiz jo.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • begiz jota eduki

    Azalpena: bereizi, desiratu

    Adibideak:

    —   Baña zerbait egiteko garaian zagoz, da begiz jota daukat nik guretzat ondo datorren neskatillatxu bat Ta potiña da gero bera, nik begiz jota daukatana. Ezta errian beste bat politagorik egongo.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • berebiziko

    Azalpena: berezi, on

    Adibideak:

    —   Bere bizikoa dozu Antoni ori, guztiz langillea, makur bakotxagaz bat eta erdi egiten dakiana ta aberatsa gañera.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • bertan behera

    Azalpena: tanpez

    Adibideak:

    —   Baña arpegi añutsuagaz ezeban ezer irabazi, Anjelek ezeutsan geiago itzik esan, ezeutsan jaramonik egin da bertanbera amaitu zan gure neska mutillen adiskidetasuna.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • bertan behera gelditu

    Azalpena: bertan etsi

    Adibideak:

    —   Jaubeak, baña alperrik: bidean eukazan labantasun, traba, utsune ta min artzeko arriskoak ikusi zituanean, atx batetik bestera joateko bi edo iru aldiz jira-bira neketsuak lau anketan emon da gero, erderazko ¡moño! batzuk esanaz, bertanbera gelditu zan, lan errezagoko batean: lapak eta mangoliñoak batzen. Areik etziran gizona ibilteko tokiak
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • bertan behera utzi / laga

    Azalpena: bat-batez abandonatu

    Adibideak:

    —   Leiotik Arenalera begira egonda, bazala nunbaiteko ezbearren bat etxeko lagunak esan eutsanean, "Somorrostro aldekoa zerbait", erantzun eban gure neskatilleak, "jakingo dogu lanak egindakoan"; baña, geroago, zer edo zer itxasaldekoa zala esan jakonean, gauza guztiak bertanbera itxita urten eban leiora inguruetako neskame guztiai zer zan galdezka.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • bertan beherako

    Azalpena: garrantzirik gabea

    Adibideak:

    —   arek erramoari ataraten eutsan grakadea etzan bertanberakoa —esan eban Txanogorrik berealaxe asten da mezea. Ta ez gero bertanberakoa.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: BALIOA / EZUSTEA

  • besoak lotuta

    Azalpena: egonean, zer egin ezean

    Adibideak:

    —   Iñoiz, eresi au aitu ondorean, lantegiko ate ondoan, besoak lotuta, barrura sartzeko deiaren zain egoan eibartarren batek, txantxetan esan badeutsa astodunari
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Gazteleraz: de brazos cruzados

  • besteei goitik behera begiratu

    Azalpena: ustea eduki, harroa izan

    Adibideak:

    —   Gauzea da zerbaitetan besteak baño norbera geiago dala ames egitea, besteai goitik bera begiratutea.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: HARROKERIA

  • (ezeri) betondo baltza ipini

    Azalpena: gogor saiatu

    Adibideak:

    —   bagen erditik bideak edagiaz, ekatxari betondo baltza ipiñiaz
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Gazteleraz: plantar cara

    Frantsesez: faire face

  • (ezeren) bizarra eduki

    Azalpena: gogoa eduki

    Adibideak:

    —   Ezkontzeko gogoaren bizarra dauka agureak.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: GOGOA

  • bizarrak atera

    Azalpena: jipoitu

    Adibideak:

    —   Gure amari ezer esaten deutsan txotxin ozkil barritxuari zaputzak atarako deutsadaz. —Da nik ?besteak— maixuak (irakasleak) ikuturik egiten badeust, bere bizarrak atara.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • bizturiko zorri

    Azalpena: aberats berri

    Adibideak:

    —   Indianoa barriz itzain ibilli eizan Ameriketan, ta andik etorri ezkero be, zaldun jantzia eukiarren, itzaiña baizen besterik etzan. Baña arroa andia, bizturiko zorri guztien senera
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: ABERASTASUNA

  • buru-arin

    Azalpena: txolin

    Adibideak:

    —   Etzan Mañasi buru ariña, etzan ibilkaria, maratza zan, ganoraduna
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Gazteleraz: casquivano

    Frantsesez: tête frêlée

  • burua argitu

    Azalpena: gauzak ulertu, uste okerretik irten

    Adibideak:

    —   beingoan argitu jakon burua, aidabatean biurtu jakon biotza gogo batetik bestera.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: MOZKORKERIA

  • burubako eskailu

    Azalpena: txolin

    Adibideak:

    —   Ta, Josepa, zer da burutsua izatea, zer? Etxera datorkigun ondasuna leiotik bera jaurtitea? Zulango eskallu burubakoa izango litzateke Mañasi be, ezkondu gurako ezpaleu...
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: ZENTZUA

  • buruhauste

    Azalpena: kezka

    Adibideak:

    —   Anjel olango buruausteakaz ebillen bitartean, Mañasi, Arranondotik bialdu eutsiezan albisteak irakurrita, negarrez egoan Bilbon.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Gazteleraz: quebradero de cabeza

  • burutik behatzetara

    Azalpena: gorputz osoan

    Adibideak:

    —   Gizon bikaña egoan, osasun itxura andikoa, arrantzaleai dagokioen lez burutik beatzetara ondo soñekotua.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: OSOTASUNA

    Gazteleraz: de los pies a la cabeza

  • burutik eragin

    Azalpena: erotu

    Adibideak:

    —   Emakumea, ezeidazu burutik eragin.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • egunaren orduak ezin emonik egon

    Azalpena: alferkerian bizi

    Adibideak:

    —   Goizean zortzirak aldean jagi, buruko uleak eta arpegiko bizarrak orraztu, ta egunaren orduak ezin emonik gero: orixe da zuen bizibidea.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: ALFERKERIA

  • eskupeko

    Azalpena: isilikako paga

    Adibideak:

    —   ta orduan izaten dira eskupekotxoak, batez be arrañak diru asko egingo daben ustea bada
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • (neurak, heureak, bereak...) eta bi

    Azalpena: egundokoak

    Adibideak:

    —   Lekuitoko atso ezkelak eruango ditu bereak eta bi
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • etzara txarra be!

    Adibideak:

    —   Zumaian? Etzara txarra be, Mielga. Ezagun dozu askotan izan etzareana bertan. Ona da, olango ekatxagaz, Zumayako sarrerea.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • gatzbako

    Azalpena: motel, ahul

    Adibideak:

    —   Urriñetik begiratu ezkero, enparantzako billereak moltso zabal bat zirudian, legorreko mandxuba gorri bat, izurde ta guzti; ta, inguru guztian tente begira egozan atso, agure ta neskatilla gatzbakoak egiten ebien uztai andia, saretzat artu eikean.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: MOTELTASUNA

  • gazte-zahar

    Azalpena: burutsu, zuhur

    Adibideak:

    —   Anjel, itxaserritarra izanarren, mutil burutsua zan, gazte-zarra, gurasoen mendean pozik egoana, lotsabagekeria zer zan ezekian mutilla, aingeruak langoxe ona, balia baizen indartsua, erramulari errimea.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: ZUHURTASUNA

  • (ezeri) gora handirik ez emon

    Azalpena: aintzakotzat ez hartu, garrantzirik ez eman

    Adibideak:

    —   Pozik ebillen, oso pozik, eta gertaera gaiztoa Somorrostrokoa zala uste izan eban artean ezeutsan gauzeari gora andirik emon, bada toki orretan ezeukan iñor ezagunik eta ezezagunak beti dira urriñekoak
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • (ezertarako) gorputza astundu

    Azalpena: nagitu

    Adibideak:

    —   baña nagitasun apurtxo bategaitik edo, euren jakituri laburra iñoren aurrean erakusteko lotseagaitik edo, beste olango zioren bategaitik, dana dala, txartelaren billa elizgelara joateko euren gorputza astundu egiten jakoe.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: ALFERKERIA

  • handinahiko

    Azalpena: uste handikoa, harroa

    Adibideak:

    —   Urrerik ezpalitz ezlegoke ainbeste lagun saltzalle, ainbeste andinaiko, ainbeste lapur. Urrea izan ezpalitz, gizonak askozaz onagoak, zuzenagoak, eta apalagoak izango zirean.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • handinahiko

    Azalpena: uste handiko, harro

    Adibideak:

    —   Norbait iñora joan bada, beste norbait errira etorri bada, urlia erriko gizona edo emakumea erbestean ikusi badaue, galanta badago, gaixorik badabil, eztul txarra badauka, alborengoa badau; auzoan jaiotzea, ezkontzea edo eriotzea gertau dalako, jaiobarria aitaren edo amaren itxurakoa dalako, orko edo ango neskatilleak ezkonsari ona daroalako, gorpuari olango edo alango iljantzia ipiñi deutsielako; goiko ta beko bizilagunakgaitik, txalopa jaubeagaitik, erakusleakgaitik, osagilleagaitik, udaletxeko agintariakgaitik; txankame, txotxapaindu, buztanikara, diruzale, andinaiko, koipelustre, ekin beti ta eragin mingain zorrotzari.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • (inon) hankazurrik ez sartu

    Azalpena: (inon) ez azaldu

    Adibideak:

    —   Ba, ezezkorik erantzuten badau, eztau gurean geiago ankazurrik sartuko.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • hau da izatekoa!

    Adibideak:

    —   Igoten ei dabe barriro, ioranean, Antiguara, erritar guztiak, eta benetan, an eiegoan Ama maitea. Baña, auxe da izatekoa! Soñeko guztia bustirik eta barrenak ondarrez beteta eieukazan!
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: HARRIDURA

  • (ezertarako) hitza emon

    Azalpena: zin egin, agindu

    Adibideak:

    —   Ezteutsu berak ezkontzarako itzik emon? —Ez, andrea, ori ez. —Da ezta mutil ori Antonigaz ezkonduten Josepak diñoanez? —Itxurak alan dira. —Bada orduan. neskatillea, Anjelek egundo ezkonduteko itzik emon ezpadeutsu, ta gañera beste bategaz ezkontzeko aurreratua badabil; Indianoak ostera zeu gura bazaitu, aberatsa bada ta zeure gurasoak begietatik zear sartu gura badeutsue, zetan zagoz da zeri daukazu zer negar egin?
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • hitza jan

    Azalpena: agindutakoa ez bete

    Adibideak:

    —   Da ainbeste lagundu deuskun gizonari emondako itza jan?
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: AGINDUA

  • inoiz behin

    Azalpena: bakan, aldizka

    Adibideak:

    —   Iñoiz bein, gazteak eresian aspertuta gero, gizon zarrak, antxiñetako ipuiñen bat edo euren gaztegunetako gertaerak esan eroiezan.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: BAKANTASUNA

  • itsumustuan

    Azalpena: presaka

    Adibideak:

    —   baña jakin ebanean itxaserrikoa zala ezbearra, artega, nabarmen, kiriotsu, zalapartaka ta itsumustuan jatsi zan kalera albistari baten billa...
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: ITSUTASUNA / PRESA

  • izerdi koipetan

    Azalpena: izerditan

    Adibideak:

    —   Ez nik errukirik zuri ta beste onako izerdi koipetan dagoan oni, (Indianoagaitik) mukertxo dakust berau baña. Zuek añako bizibide onik eztaroa iñok Arranondon
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • izpi batean

    Azalpena: ezustean, berehala

    Adibideak:

    —   Jagi zan, nondik eta zelan eztakit, an nonbaiten ezkuturik bere orduaren zain egoan erruki bageko itxaski amorratua; zabaldu zituan izpi baten, beren ego azkar, luze ta sendoak
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: ARINTASUNA

  • izpirik (ere) ez

    Azalpena: batere ez

    Adibideak:

    —   Siñisterik eztaukien gizonak, izketa, ekandu ta erakuste gaiztoak erakarri oi ditue errietara; ta zuek, gizon argi jakintsuok, eztaukazue siñiste onaren izpirik.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Gazteleraz: ni un ápice

  • jaramonik ez egin

    Azalpena: aintzat ez hartu, garrantzirik ez eman

    Adibideak:

    —   gazteari jolasaren atzetik joaten jakoz irudimena, burua ta biotza; zarrak ezteutsie jaramonik egiten; jolasa baño ardao ona gurago dabie Ezeiozu jaramonik egin: —zirautsan lagunak Josepari— olangoxea dozu ori beti. baña laugarren egunerako iñok ezeutsien jaramonik egiten erritar gizonak euren txalopetako arazo ta zeregiñetan, ezeri jaramonik egin baga jarraitu eben. Ondamutsuen esanari ez jaramonik egiteko.zerutik etorriko kurutzeak bailirean, or jausiko emen galdituko ebiltzan baiezean, ekaitzaren orruari jaramon barik.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • kalabazak emon

    Azalpena: maitasun eskeari ezetza eman

    Adibideak:

    —   Zuk Arranondora bialdu zenduanerako, erri guztiak jakin eban Baserritar Mutilzarrari emoniko kalabaza barrien albistea
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Gazteleraz: dar calabazas

  • (ezeri) koipea atera

    Azalpena: ongi profitatu

    Adibideak:

    —   Itxas errikoak, gitxiago jan da be, geiago jan dabiela esan leike, eurak agertuten daben pozari begiratu ezkero: euren miña, olango jaietan batez be, baserritarrena baño azkarragoa da ta... lotsagaldukotxuagoa, zoliagoak euren beso ta ankak, garbiagoa euren begiradea, andiagoa euren emon naia, sakonagoa euren barruko poza: koipea ataraten deutsie jai egunari, eurak diñoen legez esateko.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • (ezeri) koipea kendu

    Azalpena: ongi profitatu

    Adibideak:

    —   beste batzuk, eurak ondo jolastu barik eta txanpon bakotxari koipea kendu barik ezer emoten ezekienak, danen artean batzarra egin bear zala esaten euen, dirua zelan batu ta zer jaialdi egin ondo erabagiteko
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • koipelustre

    Azalpena: uste handiko, harro

    Adibideak:

    —   Norbait iñora joan bada, beste norbait errira etorri bada, urlia erriko gizona edo emakumea erbestean ikusi badaue, galanta badago, gaixorik badabil, eztul txarra badauka, alborengoa badau; auzoan jaiotzea, ezkontzea edo eriotzea gertau dalako, jaiobarria aitaren edo amaren itxurakoa dalako, orko edo ango neskatilleak ezkonsari ona daroalako, gorpuari olango edo alango iljantzia ipiñi deutsielako; goiko ta beko bizilagunakgaitik, txalopa jaubeagaitik, erakusleakgaitik, osagilleagaitik, udaletxeko agintariakgaitik; txankame, txotxapaindu, buztanikara, diruzale, andinaiko, koipelustre, ekin beti ta eragin mingain zorrotzari.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: HARROKERIA

  • (inoren) lepotik

    Azalpena: bestek ordainduta

    Adibideak:

    —   Txantonenetik pattarra baneroian, ondo neroian; neuretik, ez zuk lez iñoren lepotik...
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: BALIAKETA

    Gazteleraz: a (mi, tu, su...) costa

  • lipar batean

    Azalpena: berehala, instantean

    Adibideak:

    —   etxe gañetan ondo lotu barik egozan tella zarrak eta tellatuen egaletako arriak zatitu ziran lipar batean kalekoen kontra
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: ARINTASUNA

  • luzapena emon

    Azalpena: erantzun gabe utzi, erabakia hartu gabe egon

    Adibideak:

    —   euron mendeko nago, ta eurok agindu ta gogo barik ezkondutea ona dala esan ezkero, ezkondu be bardin egingo nitzateke; baña ezta ori neure guraria gaur beintzat, eta nire iritxia da luzapena emotea Antoniren gurasoai. Olan eztira eurok iñogaz txarto geldituko ta nik arnasea eukiko dot.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Gazteleraz: dar largas

  • marari marariena!

    Adibideak:

    —   sartu zituan lanpernok ur gesalagaz ordurako sugañean egoan topiña baltzean, da asi zan lagunok ekarren arrantzea zelangoa zan ikusten... ¡Marari marariena! Lupiñarik ezetorren. Pantxoak ekazan batek; beste batek itxaskabrea, durdo bi ta iru karraspio
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: HARRIDURA

  • masia emon / jaurti

    Azalpena: inor erakartzeko tronperia erabili

    Adibideak:

    —   Masia emongo ebala esanarren, ezin eban Anjelek iñondik iñora Antonirentzat masirik emon; ezin eutsan, naita be, neskatilla oni oparitxo bat eskiñi, ezin eutsan eregutxo bat opa, ezin eutsan eztiro itz egin. Iskillosdunak? Jose Antoniok arrantzan badaki, itxasoan ezpada, legorrean. Nik entzun dotanez, arrain ederren bat katigau eijako bere... diruan. Azkenengo itz au ixil ixillik esan eban, Indianoak ez entzuteagaitik. Itxasgizonak? Bai ete? Neuk be zer edo zer entzun dot, baña eztot siñistuten. Barriro be lenagokoa izango da: usain egingo deutsie arrañak amoari, ta gero iges. Iskillosdunak? Baña masia jaurtiten badau? Itxasgizonak? Masia onek jaurti? Erakutsi bai, baña emon? Indianoak? Zegaitik ez? Zetarako ditut ba neure diruok? Eznazue zuek ondo ezagutzen.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • masia janda ihes egin

    Azalpena: tronperian dabilena tronpatu

    Adibideak:

    —   Anjelek? Orrek iñok baño gitxiago. Egundo eztot gure mutilla ain bero ikusi olango gauzetan. Antoniri be ezteutsa jaramonik egin. A! Ta badakizu zer esan eutsan bart gabean zugaitik? Indianoak zu estutzen bazaitu geuk emon bearko geuntsuzala milla erreal, orrenbeste alderdi bageunkalata. —Ezta txarto esana. Eskerrik asko. Arratsaldean, azken orduan, geroago ta estuago autari billa ebilzanak Txanogorriren eske joan ziranean: —Ederra egin dau! —esan eben— masia jan da iges!
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • mihiaren ertzean eduki

    Azalpena: esatekotan egon

    Adibideak:

    —   Zorrozkeri bizian zerbait erantzuteko gogoa etorri jakon Josepari, baña bere lagunaren gurasoak zer eterabillen jakingureak atzeratu eutsan miñaren ertzean eukan esakerea.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • mila añaniñua!

    Adibideak:

    —   Milla añaniñua! Baña zelan?...
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: HARRIDURA

  • mingain zorrotza eduki

    Azalpena: maiseatzailea izan

    Adibideak:

    —   Norbait iñora joan bada, beste norbait errira etorri bada, urlia erriko gizona edo emakumea erbestean ikusi badaue, galanta badago, gaixorik badabil, eztul txarra badauka, alborengoa badau; auzoan jaiotzea, ezkontzea edo eriotzea gertau dalako, jaiobarria aitaren edo amaren itxurakoa dalako, orko edo ango neskatilleak ezkonsari ona daroalako, gorpuari olango edo alango iljantzia ipiñi deutsielako; goiko ta beko bizilagunakgaitik, txalopa jaubeagaitik, erakusleakgaitik, osagilleagaitik, udaletxeko agintariakgaitik; txankame, txotxapaindu, buztanikara, diruzale, andinaiko, koipelustre, ekin beti ta eragin mingain zorrotzari.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: MAISEAKETA

  • mingainari eragin

    Azalpena: maiseatu

    Adibideak:

    —   Norbait iñora joan bada, beste norbait errira etorri bada, urlia erriko gizona edo emakumea erbestean ikusi badaue, galanta badago, gaixorik badabil, eztul txarra badauka, alborengoa badau; auzoan jaiotzea, ezkontzea edo eriotzea gertau dalako, jaiobarria aitaren edo amaren itxurakoa dalako, orko edo ango neskatilleak ezkonsari ona daroalako, gorpuari olango edo alango iljantzia ipiñi deutsielako; goiko ta beko bizilagunakgaitik, txalopa jaubeagaitik, erakusleakgaitik, osagilleagaitik, udaletxeko agintariakgaitik; txankame, txotxapaindu, buztanikara, diruzale, andinaiko, koipelustre, ekin beti ta eragin mingain zorrotzari.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: MAISEAKETA

  • muskila eriola

    Azalpena: umetan

    Adibideak:

    —   Txanogorrik muskillea eriola ezagutu eban Joxantonio
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • must egin

    Azalpena: murgildu

    Adibideak:

    —   ur barruan must egin bearrean
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • narru biko aurpegia eduki

    Azalpena: faltsua izan

    Adibideak:

    —   Entzuizu, Mari lotsagabe, zelan zatoz zeu Arranondora, gugaitik esan dozuezanak esanda gero? Sardiñok zeñek erosiko deutsuzalata, emen dirurik ezpadago? Narrubiko arpegia daukazue zuek, ijito, motxalle, pizti, zantar, zikiñok, narrubiko arpegia.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: FALTSUKERIA

  • narruak ezin hartu

    Azalpena: (neure, heure, bere...) baitakoa agerrarazi

    Adibideak:

    —   Ezin zituan narruak artu ango gizadiak, ezin gorde ebien euren barruko zarradea, estanda egin bear euen, pozak urteten eutsien begietatik, maitetasuna jariokoen aotik.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Gazteleraz: no caber en sí (de...)

  • (ezeri) negar egin

    Azalpena: damutu

    Adibideak:

    —   Ezteutsu berak ezkontzarako itzik emon? —Ez, andrea, ori ez. —Da ezta mutil ori Antonigaz ezkonduten Josepak diñoanez? —Itxurak alan dira. —Bada orduan. neskatillea, Anjelek egundo ezkonduteko itzik emon ezpadeutsu, ta gañera beste bategaz ezkontzeko aurreratua badabil; Indianoak ostera zeu gura bazaitu, aberatsa bada ta zeure gurasoak begietatik zear sartu gura badeutsue, zetan zagoz da zeri daukazu zer negar egin?
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: DAMUA

  • noizean behin

    Azalpena: aldizka

    Adibideak:

    —   Asi zan eliz ezkillarik andiena, durundirik lodi ta illunenekoa, astiro astiro, noizean bein daungada bat joten
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: BAKANTASUNA

    Gazteleraz: de vez en cuando

    Frantsesez: de temps à autre

  • onean urten

    Azalpena: kalterik gabe gertatu

    Adibideak:

    —   Ia, mutillak, —esan euskun atzekoak, gu pitin bat azkortuteagaitik— eskeñi daiogun Antiguako Amari, danok orpozik eta erramoak lepoan ditugula bere elizatxora joatea, emendik onean urteten badogu
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Gazteleraz: salir con bien

  • pozagaz leher egin

    Azalpena: poz handia hartu

    Adibideak:

    —   Pozaren pozagaz ler egin bear eban gaixoak.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: ALAITASUNA

  • (ezerk) sabeleko mina emon

    Azalpena: amorrarazi

    Adibideak:

    —   Onek emoten eutsien negargurea ta sabeleko miña Arranondoko emakumeai, dirua galtzeak.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • suak hartu

    Azalpena: haserretu

    Adibideak:

    —   arontzatxoago, txalopa jaube batzuk eta arrantzale zarrak deadarka, deizalea azkarra bazan edo ezpazan, goizalderako ekatxa ezagutu bazeitekean edo ezpazeitekean, alperrikako eztabaideagaz suak arturik
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Gazteleraz: montar en cólera

    Frantsesez: monter sur ses grands chevaux

  • (ezeren) sustraia atera

    Azalpena: (ezeren) zergatia jakin, funtsa ezagutu

    Adibideak:

    —   Mañasik ezeban iñoiz ikasi gauzen azterren edo sustrairik ataraten, ta ezekian, etzan errez be ta, zelan jausi zan bera maitetasunaren lakio artean
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • taketa baino gogorragoa(k)

    Azalpena: oso gogorra(k)

    Adibideak:

    —   gizonak taketa baño gogorragoko atzamarren artean zigarro bat egiñaz
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • tirabira egin

    Azalpena: (txalupa) irauli

    Adibideak:

    —   Ta eztozu bein be tirabirarik egin? —Ontzi andietan ez, estualdi asko eruan arren: txalopetan bi bidar; baña Jaungoikoari ta Antiguako Amari eskerrak, beti urten dot onean.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • (ezer, inor) toki txarrean ez egon

    Azalpena: oker egon

    Adibideak:

    —   Gizon arroa! Berak gura dabena egin bear genduala Anjelek eta nik eta gure txalopetakoak. Eztago toki txarrean! [...] Marikontze eskallu, txatxala, ezkel, petralari ta zuri, biori, arpegiko narrua kenduko deutsuet nik, neure atzamarrakaz, lodia daukazue baña. —Zeeeuk? Ja jaiii! Etzaite aztu gero, buruan zorririk ezpadaukazu. neuk lenago bartzak (ligarrak) ausi neutsuzalako dala. —Zeuk bartzak kendu neuri? Eztago toki txarrean. Nire buruan eztago bartzik.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: OKERTZEA / OKERKERIA

  • toletea baina handiago ez izan

    Azalpena: txikia izan

    Adibideak:

    —   Toleta baño andiago enintzala, bederatzi urte neukazanean, eruan nituan lenengo neure aitak masira
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • txankame

    Azalpena: delikatu (mesprezuz)

    Adibideak:

    —   nasakoak barriz aoa betean diñoe zalpurdikoakgaitik: "Olango txankame bi ukabilkada bategaz amaitu leitekez. Eztira orreik askorako igarian, erramuetan edo arrañak artzen. erriko jauntxoak be bai, erbesteko txankame batzuekaz nastean
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: MESPREZUA

  • txibiari jaten emon

    Azalpena: ergela izan

    Adibideak:

    —   nasakoak barriz aoa betean diñoe zalpurdikoakgaitik: "Olango txankame bi ukabilkada bategaz amaitu leitekez. Eztira orreik askorako igarian, erramuetan edo arrañak artzen. Txibiari laster jaten emongo leuskioe orreik"...
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: ERGELKERIA

  • txit bat ez egin

    Azalpena: ezer ez esan

    Adibideak:

    —   Eta zeure barruko zerori zegaitik agertu ez atzo artean? Da atzo be; estu estu izan ezpaziña etzenduan zuk txit bat egingo.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: ISILTASUNA

  • txopapeko txakurra baño txakurragoa izan

    Azalpena: bihurria izan, gaiztoa izan

    Adibideak:

    —   Ordurako iru edo lau lagunegaz neurtu neban neure besoen indarra, ukabilka, ta txopapeko txakurra baño txakurragoa nintzan.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • txotxapaindu

    Azalpena: gizon edo emakume apain, ironiaz

    Adibideak:

    —   Norbait iñora joan bada, beste norbait errira etorri bada, urlia erriko gizona edo emakumea erbestean ikusi badaue, galanta badago, gaixorik badabil, eztul txarra badauka, alborengoa badau; auzoan jaiotzea, ezkontzea edo eriotzea gertau dalako, jaiobarria aitaren edo amaren itxurakoa dalako, orko edo ango neskatilleak ezkonsari ona daroalako, gorpuari olango edo alango iljantzia ipiñi deutsielako; goiko ta beko bizilagunakgaitik, txalopa jaubeagaitik, erakusleakgaitik, osagilleagaitik, udaletxeko agintariakgaitik; txankame, txotxapaindu, buztanikara, diruzale, andinaiko, koipelustre, ekin beti ta eragin mingain zorrotzari.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • ur handiko arrain

    Azalpena: garrantzitsu, goi mailako

    Adibideak:

    —   Ni eznaz izan, Peru ta Mikol legez, urandiko arraña —asi zan esaten beren aterpeko lagunai
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: GARRANTZIA

  • ura joanda gero malatua egin

    Azalpena: ezertaz beranduegi arduratu

    Adibideak:

    —   Garai onean otuten jakozan olango gogamenak, garai onean! Ura joan da gero malatua.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: BERANDUA

  • zanbroak atera

    Azalpena: jipoitu

    Adibideak:

    —   Ni eznaz juango, lenagakoan be irizillagaz zanbroak atara eustazan da, esan eban pelotarako gertau ziranetatik batek.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: JIPOIA

  • (inoren) zapi zikinak eguztikara atera

    Azalpena: isilekoak jakinarazi

    Adibideak:

    —   Ikasi ta gomutau zituen orretarako, erne-une ta sustraitik, arerio guztien bizitzak, atara eutsiezan euren zapi zikiñak eguzkitara, ta asi ziran, guzur da abar, astiñaldirik lotsagarrizkoenak
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Gazteleraz: sacar a relucir los trapos sucios

  • zaputzak atera

    Azalpena: jipoitu

    Adibideak:

    —   Gure amari ezer esaten deutsan txotxin ozkil barritxuari zaputzak atarako deutsadaz.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

  • zorribiztu

    Azalpena: aberats berri

    Adibideak:

    —   Zuzitu, banatu, birrindu ta itxasora jaurtiko nituke nik irurok; batzuk, euren neurritik urten gura daben zoroko, itsu, asto, ganbelu dongeak diralako, ta bestea, len be esan dot eta, panparroi, judio, ustel, izurde, zorribiztua.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: ABERASTASUNA

  • zorro bateko urunak ez izan

    Azalpena: desberdinak izan, elkarrekin ezin egonak izan

    Adibideak:

    —   Danak aspertu barik jarduten dabie lan luze done orretan; Tramanak eta Brixek be bai, bada, zer esanik be eztago, olango billaldiak egozan tokian, Tramana ta Brix izaten ziran nagusi edo etxekoandre, biak etxe banatan. Etziran zorro bateko urunak.
    AGIRRE, D.
    Kresala, 1901-1905

    Kontzeptuak: DESBERDINTASUNA

 

lokuzioan azalpenean bietan

    hitz hasiera
bere horretan

gaztelera frantsesa


Korrespondentzia guztiak ikusi: gazteleraz / frantsesez
kontzeptuen aurkibidea iradokizunak