- ahotan hartu
Azalpena: aipatu
Adibideak:
ludi guzitan autan artuta gaur bizi zaigun alaba; neri bi aldiz bertsuak jartzen saiatu da egiñala
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria I.
- argi eta garbi
Azalpena: argiro
Adibideak:
argi ta garbi zer getatu zan karrtuz nai guk erabaki.
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria I.
Gazteleraz: lisa y llanamente
Frantsesez: clair et net
- buruan artale falta eduki
Azalpena: zoroa izan
Adibideak:
Medikuana gero aguro / eman zeikiola baja; / erantzun dio: zuk badaukazu / buruan artale falta
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria I.
Kontzeptuak: EROMENA
Gazteleraz: faltar(le) un tornillo
Frantsesez: manquer d'une vis
- gau eta gauerdi
Azalpena: gau beranduan
Adibideak:
neska gaiztoak zetik / milla pikardi / farrandan dabillenak / gau eta gau erdi.
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria I.
- hain gutxi
Azalpena: ezetza, errepikatuan
Adibideak:
Pakerik ez du estimatutzen gerra probatu ez dunak osasuna ere ain gutxi berriz gaxo egondu ez denak.
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria I.
Kontzeptuak: EZETZA
Gazteleraz: menos aún
- (inoren) hitzari mozketa egin
Azalpena: inoren arrazoiak desegin
Adibideak:
Oien itzari egiten zaie aguro asko mozketa
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria I.
- hor konpon!
Adibideak:
nizaz apartea or konpon zaitea.
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria I.
Gazteleraz: ahí (te) las arregles
- itsuaurreko
Azalpena: itsuen gidari eta morroi den mutil
Adibideak:
Amabost erri ontan badago itxu-aurreko zuzenik.
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria I.
- jainkoaren izenean hasi
Azalpena: eskale egin
Adibideak:
naiz-ta ibilli zakur guztiak zaunkaka aldamenean / ateondoetan asiko omen da Jainkoaren izenean
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria I.
- kandelarik ez jaso
Azalpena: entzundakoa norberarentzat ez hartu
Adibideak:
Kulpa gabeak jarri litezke errezelotan akaso baña kofradi ortan etzanak kandelarikan ez jaso
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria I.
- (ezeri) kitea(k) egin
Azalpena: kolpe edo eraso bat saihestu
Adibideak:
Berak eman da besterenari egin bai kite azkarrak
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria I.
- kontu(a)(k) atera
Azalpena: pentsatu
Adibideak:
Zer estadutan gelditzen geran ortik kontuak atera
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria I.
Kontzeptuak: GOGOETA
Gazteleraz: sacar cuentas
- (inoren) kopetan hogei azal egon
Azalpena: lotsagabea izan
Adibideak:
Farrandan gauetan / dabill geienetan / egunez oian lotan / jan da eran bertan / ogei azal badare / orren kopetan
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria I.
- kutun eduki
Azalpena: maitatu
Adibideak:
Butrondarretako Konstanza zuan / Teodosiok emaztea / Eudonek esan zion morrioa / kutun zeukala bestea / etxeratzean gertatuko zala / begiakin ikustea
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria I.
- leku eman
Azalpena: onartu
Adibideak:
Denborari guk eman bear diogu elku
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria I.
- malapartatu ibili
Azalpena: bihurikeriatan ari
Adibideak:
maipean gordian eltzeari goardian / malapartatu dabill oraiñ aldian
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria I.
- pilotak bote okerra egin
Azalpena: uste ez bezala gertatu
Adibideak:
Ixildu ote dira / betarran marrukak? / Aspaldian etzeuden / gutxi barruntak / Uste ez dan tokian / jo ditu arrokak / bote okerra egin / diete pelotak / orien burruntak / ziraden galantak / aurretik erronkak / ondoren derrotak
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria I.
Kontzeptuak: OKERTZEA
- trabes egin
Azalpena: apostuan jokatu
Adibideak:
Bildurrik gabe trabes egiten dituzten diru pizarrak / galdutakoak kopeta beltzak zuti jarrita bizarrak
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria I.
- tripazaku
Azalpena: jatun
Adibideak:
ez unan utsak ibilltzen tripa-zaku ori.
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria I.
Gazteleraz: tragaldabas
Frantsesez: avaleur de pois