- alderdi txikia ez ukan
Azalpena: abantaila eduki
Adibideak:
[...] andik eroso zegon eskola / ta lanerako tokia / ori etxetik alde daukanak / ez du alderdi txikia.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: ABANTAILA
- (ezer egin) artean onik ez eduki
Azalpena: setasua, tematia izan
Adibideak:
[...] aldegiteko kontua esan / ziguten egun batian / etzuten onik izan gu andik / bialdu giñun artian.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: SETAKERIA
- atzaparrak astindu
Azalpena: lan egin
Adibideak:
Ikusirik lanian / lengo gizon zarrak / astindu oi zituzten / beren atzaparrak [...].
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: LANA
- atzaparrean
Azalpena: hurbil
Adibideak:
Aizarna'tik Donosti ez dago gero atzaparrean, opizio bat ikasteraoiñez ibiltzeko.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: HURBILTASUNA
- bakea sortu zuten tokian izan
Azalpena: baketsua izan
Adibideak:
[...] ari esaten zitzaion ona / onik iñor baldin bazan / pakia sortu zuten tokian / Zubeltzu zarra're an zan.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: ONTASUNA
- begitan eduki
Azalpena: gorrotatu
Adibideak:
Bazkaltzen berriz euritan / izaten giñan sarritan / oraindik ere ibillera ura / dadukat begitan / esaten dizut egitan / zer iduritutzen zaitan: / kartzelan ere obe an baño / zenbait egualditan.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: GORROTOA
Gazteleraz: tener entre ojos
- buru hausten (egon)
Azalpena: kezkatan egon
Adibideak:
Urtiaren buruan / zutik gera asten / bitartian eskutik / ez digute uzten / orretan ere lana / dago erakusten / noiz eroriko geran / beti buru austen / ortik pentsa amak zer / supritzen dituzten.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: KEZKA
- burua trabeska jarri
Azalpena: zoratu
Adibideak:
Mezetara juan gabe / izaten zan kezka / askotan gaiñezka / bati burua jartzen / zitzaion trabeska [...]
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: EROMENA
- buruari hatz egin
Azalpena: damutu
Adibideak:
Gurasuak gai ori dala-ta / askotan dute utsegin / naiz-eta berak akordatzian / gero buruai atzegin [...]
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: DAMUA
- ederki jarri
Azalpena: mozkortu
Adibideak:
[...] iñoiz etxera etortzen giñan / ederki asko jarriak / baña munduan pasa ditugu / egun gogoangarriak.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: MOZKORKERIA
- eltzean babarik ez gelditu / utzi
Azalpena: kritikatu
Adibideak:
[...] bertsolariak zeuden / umorez antzian / parra egiten zuten / gaiak azaltzian / apenas gelditu zan / babarik eltzian.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: KRITIKA
Gazteleraz: no dejar títere con cabeza
- eskuak erantsi
Azalpena: harrapatu
Adibideak:
Itxasuan badira / arrai on askuak / erantsiko giñozke / pozikan eskuak [...]
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: HARRAPATZEA
Gazteleraz: echar el guante
Frantsesez: mettre la main au collet
- (ezertarako) etsian jarri
Azalpena: ideia edo asmo batean irmo egon
Adibideak:
[...] nere anaiak laguntzen ziran / beiari jana biltzeko / eta etsian jarria nintzan / basarri artan iltzeko.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: IRMOTASUNA
- ezpainak gozatu
Azalpena: gustura jan
Adibideak:
[...] frutua duten zugaitzarekin / ornituta mendi-gaiñak / basa-urdiak gozatze'ituzte / ederki beren ezpaiñak.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: JATEA
- gaina hartu
Azalpena: gainditu
Adibideak:
Lazkao-Txikik beti izan du / bertsuetarako maña / asko pentsatzen etzutenari / artu izan zien gaña [...]
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: GARAIPENA
- galtzak busti
Azalpena: barre handiak egin
Adibideak:
[...] ura esaten asitzen bazan / jaian pasa zan guztia / aldi askotan ibillia naiz / ederki galtzak bustia.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: BARREA
- gatzarena egin
Azalpena: bizitzekoa irabazi
Adibideak:
Zer jana oso gutxi da emen / lanez bai aberatsena / aspaldi ontan emen gabiltza / ezin egiñik gatzena [...].
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: BIZIA, BIZIMODUA
- gatzean egon
Azalpena: sasoiko egon
Adibideak:
Zu bertsotako beti ederki / egoten ziñan gatzian / baita jarraitu ere itxuran / orretarako jartzian [...]
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
- gogo(t)an jaso
Azalpena: oroitu
Adibideak:
gizon gutxi dirade / olako gozuak / aren egintzak ditut / goguan jasuak.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
- handikan hara
Azalpena: ordudanik
Adibideak:
[...] eskarmenturik ez gendun eta / bertsotan franko eskasi / andikan ara asi giñan da / guk ere zerbait ikasi.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: ETORKIZUNA
- hazitarako inor ez gelditu / geratu / utzi
Azalpena: denak hil
Adibideak:
Gizona egon arren / sasoi baten gordin / eriotza etortzian / izaten da berdin / alperrik esatia / "Emendik aldegin!" / Ark pentsatutakua / azkar asko egin / iñor azitarako / gelditu ez dedin.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: HERIOTZA
- hezurrak utzi
Azalpena: hil
Adibideak:
Aspaldi ontan elurrak / estalita dauzka lurrak / eta etxetik ateratzeko / jarriak gaude bildurrak / amaika ardik eta beorrek / utzi beaitu ezurrak.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: HERIOTZA
- hitz aspertu bat hartu
Azalpena: solastatu
Adibideak:
[...] eta ementxen besarkatu giñan biok aspaldiko partez eta itz aspertu bat artu genduan.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: MINTZOA
- hitz erdi baten okerrik ez ukan
Azalpena: Ez haserretu
Adibideak:
[...] Aserretu nai izanda ere / arekin alper-alperrik / oraindik izan gabiak gera / itz erdi baten okerrik.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: HASERREA
- hitza atera
Azalpena: hitz egin
Adibideak:
Nolanai itza ateratzen det / berritsu batzuk bezela / bat edo bestek esan lezake / gaizki mintzatzen naizela [...]
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: MINTZOA
- (ezer) hortik honerakoa ez izan
Azalpena: ona izan, garrantzia duena izan
Adibideak:
Gure sasoia lenago etzan / ortikan onerakua / aspaldi ontan nengon bertsotan / piska bat ikaratua [...].
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: GARRANTZIA
- hortzak baino aurretik hitzak ukan
Azalpena: azkarra izan
Adibideak:
Arakin ori basarrietan / saiatuko da tratuan / ortzak baño're aurretik itza / ziririk ezin sartuan [...].
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: GAITASUNA
- hotza eta beroa probatu
Azalpena: eskarmentua eduki
Adibideak:
Orain irurogei ta / sei urte jaiotza / izan nuela ez naiz / esateko lotsa / geroztik probatua / berua ta otza [...].
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: BIZIA, BIZIMODUA
- (zahatoari) ikutu egin
Azalpena: ardoa edan
Adibideak:
Eta Martin zatoarekin ikusi zutenean, artu omen zuten berak ere zatoa, eta sarri samar bidean ikutu egingo zioten da nobioa zelebre jarri.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: ZURRUTA
- itxuran jarri
Azalpena: aberastu
Adibideak:
[...] irabaziak justuak zitun / gabaz egiten zan lanak / gutxi dira lan orretatikanitxuran jarri diranak.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: ABERASTASUNA
- jentilak ez beldurtu
Azalpena: ausarta izan
Adibideak:
Ogei ta iru-lau urte ditu / sasoi ederra mutillak / gutxi ikusi ditut munduan / ori dan bezin sotillak / aurrian jartzen badiozu're / ez du bildurtzen jantillak [...].
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: AUSARDIA
- kaskarrari hatz egin
Azalpena: susmo txarra hartu
Adibideak:
Oraindaiñoko geienarekin / konpondu naiz itzegiñez / bañan arekin gelditu nintzan / kaskarrari atzegiñez / gauz ori ikusi nuenian ni / lorikan ezin egiñez.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: DAMUA / KEZKA
- (ezertarako, ezer egiteko) konturik ez ukan
Azalpena: presarik ez ukan
Adibideak:
[...] danak goizetan abesten dute / beren musika arturik, / bein asten dira eta ez dute / ixildutzeko konturik.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
- (ezertan) lana egon
Azalpena: zaila izan
Adibideak:
Urtiaren buruan / zutik gera asten / bitartian eskutik / ez digute uzten / orretan ere lana / dago erakusten / noiz eroriko geran / beti buru austen / ortik pentsa amak zer / supritzen dituzten.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
- (ezertan) lanak izan
Azalpena: zaila izan
Adibideak:
Guregatikan zenbat / egin zuan amak / gogoratutzen ere / badirade lanak [...].
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: ZAILTASUNA
- (ezertatik) leporaino egina egon
Azalpena: aseta, beteta egon
Adibideak:
Baña ni ezin nintzan onetara jarri. Batetik, naikoa lana genduan. Astean bi edo iru saio bertsotan egin bear izaten giñuzen. Bertsotik leporaño egiñak egoten giñan.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: BETETASUNA
- (inoren) mingainak trabarik ez ukan
Azalpena: berritsua izan
Adibideak:
Ura izan zan Zepain da nere / lendabiziko saiua / aren mingaiñak etzun trabarik / ain bertsolari iaiua [...].
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: BERRITSUKERIA
- mundualdia pasa
Azalpena: bizi
Adibideak:
Larogei ta amalau urte zituan Martiñek il zanean, da andreak larogei ta amar. Biak ere mundu-aldi ederra pasa zuten.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: BIZIA, BIZIMODUA
- nondikan nora
Azalpena: nolatan
Adibideak:
Nundikan nora sortu zera zu / olako erri prestua? [...].
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
- oiloa eltzean sartu
Azalpena: heriotza etorri, hildakoa zerraldoan sartu
Adibideak:
Bat ikaratutzen da burua galtzian edo gorputzetikan kejak azaltzian eta gaitz berri batek zarrak estaltzian aguro sartu bear ollua eltzian
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: HERIOTZA
- oinak astindu
Azalpena: lasterka egin
Adibideak:
Korrika eta beste lanetan / badira mutil bikaiñak / ortan asitzen diradenian / astintzen dituzte oiñak [...].
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: IHESA
- onenak eman
Azalpena: makaltzen hasi
Adibideak:
Udarak eman ditu onenak, etorri da agorrilla / artzaiak bere kezkak baditu / eta artzen du makilla [...].
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: MAKALTZEA
Gazteleraz: ir de capa caída
Frantsesez: être en perte de vitesse
- (neure, heure, bere...) parteak egin
Azalpena: lana egin
Adibideak:
Gure bertsuak diradelako / amaika erritan izanak / bestela ez giñun ikusiko're / ikusi ditugun danak / urtian buelta bat gutxienez / Euskalerrian emanak / geure partiak egin da gero / erretiratu geranak.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
- poltsa askatu
Azalpena: ordaindu
Adibideak:
Zenbait alditan eguna pasa / ta askatu gabe poltsa / ordaindu gabe aldegitia / gizonarentzat txit motza [...].
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: ORDAINTZEA
- poltsak zimurtu
Azalpena: pobretu
Adibideak:
Ardiak ere tristetzen ditu / neguko busti ta otzak / ori ezer ez balitz bezela / gaiñera gastatu sosak / artzaiak berak uste baiño len / zimurtzen dirade poltsak [...].
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: POBRETASUNA
- sakela berotu
Azalpena: dirua irabazi
Adibideak:
Milla peztako txartela / artu du Roschild bezela / iñork uste dun baño geiago / berotzen sakela [...].
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: DIRUA
- tripatik arin
Azalpena: gosetuta
Adibideak:
Gizonak lan eginda / ez badu jatenik / orrela dabillenak / ez du iraupenik / iñoiz tripatik arin / etxetik ertenik / bi lagunek ez dute / egingo batenik.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: GOSEA
- txapela erantzi
Azalpena: errespetatu, begiramena erakutsi
Adibideak:
Mendi geiago ere badaude: / Errenga eta Bianditz / aspertu eziñik egona nago / begira amaika aldiz / txapela erantzi bear zaiote / eta errespetu aundiz [...].
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: BEGIRAMENA
- ura joanda geroko presa
Azalpena: berandua
Adibideak:
Orain zertako jardungo degu / onlako gauzak esaten? / Ura joanda geroko presak / ez du balio izaten [...].
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: BERANDUA
- zelebre jarri