- adarra jo
Azalpena: trufatu
Adibideak:
Ez zidak beste onek bezala adarra jotzen!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: UMOREA
Gazteleraz: tomar el pelo
Frantsesez: faire la barbe
- aho betez
Azalpena: ozenki, publikoki
Adibideak:
guziak, ao betez, Garaidi goratzen asi ziran.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- aho(a) zabalik
Azalpena: txunditurik
Adibideak:
Txomin ao zabalik bere artan utzi.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: HARRIDURA
Gazteleraz: con la boca abierta
Frantsesez: bouche bée
- amuarrain bat ere lo arazi
Azalpena: asperrarazi
Adibideak:
Amurrai bat ere lo-araziko zuen ark
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: ASPERDURA
- argi eta garbi
Azalpena: argiro
Adibideak:
Ba, orain adieraziko dizut argi ta garbi onen mamia.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: lisa y llanamente
Frantsesez: clair et net
- arraiopola!
Adibideak:
Arraio pola! onek eman zidan bai.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: HARRIDURA
- arranopola!
Adibideak:
arranopola! Jose Jokin zan.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: HARRIDURA
- arrautza gorringoari danbolina jotzea
Azalpena: ezinezkotan saiatzea
Adibideak:
Ordurako, Jaungoikoak bakarrik zekien ura non zan! Ura arrapatu nai izatea ta arrautz gorringoari danbolina jotzea... gauza bera.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- arto bero usainean egon
Azalpena: ezertaz profitatzea espero
Adibideak:
Bere osaba iltzeko arto bere usaian egon dan alper ori!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- artozuritzea ukan
Azalpena: berriketan egon
Adibideak:
Artozuritzea al degu gaur emen?
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- astakirten
Azalpena: ergel
Adibideak:
zer dio asto-kirten orrek.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: ERGELKERIA
- astoarena egin
Azalpena: isildu
Adibideak:
Astoarena egin bear al dek?
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: ISILTASUNA
- astokirten
Azalpena: ergel
Adibideak:
zer dio asto-kirten orrek.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: ERGELKERIA
- astopuska
Azalpena: ergel
Adibideak:
bururatu ere ez zitzaion asto-puska ari.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: ERGELKERIA
- (halako) atarramentua atera
Azalpena: (ezertara) heldu
Adibideak:
Nik ez dakit zer atarramentu aterako degun emen
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: ir a parar
- (neuretik, heuretik, beretik...) atera
Azalpena: haserretu
Adibideak:
Beretik aterata bezela zebillen
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: salirse de sus casillas
Frantsesez: sortir de ses gonds
- atzekoz aurre
Azalpena: aldez kontra
Adibideak:
Orratz aren billa gela guzia atzekoz-aurre nastu.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: al revés
- (ezeri, inori) aurpegi(a) eman
Azalpena: erasoari erantzun
Adibideak:
Muñube bezelako bati arpegia ameteko!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: plantar cara
Frantsesez: faire face
- aurrera atera
Azalpena: betekizuna kunplitu
Adibideak:
Beren lanak etxe artan bizia aurrera ateratzen
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: sacar adelante
- azalgaizto
Azalpena: gaizto
Adibideak:
Onela ezan zidan bein azal-gaizto ark.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- badaezpadako
Azalpena: epel, ganora gutxiko
Adibideak:
Orduztik bada-ezpadakoak iruditu zitzaizkidan!...
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- bai ba!
Azalpena: bai
Adibideak:
bai ba, ari-mutur eder bat izaki esku artean.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Frantsesez: bien sûr
- bai horixe!
Azalpena: bai
Adibideak:
ez al dirudizu egokitasun bikaña emengo lasaitasun au? Bai orixe.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Frantsesez: bien sûr
- bai zera!
Azalpena: ironiaz, ezezkoa
Adibideak:
ezta, bestetan bezela, ordu aietan kalean gora ta bera, aruntz-onunzka ta onuntzarunzka, ibiltzen ziran gazteen ojurik ere! Bai zera!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- baita zera (ere)
Azalpena: ironiaz, ezezkoa
Adibideak:
ari txanpon gezurrezkorik sartu?... Baita zera!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: EZETZA
- bat-batean
Azalpena: ezustean
Adibideak:
nola buruan sartu bat-batean arrigarrikeri ura?
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: de repente
Frantsesez: tout à trac
- batez ere
Adibideak:
eta, bátez ere -esan zion Txomin'i- iñolaz ere ez esan gero ni emen nagoenik.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: sobre todo
Frantsesez: surtout
- bazen ez bazen
Azalpena: zer gerta ere
Adibideak:
bazan espazan, an zeukala jakin naian bezela.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: por si acaso
Frantsesez: à tout hasard
- begi onetik ez sartu
Azalpena: ez maitatu
Adibideak:
Garaidi'ri beintzat ez zitzaion begi onetik sartu
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: GORROTOA
Gazteleraz: entrar por el ojo izquierdo
- begi-belarri
Azalpena: adi
Adibideak:
dena begi belarri zan.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: con los cinco sentidos
- begiluze
Azalpena: barrendari
Adibideak:
Nork eman dizu zuri or kuskusean ibiltzeko baimena? Begiluze alena!...
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- begira gero
Adibideak:
Ez gero iñori ezer san! Begira gero!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- begiz ibili
Azalpena: kontuz ibili
Adibideak:
Baiña, berak ondo asko dakiala, bai, oso ondo!, lenbailen Muñube arrapatzeko, begiz ibiltzeko...ta kitto!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: andar con ojo
- behin eta berriz
Azalpena: maiz
Adibideak:
"goazen, goazen etxera!..." zion bein eta berriz.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: una y otra vez
- (inori) belarriak garbitu
Azalpena: (egia) latzak esan
Adibideak:
Ikusten al dezu or ate-ondoko agure ori? Joxe Jokin degu. Garbituko dizkizu belarriak ederki!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- belarriak luzatu
Azalpena: adi egon
Adibideak:
Garaidi'ri belarriak ederki luzatu zitzaizkion!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: SUSMOA
Gazteleraz: aguzar las orejas
Frantsesez: tendre l'oreille
- berriz eta berriz
Azalpena: maiz
Adibideak:
-eskerrak il zala!- zion berriz ta berriz Maritxu' k.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: una y otra vez
- beti eta beti
Azalpena: une oro
Adibideak:
etxean eta kalean, beti ta beti, benetako gizona nitzala adierazi bearrak.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: cada dos por tres
Frantsesez: à tout bout de champ
- bihotzak eman
Azalpena: ezer gertatuko delako ustea ukan
Adibideak:
Ark zerbait argituko ziola biotzak ematen baitzion!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: SUSMOA
Gazteleraz: tener una corazonada
- birikak jan
Azalpena: amorratu
Adibideak:
Amorratzen, birikak jaten, berriz Pirmin'ekin burrukan asi naian bezela
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: comerse las tripas
- (neure, heure, bere...) bizikoak eta bost
Azalpena: egundokoak
Adibideak:
artuko zitukean bere bizikoak eta bost.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: UGARITASUNA
- (inoren) bizkar
Azalpena: (inoren) ardurapean
Adibideak:
bere bizkar uzten zuten.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: a (mi, tu, su...) cuenta, a (mi, tu, su...) cargo
Frantsesez: sur le compte de
- (ezer inoren) bizkar bota
Azalpena: (inoren) ardurapean utzi
Adibideak:
Ez nere bizkar bota guzia!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- (inoren) bizkar gain
Azalpena: (inoren) ardurapean
Adibideak:
orratz orren etorrera nere osabaren bizkar gain utzi.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: a (mi, tu, su...) cuenta
- (ezer inoren) bizkar gain bota
Azalpena: (inoren) ardurapean utzi
Adibideak:
Bere errua besteen bizkar-gain bota naian ote zebillen ba?
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- (inoren) bizkar utzi
Azalpena: (inoren) ardurapean utzi
Adibideak:
Pagodi'ri gertatakoa Egurmendi'ren bizkar utzi nai
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- (inoren) bizkarretik bizi
Azalpena: (inoren) dirutik bizi
Adibideak:
Besteen bizkarretik bizitzeko ederra ori!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: vivir a costa de
Frantsesez: vivre aux crochets (de quelqu'un)
- blai bustita
Azalpena: guztiz bustirik
Adibideak:
blai-blai ezurretaraño bustita
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: BUSTIA
Gazteleraz: hecho una sopa
Frantsesez: trempé jusqu'aux os
- (ezer inori) bost axola izan
Azalpena: batere ez axola
Adibideak:
Bost ajola zuri!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: AXOLA
- burruntzaliaren kirtena!
Adibideak:
-zuk zer dakizu kutxatxo ortan zer dagoen? -orratz bat! -bai! orratza ta burruntzaliaren kirtena!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: EZETZA
Gazteleraz: ¡y un jamón con chorreras!
- buru-belarri
Azalpena: saiaturik, amorruan
Adibideak:
Urgain'en batetik bestera, buru-belarri, ibilli ziran.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- burua betiko lepotik ukan
Azalpena: iritziz edo ohituraz ez aldatu
Adibideak:
Betiko lepotik burua
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: IRMOTASUNA
- buruak eman
Azalpena: otu
Adibideak:
Baiña oraindik, ezin buruak eman dit
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- buruan erabili
Azalpena: pentsatu
Adibideak:
Txomin gizajoak buruan zerabilkiena
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- burutik egin
Azalpena: zoratu
Adibideak:
Burutik egin al zaizu?
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Frantsesez: perdre la boule
- burutik galdu
Azalpena: zoratu
Adibideak:
Iltzeko zorian burutik galduta, zer esaten zuen ere ez zekiela
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: perder la cabeza
Frantsesez: perdre la boule
- burutik joan
Azalpena: zoratu
Adibideak:
Baiña zeorrek esan ez didazu burutik joana zegoela?
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: perder la cabeza
Frantsesez: perdre la boule
- (neure, heure, here...) buruz
Azalpena: norberaren sortzez
Adibideak:
bere buruz lapur eta eraille billa jarduten dana.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: de motu propio
Frantsesez: de son cru
- buruz behera
Azalpena: alderantziz, burua lurrerantz
Adibideak:
buruz bera edo buruz gora zeukanik ere jakin gabe.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: APALTASUNA / OKERKERIA
Gazteleraz: cabeza abajo
- buruz gora
Azalpena: zutik
Adibideak:
buruz bera edo buruz gora zeukanik ere jakin gabe.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- ederra egin
Azalpena: (damuzko hasperenez) oker egin, asmoa hondatu
Adibideak:
Orra ederra egin det ustegabean
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- ederra sartu
Azalpena: tronpatu
Adibideak:
Eta len baño mutuago geldituzan, ederra sartu zion!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: TRONPATZEA
Gazteleraz: dár(sela) con queso
Frantsesez: donner la baie
- (inorekikoak) egin
Azalpena: hil
Adibideak:
Orrekikoak egin du. Ez dauka berriz burua jasorik
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: HERIOTZA
- egundainokoetan horrelakorik
Adibideak:
egundañokoetan orrelakorik!... eta ala ere...
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: ¡habráse visto!
- egundalako
Azalpena: izugarrizko
Adibideak:
an izan zituzten, prantzetarren aurka, egundalako burrukak.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- elkar hartu
Azalpena: elkartu
Adibideak:
biok elkar artuta ez ote zebiltan?
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: ELKARTASUNA
- erratzaren poza
Azalpena: zikindadea
Adibideak:
ura erratzaren poza!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- esatekoak esan
Azalpena: egia latzak esan
Adibideak:
Esango zizkizun bai onek esatekoak
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: ESATEA
Gazteleraz: cantar las cuarenta
- esku azpiz
Azalpena: ezkutuan
Adibideak:
ba-darabil onek bai, esku azpiz, nik ez dakidan zerbait.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: EZKUTUA
Gazteleraz: bajo mano
Frantsesez: sous le manteau
- esku bateko behatzak banatzen egon
Azalpena: alferkeriatan egon
Adibideak:
Esku bateko beatzak banatzen egon zikean gizona
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: ALFERKERIA
Gazteleraz: estar cazando moscas
Frantsesez: bayer aux corneilles
- ez ba
Azalpena: ez
Adibideak:
-Eta ez al dezu ezer nabaitu? -Ez ba i ezta ezertxo!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: EZETZA
- ez baldinbait
Azalpena: ez
Adibideak:
-Ez izutu! Ez zaizute ezer gertatuko-ta! -Ez baldin-bait.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: EZETZA
- ez horixe
Azalpena: ez
Adibideak:
siñistu al zitekean ura Egurmenditarren gaiztakeria izan zitekeanik? Ez orixe!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: EZETZA
- ez horratik
Adibideak:
ez zion iges egingo eraille ark! Ez orratik!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: no por cierto
- ez hotz eta ez bero
Azalpena: indiferenteki
Adibideak:
Baiña Joxepa'ren berriketa oek Txomin'entzat zer? Ezer ez! ez otz ta ez bero.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: ni frío ni caliente
- ez naiz banaiz
Azalpena: zalantzan
Adibideak:
Asi zan Txomin, eznaiz-banaiz, bildurrak bezela.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- ez non eta ez han
Azalpena: ezustean
Adibideak:
Ez gara asiko ez non eta ez an...
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: EZUSTEA
Gazteleraz: ni corto ni perezoso
Frantsesez: de but en blanc
- ez zerurako ez lurrerako bezala
Azalpena: harriturik
Adibideak:
ez zerurako ez lurrerako bezela utzi zuen.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- ezta (...) (ere)
Azalpena: ez
Adibideak:
ezta, ezta... ollasko anka ere.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- gauza ez izan
Azalpena: gai ez izan
Adibideak:
Ezertarako gauza ez zala geratu zan
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- gibel jale
Azalpena: murmuratzaile
Adibideak:
gibel-jaleren bat izen garbiak zikinduz.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: juzgamundos
- gibel txarra ez ukan
Azalpena: eraman handikoa izan
Adibideak:
Ez dezu gibel txarra-zion Iñaki'k irurok alkartu ziranean
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: tener buen estómago
- (euria) goian behean ari
Azalpena: euri asko egin
Adibideak:
Euria, goian-bean, otza, aizearen txistua
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: llover a cántaros
Frantsesez: pleuvoir des hallebardes
- gozoa jarri
Azalpena: ironiaz, haserretu
Adibideak:
Goxoa jarriko da Egurmendi ori azaltzen danean
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- gurdi irauli bat baino baldarrago
Azalpena: baldar
Adibideak:
gurdi irauli bat baino baldarrago nabil.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- (ezer, deus) guti
Azalpena: guti
Adibideak:
Illobiko ortaz ezer gutxi argitu degu.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: poca cosa
Frantsesez: peu de chose
- gut(x)i gora behera
Azalpena: alde gutirekin
Adibideak:
auxe esaten zion gutxi gora bera nere osabari.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: ANTZA
Gazteleraz: poco más o menos
Frantsesez: à peu près
- hain zuzen ere
Adibideak:
ain zuzen ere, orain gerta bear zuen ba onek.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- haizez bete
Azalpena: harrotu
Adibideak:
Ori ori -zion Larrola'k ere, aizez beteta
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: HARROKERIA
- hala ere
Adibideak:
ala ere, illun senti artan, iñor ageri ez zan alako batean.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: no obstante
Frantsesez: cependant
- hala hola
Azalpena: justuan
Adibideak:
balio aundikoa? Ala-ola.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: NOLABAIT
Frantsesez: comme ci comme ça
- hala holako
Azalpena: nolabaiteko
Adibideak:
ala-olako nor-edo-nork.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- halako batean
Azalpena: noizbait
Adibideak:
iñor ageri ez zan alako batean.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: ETORKIZUNA
- halaz guztiz ere
Adibideak:
baiña ala guziz ere, emen egon zaio itxoiten ainbeste denbora.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: con todo
Frantsesez: malgré tout
- han eta hemen
Azalpena: edonon
Adibideak:
an eta emen putzu-zulo pranko; lokatz ta arri-kozkor geiegi.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- han hemenka ibili gabe
Azalpena: zuzenean
Adibideak:
bota zion, zapla anemenka ibilli gabe.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- handik honaka eta hemendik harunzka
Azalpena: lekuz leku
Adibideak:
Zertako andik onaka ta emendik arunzka.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: de aquí para allá
Frantsesez: de ci, de là
- handiputz
Azalpena: harro
Adibideak:
Uraxe aundiputza.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: HARROKERIA
Gazteleraz: vendehumos
Frantsesez: m'as-tu-vu
- hanka sartu
Azalpena: sartu
Adibideak:
Zumardi ontan anka sartu zuen jai-eguardi-goxo artan ere, alki geienak, batetik eta bestetik beteak zeuden
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: ERRAKUNTZA
Gazteleraz: poner pie (en)
- hankak arin ibili
Azalpena: alde egin
Adibideak:
Ankak arin ibilli ta, ark asko alde egin baiño len
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- (ezer) hankaz buru nahasi
Azalpena: nahaspilatu
Adibideak:
Erri guzia ankaz-buru nastuko?
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: NAHASPILA
- hankaz gora
Azalpena: alderantziz, burua lurrerantz
Adibideak:
ta an erori giñan biok ankaz-gora.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: ALDERANTZIZ / NAHASPILA
Gazteleraz: patas arriba
Frantsesez: les quatre fers dans l'air
- hara bestea
Adibideak:
Nork arrapatu dion susmurrik ba al dezute? Ara bestea!... Pirmin'ek lapurtu omen zion!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: ¡mira el otro!
- hara bestea berriz
Adibideak:
-Ara bestea berriz! Egurmendi!... Aitu al dezu Maritxu?
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: ¡mira el otro!
- hari bereko
Azalpena: antzeko
Adibideak:
korapillo oek guziak ez ote dira ari berekoak?
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: ANTZA
- (neure, heure, bere...) hartan
Azalpena: aldatu gabe
Adibideak:
Txomin aho zabalik bere artan utzi.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: IRMOTASUNA
Gazteleraz: tal cual
Frantsesez: tel quel(le)
- haruntz honunzka
Azalpena: lekuz leku
Adibideak:
aruntz-onunzka ta onuntz-arunzka, ibiltzen ziran.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: GALTZEA
- hau da hau
Adibideak:
-Zuk ikusiko dezu, baiña nere ustez gaur egin bear da egitekoa -au da au!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- hau lana
Adibideak:
"Au lana!" zion berekiko.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- hitz(a)(k) eman
Azalpena: zin egin, egindu
Adibideak:
Aopean eukiko zuelako itz eman eta
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: AGINDUA
Gazteleraz: dar (su) palabra
Frantsesez: donner sa parole
- hitzetik hortzera
Azalpena: tanpez, berehala
Adibideak:
zurekin itzegin naian nengoen... -asi zitzaion itzetik ortzera.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: de repente
Frantsesez: tout à trac
- hitzontzi
Azalpena: berritsu
Adibideak:
itzontzi utzontzi, noizbait okerrean egon bear!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: BERRITSUKERIA
Gazteleraz: boquirroto
Frantsesez: moulin à paroles
- (neure, heure, bere...) honetan
Azalpena: aldatu gabe
Adibideak:
Zerba? dana bere ontan utzi?
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: tal cual
Frantsesez: tel quel(le)
- honuntz harunzka
Azalpena: lekuz leku
Adibideak:
aruntz-onunzka ta onuntz-arunzka, ibiltzen ziran.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- hor konpon!
Adibideak:
Ura azaltzen ez zan bitartean... or konpon!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: ahí (te) las arregles
- huts ontzi
Azalpena: huts egile
Adibideak:
Izontzi utzontzi, noizbait okerrean egon bear!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- ilargia (neure, heure, bere...) -ganatu irudi
Azalpena: pozik egon
Adibideak:
Ba-zirudien illargia bereganatu zuela!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- inolaz ere (ez)
Azalpena: ez
Adibideak:
iñolaz ere deusezten ez diranak ote dira ba?
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: EZETZA
Gazteleraz: de ninguna manera
Frantsesez: pas du tout
- ipurterre
Azalpena: jenio zakarreko
Adibideak:
ipurterre alena!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: ZAKARKERIA
Gazteleraz: cascarrabias
- irin garbia ez izan
Azalpena: gaiztoa izan
Adibideak:
Ez da au ez, irin garbia!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: GAIZTAKERIA
Gazteleraz: no ser trigo limpio
- (neuretik, heuretik, beretik...) irten
Azalpena: haserretu
Adibideak:
Beretik irtenda bezela geratu zan
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: salirse de sus casillas
Frantsesez: sortir de ses gonds
- istilu gorria(k) ikusi
Azalpena: sufritu
Adibideak:
Ez zituen ba istillu gorriak ikusi!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: SUFRIMENDUA
Gazteleraz: pasarlas moradas
Frantsesez: en voir des vertes et des pas mûres
- izan ere
Adibideak:
izan ere! ain atsegarri ta kilikagarri zitzaion bere lana!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: por cierto
- izerdi patsetan
Azalpena: izerditan
Adibideak:
izerdi patsetan blai, bat-batean, ate aldera begira, zutitu zan.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: AHALEGINA / NEKEA
Frantsesez: en nage
- (neure, heure, bere...) kabutan
Azalpena: norberaren buruarekiko
Adibideak:
Baiña, orain, berakautan ziona:.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: para (mis, tus, sus...) adentros
Frantsesez: dans son for interieur
- kinkik (ere)
Azalpena: batere ez
Adibideak:
bereala leio-zirrikituko pirrinta ura itzali zan eta gero... eze ez, kinkik ere ez...
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: ni mu
- kolkopeko zurrunbiloa
Azalpena: kezka
Adibideak:
Aren kolkopeko zurrunbiloa!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- (neure, heure, bere...) kolkorako
Azalpena: norberaren buruarekiko
Adibideak:
"Besterik ez ba'genu!" zion Txomin'ek bere kolkarako.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: para (mis, tus, sus...) adentros
Frantsesez: dans son for interieur
- lanak eman
Azalpena: (ezer) zaila izan
Adibideak:
Bere lanak emango zizkion, baiña zakurra izan edo katua izan
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: dar guerra
- lehenbailehen
Azalpena: ahal den arinen
Adibideak:
lenbailen zerbait egin bear zan-ezkero.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: ARINTASUNA / LEHENTASUNA
Gazteleraz: cuanto antes
Frantsesez: dès que possible
- leher gaizto egin
Azalpena: zeharo nekatu
Adibideak:
Batek baiño geiagok, ler gaisto egin zuten
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: NEKEA
- lelo txarra ez erantsi
Azalpena: (inori) fama ezarri
Adibideak:
Ni beti gezurti!... Ni beti berritsu!... Ez nauk lelo txarra erantsi!...
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: colgar un sanbenito
- (inoren) lepotik
Azalpena: bestek ordainduta
Adibideak:
besteen lepotik errua zintzilikatu naia!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: BALIAKETA
Gazteleraz: a (mi, tu, su...) costa
- lozorro
Azalpena: lo sakon
Adibideak:
Ura lozorroa gau artakoa!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- mingain-motz
Azalpena: isil
Adibideak:
baiña, beren aldetik, mingain-motz, belarri-luze, ez zioten itz bat bakarrik ere egan.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: chiticalla
- mingain-zuriketan jardun
Azalpena: lausenkatu
Adibideak:
Mingainzuriketan jardutea?
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- mingainetik joan
Azalpena: isilean ez gorde
Adibideak:
Joan al da mingañetik berritsu ori?
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: irse de la lengua
- (ezer) mototseraino igan
Azalpena: ezertaz harrot u
Adibideak:
Ez zitzaion Egurmendi'ren aberastasuna mototsaraño igo
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: HARROKERIA
Gazteleraz: subírse(le) a la cabeza
- mukiak gogortzeko hotza(k)
Azalpena: hotz handia(k)
Adibideak:
mukiak gogortu dizazkidakean otza.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- nagiak bota
Azalpena: logalea astindu
Adibideak:
Garaidi, nagiak bota ta bereala jeiki zen
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: LOA
- nahi eta (nahi) ez
Azalpena: beharrez
Adibideak:
nai ta nai ez entzun bear zuen ba.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: BORTXAZKOA
Gazteleraz: quieras que no
Frantsesez: de gré ou de force
- nik al dakit ba
Adibideak:
Nik al dakit ba! Geroztik izan naiz berarekin baiña ortik ez da atera.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: vete a saber
- noiz behinka
Azalpena: aldizka
Adibideak:
noizbeinka sarrera begira
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- noizik eta behin
Azalpena: aldizka
Adibideak:
noizik eta bein, Donostia'ko trena iristen zanean.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- nola edo hala
Azalpena: nolabait
Adibideak:
eta nola edo ala, tirriki-tarraka bat aurretik ixil ixillik artzerik.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: NOLABAIT
- nor edo nor
Azalpena: norbait
Adibideak:
orainokoan, egia esan, nor-edo-nork beatzzantzuak utzi zituela edo.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
nork-edo-nork zionez aundiputza.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- noraezean
Azalpena: zer egin jakin gabe
Adibideak:
noaezean geratu zan.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: GALTZEA
- oilar bat hanka baten gainean bezala
Azalpena: tente
Adibideak:
eta ollar bat anka gañean bezela, unetxo batean, antxe ate ondoan, tente tente geratu zan.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- ongi jaioa(k) egon
Azalpena: ondorio onik ez espero
Adibideak:
Ondo jaioak geunden
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: estar apañado
- opor egin
Azalpena: agindutakoa ez bete
Adibideak:
Opor-egin zion alajaña
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- orpoz ipurdi
Azalpena: laster bizian
Adibideak:
orpoz-ipurdi, bere billa jardun.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: ARINTASUNA
Gazteleraz: a todo correr
Frantsesez: à toutes jambes
- sasibidean sartu
Azalpena: galbidean sartu
Adibideak:
Sasibide ederrean sartu-arazi zuen sartu ere!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- su eta gar
Azalpena: eginahalean
Adibideak:
ez al litzake su ta gar asiko?
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: AHALEGINA
- tokitan
Azalpena: urrun
Adibideak:
tokitan zabiltza! Or dituzu biok sakelean.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: URRUNTASUNA
- tokitan izan
Azalpena: urrun edo oker egon
Adibideak:
Tokitan ura orduko!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: ERRAKUNTZA / OKERKERIA
- tutik (ere) (ez)
Azalpena: batere ez
Adibideak:
Muñube delako onen berri tutik ere galdetu.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: ni mu
- tximajario
Azalpena: ile luzedun
Adibideak:
emakume erdi-sorgin, gerri-me, anka-luze, tximajario bat bigarren bizitzan.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- tximistak egiten
Azalpena: fite
Adibideak:
bere berokia artu ta, tximistak egiten, lasterka bizian, ateari di-da!, tunpateko bat emanaz, kale aldera jo zuen.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: ARINTASUNA
Gazteleraz: echando chispas
- txintik (ere) ez esan
Azalpena: ezer ez esan
Adibideak:
baiña besteak, ez zion txintik ere esan.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: ISILTASUNA
Gazteleraz: no decir ni mu
- (ezerk) usain onik ez eman
Azalpena: ezbehar edo gertakari bat somatu
Adibideak:
Ez dit onek usai onik ematen
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: dar mala espina
Frantsesez: sentir le fagot
- ustea(k) huts irten
Azalpena: uste ez bezala gertatu
Adibideak:
Ez dekala uts irten nere ustea!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- ustel irten
Azalpena: uste ez bezala gertatu
Adibideak:
Bere jokoa ustel irten
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- utikan
Adibideak:
ostiko bat emanda, utikan!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- zein baino zein (...)-ago
Azalpena: lehian
Adibideak:
zein baiño zein ederragoak, ikusi zitezkean.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Frantsesez: à qui mieux mieux
- zer edo zer
Azalpena: zerbait
Adibideak:
ba-zekarren bai ark zer-edo-zer buruan!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
- zikilisaltsa
Azalpena: istilu
Adibideak:
ez gaitu ba zikilisaltsa ederrean sartu zure igesiak.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: ISTILUA
- zipotza sartu
Azalpena: tronpatu
Adibideak:
Zipotz ederra sartu zion!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: TRONPATZEA
Gazteleraz: dár(sela) con queso
Frantsesez: donner la baie
- zirt edo zart egin
Azalpena: erabaki
Adibideak:
Azaltzeko gertu, zirt edo zart egiteko eran
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: ERABAKIA