aurkituak: 5
- (ezeri) aroia hartu
Azalpena: egokitu, ohitu
Adibideak:
nolabait ere zapat oieri / artu nai niyon aroia / oiek austeko bildurrez beti / pausoka eman doidoia / Al zan biderik txukunenetik / bazterrera utzi loia / ala guziz e etxera ordu / or galdu diyot takoia OTXOTEKO, B. "Balentin" (Bertsolaria, 1908-1966) A. Zavala Larraburu, Lexoti ta Balentin.
Kontzeptuak: ZALETASUNA
- deabruaren eskura (bidali)
Azalpena: solasa edo harremanak haserrez hautsi
Adibideak:
Lau itze kaskar erditik sartu, / iskiñan falta joskura, / neskazar ura balijuake / diabruaren eskura. OTXOTEKO, B. "Balentin" (Bertsolaria, 1908-1966) A. Zavala Larraburu, Lexoti ta Balentin.
Gazteleraz: mandar al infierno
Frantsesez: envoyer au diable
- inoiz edo behin
Azalpena: inoizka
Adibideak:
iñoiz edo bein jartzen bazaizu eskribitzeko tankerik. OTXOTEKO, B. "Balentin" (Bertsolaria, 1908-1966) A. Zavala Larraburu, Lexoti ta Balentin.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: alguna que otra vez
Frantsesez: parfois
- (ezertarako) tankera jarri
Azalpena: egokitu
Adibideak:
Inoiz edo bein jartzen bazaizu / eskribitzeko tankerik / beste ainbeste bueltan bialdu / sortzen badezu paperik OTXOTEKO, B. "Balentin" (Bertsolaria, 1908-1966) A. Zavala Larraburu, Lexoti ta Balentin.
Kontzeptuak: EGOKIERA
- ziria(k) sartu
Azalpena: trufatu
Adibideak:
Ziri galantak iñori sartzen ark artutzen du astiya OTXOTEKO, B. "Balentin" (Bertsolaria, 1908-1966) A. Zavala Larraburu, Lexoti ta Balentin.
Gazteleraz: tomar el pelo
Frantsesez: faire la barbe
|
|