- aho-mihitan ibili
Azalpena: aipatua izan
Adibideak:
Agertzen ez banaiz zer erranen dute gorthean? Usteco dute irriegingarri bilhacatu naizela eta ahalgeac nagocala gordea; edo usteco dute Iruñe nic galdu dudala; mendratuco naüte, erranen dute ihes nabilala. Aho mihitan horrela ibilia banintz!
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Gazteleraz: andar de boca en boca
- aire handitako
Azalpena: handiki
Adibideak:
Horrela zabilalaric, etche baten aitzinean khausitu zuen aire handitaco andre bat.
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- (ezeri) aitor eman
Azalpena: sinetsi
Adibideak:
Egiari aithor emanez, eta orai artean sinhetsi eta eracutsi dituen gezurrac diethoratuz
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Kontzeptuak: SINESTEA
- aitoren seme
Azalpena: jauntxo
Adibideak:
aitoren-seme bat othe den.
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Gazteleraz: gentilhombre
Frantsesez: gentilhomme
- amor egin
Azalpena: etsi
Adibideak:
Bazakien Iñazioc Nafartarren berri. Bazakien anaïa batzu bezala iguricatzen zituztela Frantsesac eta beldur zen haren soldadoac, gehienac Nafartarrac, Frantsesen alde itzul ziten. Ikhusten zuen galdua zela Frantsesec oseba aintzintzen balimbazuten. Bainan zer nahi gertha zadin buruan ontsa sartua zuen etsaiari ez zuela amorric eginen.
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- aski eta sobera
Azalpena: aski
Adibideak:
Biharamunean, Aztali, Errumaco jaun gazte batec, moltsa bat urrhe igortzen zion, aski eta sobera bere zorretaric atheratzeco.
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Kontzeptuak: UGARITASUNA
- atx bat ere ez egin
Azalpena: ez kexatu
Adibideak:
Lephoan bazituen handitchu batzu, lothuric zabiltzanac. Lotzaileac egun batez, lana ontsa baino hobeki egitea gatic, lothura josiric ezartzen dio beharriaren ondoan. Lana egintche duenean, Aita Iñazioc botz ezti batekin erraiten dio: "Anaia Juanes, beha zazu ez othe darotazun beharria josi?" Behatzen du eta beharria josia hatzemaiten. Haimbertze orratz sistetan atch bat ez zuen egin gure sainduac.
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- begi ukaldi
Azalpena: begiraldi
Adibideak:
begi ukhaldi batez izartzen dute gaitz handi horren hedadura.
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Frantsesez: coup d'oeil
- begitarte
Azalpena: aurpegi
Adibideak:
Botzen berri jakitean, bozcarioac argitzen ditu guzien begitharteac, zabaltzen guzien bihotzac, salbu gure sainduarena. Ihurzuriac joa iduri du gure sainduac.
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- begitarte egin
Azalpena: errezibitu
Adibideak:
Atze bati baino begitharte gehiago egiten
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- beltzuri egin
Azalpena: haserretu
Adibideak:
Giza tcharrari beltzuri bat ere egin gabe
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Gazteleraz: fruncir el ceño
Frantsesez: froncer les sourcils
- bet betan
Azalpena: kolpetik
Adibideak:
betbetan gogoeta hau heldu zaio.
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Gazteleraz: de repente
Frantsesez: tout à trac
- beti eta beti
Azalpena: une oro
Adibideak:
bethi eta bethi ari zitzaion Iñaziori jarraikitzeaz.
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: cada dos por tres
Frantsesez: à tout bout de champ
- bide egin
Azalpena: aurrera jo
Adibideak:
Hoimbertze bidegin zuen gezurrac
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- (inor) bideak jaurtiki
Azalpena: erromes ibili
Adibideak:
Gorphutza eroria, begithartea sarthua, coloreac hits; edo bideac aurthikia da, edopenitentzia handi zombait egina
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- (inoren aldera) bihotz gabe izan
Azalpena: gorrotatu
Adibideak:
Zure alderat bihotz gabe direla
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- bihotza atzeman
Azalpena: (inoren) onespena irabazi
Adibideak:
Errumaco populuari laster hatzeman zioten bihotza, baitzuten aski jakitate jskintusenez mintzatzeco
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Gazteleraz: llegar al alma
- bihotza hautsi
Azalpena: penatu
Adibideak:
Aithor darotzut zure uzteac biotza hausten darotala
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Kontzeptuak: DAMUA
- (inolako) bihotzaren jabe izan
Azalpena: inolako kualitateak ukan
Adibideak:
Zer bihotzaren jabe zarena, anaia maitea. Zure hezurra phicatzen ikhusi duzu bertze batena izan balitz bezala
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- biziaren irriskuan
Azalpena: hiltzeko perilean
Adibideak:
khorda horiec ezin khen ditzozket, biziaren hirriscuan baizic.
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- (inori) bizkarkin izan
Azalpena: inorentzat nekagarri gertatu
Adibideak:
Bere laguner ez nahiz bizkarkin izan, eta galdu zuen diruaz hitz bat aiphatu gabe, juanzen Iñazio Jondoni Jakico ospitalerat
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Gazteleraz: ser una carga
- buru egin
Azalpena: eraso
Adibideak:
Jaincoari-buruz dagonac, egiten duan hitz gauzer buru
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Kontzeptuak: ERASOA
Gazteleraz: hacer frente
Frantsesez: faire face
- buru jo
Azalpena: iritsi
Adibideak:
Ezin bertzez, azkenean huna zer burujo zuten
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- (ezerk) burua jo
Azalpena: zorabiatu
Adibideak:
Aiei!! Aiei!! dio capitainac, oihu samin batekin; ene iloba burutic aldaratu da, tempestac burua jo dio
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Kontzeptuak: ONDOEZA
Gazteleraz: irse la cabeza
- buruko ezarri
Azalpena: aurrena jarri
Adibideak:
Gezurrez hantu zuen hau, eta buruco ezarriric, Erruma guzia asaldarazi Iñazioren contra
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Gazteleraz: poner a la cabeza
- burutik aldaratu
Azalpena: zorabiatu
Adibideak:
Ene iloba burutik aldaratu da, tempestac burua jo dio
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Kontzeptuak: ONDOEZA
Gazteleraz: andársele (a uno) la cabeza
Frantsesez: perdre ses esprits
- burutik joan
Azalpena: zoratu
Adibideak:
Zer? nic jostagailu bat galdetu eta elizaco liburu batekin heldu zaizkit? burutic juan zare?
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Gazteleraz: perder la cabeza
Frantsesez: perdre la boule
- burutziarik ezin egin
Azalpena: ezin burutu
Adibideak:
Iñaziorekin burutziaric ezin eginez
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Gazteleraz: no sacar carrera
- buruz gainka
Azalpena: behaztopaka
Adibideak:
buruz gainca dohatzi; beren harriduran elgar pochulatzen dute.
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Gazteleraz: a trompicones
- denbora eman
Azalpena: iraun
Adibideak:
Ez zuen Nabarreten dembora handiric eman
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- denbora eraman
Azalpena: bizi
Adibideak:
Denbora guzia obra onetan zeraman
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Kontzeptuak: BIZIA, BIZIMODUA
- denboratik denborara
Azalpena: aldizka
Adibideak:
demboratic demborara Mont-Serraterat bazohan.
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- eder begia ukan
Azalpena: itxura oneko izan
Adibideak:
Gambaratic atheratzen dire sartzean baino alegerago, elgarrekin ihardokiz behingo gizon badela oraino Aita Iñazio. Aita Iñazioc eder begia zuen
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- (inorenak) egin
Azalpena: hil
Adibideak:
hartan sarthuz zureak egin luke
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Kontzeptuak: HERIOTZA
Frantsesez: avoir son compte
- egunak eta orenak jo
Azalpena: hil
Adibideak:
Ezaguturic egunac eta orenac harentzatjo zutela, adichkide bati bezala behatu zion herioan
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Kontzeptuak: HERIOTZA
Gazteleraz: sonar (su) hora
- (inori) elerik ez eman
Azalpena: inorekin haserre egon
Adibideak:
Nihorc ez dio elheric emaiten
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- errekari behera (bidali)
Azalpena: hondatu
Adibideak:
Bere izaite guzia errecari behera igorriric
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- erretzea (opa)
Azalpena: gorrotatu
Adibideak:
Erre nadila, ez badu horrec erretzea merezi
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- erroz gora
Azalpena: alderantziz edo nahaspilan
Adibideak:
eta erroz gora aurthikitzen.
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Kontzeptuak: ALDERANTZIZ / NAHASPILA
Gazteleraz: patas arriba
Frantsesez: les quatre fers dans l'air
- eskualde hartu
Azalpena: bataren edo bestearen alde jarri
Adibideak:
maite zaituen anaia batei ez othe dezakezu erran zer escualde hartzen duzun?
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Gazteleraz: tomar partido
- (ezer inoren) eskuko egon
Azalpena: ahal ukan
Adibideak:
Diolaric zure escuco dagocala pobrentzat
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- ezagutza galdu
Azalpena: kordegabetu
Adibideak:
Ezagutza galtzen du, eta berac ez dakiela nola, bere burua hatzemaiten du Negapateneco hirian
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Gazteleraz: perder el conocimiento
Frantsesez: perdre ses esprits
- ezinbestez
Azalpena: behartuz gero
Adibideak:
cofesoraren mintzatzerat uzten duten, ezin bertzez.
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Gazteleraz: en última instancia
Frantsesez: en dernier ressort
- ezpatak gurutzatu
Azalpena: haserretu
Adibideak:
ez nukela nahi gure ezpatac berriz elgarrekin khurutza diten
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Frantsesez: aller sur le pré
- (inorekin) ezpatara atera
Azalpena: borrokan egin
Adibideak:
Noiz eta hemen iragaiten, norbaitekin ezpatarat athera bainaiz eta colpatua
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Kontzeptuak: BORROKA
Frantsesez: aller sur le pré
- fama atera
Azalpena: jakinarazi
Adibideak:
Fama athera zuen aita Iñazio eta haren lagunac heretico gorde batzu zirela
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Gazteleraz: hacer correr la voz
Frantsesez: faire tache d'huile
- (neure, heure, bere...) gain hartu
Azalpena: ardurapean hartu
Adibideak:
doña isabelec bere gain hartzen diotza escolaco gastu guziac
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Gazteleraz: cargar sobre (sus) espaldas
- gaina hartu
Azalpena: gainditu
Adibideak:
odolaren amodioac gaina har zezan oraino haren bihotzean
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Kontzeptuak: GARAIPENA
- gaindi egin
Azalpena: konplitu
Adibideak:
Eta bozcarioz gaindi egin zion bihotzac
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- goiti beheitiak
Azalpena: arazoak
Adibideak:
bizitze izpiritualaren goiti beheitiak
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- hala halatsu
Azalpena: nolabait
Adibideak:
Eria hala halatsu da.
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Kontzeptuak: NOLABAIT
- hala holako
Azalpena: nolabaiteko
Adibideak:
hura hala hulaco jendetaric.
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- han hara(t)
Azalpena: haruntzago
Adibideak:
an harat zohan Iñazio erdi buluzia.
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- handik harat
Azalpena: ordudanik
Adibideak:
eta handic harat ez zuen gogoeta lizun bat ere ukhan.
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Kontzeptuak: ETORKIZUNA
Gazteleraz: de allí en adelante
- harat edo hunat egin
Azalpena: erabaki
Adibideak:
Ez othe litekenez ordu harat edo hunat egiteco
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Kontzeptuak: ERABAKIA
- harat hunat(a)
Azalpena: lekuz leku
Adibideak:
goiz batez harat hunat zabilan.
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Kontzeptuak: GALTZEA
- hats bahiturik
Azalpena: nekaturik
Adibideak:
hats bahituric heldu da comentuco muthil bat.
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Kontzeptuak: NEKEA
- hela egin
Azalpena: hots egin
Adibideak:
Aitoren seme batec hela egiten zuen comentuco athean
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- hemendik harat
Azalpena: aurrerantzean
Adibideak:
ez baitu hemendic harat bertze andrerik ukhanen.
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Kontzeptuak: ETORKIZUNA
Gazteleraz: de aquí en adelante
- herrestan bizi
Azalpena: pobre bizi
Adibideak:
Nahi othe zinduke sainduec bezala herrestan bizi?
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- hil gogor(ra)(k)
Azalpena: guztiz hilik
Adibideak:
Aphez saindua hil gogorra erori zen.
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- hitz hartu
Azalpena: konpromiso hartu
Adibideak:
nahiz untzi-capitainarekin hitzartuan naizen, dio iñazio loiolacoac (ezic hura zen) iguricatuco dut zonbait egun eta zure oseba jaunaren untzia hartuco dut
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- hitza jan
Azalpena: agindutakoa ez bete
Adibideak:
Hitzeman zuen Nafarroa sei ilhtibeteren buruan itzulico zuela bere nausi zuzenari Henri Alberetecoari. Gure Erregeak hitza jan du
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Kontzeptuak: AGINDUA
Frantsesez: revenir sur sa parole
- hitzean hartu
Azalpena: sinetsi
Adibideak:
medicua hitzean hartzen duela
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Kontzeptuak: SINESTEA
- hitzik ez atera
Azalpena: ezer ez esan
Adibideak:
Ez dut gehiago hitzic atheraco, elizaco aintzindariec manaturic baizic
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Kontzeptuak: ISILTASUNA
Gazteleraz: no decir ni pío
- indar egin
Azalpena: ahalegindu
Adibideak:
Betan indar egiteko
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Kontzeptuak: AHALEGINA
- karrika betean jazarri
Azalpena: eraso
Adibideak:
Pagano bat carrica bethean jazartzen zaio
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- kontu eman
Azalpena: ezertaz erantzun
Adibideak:
Khondu emazu, erraiten zioten
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Gazteleraz: rendir cuentas
- lanak ibili
Azalpena: saiatu
Adibideak:
Ezin erran diteke untzi hartan zombait ongi eginzuen, han zer lanac ibili zituen
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- lehen harria ekarria
Azalpena: hasi
Adibideak:
Obra orrilotzeco guziac uzcurizan zarete, ni lotzen naiz, nic ekhartzen dut lehen harria
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Gazteleraz: dar el primer paso
- leku(a) egin
Azalpena: (aldean) onartu
Adibideak:
Lekhu eginarazten dio deabruari
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Gazteleraz: hacer sitio
- lekua(k) hustu
Azalpena: alde egin
Adibideak:
Lekhuac hustu zituen
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Frantsesez: vider les lieux
- lurra galdu
Azalpena: ekilibrioa galdu
Adibideak:
Lurra galduric airean zagola
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- mainarik gabe hartu
Azalpena: esijentziarik gabe hartu
Adibideak:
ohe baten erdia escaintzen diote, eta iñacioc batere mainaric gabe hartzen du, nahiz escale zikhin bat den bertze erdian.
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Gazteleraz: no hacer ascos
- mihian ukan
Azalpena: aipatu
Adibideak:
Handic harat ez zuen aski laudorio Iñaziorentzat; haren eztitasuna, haren umiltasuna, haren caritatea, mihian zituen bethi
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- noizetik noiz
Azalpena: aldizka
Adibideak:
noizetic noiz gerlarat bazohan osabaren lagun.
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- nondik eta nola
Azalpena: nola
Adibideak:
nondic eta nola hazico zituen batere buruari eman gabe.
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Kontzeptuak: GALDERA
- odolaren mintzoa
Azalpena: sentimendua
Adibideak:
garhaitzen eta ithotzen odolaren mintzoa
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- orain eta sekulako
Azalpena: betiko
Adibideak:
Eta Iñazio uzten du orai eta seculaco.
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Kontzeptuak: BETI, BETIKO, BETIRAKO
Gazteleraz: por siempre jamás
Frantsesez: à tout jamais
- pekoz gain
Azalpena: alderantziz edo nahaspilan
Adibideak:
Hiri guzi pecoz gain itzuli zuen bere predicuen indarraz.
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Kontzeptuak: ALDERANTZIZ / NAHASPILA
Gazteleraz: patas arriba
Frantsesez: les quatre fers dans l'air
- (inorentzat, ezertan) salamancako burdinentzat baino beldur gehiago ez ukan
Azalpena: beldur ez ukan
Adibideak:
Ez nuke horrentzat Salamancaco burdinentzat baino beldur gehiago
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- setioan ezarri
Azalpena: setiatu
Adibideak:
Setioan ezarri zuten hiria
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Gazteleraz: poner sitio
- su lotua ez izan
Azalpena: adierazkorra izan
Adibideak:
Ez zen su lothua Iñazio; haren bigithartea zen su garrac bezala argitzen eta distiatzen zuena
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- sua hasi
Azalpena: suzko armaz disparatu
Adibideak:
Frantsesec suia hasten dute biharamun goizean
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Gazteleraz: romper fuego
- sukar
Azalpena: kalentura
Adibideak:
Predicua akhabatzean sukhar gorthitz bat jauzi zitzaion.
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- tximistaren pare
Azalpena: fite
Adibideak:
chimichtaren pare iragaiten da zaldidun bat Iruñako carriketan.
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Frantsesez: comme l'éclair
- urpe egin
Azalpena: hondoratu
Adibideak:
Untzia orducotz urpe egina
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- (ezertarako, inorako) urratsa ukan
Azalpena: (ezertaz, inortaz) zaletu
Adibideak:
Indetaco urrhatsa ukhan zuela Franzizcoc
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
- (inon) zangoa eman / sartu
Azalpena: sartu
Adibideak:
Zangoric ez hartan sar! hartan sarthuz zureac egin luke
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Gazteleraz: poner pie (en)
- zangopilatu
Azalpena: nahasi
Adibideak:
Jeiki eta zangopilaturic ezarri zuen ohea
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Kontzeptuak: NAHASPILA