- Zaragozako zoroen erasia
Azalpena: funtsik gabeko arrazoia
Adibideak:
eta contra nic nerraken gucia, laiteke çaragoçaco çoroen erasia.
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
- abiaduran jarri
Azalpena: abiatu
Adibideak:
Abiaduran yarriric, Yanci nahi çaio oneguilleari
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Gazteleraz: ponerse en camino
- ahaide hurbilak izan
Azalpena: antzekoak izan
Adibideak:
Hitzeketeria eta curiostasuna / Ahaide hurbillac dire: Hascasi bereko haur dire
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: ANTZA
Gazteleraz: (ser) primos hermanos
- aho beteka
Azalpena: ozenki
Adibideak:
aho betheka ospatua.
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Frantsesez: à pleine bouche
- ahopean
Azalpena: isilka
Adibideak:
ahopean cerraten: oillar madaricatua!
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: ISILTASUNA
Frantsesez: à mi-voix
- amor eman
Azalpena: etsi
Adibideak:
Tcharrenac amor demala
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
- arrautza batentzat hiru esan
Azalpena: esajeratu
Adibideak:
Arroltce batentçat hirrur badiotça, baiñan acabatcen hortan ezta gauça
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Frantsesez: faire des montagnes (de quelque chose)
- askazi bereko haur izan
Azalpena: berdinak izan
Adibideak:
Hitzketeria eta cuiostasuna / Ahaide nagusi dire: Hascasi bereko haur dire
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Gazteleraz: ser primos hermanos
- auzi(a) eman
Azalpena: borrokatu
Adibideak:
Non ez daducagun chedean Yaincoa. Billtceco hetaric, rgaiena prestatu, Maiz ukhalditara behar da pasatu Behar da eman hauci, behar eguin gudu
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: BORROKA
- auzo bizi
Azalpena: elkarren ondoan bizi
Adibideak:
Hauço bici ciren
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
- azala zurratu
Azalpena: jo
Adibideak:
Nausiac dio furian: nere baistoia non da? escu biez hau harturic, comeni cen bejala, lujaro asto gaiçoari çurratzen dio açala
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Gazteleraz: zurrar la badana
Frantsesez: passer à tabac
- azkazi bereko
Azalpena: antzeko
Adibideak:
Hitzeketeria eta curiostasuna / ahaide hurbillac dire: hascasi bereco haur dire
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
- azken hatsa bota / eman
Azalpena: hil
Adibideak:
Badathor bere chilora azken haxa botatzeaa.
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: HERIOTZA
Gazteleraz: exhalar el último suspiro
Frantsesez: tourner de l'oeil
- (neure, heure, bere...) baitan
Azalpena: norberaren buruarekiko
Adibideak:
dio oxo gaicoac, bere baithan.
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Gazteleraz: para (mis, tus, sus...) adentros
Frantsesez: dans (mon, ton, son...) for intérieur
- baitezpadako
Azalpena: garrantzitsu, beharrezko
Adibideak:
ecen nahiz catechima haur-danic den irakhasten, orduan delacotz izpiritua eguiteco eta embraço gucietaric hux, eta catechimaco dotrina baitezpadacoa.
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: GARRANTZIA
- bana beste
Azalpena: alde guztiak kontsideratuz
Adibideak:
chikitoac hartcen ditu bana-bertze.
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Gazteleraz: entre una cosa y otra
Frantsesez: l'un dans l'autre
- begi kolpe
Azalpena: begiraldi
Adibideak:
eta lehen begui-colpean.
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Frantsesez: coup d'oeil
- begi niniaren pare maitatu
Azalpena: asko maitatu
Adibideak:
Begui-niniaren pare ere maithatu
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: MAITASUNA
- besterentzat doktor handi eta (neuretzat, heuretzat, beretzat...) aprendiz ere ez izan
Azalpena: norberak egiten ez duena besteri aholkatu
Adibideak:
Bertceentçat bethi dotor handi dire aldiz beretrat ez choil aprendiz ere
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
- bet betan
Azalpena: kolpetik
Adibideak:
hunec betbetan colera handienac harturic.
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Gazteleraz: de repente
Frantsesez: tout à trac
- beti musika bera izan
Azalpena: gauza berak errepikatu
Adibideak:
Bethi musica bera da; bethi bera da hizketa
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Gazteleraz: estar siempre con la misma canción
- (inori) (ezertarako) bide(a) eman
Azalpena: aukera eman, lagundu
Adibideak:
Colera ixuari behar eman bide
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: LAGUNTZA
Gazteleraz: dar pie
- biktoria kantatu
Azalpena: oraindik lortu gabeko garaitza aurrez ospatu
Adibideak:
Biec gutiago ez dute bictoria cantatcen
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
- biloa bi kolore egin
Azalpena: zahartu
Adibideak:
Bi colore yadan eguiña bilhoa
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: ZAHARTZEA
- biziaren penan
Azalpena: hiltzeko mehatxupean
Adibideak:
behautçu idec nihori! haurra, biciaren penan.
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: HERIOTZA
Gazteleraz: bajo pena de muerte
Frantsesez: sous peine de mort
- boltsa arin
Azalpena: pobre
Adibideak:
bi compañero bolxa-ariñ / yarri ciren elkharrekiñ / ukhaiteco diru nahiz cerbait eguiñ.
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
- (inori) brida laga
Azalpena: (inori) nahi bezala ari dadila utzi
Adibideak:
Azpicoer baldiñ brida largatcen badiote, nahi orduan alderat, eciñ bill detçakete
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Frantsesez: lâcher la bride
- burua hodeien auzo ukan
Azalpena: harroa izan
Adibideak:
Haritz urguillusua haiñ du tormentatcen non hedoien hauzo burua duena
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: HARROKERIA
- buruak bruma ukan
Azalpena: zoroa izan
Adibideak:
Eztela nehor munduan bruma aphurño bat ez dueric buruan
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
- buruan hartu
Azalpena: kontsideratu
Adibideak:
buruan hatua dute, guciac heientçat, yayotcen direla
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
- burutik egin
Azalpena: zoratu
Adibideak:
Burutic eguiñ çaitçu
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Frantsesez: perdre la boule
- burutik joan
Azalpena: zoratu
Adibideak:
Burutic gan bat iduri
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Gazteleraz: perder la cabeza
Frantsesez: perdre la boule
- buztana batailetan utzi
Azalpena: esperientziaduna izan
Adibideak:
Asco itguliren harc berri baçakien: are batailletan buztana utci çuen
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
- dilindan egon
Azalpena: zalantzan egon
Adibideak:
Gauça ecin yuyatuz dagola dilindan
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: ZALANTZA
- elezaku
Azalpena: berritsu
Adibideak:
sugueari derro: behar da sinhexi Elhe-çacu handi hori? Ez dakike cer derasan.
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: BERRITSUKERIA
Gazteleraz: boquirroto
Frantsesez: moulin à paroles
- eme hordi baten biloa bezala nahasi
Azalpena: nahaspilatu
Adibideak:
Haren illea oraiño baitcen lodi içan ahala; eta nahasia hala ema hordi baten bilhoa beçala
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: NAHASPILA
- erraiez gogorra izan
Azalpena: krudela izan
Adibideak:
Aitcitic gaharra, gogorra da erraiez ez bera, ez unki hau, ez daiteke deusez
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: ANKERKERIA
Gazteleraz: ser duro de corazón
- errekaratu
Azalpena: hondatu
Adibideak:
Hala non finean biac errecaratcen baitire
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Frantsesez: tomber dans la dèche
- erresak eman
Azalpena: tratuetan eta apustuetan, hainbesteko bata urrerat u esanbideak eman
Adibideak:
Bakhea eguin guten beraz: bai eman ere erresac
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
- eskola hartu
Azalpena: ikasi
Adibideak:
cicoitcec nahi ezcola hor har beçate
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
- ez bat eta ez bi
Azalpena: ezustean
Adibideak:
Cer!, ez bat, ez bi, berehala parti!
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: EZUSTEA
Frantsesez: de but en blanc
- ez itzal ez zati ez eduki
Azalpena: ezer ez eduki
Adibideak:
Eta guelditu cen ahalkeaz gaiñdi ez gaducalaric, ez itçal, ez çathi
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
- ezkerraz eginak bezala
Azalpena: oker
Adibideak:
oker daude nola ezkerraz egiñak
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: OKERKERIA
- filurmaistro
Azalpena: bihurri
Adibideak:
Ay! cer hypocrit parea. Cer filur-maistro cublea.
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: BIHURRIKERIA
- fin gaitz egin
Azalpena: ondorio txarrak gertatu
Adibideak:
Fin-gaitz ere eguiten dute
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
- (inoren) galtzak nahi
Azalpena: inoren dirua desiratu
Adibideak:
Nere galtçac laster harc nahi lituzke
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: DIRUA
- gauaren itzalek baino gehiago ez iraun
Azalpena: batere ez iraun
Adibideak:
Baiña ez çuen ciñac iraun guehiago gauaren itçalec baiño
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
- gogo eman
Azalpena: animatu
Adibideak:
Escaintça eder horrec dio emaiten gogo
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: SUSTATZEA
- gogo hartu
Azalpena: erabaki
Adibideak:
apoarmatu bat cen cochco ariñecoa eta unahiatua bethi gaintceaz chiloa ikhusteco mundua hartcen du gogoa
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: ERABAKIA
- goldea pluman trukatu
Azalpena: bizimodua hobeagotu
Adibideak:
Ascoc ez dute munduan funts gueiago buruan laborariac nahi du goldea pluman trukatu
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
- gorrarena egin
Azalpena: ez entzun egin
Adibideak:
Galde ixuer bethere eguiñ gorrarena behar lioteke
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Gazteleraz: hacer oídos sordos
Frantsesez: faire la sourde oreille
- hain gutxi
Azalpena: ezetza, errepikatuan
Adibideak:
guti ikhusia eta haiñ guti icasia.
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: EZETZA
Gazteleraz: menos aún
- hala hala
Azalpena: nolabait
Adibideak:
bainan erranen dut halahala sobretan hortan ere iragitetic.
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: NOLABAIT
- han hemenka
Azalpena: barreiaturik, edonon
Adibideak:
han hemenca urthe lucean, asco besta baidire.
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
- hartzaren larrua bera dabileno saldu
Azalpena: oraindik lortu gabeko garaitza aurrez ospatu
Adibideak:
Iñoiz eztela saltceco hartaren larrua berac dabilçaiño
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Gazteleraz: vender la piel del oso antes de matarlo
Frantsesez: vendre la peau de l'ours avant de l'avoir tué
- herio suhar
Azalpena: fite / gogotik
Adibideak:
Orkatz bat herio-suhar beia bateratu cen.
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: AHALEGINA / ARINTASUNA / / SUHARRA
Gazteleraz: como alma que lleva el diablo
- hitzontzi
Azalpena: berritsu
Adibideak:
ago ichilic, hitzuntcia.
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: BERRITSUKERIA
Gazteleraz: boquirroto
Frantsesez: moulin à paroles
- (inori ezer) ipar gozo izan
Azalpena: erraza izan
Adibideak:
Guciac çaikitçu ixas haice guri / aitcitic guciac iphar gocho niri
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
- (inori ezer) itsas haize izan
Azalpena: zaila izan
Adibideak:
Guciac raikitgu ixas haice guri. Aitcitic guciac iphar gocho niri
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
- itzal eta itzuli gabe
Azalpena: argiro
Adibideak:
mintça hakit bada oraiñtche itçal eta itçuli gabe.
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Gazteleraz: sin rodeos
Frantsesez: sans détours
- izarrei begira egon
Azalpena: alferkeriatan egon
Adibideak:
Izarrei beha goana, cilhorat erori cen
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: ALFERKERIA
Gazteleraz: estar pensando en las musarañas
Frantsesez: bayer aux corneilles
- kapelua utzi eta burua txapelaz gorde
Azalpena: kategoriaz goratu
Adibideak:
laborariac nahi du goldea pluman trucatu eta utciric capelua charpelaz gorde burua
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
- kaskoa beteena ez ukan
Azalpena: zoroa izan
Adibideak:
erhoekin trebe ican nahi denac ez duke cascoa betheena berac
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: EROMENA
Gazteleraz: faltar(le) un tornillo
Frantsesez: manquer d'une vis
- kaskoa erre
Azalpena: ezertaz zoratzeraino zaletu
Adibideak:
Bertce batcuec oraindik, dontceiIla cembaiten gatik dute, osoki choraturic, erretcen bere cascoa
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Gazteleraz: perder la cabeza
- kaskoa nahasi
Azalpena: zoratu
Adibideak:
Cer nahi daiten iragan casco nahasi batean
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Frantsesez: perdre la boule
- kaskoan erabili
Azalpena: pentsatu
Adibideak:
Çabillcan chede handi bat cascoan
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
- (neure, heure, bere...) kaskotik
Azalpena: norberaren sortzez
Adibideak:
Baiña hau baiño hoberic bere cascotic eto bihotcetic eracurleac athera uste badu.
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Gazteleraz: por (mi, tu, su...) cuenta
Frantsesez: de son cru
- komunetik bazkatzera (bidali)
Azalpena: solasa edo harremanak haserrez hautsi
Adibideak:
Hoa, animale ladrea dakikela madarica comunetic hadi bazka
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Gazteleraz: mandar a la mierda
Frantsesez: envoyer au bain
- kontu eman
Azalpena: ezertaz erantzun
Adibideak:
Berac contu emaitera haren contra erran denaz
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Gazteleraz: rendir cuentas
- (neure, heure, bere...) kontua ukan
Azalpena: hil
Adibideak:
Bere contua ukhan çuen, nola mereci baitçuen
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: HERIOTZA
- koxko arineko
Azalpena: txolin
Adibideak:
Apoarmatu bat cen cochco ariñecoa.
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: ZENTZUA
Gazteleraz: casquivano
Frantsesez: tête frêlée
- koxko-arin
Azalpena: txolin
Adibideak:
cochco-ariñec eztu nahi oraiñon abiatu.
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Gazteleraz: casquivano
Frantsesez: tête frêlée
- labe beltz batean baino deus ez ikusi
Azalpena: batere ez ikusi
Adibideak:
Labe beltz baiño dues ikusten etguenac
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: ILUNTASUNA
- leher egin
Azalpena: nekatu
Adibideak:
Ez dirauket hula leher eguiñ gabe
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: NEKEA
- leizera joan
Azalpena: hondatu
Adibideak:
Horla phermatuz sobera etcheak doaz lecera
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Frantsesez: tomber dans la dèche
- limari biperak egin ziona baino gehiago ez kendu
Azalpena: batere ez kendu
Adibideak:
Eta ez dioçue, khentcen guehiago Gmari biperac, eguiñ cion baino
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
- liskar altxatu
Azalpena: borroketan hasi
Adibideak:
Bi choriek liscar hor altchatcen dute:
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: BORROKA
Gazteleraz: armar camorra
- mandotik astora jausi
Azalpena: kategoriaz beheratu
Adibideak:
Eta mandotik cotchera cirenac igan nahi mair,ago mandotik haiñac astora dira yauxi
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
- mandotik kotxera igan
Azalpena: kategoriaz goratu
Adibideak:
Eta mandotic cotchera cirenac igan nahi
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
- marimutil
Azalpena: (emakume) gizon irudiko
Adibideak:
Gure bi marimutillac.
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Gazteleraz: marimacho
Frantsesez: marie-garcons
- mihi laster
Azalpena: berritsu
Adibideak:
cenbait izpiritu herxi edo mihi laster derrakenic.
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: BERRITSUKERIA
Gazteleraz: boquirroto
Frantsesez: franche caillette
- mila demuntxoa
Adibideak:
ardura eder dugu, milla demuntchoa.
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Gazteleraz: ¡por todos los demonios!
- (ezerentzat) mokoa ez ireki
Azalpena: (ezergatik) ez arduratu
Adibideak:
Hoiñ gutirentgat eztut nic idekitcen mocoa
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
- mugarri bat baino gehiago ez mugitu
Azalpena: batere ez mugitu
Adibideak:
Segurki hec muguituco ez direla guehiago mugaharri batçu baiño
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: LASAITASUNA
- nahi ala ez nahi
Azalpena: beharrez
Adibideak:
beraz nahi edo ez nahi haguitz ondu behar naiz ni.
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: BORTXAZKOA
Gazteleraz: quieras que no
Frantsesez: de gré ou de force
- noiz edo noiz
Azalpena: noizbait
Adibideak:
berdiñ guero noiz edo noiz naiz çure amutaraco.
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: BAKANTASUNA / ETORKIZUNA
- nola su hiltzera
Azalpena: fite
Adibideak:
gure botu-coia herresaca harat goan cen nola su hilltcerat.
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
- nor bere alde
Azalpena: independentziaz
Adibideak:
Aseac membroac eguiñ çuten chede / Elkhar adituric, deusic hari gabe / Nor bere alde bicitceco.
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Gazteleraz: cada uno por su lado
Frantsesez: chacun de son côté
- oilarraren kantua beti aitzindua ukan
Azalpena: goiz jaiki
Adibideak:
Eta oillarraren cantua bethi çuela aitcindua
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
- oin bitako zeria(k)
Azalpena: gaizkileak
Adibideak:
oiñ bitaco acheri, bele gaiçoen gostuz ohi diren bici!
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
- partzun jarri
Azalpena: elkartu
Adibideak:
Lehoiñ yaunarekin yarri ciren partçun
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: ELKARTASUNA
- sakelan deabrua ukan
Azalpena: dirurik ez ukan
Adibideak:
Creditic gabe eta sakelan diabrua
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Frantsesez: loger le diable dans sa bourse
- sangria baten beharra ukan
Azalpena: zoroa izan
Adibideak:
Sangria baten beharra nere ustez badukeçu çoin, lehenca çu niri
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: EROMENA
- segurekoa airekoaren menturaz utzi
Azalpena: eskura erraza eskuragaitzaz trukatu
Adibideak:
Nihoiz segurecoa, airecoaren menturan ez dela utztecoa
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
- sos zikiratzaile
Azalpena: lapur
Adibideak:
sos chikitatçaille tratulari batec billdu çuen diru haiñ berce, non harrec ya non gorde ez baitçakien.
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: LAPURRERIA
Gazteleraz: cortabolsas
Frantsesez: coupeur de bourses
- sudurraz haratago ez ikusi
Azalpena: batere ez ikusi
Adibideak:
Biçarrez eta adarrez on: aker hau gaiç oso cen sudurraz haratago ere harc ikhusten ez çuen
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
- tipustean
Azalpena: kolpetik
Adibideak:
tipustean, betbetan, ustecabean.
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Gazteleraz: de repente
Frantsesez: tout à trac
- (ezeri, inori) traza(k) eman
Azalpena: igarri
Adibideak:
Gauçari traça emaiteco
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
- ukalditara pasa
Azalpena: borrokatu
Adibideak:
Non ez daducasun chedean Yaincoa Bilitzeco hetaric, çaiena prestatu, Maiz ukhalditara beharda pasatu, Behar da eman hauci, behar eguin gudu
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: BORROKA
Gazteleraz: llegar a las manos
Frantsesez: en venir aux coups
- xede egin
Azalpena: deliberatu
Adibideak:
Chede eguiñ çuen
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
- zakua soinean ibili
Azalpena: arlote bizi
Adibideak:
Finean gaizki dena ohitu gaztean gaharrean bioa gacua soiñean
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
Kontzeptuak: ARLOTEKERIA
- zarrapo egin
Azalpena: bidegabe bat egin
Adibideak:
Norbaiti çarrapo eguiñic
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
- zinta urreztatua baino baliosagoa izan
Azalpena: balio handia ukan
Adibideak:
Ciñta urreztatua baiño, baliosago dena
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852