- Anbotoko harkaitza bera ere ipurditik atera
Azalpena: indar handia ukan
Adibideak:
Aterako nuan nik ipurditik Anbotoko arkaitza bera ere
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: INDARRA
- Anbotoko sorginarekin ezkontzera (bidali)
Azalpena: solasa edo harremanak haserrez hautsi
Adibideak:
Ezkon zaite Anbotoko sorginarekin, nai badezu.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- adarra jo
Azalpena: trufatu
Adibideak:
Orrela izango degu... adarra jotzia
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: UMOREA
Gazteleraz: tomar el pelo
Frantsesez: faire la barbe
- aho(a) betean
Azalpena: ozenki
Adibideak:
gezurrik eta zatarkeririk dollor lizun ta lotsagabienak aoa betean jaurtigitzen.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: OZENTASUNA
- ahoa bete hortzekin
Azalpena: txunditurik
Adibideak:
larrañekoak aoa bete ortzekin gelditu ziran
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: con la boca abierta
Frantsesez: bouche bée
- ai ene bada-ta!
Adibideak:
Ai ene badata! Nork agindu zion zezen aserreari eup egitea?
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- ainainino arraiopola!
Adibideak:
Aiñaniño arraio pola! otso aldraren bat?
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: HARRIDURA
- aingeru joala!
Adibideak:
a, bai! Aingeru joala! Austin zera zu, elgetarra.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: HARRIDURA
- aitaren (eta) semearen!
Adibideak:
Zer diok, motel! Aitaren Semearen...!
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- akerraren adarra baino okerragoa(k)
Azalpena: oker
Adibideak:
badira norbaitzuk akerraren adarra baño okerragoak.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: OKERKERIA
- alajainena!
Adibideak:
alajañena! Orrelako menditxo bat bagiñu.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: HARRIDURA
Frantsesez: sacrebleu
- alajainkoa!
Adibideak:
ala jainkoa! ori alda gizonari emateko erantzuera?
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: HARRIDURA
Frantsesez: sacrebleu
- alferrik galdu
Azalpena: hondatu
Adibideak:
Antxen zegoan ta bertan alperrik galdu zuten
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: HONDAMENA
Gazteleraz: echar a perder
- arao ta birao
Azalpena: madarikazioka
Adibideak:
Pitsa zeriola, arao ta birao, ekin zion ukabilka.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- arbiloreak jaio arte
Azalpena: garizuma arte
Adibideak:
ezingo aiz egon arbi loreak jaio arte.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- ardatza baino tenteago
Azalpena: tente
Adibideak:
bazijoan amonatxoa, ardatza baño tenteago.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- argizari-jale
Azalpena: elizkoi
Adibideak:
bera argizai jaliak! Biba la república!.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- arnas estuka
Azalpena: arnasa hartu ezinik
Adibideak:
udako bero galdatan, izerditsu, arnasestuka, oso nekaturik.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: sin aliento
Frantsesez: à bout de souffle
- arraioak ez baituk!
Adibideak:
neuk erreko diat Bidaurreta, neuk, arraioak ezpaituk.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: HARRIDURA
- arraiopola!
Adibideak:
Arraio pola! Nere diru guztiak Maleni emateko ustean etorri ta.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: HARRIDURA
- arrane arranea!
Adibideak:
arrane arrania! eztakite Oñatin nolako semetxoa daukaten!...
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: HARRIDURA
- arranietan!
Adibideak:
arranietan! Txanpaña edatiarren, belarri bat emango nikek - esan oi zuan Odolkik.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: HARRIDURA
- arranoetan!
Adibideak:
Arranoetan! Eztauka errapea makala.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: HARRIDURA
- arren bai arren
Adibideak:
jaietarako danak etorri zeitezela, arren bai arren eskatuz.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- arren egin
Azalpena: eskatu
Adibideak:
Arren egin giñon Joanesi lagun zaigula Aitzagorri gañeraño
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- (neure, heure, bere...) artean
Azalpena: norberaren baitan
Adibideak:
Maxolok, bere artean: ta bear luke.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: para (mis, tus, sus...) adentros
Frantsesez: dans son for interieur
- astegun buruzuria
Azalpena: lan eguna
Adibideak:
Etzan geiago bear, astegun buruzurian beintzat.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- astoaren arrantza
Azalpena: baliorik gabeko gauza edo pertsona
Adibideak:
albistari orren egia ta astoaren arrantza.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: BALIOA
Gazteleraz: la carabina de Ambrosio
- (ezeri, inori) aurpegi(a) eman
Azalpena: erasoari erantzun
Adibideak:
Arpegi eman zioten gurasoa
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: plantar cara
Frantsesez: faire face
- aurpegia atera
Azalpena: erantzule izan
Adibideak:
Badaki umezurtzagatik arpegia aterako zuana
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: dar la cara
- aurrea hartu
Azalpena: abantailatu
Adibideak:
dinbi ta danba batak besteari aurrerik artu ezinda
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: ABANTAILA
Gazteleraz: tomar la delantera
Frantsesez: prendre l'avantage
- auskalo
Adibideak:
auskalo ze praka ta ze jantzi dauzkan arrek.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: cualquiera sabe
- (inoren, inori) azpiak jan
Azalpena: maiseatu
Adibideak:
Zertan zaudete beti emen sartuta? Norbiti azpiak jaten?
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: MAISEAKETA
- badaezpada(n) (ere)
Azalpena: zer gerta ere
Adibideak:
etzuan nai mutillak bere tokia utzi, badaezpada ere.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: por si acaso
Frantsesez: à tout hasard
- badaezpadako
Azalpena: epel, ganora gutxiko
Adibideak:
ta jantzi apañaren barruan bada-ezpadako biotz aldakor txakillak ugari.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- bai arranietan!
Adibideak:
Zolia du mingaña, azkarrak dazka beso ta biatzak. Bai arranietan!
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- bai horixe!
Azalpena: bai
Adibideak:
bai gogokoak, bai orixe.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Frantsesez: bien sûr
- bai zera!
Azalpena: ironiaz, ezezkoa
Adibideak:
esana dago eztirala jakintsuak, bai zera!
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- bat edo bat
Azalpena: bakarren bat
Adibideak:
baña arratsalde-erdirako bat edo bati.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Frantsesez: un ou autre
- bat edo beste
Azalpena: bakarren bat
Adibideak:
ta pozik bat edo beste galdu ezpazait.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Frantsesez: un ou autre
- bat-batean
Azalpena: ezustean
Adibideak:
ta bat-batean gero, ganbaratik ukullura, bazterrak eta tresna guztiak ikusten abitu.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: de repente
Frantsesez: tout à trac
- bat-batera
Azalpena: ezustean
Adibideak:
bat batera, zakurrak, itxumustuan jaikita.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: EZUSTEA
Gazteleraz: de repente
Frantsesez: tout à trac
- bat-baterako
Azalpena: ustekabeko
Adibideak:
Zezenak, edo Moxolok, bat baterako zalaparta bizian.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- bateko eta besteko
Azalpena: gzutiak
Adibideak:
alderdi bateko ta besteko gaitasunak neurtzen.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- batera eta bestera
Azalpena: edonora
Adibideak:
gazte biak ate aurreko larreñean zebiltzan, batera ta bestera.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- batera etorri
Azalpena: iritzi bereko izan
Adibideak:
Iritxi bai, denok batera etorriko bagiña
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: ADOSTASUNA
- batez ere
Adibideak:
bazakizkian zer leku zeuzkaten goi urdiñean izarrik nagusienak artizarrak batez ere.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: sobre todo
Frantsesez: surtout
- bazterrak erabili
Azalpena: (baserriako) lanak egin
Adibideak:
Somorrostrora mutilla ta bazterrak erabiltzeko naikoa indarrik ez etxean!
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: AHALEGINA
- begia(k) erabili
Azalpena: adi egon
Adibideak:
Erabili zituan inguru guztian bere begi nabarra
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- begiz jo
Azalpena: bereizi, desiratu
Adibideak:
Jartzen ziran lurrean zabal zabal, aurretiaz begiz jotako kerizpe batean
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: echar el ojo
Frantsesez: serrer la vis
- behin edo behin
Azalpena: inoizka
Adibideak:
baño, azkenean ere, bein edo bein, Joanes ta Antonek alkar arturik.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: alguna que otra vez
Frantsesez: parfois
- behingo batean
Azalpena: fite
Adibideak:
beingo baten zabaldu ziran pelotalekura.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- behingotik behingora
Azalpena: aldizka
Adibideak:
beingotik beingora buru, anka ta besoak aruntz ta onuntz aldatuaz.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- behinik behin
Adibideak:
erbestekoari etzaio iñon ere ain ondo begiratzen, ezagutu artean beiñik-bein.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: al menos
Frantsesez: au moins
- bejon (dei(n)ala, deizula, deiola...)
Adibideak:
bejondaiola, Jaungoikoak gorde gaitzala...
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- (ezergatik) belarri bat eman
Azalpena: desiratu
Adibideak:
Txanpaña edatiarren, belarri bat emongo nikek
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- (ezergatik) belarri biak moztu
Azalpena: desiratu
Adibideak:
Belarri biak moztuko zituzkean Joanesek, Azkarragako semeak ondo ikusteagatik
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: GUTIZIA
- bero galdatan
Azalpena: bero handitan
Adibideak:
udako bero galdatan, izerditsu, arnasestuka oso nekaturik.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- bertan behera utzi / laga
Azalpena: bat batez abandonatu
Adibideak:
Bertan bera utzi naute langille guztiak
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- beste gabe
Azalpena: aitzakia arinez
Adibideak:
emaztearen amak alperra deitu ziolata beste gabe.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: sin más
- besterik ezeko
Azalpena: erdeinagarri
Adibideak:
Martin besterik ezeko ezkongaia zan.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: MESPREZUA
- betilundu
Azalpena: tristatu
Adibideak:
Aitona, ez bedi orrela betillundu. jan beza
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: TRISTURA
- biba la pepa ibili
Azalpena: festan ibili
Adibideak:
Ta viva la pepa! ibiltzeko naikua txanpon
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- bihar edo etzi
Azalpena: noizbait
Adibideak:
biar edo etzi nizaz aspertuko lirake.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: tarde o temprano
- (inoren) bihotzeko ez izan
Azalpena: maitatua ez izan
Adibideak:
Bera etzala iñoren biotzeko, ta ortik animaren samiña.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- birikak bota
Azalpena: ezin gehiagoz ahalegindu
Adibideak:
Birikak bota bearrean eztarriak eten bearrean ojuka
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: AHALEGINA
- bitartean
Azalpena: artean
Adibideak:
alkarri itzerdika batzuk esan bitartean, aukeratu zituzten berriz, banan banan ikusiaz, lenago ere ondo aukeratuta zeuden aizkorak.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: mientras tanto
Frantsesez: entre temps
- bizarrez oso jantzi
Azalpena: adindu
Adibideak:
Eta gaur, bizarrez oso jantzi danean
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: HELDUTASUNA
- (inoren) bizkarretik
Azalpena: bestek ordainduta
Adibideak:
urdaia ta baburruna; zuen bizkarretik gabiltz.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: BALIAKETA
Gazteleraz: a (mi, tu, su...) costa
- burua lehengo lepotik eduki
Azalpena: iritziz edo ohituraz ez aldatu
Adibideak:
Lengo lepotik zeukan arrek burua
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: IRMOTASUNA
- (neure, heure, bere...) burutik
Azalpena: norberaren sortzez
Adibideak:
beti zerbait esan behar izaten zien aitonak, bere burutik.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: por (mi, tu, su...) cuenta
Frantsesez: de son propre chef
- deabru arranea
Adibideak:
diabru arrania! zertan baña?
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: ¡por todos los demonios!
- (inorenak) egin
Azalpena: hil
Adibideak:
Zureak egin zuan... Au larria!
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: HERIOTZA
Frantsesez: avoir son compte
- egitekoa egin
Azalpena: gauza zail edo izugarri bat egin
Adibideak:
oraindik egingo det nik egitekoa
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: HARRIDURA
- (inor) egon tokian lurrak irenstea (opa)
Azalpena: gorrotatu
Adibideak:
Dagoan tokian lurrak irentsiko al du
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- egundaino halakorik
Adibideak:
egundaño alakorik! Azkenengo zuaitzean, seigarrenean, or nunbait zebiltzan biak.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: ¡habráse visto!
- egundokorik (...)-en
Azalpena: ahal den modurik -enean
Adibideak:
egundokorik txoroen, deadar lakaio parregarriak egiñaz.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- elkar hartu
Azalpena: elkartu
Adibideak:
Joanes ta antonek alkar arturik erabaki ta korapillatu zan mikalla ta iñazio mariren ezkontza
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: ELKARTASUNA
- elorrio ikusi
Azalpena: sufritu
Adibideak:
Pedro Migel ezin jeiki zala, zioten, etsipenean erorita bestien bearrean zagoala. Orduan Elorrio.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- (neure, heure, bere...) eltzeari su eman
Azalpena: norberaren alde ari
Adibideak:
Nere eltzeari bakárri su eman bear diot
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: arrimar el ascua a su sardina
Frantsesez: prêcher pur son saint
- ernio baino gorago jaso
Azalpena: goraipatu
Adibideak:
Jasotzen du batek bere gizon autua Ernio baño gorago
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- erraiak jan
Azalpena: amorratu
Adibideak:
Paulari esan ondoren, aserrez irakiten, erraiak jaten
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: comerse las tripas
- (neurak, heureak, bereak...) eta bi
Azalpena: egundokoak
Adibideak:
aitzen dituzte ba bereak eta bi.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- etxea beteko
Azalpena: eder
Adibideak:
Au gauza guztien amaitu beharra! Badijoakigu, laster dijoakigu. Etxea beteko gizona!
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: EDERTASUNA
- etxekalte
Azalpena: norbere buruaren hondatzaile
Adibideak:
etxekalte guztiak eta emakume arrotz lasai batzuek.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- euritik erasoaldira
Azalpena: okerretik okerragora
Adibideak:
Manuel Azkarragaruntz atera zan. Goibeletik tromoira, euritik erasoaldira.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: OKERKERIA
- ez ba
Azalpena: ez
Adibideak:
ez ba, ez ba... Ori, lau ta erdian jarri nezake.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: EZETZA
- ez bezala
Azalpena: desberdinki
Adibideak:
bestek ez bezela maitatzen detalako?
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- ez hanka eta ez buru
Azalpena: trakeski
Adibideak:
ez anka ta ez burú idoro zuan odolki ardangelan.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: sin pies ni cabeza
Frantsesez: sans queue ni tête
- ez horixe
Azalpena: ez
Adibideak:
izketan ta berriketan eramango zioten, baño ez lanean, ez orixe.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: EZETZA
- ez mutik ez zirkinik egin
Azalpena: ezer ez egin
Adibideak:
Iñork eztu mutik eta zirkiñik egiten
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- ezpainetatik ezpainetarako hizketarte
Azalpena: azaleko hizketa
Adibideak:
ezpañetatik ezpañetarako izketarte otza izan degu alkarrentzat.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- eztaietara baino gogotsuago
Azalpena: pozik
Adibideak:
zezenetara baño errezago eztaietara baño gogotsuago.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- eztarriak eten
Azalpena: oihu handiak egin
Adibideak:
Asi ziran batzuek berriren berriz biriak bota bearrean eztarriak eten bearrean ojuka
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- eztula eta buruko mina uztartzea
Azalpena: elkarren premian (edo ironiaz, elkargaitzak) diren bi egoera edo pertsona elkartzea
Adibideak:
-Ja ja iii! Eztula ta Burukomiña uztarrian.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- (inoren) gain
Azalpena: (inoren) ardurapean
Adibideak:
nola beragain bizizan.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: BALIAKETA
Gazteleraz: a (mi, tu, su...) cargo
Frantsesez: sur son compte
- gainez egin
Azalpena: konplitu
Adibideak:
Neurriak gañez egitea, etxerako bidean
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- (inoren) galdea egin
Azalpena: ezkontzeko eskatu
Adibideak:
Lusia, beste alakok zure galdea egin du
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- ganbarako aleak
Adibideak:
ganbarako aleak eta ukulluko eleak urtean baño urtean geiago urritu ziran.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- garo lehorra baino hiarrago eta zimurrago izan
Azalpena: iharra eta zimurra izan
Adibideak:
Garo legorra baño igar ta zimurragoa
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- gatz gutxiko
Azalpena: motel
Adibideak:
bai gatz gutxiko emakumeak!
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: MOTELTASUNA
- gauza ez izan
Azalpena: gai ez izan
Adibideak:
Gauza ez ni oien burutzat joateko
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- gogoan eduki
Azalpena: gogoratu
Adibideak:
Gogoan daukat nola esan zigun barkatzeko bere gaiztakeria
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: tener en cuenta
- gogoan gorde
Azalpena: gogoratu
Adibideak:
gogoan gorde zuan eleketa pedro migelek
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- gogoan hartu
Azalpena: gogoratu
Adibideak:
gogoan artu dezu zeure eskabidea
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: tomar en cuenta
- (ezertarako) gogoaren bizarra ekarri
Azalpena: (ezertarako) gogoa eduki
Adibideak:
Jolaserako goguaren bizarra dakartzu zeuk
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- gogobeteko
Azalpena: gogoko
Adibideak:
Malentxo beren gogo betekoa zan.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- gogobetekoa(k) izan
Azalpena: gustuko izan
Adibideak:
Maitetasun ori nere gogobetekoa den, paulatxo
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- gogor egin
Azalpena: erasoari erantzun
Adibideak:
Jaungoikoari gogor egitea?
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: ERASOA
Gazteleraz: hacer frente
Frantsesez: faire face
- goibeletik trumoira
Azalpena: okerretik okerragora
Adibideak:
Manuel Azkarragaruntz atera zan. Goibeletik trumoira, euritik erasoaldira.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: OKERKERIA
- goizetik gauera
Azalpena: ezustean
Adibideak:
goizetik gabera eztatik nola dirutua.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: EZUSTEA
Gazteleraz: de la noche a la mañana
Frantsesez: du jour au landemain
- gut(x)i gora behera
Azalpena: alde gutirekin
Adibideak:
Au, gutxi gora bera, esan zion Maleni amonak.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: ANTZA
Gazteleraz: poco más o menos
Frantsesez: à peu près
- hain zuzen
Adibideak:
ain zuzen orduantxe zegoan Pedro Anton zarra.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- hainbat (...)-en(a)
Azalpena: ahal den modurik -enean
Adibideak:
kendu izak bizar oiek ainbat lasterren.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- haize-buru
Azalpena: txolin
Adibideak:
aizeburu, etxekalte guztiak eta emakume arrotz lasai batzuek.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: casquivano
- haizerik ez den urtean
Azalpena: inoiz ez
Adibideak:
aurki biurtuko diat -Bai, Azerik eztan urtean.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: EZETZA
Gazteleraz: la semana que no tenga viernes
Frantsesez: la semaine de quatre jeudis
- hala ere
Adibideak:
ala ere, morroia badatorkit, larunbatetan jaixten naiz Zabaletara, nere emazte, seme, illoba ta bazterrak ikusiaz.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: no obstante
Frantsesez: cependant
- halako batean
Azalpena: noizbait
Adibideak:
alako baten, -bakoitza bere tokira! agindu zuan.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: ETORKIZUNA
- halaz guztiz ere
Adibideak:
alaz guziz ere, len baño maiztxoago ta apeta geiagoz etortzen zan.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: con todo
Frantsesez: malgré tout
- handia da horratik
Adibideak:
Andia da orratik ezer ez geiago adieraztea.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- handiak esan
Azalpena: haserre hitzak edo beldurgarriak esan
Adibideak:
Andiak esaten ziran: gaberdian, onelako tokitan, bata besteari txistuka zebiltzala.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: ESATEA
- hanka(k) jaso
Azalpena: ihes egin
Adibideak:
Ederki jasotzen ditu atzeko ankak!
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: IHESA
Frantsesez: prendre ses jambes à son cou
- hara bestea
Adibideak:
-Ara bestea! Zer degu, Moxolo?
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: ¡mira el otro!
- harako batean
Azalpena: noizbait
Adibideak:
Arako baten Paulak -banua ni- azaldu zuan.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- harrika eman
Azalpena: harrikatu
Adibideak:
Bein eskale arrotzari arrika eman
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- haruntz eta honuntz
Azalpena: edonora
Adibideak:
eztaietan ibilli zan, jo ta ausi aruntz ta onuntz etxerik etxe.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- (inoren) haserrean erori
Azalpena: inoren haserrea jaso
Adibideak:
bildurrez nago nobaiten aserrean eroriko ez ote naizen
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: ETSAIGOA
- hau da hau
Adibideak:
auxen dek auxe! Batak moja dijoala, ta besteak, etxetik alde.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- hau ere bada ba
Adibideak:
au ere bada ba! beretzat aña izan ez ta besteak baño geiago dala.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: ¡habráse visto!
- hemendik edo handik
Azalpena: edonon
Adibideak:
emendik edo andik zerbaiten alkartasuna bear zuten izan.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- (ezeri) hesia ipini
Azalpena: gogo bat edo ihardun bat erreprimat u
Adibideak:
Ta destañarik andienak esaten zituztenak, esia ipiñi zioten, ezpañetan, biotzetik zetorkioten geiegizkeri ari.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: atar corto
Frantsesez: serrer la bride
- hileta jo
Azalpena: kexatu
Adibideak:
Iñoren itzik entzun gabe, illetarik nori jo ezta, barruko jantzia zeñek garbiturik etzuela
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- hitza jan
Azalpena: agindutakoa ez bete
Adibideak:
Baño bestetik norbere itza jatea etzan itxurazkoa
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: AGINDUA
Frantsesez: revenir sur sa parole
- hitzaspertu
Azalpena: hizketa lasai
Adibideak:
Baño lagunagatik itz aspertu bat egin bearko.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- hitzetik hortzera
Azalpena: tanpez, berehala
Adibideak:
itzetik ortzera, asuna baño berdeago jarri zan.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: de repente
Frantsesez: tout à trac
- hitzik ez atera
Azalpena: ezer ez esan
Adibideak:
Larrañekoek aoa bete ortzekin gelditu ziran, itz bat atera ezinda
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: ISILTASUNA
Gazteleraz: no decir ni pío
- hondakinetan egon
Azalpena: zahartu
Adibideak:
ondakiñetan natxiok
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: ZAHARTZEA
- hor hemen
Azalpena: hainbat lekutan
Adibideak:
or-emen eroritako saldan pilin ta gozo apurretan mardokiro pillaturik.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- hor konpon egin
Azalpena: ez arduratu
Adibideak:
Beartsuari or konpon egin
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: AXOLA
- hor konpon!
Adibideak:
nai zuana egin zezala, or konpon.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: ahí (te) las arregles
- hor nonbait
Azalpena: paretsu
Adibideak:
-Sasikoa beraz? -Or nunbait.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: ANTZA
Gazteleraz: por ahí por ahí
- hor zagok ba
Adibideak:
Moldakaitza izan, or ziok ba!
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: ahí está el quid
- horratik ere
Adibideak:
orratik ere, noiz edo noiz etorri oi zan eskutiz bat.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: de todos modos
Frantsesez: de toute façon
- horruntz ta honuntz
Azalpena: lekuz leku
Adibideak:
gelditu gabe dabil orrutz ta onuntz.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- hortik edo hemendik
Azalpena: nonbaitetik
Adibideak:
ortik edo emendik, janari gozo ugaria lortuko eztuanik gau orretarako.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
- (inori, ezeri) hortzak erakutsi
Azalpena: kontra atera
Adibideak:
Zorrari urtzak erakutsi
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: MEHATXUA
Gazteleraz: hacer frente
Frantsesez: faire face
- hotzbero
Azalpena: istilu
Adibideak:
erabili zituan otz-bero ta istillu larriak.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- idiak baino urdail hobeagoa ukan
Azalpena: jatuna izan
Adibideak:
Bai, jango dik, idiak baño urdall obea zeukak eta
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- ihesi doan zakurrari buztanean su eman
Azalpena: sentimenduak areagotu
Adibideak:
Igesi dijoan zakurrari bauztanean su eman diot
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: echar leña al fuego
Frantsesez: jeter de l'huile sur le feu
- inoiz batean
Azalpena: noizbait
Adibideak:
iñoiz baten duruakin eztakit zeñi arrika eman ziotena.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: ETORKIZUNA
- inoiz behin
Azalpena: inoizka
Adibideak:
iñoiz bein Joanes argiak adierazi oi zion.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: alguna que otra vez
Frantsesez: parfois
- inoiz edo berriz
Azalpena: inoizka
Adibideak:
ez urietan bezela maiz ta ugari, baizik noizean behin, urri, bakan, iñoiz edo berriz.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: alguna que otra vez
Frantsesez: parfois
- inondik inora (ez)
Azalpena: inola (ez)
Adibideak:
iñondik iñora ezin ulertu zuten alkar.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: EZETZA
Gazteleraz: de ninguna manera
Frantsesez: d'aucune manière
- ipurdia lurretik hurrean eduki
Azalpena: prestueza izan
Adibideak:
Gizon prestua izateko ipurdia lurretik urrean zeukak orrek
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- irri eta ziri
Azalpena: bromatan
Adibideak:
Berotzen dira ezta-baida zitalean irri ta ziti dabiltzala.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- (inork inor) itsasoko hondarretaraino jaitsi
Azalpena: gutietsi
Adibideak:
Jetxitzen du besterk itxasoko ondarretaraño
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- itsumustuan
Azalpena: presaka
Adibideak:
itxumustuan jaiki eta ekin zion zelaian zear zaunkaka.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: ITSUTASUNA / PRESA
- (ezer) itxura ez izan
Azalpena: desegokia izan
Adibideak:
Etzala itxura, erbestean, edozeñekin!
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- (inori) itzala ukan
Azalpena: errespetoa ukan
Adibideak:
Ta ez aitari itzal andia ziolako bakarrik
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- izan ere
Adibideak:
izan ere, aukerakoa da gaurko euskaldunen txapela orretarako.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: por cierto
- izen handiko
Azalpena: ospetsu
Adibideak:
Sendakin orrek, toki askotako eltzeak ikusi ditu izen andiko lau-ortza dauka; gaisoari begiratzen bai, baña, ostaturik onenetan, lagun arteko janbatzarretan gertatzen ere badaki
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- izen handiko lauhortza eduki
Azalpena: gurmeta izan
Adibideak:
Sendakin orrek, toki askotako eltzeak ikusi ditu izen andiko lau-ortza dauka; gaisoari begiratzen bai, baña, ostaturik onenetan, lagun arteko janbatzarretan gertatzen ere badaki,...
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- izerdi patsetan
Azalpena: izerditan
Adibideak:
izerdi patsetan, koipe ta lurrunetan.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: AHALEGINA / NEKEA
Frantsesez: en nage
- izpi batean
Azalpena: fite
Adibideak:
izpi baten igaro zituan Oñatiko kaleariak.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: ARINTASUNA
- jainkoa zahartu baino lehen
Azalpena: inoiz ez
Adibideak:
-biar edo etzi... -Edo etzidamu: Jaungoikoa zartu baño len.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- jesusen izenean
Adibideak:
ekarri zadazute? bada? Jesusen izenean!
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- jo eta hautsi(an)
Azalpena: eginahalean
Adibideak:
ura udaletxean sartzeko jo ta ausi zakarrean ibili ziran.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: AHALEGINA
- (inori) kaka egin
Azalpena: trufatu
Adibideak:
egiten diat nik iri
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- kakalardo
Azalpena: ergel
Adibideak:
gezurti! kakalardo! labezomorro!... eztet ixildu nai.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: ERGELKERIA
Gazteleraz: zampabollos
- (inori) kaskarra berotu
Azalpena: jo
Adibideak:
Baita neuri ere zuri kaskarra berotzea
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: zurrar la badana
Frantsesez: passer à tabac
- kito egin
Azalpena: diruzko edo bestelako zorra ordaindu
Adibideak:
Ondorean zor guztiak kito egin ta artu-eman sakonagoetan pizkor leiatu
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- kopeta lainotu
Azalpena: tristatu
Adibideak:
Parre algaretan zeudenai kopeta lañotu zitzaien
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: TRISTURA
- (neure, heure, here...) labea iziotu
Azalpena: norberaren alde ari
Adibideak:
Malentxo ikusiaz ta aidien aurrean apal itxurak egiñaz ixiotzen zuan bere labea
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: arrimar el ascua a su sardina
Frantsesez: prêcher pour son saint
- (neure, heure, bere...) labeari su eman
Azalpena: norberaren alde ari
Adibideak:
Bakoitza bere labeari su ematen
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: arrimar el ascua a su sardina
Frantsesez: prêcher pour son saint
- lajaineta
Adibideak:
nik lortu ezin detana jaditxiko aldek? lajañeta!
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Frantsesez: sacrebleu
- (inor) lana eta besteak jana egin
Azalpena: lana besterenztzat egin
Adibideak:
Norberak lana eta besteak jana
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: trabajar para el inglés
Frantsesez: travailler pour le roi de Prusse
- lanak ukan
Azalpena: zaila gertatu
Adibideak:
Lan aundiak izan nituan enparantzara igarotzen
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: costar trabajo
- (inori) larrua kendu
Azalpena: inorengatik marmarka ari
Adibideak:
Goiko ta bekoai erruki gabe larrua kentzen
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: ERAILKETA
- larrua lasaitu
Azalpena: asko jan
Adibideak:
Guztiak bete zuten urdailla galanki, guztiak lasaitu zuten larrua ezin geiagoan
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: JATEA
Frantsesez: faire ripaille
- larrumieta
Adibideak:
larrumieta! Obe bai gezurra balitz.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- lehenean eduki
Azalpena: ez aldatu
Adibideak:
Zabaletako baserrian euskalduntasuna oso lenean daukate, lenean ta berean,
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- lehenean eta berean
Azalpena: aldatu gabe
Adibideak:
euskalduntasuna oso lenean daukate, lenean ta berean.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- leiho eme
Azalpena: beti leihoan dagoen emakume
Adibideak:
erraietako umearen guda ikusten duan leioeme baten irudira.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- lekutan egon
Azalpena: urrun egon
Adibideak:
Adiskidea, zenbat eskatzen dezu idiak gatik? -Emezortzi ontzako -Lekutan ziok
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- lepoa eman
Azalpena: mesprezatu
Adibideak:
Lepoa eman zion sendakiñari
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: MESPREZUA
- (inoren) lepotik
Azalpena: bestek ordainduta
Adibideak:
bestien lepotik galanki edaten dakitenak.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: BALIAKETA
Gazteleraz: a (mi, tu, su...) costa
- lo aspertu
Azalpena: lo lasai
Adibideak:
lo aspertu bat egin gabe.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- (inork, ezerk) lokarririk ez ukan
Azalpena: mugarik ez ukan
Adibideak:
Pozak etzuen lokarririk Zabaletan
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: UGARITASUNA
Gazteleraz: no tener límites
- lupuak jatea (opa)
Azalpena: gorrotatu
Adibideak:
Lupuak jango al au
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- lur eman
Azalpena: ehortzi
Adibideak:
Zeñi lur eman diote?
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- lur(ra) jo
Azalpena: hondatu
Adibideak:
Ameriketan genduzan gure itxaropenak, baño juan ziran betiko. Gure osaba orrek lurra jo emen zuan da
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: HONDAMENA
Gazteleraz: venirse abajo
Frantsesez: tomber dans la dèche
- mingaina eta bihotza batera ez ibili
Azalpena: faltsua izan
Adibideak:
Ana Joxeparen esanak ez dira siñistu bear gai orretan, bada mingaña ta biotza etzebilzkon batera
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- (inor) mingainez orraztu
Azalpena: kritikatu
Adibideak:
Danak ez, baño geienak mingañez dakite ederki orrazten
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: MAISEAKETA
Gazteleraz: poner verde
Frantsesez: casser du sucre sur le dos (de quelqu'un)
- mokoilua harrapatu
Azalpena: mozkortu
Adibideak:
Nik arrapatu bear diat mokolloa
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: MOZKORKERIA
Gazteleraz: agarrarse una mona
Frantsesez: prendre une cuite
- (ezergatik) mototsa saldu
Azalpena: desiratu
Adibideak:
Ezkontzeagatik mototsa salduko luteken neskatxak
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- mutik (ere)
Azalpena: batere ez
Adibideak:
baño arrezkero, luzaroan, urtietan, mutik ere ez, osaba il balitz bezala.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: ni mu
- nagiak bota
Azalpena: logalea astindu
Adibideak:
Nagiak botatzen zituzten
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: LOA
- nahi eta (nahi) ez
Azalpena: beharrez
Adibideak:
nai ta nai ez iduki bear.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: BORTXAZKOA
Gazteleraz: quieras que no
Frantsesez: de gré ou de force
- nahi eta nahiezko
Azalpena: beharrezko
Adibideak:
Naita naiezkua da gurutzea josatzea.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: BORTXAZKOA
- nekez baino nekez
Azalpena: nekez
Adibideak:
Ogei urteko ardura ta lan zindoak nekez baño nekez gallartu zuan bezela.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: NEKEA
- noiz edo noiz
Azalpena: noizbait
Adibideak:
noiz edo noiz urratu zitzaiezten lokarriak.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA / ETORKIZUNA
- noizean behin
Azalpena: aldizka
Adibideak:
noizean bein animako beroaldi on batzuek izanda ere.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- noizean behingo
Azalpena: adizkako
Adibideak:
noizean beingo gaztai egiteak.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
- noizik behingo
Azalpena: aldizka
Adibideak:
eliz-kanpaiak, noizik beingo dumm... dunn!...
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- nolanahi ere
Adibideak:
nola nai ere Burgos aldean eztu euskararik billatuko beintzat.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: de todos modos
Frantsesez: de toute façon
- non edo non
Azalpena: nonbait
Adibideak:
bazeukan urre mordoxkaren bat norbati emanda ere, edo non edo ondo gordeta.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
- ogipeko
Azalpena: morroi edo neskame
Adibideak:
piztien bildurrez ta eskergabien ogipeko.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- oilo errerik ez bilatu
Azalpena: gaitzak pairatu
Adibideak:
Kolorado ibaiaren ertzak badakizkite Pedro Migelek erabilli zituan otz-bero ta istillu larriak, iñoren mendeko egon zan bitartean. Etzuan bereala ollo errerik billatu.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- oilo jale
Azalpena: jatun
Adibideak:
Jatunak alderdi guztietan dira, baña egingo nuke eztala iñon Euskalerrian beste ollo-jale ta Txanton Piperri.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: tragaldabas
Frantsesez: avaleur de pois
- oinezkorik nahi ez eta zaldizkorik ez etorri
Azalpena: onenaren zain ezer gabe gelditu
Adibideak:
Geiegi nai zutelako, batere gabe gelditu diranak. Oñezkorik naiz, zaldizkorik etorri ez.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- ok egin
Azalpena: ase
Adibideak:
Ok egin, ase, ito ta upeldu
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- orpoz ipurdi
Azalpena: laster bizian
Adibideak:
itxumustuan, iraulka, orpoz ipurdi, erori ta jeiki.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: ARINTASUNA
Gazteleraz: a todo correr
Frantsesez: à toutes jambes
- (inor) orrazerik gabe orraztu
Azalpena: kritikatu
Adibideak:
Edozein orraztu, orrazi gabe jakiña: danak ez, baño geienak mingañez dakite
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: MAISEAKETA
Gazteleraz: poner verde
Frantsesez: casser du sucre sur le dos (de quelqu'un)
- orraztu beharra eduki
Azalpena: erakutsi baten premian egon
Adibideak:
I Orraztu bear andia daukate askok
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- prakak behetik gora jantzi
Azalpena: gizon izan
Adibideak:
Betik gora prakak jazten dituanik iñon bada
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: vestirse por los pies
- sakelara usain egin
Azalpena: inoren diruari igarri
Adibideak:
Bidaztien sakelera usai egiten ederki oitua zegoan
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: DIRUA
- sari bila joan eta neke berriak aurkitu
Azalpena: onena espero eta bestela gertatu
Adibideak:
Zoriona itxaron ta atsekabea idoro, sari billa ta neke berriak arkitu
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: ir por lana y salir trasquilado
- sasiko masustarik helduena baino biguinago egon
Azalpena: eztitasunean egon
Adibideak:
Ta nola erantzun dit Mari Batistak! Bigunago zegoan sasiko masustarik elduena baño.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- soinua ukan
Azalpena: itxurak egin
Adibideak:
-Lengoa utsa da, utsa Oñatiko aundiekin aberastasuna nere anaiarenaren ondorako. -Soñua badu beintzat
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: ITXURA
- soro bazterrean
Azalpena: edozein lekutan
Adibideak:
Iñazio Mari bezelako mutillik ezta soro bazterrean billatzen.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- suak hartu
Azalpena: haserretu
Adibideak:
luisak, aserre, suak arturik eta sokorra joaz
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: montar en cólera
Frantsesez: monter sur ses grands chevaux
- tati egin
Azalpena: eskaini eta ez eman
Adibideak:
Eutsi ta tati egin ta etxera biurtzen zala opilla
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- toki askotako eltzeak ikusi
Azalpena: jalea izan
Adibideak:
Toki askotako eltzeak ikusi ditu
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- topoz topo egin
Azalpena: topatu
Adibideak:
Ustegabe iñon topoz-topo egin bazuten
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- tutik (ere) (ez)
Azalpena: batere ez
Adibideak:
tutik etzekian erderaz.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: ni mu
- txepetxburu
Azalpena: txolin
Adibideak:
ta ille arroen azpian zentzun gabeko txepetxburu asko izan oida.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: cabeza de chorlito
Frantsesez: tête frêlée
- tximista gorria!
Adibideak:
Tximista gorria! ni baiño igarle obea az. (bein beti) tximista gorria! Ezadazula arpegi beltzaz begiratu.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- txitean potean
Azalpena: maiz
Adibideak:
ta mutikoek berriz txitean-potean bear zituzten praka berriak.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: cada dos por tres
Frantsesez: à tout bout de champ
- umeak gozotegira baino pozago
Azalpena: pozik
Adibideak:
umeak gozoegira baño pozago.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: ALAITASUNA
Gazteleraz: más contento que un crío con zapatos nuevos
- utik
Adibideak:
Nongoa ote da bera? Uuutik! bere errira dijoala! ...
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- utikan
Adibideak:
Uutikan mutillak! A ze izatekoak, ainbeste lan gurasoai eragin ta gero nai zuten lekura iges egiteko.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- zanbroak sortzeraino zigortu
Azalpena: jo
Adibideak:
Zanbroak sortzeraño zigortzen zituan, erruki gabe, ta oso leunki, izuturik bezela erantzuten zioten mutil pardelak.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Frantsesez: flanquer une pilée
- zangoak erabili
Azalpena: ihes egin
Adibideak:
Bai zankoak erabili gure zaragi-mutillak
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: IHESA
Frantsesez: prendre les jambes à son cou
- zazpi herrietako kanpaiak jota ere ez utzi
Azalpena: beti elkarrekin ibili
Adibideak:
Andres emaztegaiaz itxutua zegoan: Dionisiak, paperrean ezartzen zaigun musker baten antzera eutsi zion senargaiari, ta etzion utziko zazpi errietako kanpaiak jota era
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: no dejar ni a sol ni a sombra
Frantsesez: ne pas quitter (quelqu'un) d'une semelle
- zein baino zein (...)-ago
Azalpena: lehian
Adibideak:
zein baño zein naroago.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Frantsesez: à qui mieux mieux
- zer arraio
Adibideak:
ze arraio! Nork eztu noizean bein astakeriren bat egiten?
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: GALDERA
Gazteleraz: ¡qué carajo!
- zezenetara baino errazago
Azalpena: erraz
Adibideak:
zezenetara baño errezago eztaietara baño gogotsuago.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
- zilbor makala ez ukan
Azalpena: eraman handikoa izan
Adibideak:
Eztezu txilborra makala!
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: tener buen estómago
- zintzurreraino bete
Azalpena: asko jan edo edan
Adibideak:
Asko jan, galanki edan, zintzurreraño bete
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: JATEA / ZURRUTA
- ziria(k) sartu
Azalpena: trufatu
Adibideak:
Ziria sartu nai diak, baño ez nauk ain motza
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: tomar el pelo
Frantsesez: faire la barbe
- zirt edo zart
Azalpena: nolabait
Adibideak:
atsedenik gabe, zirt edo zart.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: NOLABAIT
- zirt edo zart egin
Azalpena: erabaki
Adibideak:
Bata otarragillea ta bestea zirt edo zart egitekoa
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: ERABAKIA
- ziskua askatu
Azalpena: dirua eman
Adibideak:
Orrek nai duana egingo da Zabaletan. Baño askatu bearko du ziskua, bai, Jaungoikoak laguntzen badit. Urre gorritan ekarri bearko ditu mutillak ezkontza diruak
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: DIRUA / EMANKORTASUNA / / ORDAINTZEA
Gazteleraz: aflojar la bolsa
Frantsesez: passer à la caisse
- zor eta lorrean
Azalpena: zorretan
Adibideak:
aura daramagun ogi pusketa zor ta lorrean jaten diñagu.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: ZORRAK
- zorro batean ezin bizi
Azalpena: elkarrekin ezin bizi
Adibideak:
Ori ta ni ezin gintezke zorro batean bizi
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gazteleraz: no poder vivir bajo el mismo techo
- zumea baino bigunagoa(k)
Azalpena: biguna(k)
Adibideak:
zumea baño bigunagoa zan, ta begia ipintzen zuan tokian jartzen zuan aizkora.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.