- aditzera ukan
Azalpena: entzuna egon
Adibideak:
Baculua arturic apropos iltzera joan izandu z ala det nic aditzera
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
- ahotan hartu
Azalpena: aipatu
Adibideak:
naspillatu nayean euscara garbia aotan artzen zuela naparren erria
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
- aldapa pikoa beti kontrario ukan
Azalpena: alferra izan
Adibideak:
Zaldi bat badaukat bentajaquicoa beti contrario du aldapa picoa
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Kontzeptuak: ALFERKERIA
- amaren titia aspaldi edan
Azalpena: zaharra izan
Adibideak:
Guipuzcoa chit leyal eta maitatia, aspaldi zun edana amaren titia
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Kontzeptuak: ZAHARTZEA
- (neure, heure, bere...) amaren titira jira
Azalpena: norberaren sailera itzuli
Adibideak:
Jarri ezquero beguira / arras ezagunac dira / Vriga eta Briga / Astarloac ditu gira / nor bere amaren titira
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
- argi eta garbi
Azalpena: argiro
Adibideak:
aitortu izan dute argui eta garbi.
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Gazteleraz: lisa y llanamente
Frantsesez: clair et net
- atzaparra agotzi / ezarri
Azalpena: harrapatu
Adibideak:
Baño atzaparra cion catu batec ezarri humildu zan sarri
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Gazteleraz: echar el guante
Frantsesez: mettre la main au collet
- aurpegia atera
Azalpena: erantzule izan
Adibideak:
Tolosar jaunari esaten diegu atera dezatela aurpegui emendik aurrera ez dedin goyerritarric aguintari
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Gazteleraz: dar la cara
- batekin hitzak eta bestearekin lanak ukan
Azalpena: faltsua izan
Adibideak:
Bataquin itzac eta besteaquin lanac cer eguin uste dezu ala bici danac
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
- batzuetan inki eta besteetan mako
Azalpena: irainka
Adibideak:
beste anitzec-ere charkeria asco esan izan dituzte euscararentzaco: batzuetan inki ta besteetan maco.
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
- begia bota
Azalpena: adi egon
Adibideak:
Goiz aski bota zion Alzuruk begia artu ere bay ongui goruntzen neurria
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Gazteleraz: echar el ojo
Frantsesez: serrer la vis
- begia ilun ipini
Azalpena: haserretu
Adibideak:
Eloy asi zanean claratzen eguia illun ifinten cion Camarac beguia
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Gazteleraz: fruncir el ceño
Frantsesez: froncer les sourcils
- begia(k) ipini
Azalpena: adi egon
Adibideak:
Eizagana ifinten badute beguia zucen asqui artuco diote neurria
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
- begia tientoan eduki
Azalpena: adi egon
Adibideak:
Bañan tientuan dauca zozoac beguia
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Gazteleraz: estar ojo avizor
- begietan eduki
Azalpena: gogoratu
Adibideak:
Sei urterem buruan chit nequez bildua beguietan daucagu onen ispillua
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Gazteleraz: tener presente
- behatza busti
Azalpena: ordaindu
Adibideak:
Camarac ere busti bear du beatza pagatcen dituela ardo ta legatza
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Kontzeptuak: ORDAINTZEA
Gazteleraz: aflojar la bolsa
Frantsesez: passer à la caisse
- behingoan
Azalpena: fite
Adibideak:
juecetara bague beingoan gucia laster erabaqui zan jaun oen aucia.
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
- biderik zabalena. (inoren) dina ez izan
Azalpena: mozkor egon
Adibideak:
lepoa luze siasca eguina bideric zabalena ez da aren diña
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
- bizian eta hilean
Azalpena: beti
Adibideak:
bician ta illean Guipuzcoatarrac alcarri laguntzeco chit dira leialac.
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Kontzeptuak: BETI, BETIKO, BETIRAKO
- burua kez bete
Azalpena: mozkortu
Adibideak:
Burua queaz betea zorabillaca / iritxi dabillela lurra giraca
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Kontzeptuak: MOZKORKERIA
- buruontar
Azalpena: onbera
Adibideak:
buru-ontar Fernando geure Erreguea.
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
- burutik elbarria egon
Azalpena: zoroa izan
Adibideak:
Icusi zutenean burutic elbarri
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Kontzeptuak: EROMENA
Gazteleraz: faltar(le) un tornillo
Frantsesez: manquer d'une vis
- burutik jauzi
Azalpena: zoratu
Adibideak:
Gure euscara ezta burutic jauzia, sasoitan arquitzen da oraño gucia
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Frantsesez: perdre la boule
- buruz buruan
Adibideak:
buruz-buruan etor zaitezte soldadu onenarekiñ.
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Gazteleraz: frente a frente
Frantsesez: face à face
- egun eta santa sekulako
Azalpena: betiko
Adibideak:
egun da Santa Seculaco sartu zat zure miña.
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Kontzeptuak: BETI, BETIKO, BETIRAKO
Gazteleraz: por siempre jamás
Frantsesez: à tout jamais
- erronkak bota
Azalpena: harrokeriak esan
Adibideak:
Erronkak botatzea ezta ordea, aski
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Kontzeptuak: HARROKERIA
Frantsesez: faire le rodomont
- (inon) eskuak bete lan egon
Azalpena: (inon) lan asko egon
Adibideak:
Ill arterañocoa esan det nola dan guero-ere badago escuac bete lan
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
- (neurak, heureak, bereak...) eta bi
Azalpena: egundokoak
Adibideak:
Aditu baitzituen bereac eta bi
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
- euli bigatik ez ikaratu
Azalpena: ezergatik ez larritu
Adibideak:
Bidean jartzen banaiz iñorquin platican ezta icaratuco elbi bigatican
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
- (inor, ezer) ez bezalako
Azalpena: desberdin
Adibideak:
bestec ez bezalaco doi on andiac.
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
- ez ezik
Adibideak:
mendietan ez ezic itsasoan ere.
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Gazteleraz: además de
- ez mami eta ez larru
Azalpena: hil hurran
Adibideak:
aurquitzen naiz ia ez mami ta ez larru.
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
- gizonez gizon
Azalpena: gizontasunez
Adibideak:
guizonez guizon euskaldun oyec etorri nai dutenian.
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Gazteleraz: de hombre a hombre
Frantsesez: d'homme à homme
- goien eta behean
Azalpena: alde guztietatik
Adibideak:
Anton eta Manuel goyen eta bean jarri ezqueroztanic.
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
- hain gutxi
Azalpena: ezetza, errepikatuan
Adibideak:
ez naiz filosofoa ain guchi dotorea; estudio bagueco guizon bat pobrea.
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Kontzeptuak: EZETZA
Gazteleraz: menos aún
- hitzak batekin eta kontuak askorekin ukan
Azalpena: faltsua izan
Adibideak:
Mutillec begaitue oyen moducoac bataqui itzac eta ascorequin contuac
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Kontzeptuak: FALTSUKERIA
- (neure, heure, bere...) hitzaren jabe egon / izan
Azalpena: agindutakoari eutsi
Adibideak:
Nere itzaren jabe nago ta badaquizu ez direna bi
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Gazteleraz: mantener lo dicho
Frantsesez: tenir sa parole
- hotzak eta beroak hartu
Azalpena: jipoitua izan
Adibideak:
artu bearco ditu otzac eta bero, nai-ez-duela, zembait tormentu genero
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Kontzeptuak: JIPOIA
- kakoa hortik eta hemendik makoa
Azalpena: zirika
Adibideak:
cacoa ortic eta emendic macoa.
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Kontzeptuak: ZIRIA
- (inori) kargu egin / hartu
Azalpena: erantzukizuna eskatu
Adibideak:
Camarari juezac dio cargu eguin ea cequien nor zan Don Francisco Embil?
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Gazteleraz: pedir cuentas
- kolko zabal
Azalpena: emankor
Adibideak:
jaquintsuna da eta chit colco-zabala.
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
- kontuan egon
Azalpena: adi egon
Adibideak:
Cerbaiti bere contuan egongo dan
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Kontzeptuak: SUSMOA
- kupelak ur arrearekin bete
Azalpena: tranpa egin
Adibideak:
Ur arreaquin betetceiztitec tolosan diraden cupelac
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Kontzeptuak: AMARRUKERIA
- lanaren zangoa eragin
Azalpena: lan eginarazi
Adibideak:
Ezin eraguin diot lanaren zancua
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
- legez eta bidez
Azalpena: eskubidez
Adibideak:
leguez ta bidez zor zitzayen.
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Kontzeptuak: ESKUBIDEA
- lehen baino lehen
Azalpena: ahal den lasterren
Adibideak:
senda eguidaz, arren, len baño len, guztia ezpada, erdia bereren.
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Kontzeptuak: ARINTASUNA / LEHENTASUNA
Gazteleraz: cuanto antes
Frantsesez: dès que possible
- lehenbailehen
Azalpena: ahal den arinen
Adibideak:
animari lembait-len eman osasuna.
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Kontzeptuak: ARINTASUNA / LEHENTASUNA
Gazteleraz: cuanto antes
Frantsesez: dès que possible
- mahaian ehiztari ona izan
Azalpena: ehiztari txarra izan
Adibideak:
Nolanay tira arren lurrera ta aizean arras eiztari onac dirade mayean
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
- mingain-latz
Azalpena: hiztun gaizto
Adibideak:
Erdaldun mingain-latzac oraiñ zembaiturte.
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
- mundu honetako aldia egin
Azalpena: hil
Adibideak:
Egin bearrac gera munduco aldia
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Kontzeptuak: HERIOTZA
- noiz edo noiz
Azalpena: noizbait
Adibideak:
noiz edo noiz itsutzen ditu ur loiac.
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA / ETORKIZUNA
- nondik nolatan
Azalpena: nola
Adibideak:
Nondik nolatan zaicu onara etorri?
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Kontzeptuak: GALDERA
- oinean arantzarik ez ukan
Azalpena: zalua izan
Adibideak:
Polboraren usaya entzun ondorean erbiac arantzaric etzuen oñean
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Kontzeptuak: ZALUTASUNA
- (ezerekin) papera tintaz bustia ez izan
Azalpena: ezezaguna izan
Adibideak:
Alcate jaunac saldu omen du sagar cosecha guztia orrequin bada ezta izandu papera tintaz bustia
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
- pausoa kuidadoz ipini
Azalpena: kontuz ibili
Adibideak:
Aren ondoren dabil Lucifer falsoa cuidaduz obe degu ipini pausoa
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Gazteleraz: andarse con tiento
Frantsesez: marcher sur des oeufs
- sabel arrabiak hezur huts egin
Azalpena: amorratua egon
Adibideak:
Ezur uts eguin ditu sabel-arrabiac
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
- sasitik harri(a) tira
Azalpena: ezkututik eraso
Adibideak:
Bertsolari zein dan ezta declaratcen sasitic asi zaizkit arri tiratcen
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Gazteleraz: tirar la piedra y esconder la mano
Frantsesez: jeter la pierre et cacher le bras
- sekula betiko
Azalpena: betiko
Adibideak:
galdu arren bicia secula betico.
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Kontzeptuak: BETI, BETIKO, BETIRAKO
Gazteleraz: por siempre jamás
Frantsesez: à tout jamais
- sekula guzian (ez)
Azalpena: inoiz ez
Adibideak:
gau pozgarriagoric nere iritcian ezin izan diteque secula gucian.
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Gazteleraz: nunca jamás
Frantsesez: jamais de la vie
- (inori) sinesmen hartu
Azalpena: sinetsi
Adibideak:
sinistmen osorican ezin artu oni euscara ezagutzen ez debanac ongui
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Kontzeptuak: SINESTEA
Gazteleraz: dar crédito
- suhautsa
Azalpena: polbora
Adibideak:
suatsarequin balaz.
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
- sustraiak egin
Azalpena: finkatu
Adibideak:
Mundu-guzian dago sustrayac eguiña
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Kontzeptuak: ATXIKIMENDUA
Gazteleraz: echar raíces
- tontolapiko
Azalpena: ergel
Adibideak:
tonto lapico oitura circill ori noiz duc utzico?
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Kontzeptuak: ERGELKERIA
Gazteleraz: zampabollos
- txoriburu
Azalpena: txolin
Adibideak:
chori-buru puztuen lumatzar ariñac.
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Kontzeptuak: ZENTZUA
Gazteleraz: cabeza de chorlito
Frantsesez: tête frêlée
- usaina egina egon
Azalpena: gorputz hila usteltzen hasi
Adibideak:
Sentitzen dutelako usaia eguiña guziak aren-igues ibilico dira
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Kontzeptuak: HERIOTZA