- adarra jo
Azalpena: trufatu
Adibideak:
Erdara izan ohi dugunez jakite-bide, zenbat ere ez-ikasiago, hainbat ere euskaldun jatorrago. Hori ez da adarra jotzeko gogoa baizik
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: UMOREA
Gazteleraz: tomar el pelo
Frantsesez: faire la barbe
- ahalik (...)-en(a)
Azalpena: ahal den modurik -enean
Adibideak:
Ba, horretatik ahalik gutxien.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- ahalik eta (...)-en(a)
Azalpena: ahal den modurik -enean
Adibideak:
ahalik eta gehiena.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- aho(a) betean
Azalpena: ozenki
Adibideak:
ahoa betean erabiltzen baditugu goresmenak.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: OZENTASUNA
- aho betez
Azalpena: ozenki, publikoki
Adibideak:
ederrentzat aho betez aitortzen dugun liburu hau.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- ahoa bete haginekin
Azalpena: txunditurik
Adibideak:
ahoa bete haginekin gelditu bada
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: con la boca abierta
Frantsesez: bouche bée
- ahotan hartu
Azalpena: aipatu
Adibideak:
maiz aotan hartu duten delako "isomorfismoa"
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- ahotan ukan
Azalpena: aipatu
Adibideak:
Hor duzu zer den beti ahotan duzuen haurrarentzako eraztasun hori
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- (neure, heure, bere...) ahoz
Azalpena: norberaren iritziz
Adibideak:
lotuagoa baitago beti itzulketan ari dena bere ahoz, horrelako lokarririk gabe, mintzatzen dena baino.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: IRITZIA
- ahoz belarrirako
Azalpena: ahozko
Adibideak:
ez ditugula soilik ahoz-belarrirako poemak eta galdu.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- ahuntzaren gauerdiko eztula(k)
Azalpena: baliorik gabekoa(k)
Adibideak:
zer axola du honek hemen darabilgun hauzian? Ahuntzaren gauerdiko eztulak baino gutxiago.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: BALIOA
Gazteleraz: la carabina de Ambrosio
- (inori ezeren) airea hartu
Azalpena: sumatu
Adibideak:
integrista airea hartzen diot nik agirreri
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- airean eduki
Azalpena: urduriarazi
Adibideak:
Ez duela nahi horretan pentsatze hutsak beldurrez airean daukala?
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: URDURITASUNA
Gazteleraz: tener en vilo
- alajaina!
Adibideak:
bai, alajaina, Aita Mokoroak ez arian eta bestela bezala liburuaren azken buruan.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: HARRIDURA
Frantsesez: sacrebleu
- aldez aurretik
Azalpena: aurrez
Adibideak:
aldez aurretik ematen diot edozeini esku ero-etxe batean ongi estekaturik sar nazan.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: LEHENTASUNA
Gazteleraz: de antemano
Frantsesez: auparavant
- argi eta garbi
Azalpena: argiro
Adibideak:
argi ta garbi dago nolanahi ere ez ginela Aita Villasante eta ni iritzi batekoak.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: lisa y llanamente
Frantsesez: clair et net
- atzekoz aurrera
Azalpena: aldez kontra
Adibideak:
baina atzekoz aurrera emengo dizkizugu.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: ALDERANTZIZ
Gazteleraz: al revés
- aurrea eman
Azalpena: abantailatu
Adibideak:
Aurrea eman dio beste euskalki guztien gainetik
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: ABANTAILA
- aurrez aurre
Azalpena: elkarren aurrean
Adibideak:
aurrez aurre begiratzeko ausardia.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: frente a frente
Frantsesez: face à face
- badaezpada(n) (ere)
Azalpena: zer gerta ere
Adibideak:
bada ezpada ere, esango luke euskaldun jatorrak.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: por si acaso
Frantsesez: à tout hasard
- bai horixe!
Azalpena: bai
Adibideak:
pozik ahal zaude? Bai, horixe.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Frantsesez: bien sûr
- bai zera!
Azalpena: ironiaz, ezezkoa
Adibideak:
bai, zera. Ez da, hasiz gero, gauza bizgarriagorik.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- (neure, heure, bere...) baitarik
Azalpena: norberaren sortzez
Adibideak:
ez naiz la neure baitarik plazara agertu.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: de motu propio
Frantsesez: de son cru
- bat edo beste
Azalpena: bakarren bat
Adibideak:
hizkuntzalari jakintsu batek edo bestek.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Frantsesez: un ou autre
- bat etorri
Azalpena: iritzi bereko izan
Adibideak:
Eta biak bat datoz honetan
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- bat-batean
Azalpena: ezustean
Adibideak:
denek bat-batean filosofiaz mintzatzen hasi beharrik ere ez.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: de repente
Frantsesez: tout à trac
- batera eta bestera
Azalpena: edonora
Adibideak:
eta alde batetik eta bestetik begiratu behar dira gauzak, batera eta bestera iraulkatu.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- batera etorri
Azalpena: iritzi bereko izan
Adibideak:
Eta gure oroitzapenetan bateratsu gatozela iksuteak bakarrik sendotu dit nuen irudi eta ustea
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: ADOSTASUNA
- batez beste
Azalpena: alde guztiak kontsideratuz
Adibideak:
galestarrak, batez beste, harro mintzatzen dira ingelesez.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: entre una cosa y otra
Frantsesez: l'un dans l'autre
- batez ere
Adibideak:
Gazteak behar horretarako batez ere, gure kidekoak maite izan.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: sobre todo
Frantsesez: surtout
- batipat
Adibideak:
Kritika zorrotzegiak agertu izan ditugula, batipat.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: sobre todo
Frantsesez: surtout
- beajon (dei(n)ala, deizula, deiola...)
Adibideak:
behar bada uste du Umandi erdalkeriak bera gutxiago kutsatu duela Axular, Mogeldarrak, edo Agirre Asteasukoa baino. Beajondeiola! Gure ondorengoak agian gu baino garbiago aurkituko dira oraindik kutsu horretatik. Beajondeiola berriz ere!
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- begi lausorik ez ukan
Azalpena: azkarra izan
Adibideak:
Gure aurrekoak ez zuten, agi denean, begi lauso handirik Gaizkiari, estalirik zegoenean ere, antzemateko
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- begi neke
Azalpena: ikuste aspergarriko
Adibideak:
ba ote dago esan beharrik ez dela beginekea Silvana Mangano berriro ikustea?
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- begia (inortaz, ezertaz) hautatu
Azalpena: (inortaz, ezertaz) zaletu
Adibideak:
Oihenart hautatu dut mintzagai. Hobeto esan, neronek hautatu baino, Detxeparek zionez, begia hautatu zait hartaz.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- begiak luzatu
Azalpena: adi egon
Adibideak:
Eta zorigaiztokoak gu inguruko mendietatik haruntz begiak luzatzen ez badakigu
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: SUSMOA
Gazteleraz: abrir los ojos
Frantsesez: ouvrir les yeux
- begien bistan
Azalpena: agerian
Adibideak:
mundu zabal osoak dakielako, begien bistan baitago.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- begiko ukan
Azalpena: maite izan
Adibideak:
Begiko dut mintegi honena
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: MAITASUNA
- begiz jota eduki
Azalpena: bereizi, desiratu
Adibideak:
Asko esannahi du kultura lanetan, beste edozeinetan bezala, aldez aurretik begiz jota edukitzeak helburuak, mugarriak, pausoak eta bideak
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- behin betiko(tz)
Azalpena: betiko
Adibideak:
maiz irakur daitezke hauzi ori bat batean eta behin betiko, de façon cavalier, erabaki uste dutenen iritziak.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: BETI, BETIKO, BETIRAKO
Gazteleraz: de una vez por todas
Frantsesez: une fois pour toutes
- behin edo behin
Azalpena: inoizka
Adibideak:
gogoak eman behar liguke behin edo behin.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: alguna que otra vez
Frantsesez: parfois
- behin edo beste
Azalpena: inoizka
Adibideak:
behin edo beste, bai, uzten du hitzen bat itzuli gabe.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: alguna que otra vez
Frantsesez: parfois
- behin edo bestean
Azalpena: inoizka
Adibideak:
idazle batek behin edo bestean erabiliak izateak.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: alguna que otra vez
Frantsesez: parfois
- behin eta berriro
Azalpena: maiz
Adibideak:
behin eta berriro irakurria dut.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
nabari da zer gertatzen zaigun, behin eta berriro.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: una y otra vez
- behin eta berriz
Azalpena: maiz
Adibideak:
barka behin eta berriz harri honetan behaztopa egiten baldin badut.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: una y otra vez
- behin eta betiko
Azalpena: betiko
Adibideak:
hauta dezagun, bada, behin eta betiko zer nahidugun.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: de una vez por todas
Frantsesez: une fois pour toutes
- behin eta birritan
Azalpena: maiz
Adibideak:
zenbait urtez, behin eta birritan, ez nuen etxe-teilapearen ardurarik izan.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: una y otra vez
- behingo batean
Azalpena: fite
Adibideak:
ezta behingo batean ere, askoren artean eta nekearen nekez baizik.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- behinik behin
Adibideak:
hitzen hauzi hau ez da, nere ustez, ez hauzia ez ezer: ez luke behinik behin izar behar, pixkaren bat zentzatuko bagina.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: al menos
Frantsesez: au moins
- behinola
Azalpena: aspaldian
Adibideak:
behinola ugaria zen familia zahar batetik.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: ANTZINA
- behinolako
Azalpena: aspaldiko
Adibideak:
itxura gaiztoko fabrikaz bete ditugu behinolako soro eta basoak.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- beregainki
Adibideak:
eta euskalariak erdi aldera hurbildu dira beregainki.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: sobre todo
Frantsesez: surtout
- bertatik bertara
Azalpena: hurbil
Adibideak:
eta bertatik bertara begiratzea merezi du.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: HURBILTASUNA
- beste hainbeste
Azalpena: hainbeste
Adibideak:
joan-zitzaizkigun amoriozko jostaketa alai eta lasai haiek, beste hainbeste antzinako ohitura eta lege zahar bezala!
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: otro tanto
- beste hariko ezpala
Azalpena: deberdina
Adibideak:
Peruk, inolaz ere, beste hariko ezpala dirudi
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: harina de otro costal
- beste horrenbeste
Azalpena: horrenbeste
Adibideak:
baina beste horrenbeste gertatzen zaie romanistarik gehinei.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: otro tanto
- (inorengandik) beste izan
Azalpena: desberdin izan
Adibideak:
Elkarrengandik hain guztiz beste direlarik ere
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- beste oilar batek kukurruku jo
Azalpena: espero ez bezala gertatu
Adibideak:
Etxeparek bere liburuaren azken lerroan ipini zuen besteren hura, debile principium melior fortuna sequatur, entzun izan bagendu, beste oilar batek joko liguke orain kukurruku
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: cantar otro gallo
- besteak beste
Adibideak:
bereak dira, besteak beste, bi obra gailen
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- besterik ezean
Azalpena: behartuta
Adibideak:
berriz ibili behar ez ditugun bideen irudia, besterik ezean, kontuak arretaz ateratzen baditugu behintzat.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: BORTXAZKOA
- besterik ezinean
Azalpena: behartuz gero
Adibideak:
eta bata jo beharko dut begiz, besterik ezinean.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: BORTXAZKOA
Gazteleraz: en última instancia
Frantsesez: en dernier ressort
- betibateko
Azalpena: aldagaitz
Adibideak:
betibateko polemika-gai gogaikarri hau.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- bide egin
Azalpena: aurrera jo
Adibideak:
Aitzina bide ederra egin badugu ere
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- bidenabar
Azalpena: aldi berean
Adibideak:
teknikoak eta zientifikoak, bidenabar, ez dira gauza bera.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: de paso
Frantsesez: dans le même temps
- bien bitarteko
Azalpena: bitarteko
Adibideak:
bien bitarteko xehetasunetan ez naiz hemen sartuko.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- bistan egon
Azalpena: agerian egon
Adibideak:
Goizian asten dira / korrika lanian / endemas nagusiya / bistan dagonian (j. zab.) Bistan dago hitzok ez direla gure gisara bizi
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: saltar a la vista
- (neure, heure, bere...) bizkar hartu
Azalpena: ardurapean hartu
Adibideak:
har beza bere bizkar datorkiokeen erantzun beharra
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: cargar sobre (sus) espaldas
- (inoren) bizkarretik
Azalpena: bestek ordainduta
Adibideak:
ez dute gaizki farr. egin behar ondorengoek gure bizkarretik!
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: BALIAKETA
Gazteleraz: a (mi, tu, su...) costa
- (ezer inori) bost axola izan
Azalpena: batere ez axola
Adibideak:
Bost axola zaizkigu
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: AXOLA
- buru-belarri
Azalpena: saiaturik, amorruan
Adibideak:
buru-belarri ibiliko zaizkizu gales zintzoak hitz horiek arrotzari erakustearren.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- burua lehengo lepotik ukan
Azalpena: iritziz edo ohituraz ez aldatu
Adibideak:
...bai, zera! lehengo lepotik hark burua
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: IRMOTASUNA
- burua makurtu
Azalpena: umildu
Adibideak:
bizi da oraindik xoko batean, eta ez dago burua makurtzeko
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: APALTASUNA
- buruko ileak laztu
Azalpena: beldurtu
Adibideak:
Horrelakorik gerta zekigukeela pentsatze soilak buruko ile guztiak lazten zizkidan
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: BELDURRA
Gazteleraz: poner los pelos de punta
Frantsesez: faire dresser les cheveux sur la tête
- burutik burura
Azalpena: osoki
Adibideak:
Hasteko ageri zaigu burutik burura.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: OSOTASUNA
Gazteleraz: de cabo a rabo
Frantsesez: d'un bout à l'autre
- burutik egin
Azalpena: zoratu
Adibideak:
Ero etxera daramate bukaeran, burutik egin duelakoan
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Frantsesez: perdre la boule
- dagoeneko
Azalpena: une honetarako
Adibideak:
bi aldiz sartu dudala dagoeneko.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: para ahora
- deus askorik (ez)
Azalpena: guti
Adibideak:
ez dezake deus askorik.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: EZA
Gazteleraz: (no) gran cosa
Frantsesez: pas grand chose
- edo eta
Adibideak:
baina nik ez dakit nor zaitudan, edota, baldin badakit, zehar bidez dakit.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- egonean egon
Azalpena: ezer egin gabe egon
Adibideak:
Lehenbizikoaren hurrengo zer datorren erabaki arte egonean egon gabe
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- elkar hartu
Azalpena: elkartu
Adibideak:
aita-semeek elkar harturik baserria batera lantzeko
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: ELKARTASUNA
- entzungor egin
Azalpena: ez entzun egin
Adibideak:
Ez diagu entzungor egiten
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: hacer oídos sordos
Frantsesez: faire la sourde oreille
- erdiz erdi
Azalpena: osoan
Adibideak:
erdiz erdi huts egitea.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: de medio a medio
Frantsesez: en plein
- erreka jo
Azalpena: hondatu
Adibideak:
Jakintzak erreka jo zuela aldarrikatu zuen Brunetiere-k
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: HONDAMENA
Frantsesez: tomber dans la dèche
- errekara joan
Azalpena: hondatu
Adibideak:
Erreka goaz, hobeki esan, zuzen baino zuzenago
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: HONDAMENA
Frantsesez: tomber dans la dèche
- esku eman
Azalpena: lagundu
Adibideak:
Ematen diot edozeini esku ero-etxe batean ongi estekaturik sar nazan
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- (inoren) eskuko
Azalpena: (inoren) mendeko
Adibideak:
ez zen Andre Poesi bere eskuko.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- eskuko ukan
Azalpena: menpean ukan
Adibideak:
Ez dut aukeran eure eskuko
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- (neurak, heureak, bereak...) eta bost
Azalpena: egundokoak
Adibideak:
bereak eta bost maiz aski -eta bada zergatik- esaten dizkiotelako.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- etxean otso eta kanpoan uso izan
Azalpena: etxean edo familian gaiztoa eta kanpoan otxana izan
Adibideak:
nor da, gu bion artean, etxean otso eta kanpoan uso?
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- ez bezala
Azalpena: desberdinki
Adibideak:
higuin zuen, idazle erraz askok ez bezala, saio axolakabeen itsaso lasaian murgiltzea.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- (inor, ezer) ez bezalako
Azalpena: desberdin
Adibideak:
badirela linguistikak ez bezelako egiturak dituzten jakiteak.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- ez eze(n)
Adibideak:
Zauriak ez ezen, behin baino gehiagotan aipatzen du heriotza.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- ez ezik
Adibideak:
eta izakiak ez ezik beste maila eta neurri bateko izakiak lehen aiapatu ditugunen aldean.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: además de
- ez hurrik eman ere
Azalpena: ez
Adibideak:
ez bainintzen, ez hurrik eman ere, ni hakarrik mintzatu han.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: EZETZA
Gazteleraz: ni mucho menos
- ezinbestean
Azalpena: behartuz gero
Adibideak:
bata eta bestea nekagarri xamarrak bide ziren, baina ezinbestean, farregilea hartuko genduke lagun.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: en última instancia
Frantsesez: en dernier ressort
- ezinbesteko
Azalpena: ekidin ezineko
Adibideak:
duda-mudak eta zalantzak ezinbestekoak dira.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- (inoren) gain
Azalpena: (inoren) ardurapean
Adibideak:
aukeramena neure gain hartzea.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: BALIAKETA
Gazteleraz: a (mi, tu, su...) cargo
Frantsesez: sur son compte
- gain behera(n) joan
Azalpena: kategoriaz edo osas unez beheratu
Adibideak:
Opera gainbehera doala uste ahal duzu?
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: ir de capa caída
Frantsesez: être en perte de vitesse
- gaitzerdi
Azalpena: uste baino gaitz tipiago
Adibideak:
zedintzat ordea. hori gaitz erdi litzake.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: mal menor
- gaitzerupean estali
Azalpena: isilean gorde
Adibideak:
Ez nuke gaitzerupean estali nahi, erdaraz dagoen arren, daraman argitaraitzailearen hitzaurre bikainak esku-zabalki eskaintzen digun argia
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: ISILTASUNA
- gauza ez izan
Azalpena: gai ez izan
Adibideak:
Inor ez zelako gauza Babel-go nahasmenduaren ondoren bezala, eta inor ez zelako gauza arrotzena aditzeko
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- gehien bat
Azalpena: bereziki
Adibideak:
filosofo sonatua izan ez balitz, zerrikeria galanta egin zuela esango lukete eta gu ez gara, gehienbat, filosofo sonatuak.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- gibela eman
Azalpena: mesprezatu
Adibideak:
Elkarri gibela emanik gabiltzaino
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: MESPREZUA
- gogoak eman
Azalpena: otu
Adibideak:
Gogoak ematen digunean eta gogoak ematen digun bezala
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- gogoan eduki
Azalpena: gogoratu
Adibideak:
Gogoan daukat inoiz irakurri nuen liburuxka
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: tener en cuenta
- gogoan erabili
Azalpena: pentsatu
Adibideak:
Gogoan zer darabilten jakin beharrean aurkitzen gara
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: GOGOETA
- gogobeteko
Azalpena: gogoko
Adibideak:
gogobeteko dituen musikagileak.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- gogoko ukan
Azalpena: maitatu
Adibideak:
Gogoko zituen bur argiz ulertzen zuten euskaldunen gauzak
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: MAITASUNA
- gogor egin
Azalpena: erasoari erantzun
Adibideak:
Denborari gogor egitea, etxeak hartu dituen kalteak nolabait konpontzea
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: ERASOA
Gazteleraz: hacer frente
Frantsesez: faire face
- gora edo beherarik ez egin
Azalpena: lehenean utzi
Adibideak:
Ez laurehunek ez diote euskarari gota edo behera handirik egingo
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- gorabehera gut(x)iko
Azalpena: garrantzirik gabeko
Adibideak:
jaiotza ez zen gorabehera gutxiko gauza.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: de poca monta
- gosea berdindu
Azalpena: asetu
Adibideak:
Guk gosea berdintzeko daukagu; ez dugu oraingoz asearen beldurrik.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: matar el hambre
- (ezer, deus) guti
Azalpena: guti
Adibideak:
baina ezer gutxi erabiltzen dira hizketan.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: poca cosa
Frantsesez: peu de chose
- gut(x)i gora behera
Azalpena: alde gutirekin
Adibideak:
diotena hauxe da, gutxi gorabehera.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: ANTZA
Gazteleraz: poco más o menos
Frantsesez: à peu près
- gutxi edo gehiago
Azalpena: zerbait
Adibideak:
ahaztu egin behar nora-ezean, gutxi edo gehiago, gaurko euskara.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: poco o mucho
Frantsesez: peu ou prou
- guztiarekin ere
Adibideak:
Guztiarekin ere, ez ahal da alferrik esana izango esatera noana.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: con todo
- habia egin
Azalpena: finkatu
Adibideak:
Ez dute laino iheskor horiek inoren gogoan kabia egiteko astirik izaten
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: ATXIKIMENDUA
- hain justu
Adibideak:
eta etorkizunaren zain gaudelako, hain justu.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- hain zuzen
Adibideak:
eta aldizkariak sovietikoak dira, hain zuzen.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- hain zuzen ere
Adibideak:
eskabideak direla hain zuzen ere baztertu direnak.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- hainbat (...)-en(a)
Azalpena: ahal den modurik -enean
Adibideak:
eta neroni saiatua naiz besteren ondotik hainbat zuzenen argitaratzen.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- hainbestean
Azalpena: ongi samar
Adibideak:
besteak ere hainbestean egin duela, eta abar.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- hala ere
Adibideak:
ez halare behar adinakoak.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: no obstante
Frantsesez: cependant
- hala honelako
Azalpena: txar samar
Adibideak:
eta hala-honelakoa denean, ehun bider gutxienez.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- halabeharrez
Azalpena: kasualitatez
Adibideak:
hala beharrez gertatzen zaigu hori.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- halarik(an) ere
Adibideak:
halarik ere, gauza jakina da.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: no obstante
Frantsesez: cependant
- halaz guzti(a)z
Adibideak:
lotsagarri eta penagarri eta halaz guztiz nahitaezko.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: con todo
Frantsesez: malgré tout
- halaz guztiz ere
Adibideak:
ez da halaz guztiz ere, kanpotik eta barrendik inguratzen duen ezerezean.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: con todo
Frantsesez: malgré tout
- han eta hemen
Azalpena: edonon
Adibideak:
zein diren ugariago, han eta hemen, bakoitzak ikus beza.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- han hemendikako
Azalpena: nonahiko
Adibideak:
ezta han-hemendikako idazlan sorta ere aldizkaria.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: de aquí y de acullá
Frantsesez: de partout
- han hemengo
Azalpena: edonongo
Adibideak:
ez dut uste geroztik han-hemengo aldizkarietan argitara eman dituen artikulu banakak irakurri gabe utzi ditudanik.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- handik (eta) hemendik
Azalpena: edonondik
Adibideak:
hizkuntza bat ez dela handik eta hemendik bildurikako gai pila.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- handik edo hemendik
Azalpena: nonbaitetik
Adibideak:
abiatu egin behar dugula handik edo hemendik.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- harez gero(ztik)
Azalpena: ordudanik
Adibideak:
Nafarroa Beherean bizi izan zen harrezkero.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: de allí en adelante
- harira etorri
Azalpena: jardunaren funtsera jo
Adibideak:
Baina, gatozen arira, eta haria ez da hemen listaria
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: ir al grano
- harri eta belarri eginik
Azalpena: harriturik
Adibideak:
orain, euskaraz ikusirik, harri eta belarri eginik geldituko ginakeen.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- harri eta zur egin
Azalpena: harritu
Adibideak:
Horrela jakin genduen, harri eta zur eginik
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: quedarse de piedra
- (neure, heure, bere...) harri koxkorra ekarri
Azalpena: lagundu
Adibideak:
Beste norbaitek ere ekarri du bere harri-koxkorra, guztion artean eraikitzen ari garen jauregi ederra hornituago ager dedin, Euskal herrian ez jakinak dituen alde onak goraipatuz
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: LAGUNTZA
Gazteleraz: aportar su granito de arena
- hau ere bada
Adibideak:
Hauxe ere bada! Hemen genbiltzan Barojak euskalduntasuna merezi ote zuen, baina sari baliotsuren bat zelakoan, eta hona non datorkigun bestea.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: HARRIDURA
Gazteleraz: ¡habráse visto!
- hitzaspertu
Azalpena: hizketa lasai
Adibideak:
Uztaiozue gizonari hitz-aspertu bat egiten.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- hitzetik hortzera
Azalpena: maiz
Adibideak:
Zer balio dute hitzetik hortzera barreiatzen ari garen hutsaren hurrengo hitz merke horiek?
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: cada dos por tres
Frantsesez: à tout bout de champ
- hizpidea ekarri
Azalpena: hitz egiteko aitzakia eman
Adibideak:
Euskaltzaindia aipatu dudanez, hitzak hizpidea ekarririk
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- hondarreraino etorri
Azalpena: funtsera jo
Adibideak:
Hondar hondarreraino bagatoz ez du hemen zer ikusirik ez gramatikak ez estetikak
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: ir hasta el fondo
- hor konpon!
Adibideak:
lur jo nahi badugu, or konpon.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: ahí (te) las arregles
- horixe bakarrik behar genuke
Adibideak:
teknikoak eta zientifikoak, bidenabar, ez dira gauza bera, zuk besterik uste izan arren: horixe bakarrik behar genduke!
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: ¡sólo faltaba!
- hotz eta motz
Azalpena: indiferenteki
Adibideak:
baina lehen bezain hotz eta motz gelditzen naiz.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- huts egin
Azalpena: erratu
Adibideak:
Hutsik egin nahiez duenak hobe du beste lanbide bati ekin
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: OKERTZEA
- hutsaren hurrengo
Azalpena: balio gabeko
Adibideak:
asmatu dituen bitxikeriak, odolik ez duten hutsaren hurrengo iratxoak.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: BALIOA
Gazteleraz: cero a la izquierda
- ikazkinaren fedea
Azalpena: guztizko fedea
Adibideak:
Ez karismarik eta ez ikazkinaren federik ez dugun Kanten ondoko batzuek besterik jakin nahi genuke.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: la fe del carbonero
- ikustekoak ikusi
Azalpena: ezer harrigarria ikusi
Adibideak:
han ikusten dira ikustekoak!
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- inoiz edo behin
Azalpena: inoizka
Adibideak:
inoiz edo behin euskal hitzen batez edo bestez mintzatzea.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: alguna que otra vez
Frantsesez: parfois
- inola(z) ere
Adibideak:
Peruk, iñolaz ere, beste hariko ezpalda dirudi.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: de todos modos
Frantsesez: de toute façon
- inolaz ere (ez)
Azalpena: ez
Adibideak:
ez dut adierazi nahi, inolaz ere, bere eginkizun nagusienaz den gutxiena ere ahaztu zenik.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: EZETZA
Gazteleraz: de ninguna manera
Frantsesez: pas du tout
- inon gutitan
Azalpena: leku bakanetan
Adibideak:
bi gauza, inon gutxitan idoro daitezkeenak.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- izan ere
Adibideak:
nabarmenegiak dira izan ere, sail honetan hobe beharrez egin diren hutsak.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: por cierto
- kolpe(a) huts egin
Azalpena: erratu
Adibideak:
Kritikorik sonatuenak maiz egin izan dute kolpe huts
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: OKERTZEA
- kontu(a)(k) atera
Azalpena: pentsatu
Adibideak:
Atera dezagun lehenik bekatuen kontu garbia
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: GOGOETA
Gazteleraz: sacar cuentas
- (...-la) kontu egin
Azalpena: kontsideratu
Adibideak:
Egin dezagun kontu begien aurrean daukagula ametsik xuri-gorriena egin bihurturik
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: GOGOETA
- kontuak garbitu
Azalpena: diruzko edo bestelako zorra ordaindu
Adibideak:
Egokiera txarra kontuak garbitzeko
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: ORDAINTZEA
Gazteleraz: liquidar cuentas
- kontuan eduki
Azalpena: kontsideratu
Adibideak:
Eta maiztasun edo usutasun hori kontuan eduki behar dela beti arlo horretan
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: tener en cuenta
- kontuan hartu
Azalpena: kontsideratu
Adibideak:
gales-herri osoa kontuan hartzen badugu
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: tomar en consideración
- lehen baino lehen
Azalpena: ahal den lasterren
Adibideak:
akaba ditzagun, beraz, lehen baino lehen euskalariak.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: ARINTASUNA / LEHENTASUNA
Gazteleraz: cuanto antes
Frantsesez: dès que possible
- lehenbailehen
Azalpena: ahal den arinen
Adibideak:
eta goazen lehen bait lehen Lizardik bere maitearekin amets-bideetan barrena egin zuen bidaldi luzea berritzera.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: ARINTASUNA / LEHENTASUNA
Gazteleraz: cuanto antes
Frantsesez: dès que possible
- leher eztanda gaizto egin
Azalpena: zeharo nekatu
Adibideak:
Leher eztanda gaizto egingo bazuten ere
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: NEKEA
- leherrenak egin
Azalpena: nekatu
Adibideak:
Leherrenak egiten baditu ere
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: NEKEA
- (ezeri) lepoa bihurtu
Azalpena: galarazi
Adibideak:
Teorikari eta hitz-jarioari lepoa bihurtzen saiatu zen bat
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- lixiba jo
Azalpena: jokabide bat zuritu
Adibideak:
Ez omen zuen alegia begi onez ikusi zenbaitek orduan ere hobetze hori. Oraingo jokabidea zuritu nahi luke, gainera. Baina ez du agian lixiba behar adina jo. Zertarako aipa, aurrena, aipatzen duen edizio kritikorik?
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: GARBIKETA
- lur(ra) jo
Azalpena: hondatu
Adibideak:
Hark eta honek, gure buruaren jabe garen aldetik lur jo nahi badugu, hor konpon
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: HONDAMENA
Gazteleraz: venirse abajo
Frantsesez: tomber dans la dèche
- lur(rak) jota
Azalpena: hondaturik
Adibideak:
progresismoa malda behera omen dabil mundu guztian; zeharo lur jota dagoela diotenak ere badira.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- luzaro gabe
Azalpena: aurki
Adibideak:
uzta ederra bil genezakeluzaro gabe.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: ETORKIZUNA
Gazteleraz: en breve
- malda behera ibili
Azalpena: kategoriaz edo osasunez beheratu
Adibideak:
Progresismoa malda behera omen dabil mundu guztian
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: ir de capa caída
Frantsesez: être en perte de vitesse
- menderen mende
Azalpena: beti
Adibideak:
batez ere, ez gaitezen ari menderen mende, Peneloperen gisa.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: BETI, BETIKO, BETIRAKO
Gazteleraz: por los siglos de los siglos
- menderen mendetan (ez)
Azalpena: inoiz ez
Adibideak:
ez du inork menderen mendetan deus aldatzeko baimenik izango.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: EZETZA / BETI, BETIKO, BETIRAKO
Gazteleraz: nunca jamás
Frantsesez: jamais de la vie
- mutua oihulari hartu
Azalpena: lan handirako baliabide eskasekoa aukeratu
Adibideak:
egin dezagun euskaldunen batek asmatzen edo aurkitzen duela egun edo bihar einsteinek fisikan edo flemingek medikutzan asmatu edo aurkitu dutenen pareko zerbait. Ez dugu berehalakoan ikusiko, izpiritu-gaietan saiatzen diren euskaldunek maiz aldegiten baitute guregandik -ez ote ditugu behin baino gehiagotan geurok uxatu- baina ez dugu irudimena estuegi lotu beharrik. Zein hizkuntzatan emango luke berria? Euskaraz ematea, ez ote litzake mutua hartzea oihulari?
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- nahi eta (nahi) ez
Azalpena: beharrez
Adibideak:
nahi ta ez baztertu behar.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: BORTXAZKOA
Gazteleraz: quieras que no
Frantsesez: de gré ou de force
- nahitaezko
Azalpena: beharrezko
Adibideak:
ez da nahitaezkoa, batetik, bi mota hauek elkarren etsai izatea.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: BORTXAZKOA
- noiz edo behin
Azalpena: inoizka
Adibideak:
Amoriozkoak noiz edo behin besteren eskez eginak direla uste du.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: alguna que otra vez
Frantsesez: parfois
- noizean behin
Azalpena: aldizka
Adibideak:
noizean behin eta non edo han.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- noizik behin
Azalpena: aldizka
Adibideak:
noizik behin bederen, zoko zikinak astinduaz.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- nola edo hala
Azalpena: nolabait
Adibideak:
has nadin beraz nere esatekoak esaten, nola edo hala.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: NOLABAIT
- nolanahi ere
Adibideak:
baina badu aitaren eitea, nolanahi ere.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: de todos modos
Frantsesez: de toute façon
- non edo han
Azalpena: nonbait
Adibideak:
larre-lore ikusgarriak nonnahi bezain ugari, bestetan esan dudanez, eta usain oneko landuagoren bat edo beste, bazterturik geneukan Barrutia lekuko, noizean behin eta non edo han.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
- nondik edo handik
Azalpena: nonbaitetik
Adibideak:
karisma apurren bat lortu nahi lukete, nondik edo handik.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
- nor(k) bere
Azalpena: bakoitzaren
Adibideak:
Trafalgar-en nork bere eginbeharra egingo zuelakoan zegoen Inglaterra.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- oinetako lurra ikara ibili
Azalpena: beldurtu
Adibideak:
Oinetako lur hau ikara dabilkigu
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: BELDURRA
- (neure, heure, bere...) onetatik atera
Azalpena: haserretu
Adibideak:
Bere onetatik atera dituzte liburu honetako nabarmenkeriek
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: salirse de sus casillas
Frantsesez: sortir de ses gonds
- ongi jaioa(k) egon
Azalpena: ondorio onik ez espero
Adibideak:
Bestela, itsua badabil itsu-mutil, ongi jaioak gaude
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: estar apañado
- onik atera
Azalpena: egoera larritik atera
Adibideak:
Onik aterako ahal luke euskara agintarien laguntzak?
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- onik irten
Azalpena: kalterik gabe gertatu
Adibideak:
Onik irtengo nauk, baita jainkoek besterik nahi badute ere
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: salir con bien
- (neure, heure, bere...) opilari ikatza hurbildu
Azalpena: norberaren alde ari
Adibideak:
Nork geure opilari ikatza nola hurbilduko
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: arrimar el ascua a su sardina
Frantsesez: prêcher pour son saint
- oraindik orain
Azalpena: arestian
Adibideak:
eta hauek oraindik orain aldatu nituen.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: hace poco
Frantsesez: tout à l'heure
- oraindik oraingo
Azalpena: berri
Adibideak:
ez diot antzematen zer ikuskizun duten oraindik oraingo aurkikunde miresgarri horiek.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- sator lan
Azalpena: izkutuko lan
Adibideak:
sator lanean dabiltza gehienez ere.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: labor de zapa
- sekula bizian (ez)
Azalpena: inoiz ez
Adibideak:
ez naiz, gainera, Unamunok hain gogoko zituen strip-tease saio haien aldeko izan sekula bizian.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: nunca jamás
Frantsesez: jamais de la vie
- tutik ere ez jakin
Azalpena: ezer ez jakin
Adibideak:
Neronek ez baitakit tutik ere galesez
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: JAKITEA
Gazteleraz: no saber ni torta
- tximistak egiten
Azalpena: fite
Adibideak:
ez ote genduen ikusi nola joan zen "Monsieur Vincent" -ez zen film txarra- tximistak egiten gure artetik.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: ARINTASUNA
Gazteleraz: echando chispas
- txintik ez atera
Azalpena: ezer ez esan
Adibideak:
ez zuen inork txintik atera.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: ISILTASUNA
Gazteleraz: no decir ni mu
- urdail ona ukan
Azalpena: eraman handikoa izan
Adibideak:
Urdail ona beharko du izan irakurleak horrelako aditz-pilo egoskogorrak egosteko
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: PAZIENTZIA
Gazteleraz: tener buen estómago
- zer edo zer
Azalpena: zerbait
Adibideak:
zer edo zer esanen zaigu hiei buruz.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
- (neure, heure, bere...) zilborrari begira egon
Azalpena: norberaren buruaz besterik ez arduratu
Adibideak:
Hizkuntza bat -eta euskara ez da besteak ez bezalakoa- ez da mintzabide bat besterik. Zerbaitetarako da, zerbait adierazteko, ez bere txilborrari begira egoteko.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- ziria(k) sartu
Azalpena: trufatu
Adibideak:
Ez dakit konpotarrei ziririk sartuko diegun
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: tomar el pelo
Frantsesez: faire la barbe
- zirkinik ez egin
Azalpena: ez mugitu
Adibideak:
Ez du ontziak zirkinik egiten
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: LASAITASUNA
- zirt edo zart
Azalpena: nolabait
Adibideak:
sarritan gainera, zirt-edo-zart, hil edo biziko erabakiak.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: NOLABAIT
- zorioneko
Azalpena: aipatutako
Adibideak:
zorioneko zenbaki horretan.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: de marras