- bazterrean uztekoa ez izan
Azalpena: balioduna izan
Adibideak:
omen-aldi bat egin deiogun / ondo merezitakoa / Juan Jose Alkain etzan gizona / bazterrên utzitzekoa.
ZULAIKA, L. (Bertsolaria, 1893-????)
A. Zavala Motza, Zulaika ta Ugalde bertsolariak.
Kontzeptuak: BALIOA
- bizkarra gizena eduki
Azalpena: jatuna izan
Adibideak:
Pizti ori da oso gaiztua / ipurtatxa du izena / Dudarik gabe euki biar du / bizkarra oso gizena
ZULAIKA, L. (Bertsolaria, 1893-????)
A. Zavala Motza, Zulaika ta Ugalde bertsolariak.
Kontzeptuak: JATEA
- burutik lotua ez izan
Azalpena: azkarra izan
Adibideak:
Aduna orretan bizi-lagunak laister ziran alkartuak nere ustetan ez dira beintzat burutik oso lotuak
ZULAIKA, L. (Bertsolaria, 1893-????)
A. Zavala Motza, Zulaika ta Ugalde bertsolariak.
- erronka(k) jo
Azalpena: harrokeriatan ibili
Adibideak:
Erronkak jo ta birauak bota iñun kabitu eziñik ez nuen uste ikusterikan modu ortako personaik
ZULAIKA, L. (Bertsolaria, 1893-????)
A. Zavala Motza, Zulaika ta Ugalde bertsolariak.
Kontzeptuak: HARROKERIA
- noizik behin
Azalpena: aldizka
Adibideak:
aitortza on bat ere bai noizik beiñ urrena.
ZULAIKA, L. (Bertsolaria, 1893-????)
A. Zavala Motza, Zulaika ta Ugalde bertsolariak.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- nondik nora
Azalpena: nola
Adibideak:
nundikan nora ote gabiltzan beti zaitzen daukaguna.
ZULAIKA, L. (Bertsolaria, 1893-????)
A. Zavala Motza, Zulaika ta Ugalde bertsolariak.
- (ezeri) (inori) tamaina hartu
Azalpena: (ezertara) egokitu, moldatu
Adibideak:
lenago ere euki biar du egiñik zenbait azaiña oraindik ere gazte oieri erraz artze'ie tamaiña
ZULAIKA, L. (Bertsolaria, 1893-????)
A. Zavala Motza, Zulaika ta Ugalde bertsolariak.
Gazteleraz: coger las vueltas
- tripotxak bete
Azalpena: asko jan
Adibideak:
egun orretan ango aitonak / oso asarre etzian / beren tripotxak bapo beteta / etxera joanak bazian
ZULAIKA, L. (Bertsolaria, 1893-????)
A. Zavala Motza, Zulaika ta Ugalde bertsolariak.
Kontzeptuak: JATEA
Frantsesez: faire ripaille