- arreoko pertza galdu
Azalpena: (jokoan) dena galdu
Adibideak:
Trabesean izan du guztizko okertza jokatuta galdurik arreroko pertza
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria II.
Kontzeptuak: HONDAMENA
- atzaparrak betean
Azalpena: ugari
Adibideak:
atzaparrak betean billeteak dantzan.
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria II.
Kontzeptuak: UGARITASUNA
Gazteleraz: a manos llenas
- bat bera
Azalpena: bakarra
Adibideak:
jinasian bat bera asi da eta ausi ditu danak.
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria II.
- bazter utzi
Azalpena: baztertu
Adibideak:
Zapuzkeria baztar utzita Amarengana biltzeko atzerritarrak gu bizirikan dabiltza lurperatzeko
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria II.
Gazteleraz: dejar a un lado
- belarrimotz
Adibideak:
gutzaz etsita senarrik / belarri-motzik ez artu.
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria II.
- betiraunde
Azalpena: eternitate
Adibideak:
bere eskura artu gaitzala betiraunde guztiko.
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria II.
- bizarrak zutik jarri
Azalpena: beldurtu
Adibideak:
Bildurrik gabe trabes egiten / dituzten diru pizarrak / galdutakoak kopeta beltzak / zuti jarrita bizarrak
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria II.
Kontzeptuak: BELDURRA
- bizkarrak egurrez haustea merezi
Azalpena: jipoia merezi
Adibideak:
Etxera joateko andrien bildurraz merezi bai bizkarrak austea egurrez
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria II.
- giltza ukan
Azalpena: ezertan lehena izan
Adibideak:
Zenbat balio duen ondo portatzea aizkolariena dauka Keixetak giltzea
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria II.
- hain gutxi
Azalpena: ezetza, errepikatuan
Adibideak:
kalanbririk ere ain gutxi.
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria II.
Kontzeptuak: EZETZA
Gazteleraz: menos aún
- hainbat (...)-en(a)
Azalpena: ahal den modurik -enean
Adibideak:
ainbat ariñen jaso deiogun marmol gogorrezko arriz.
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria II.
- igandean eta astean soinean jantzi berdinarekin ibili
Azalpena: pobrea izan
Adibideak:
Pobrea eta alperra bada aizkenerako eskean soñean jantzi berdiñarekin igandean da astean
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria II.
- izarraizpeko mendia aizkorarekin moztu
Azalpena: indartsua izan
Adibideak:
Berrogei eta lau urterekin Keixetan kontra nun dia? / Aizkorarekin moztuko luke Izarraizpeko mendia
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria II.
- kaskagor
Azalpena: tematsu
Adibideak:
kaskagor da temoso.
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria II.
Kontzeptuak: SETAKERIA
Gazteleraz: cabeza dura
Frantsesez: tête dure
- larrutik nozitu
Azalpena: ondorio gaitzak jasan
Adibideak:
Madril'dik artu ninduen da Cuba'raño aurreti gaizto batzuengatik majiña batek nozitu degu larruti
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria II.
Kontzeptuak: SUFRIMENDUA
Gazteleraz: pagar caro
- lur(ra) jo
Azalpena: hondatu
Adibideak:
Nik beti berdin entzuten diet bai ogeiri ta bai bati lau seme gaiztok lurra jo arte arrunt nai digute jarri
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria II.
Kontzeptuak: HONDAMENA
Gazteleraz: venirse abajo
Frantsesez: tomber dans la dèche
- noiz edo bihar
Azalpena: noizbait
Adibideak:
bazkarien bat noiz edo biar ferira datorrenean.
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria II.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA / ETORKIZUNA
- oilar eta oiloak galdu
Azalpena: dena galdu
Adibideak:
Galdu ditu oilar eta olloak
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria II.
Kontzeptuak: HONDAMENA
- usainak bilatu
Azalpena: sumatu
Adibideak:
Agintariak saiatu ziran nun billatuko usaiak / ama-alabak il zituztenak agertutzeko etsaiak
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria II.
Kontzeptuak: SUSMOA
- uste ez den tokian (inor) arrokak jo
Azalpena: uste ez bezala gertatu
Adibideak:
Ixildu ote dira / betarran marrukak? / Aspaldian etzeuden / gutxi barruntak / Uste ez dan tokian / jo ditu arrokak / bote okerra egin / diete pelotak / orien burruntak / ziraden galantak / aurretik erronkak / ondoren derrotak
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria II.
Kontzeptuak: OKERTZEA
- zain dobletako
Azalpena: indartsu
Adibideak:
indar aundikoak / zain dobletakoak / ez nolanaikoak.
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria II.
Kontzeptuak: INDARRA