- adarra jo
Azalpena: trufatu
Adibideak:
Luxia gipuzkuarra Latasa naparra onek denari orai jo dio adarra
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
Kontzeptuak: UMOREA
Gazteleraz: tomar el pelo
Frantsesez: faire la barbe
- amaren semea(k) izan
Azalpena: azkarra(k) izan
Adibideak:
Korta'k ondo badaki / guztia ere ebakiyaz / bera orrekiñ juaki / bestetan ere amaren / semiak izaki
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
Kontzeptuak: GAITASUNA
- amor eman
Azalpena: etsi
Adibideak:
Ematen al dizute askok lana orretan amor!
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
- balsak ahantzi
Azalpena: bizitza lasaia utzi
Adibideak:
Orai antzi balsak plazetako salsak bat bestien antzak galdu esperantzak
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
Gazteleraz: alejarse del mundanal ruido
- begien bistan
Azalpena: agerian
Adibideak:
geren begiyan bistan dauzkagu nobedadiak aundiyak.
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
- begiz jo
Azalpena: ikusi
Adibideak:
Peste oiek okela jatia zaiotenian gogotzen eben gustoko gauza nun dagon laster dute begiz jotzen
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
- bekainak beztu
Azalpena: haserretu
Adibideak:
Edozeiñ gauza esaten du aisa mingañak ortaz beittu dirade askoren bekañak
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
Gazteleraz: fruncir el ceño
Frantsesez: froncer les sourcils
- bistatik utzi
Azalpena: begi aurretik galdu
Adibideak:
Galdu eta batzuek atzera ez daditezen gelditu bistatikan asko utzi gabe alde samartik segitu
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
Gazteleraz: perder de vista
- (inoren) buruak haize gerizarik ez ukan
Azalpena: burusoila izan
Adibideak:
Aize-girizirik ez dik nere burutk zorririk eziñ izan dik kasko soillduak
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
- burutik nahasi
Azalpena: zoratu
Adibideak:
Burutikan dirala nastu / dama oriyen pausuak / zeñek ondo neurtu?
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
Frantsesez: perdre la boule
- diruak jan
Azalpena: dirua gastatu
Adibideak:
Lan ori izaridu da zuretako kalte laguna izandu dezu diruak jan arte
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
Kontzeptuak: DIRUA
- elizatik bueltan lo dagoenari paliza eman
Azalpena: faltsua izan
Adibideak:
Gustatzen zaio bisitatzia eliza, andikan bueltan lo dagonari paliza, obrak alde batera, beste aldera itza.
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
- elkar hartu
Azalpena: elkartu
Adibideak:
etorri guregana aisa artuaz biar den konfiantza guazen alkar artuaz euskaldunen raza
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
Kontzeptuak: ELKARTASUNA
- eskuak laztea ez gustatu
Azalpena: alferra izan
Adibideak:
gazte denbora igaro orrela gustatzen eskuak laztutzia etzaio gustatzen
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
Kontzeptuak: ALFERKERIA
- eunpo egin
Azalpena: edanez bete
Adibideak:
orra jendiari esan / daguen jakinta / nik gose-irrintza / zu eunpo eginta / oiera igo ezinta / ukulluan etzinta
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
Kontzeptuak: MOZKORKERIA
- hain gutxi
Azalpena: ezetza, errepikatuan
Adibideak:
etzaude zu gosiak ain gutxi egarri.
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
Kontzeptuak: EZETZA
Gazteleraz: menos aún
- han konpon
Adibideak:
gu aurten pozaz beterik gaude bestiak an konpon!
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
Gazteleraz: ahí (te) las arregles
- hanketan minik ez eduki
Azalpena: inora gustura joan
Adibideak:
dibertsiyorik bada / inguru oietan / ik juateko miñarik / ez yuke anketan
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
- harria tira eta eskua gorde
Azalpena: izkutuan edo hipokresiaz inori kalte gin
Adibideak:
egin nai ez dutenak jainkuen legian arriya tira ta eskuak gordian
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
Gazteleraz: tirar la piedra y esconder la mano
Frantsesez: jeter la pierre et cacher le bras
- hitza jan
Azalpena: agindutakoa ez bete
Adibideak:
Urrengo aldiyan berriz lengo itz onak jan badakigu orrela zeiñ ibilli diran
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
Kontzeptuak: AGINDUA
Frantsesez: revenir sur sa parole
- hitzean egon
Azalpena: agindutakoari eutsi
Adibideak:
nolakuak geraden / ezin laiteke esan / batzuek ez dute egon nai / emandako itzan
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
Kontzeptuak: AGINDUA
Gazteleraz: mantener lo dicho
Frantsesez: tenir sa parole
- hobeki beharrez
Azalpena: hobe ustean
Adibideak:
gere etxetik atera giñan emen obeki beharrez.
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
- hor konpon!
Adibideak:
orai ni alai nago / zu berria tristia / lana ortik libre naiz / or konpon zaitia
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
Gazteleraz: ahí (te) las arregles
- indiano bizi
Azalpena: ongi bizi
Adibideak:
Aberatsa izaten / ez nuen ikasi / orai ere ez nauzu / indiano bizi
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
- jorada bildu
Azalpena: mozkortu
Adibideak:
tasketan sartuta / naikua zurruta / joradak bilduta
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
- kito izan
Azalpena: zorrak ordaindu
Adibideak:
Obe zenduten eskeintz ona egiñ aurrez kitua izatia ez da orren errez
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
- koipea bildu
Azalpena: gizendu
Adibideak:
Sua azpiyatik eta gañatikan ikia / an urtu biar emen gaizki bildutako koipia
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
Kontzeptuak: GIZENTASUNA
- kopeta idor eduki
Azalpena: ez nekatu
Adibideak:
asi eta bukatu arte / egiña zaude gogor / azkenian oraindi / kan kopeta idor
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
- lasto ustelak eman
Azalpena: txarrena eman
Adibideak:
Bai, gustatzen zaizkitzu ardo ta pastelak / zu goxoketan eta neri lasto ustelak
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
- mingaina lasaitu
Azalpena: (gehiegi) hitz egin
Adibideak:
Mingañak lasaituta arronka ederrikan naparrak etzuela moztuko e urrikan
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
Kontzeptuak: BERRITSUKERIA
- mundu honetatik gizen joan
Azalpena: ongi bizi izan
Adibideak:
Zar flako ta aur txikiyak oietik asko dira mundu ontik gizen juanak aietikan gutxi da
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
- mundu korri joan
Azalpena: bidaiatu
Adibideak:
Zenben etxetik atera eta / juan ziñaten mundo korri / bai eta ere mendi oietan / ibilli askotan larri
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
Gazteleraz: correr mundo
Frantsesez: rouler sa bosse
- odol beroko
Azalpena: suhar
Adibideak:
neska eroskuak odol berokuak orai orlakuak gero nolakuak.
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
Kontzeptuak: SUHARRA
Gazteleraz: echado para adelante
- okasioa(k) jarri
Azalpena: iskanbila sortu
Adibideak:
Zer dezu pentsatzen? beti gaizki esaten okasiyo jartzen nauzu ernegatzen
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
Kontzeptuak: ISTILUA
- parte hartu
Azalpena: interbenitu
Adibideak:
zu, jaun zerukomaitia gutaz oroitu zaitia ontan artzazu partia, lenbailen jarri partia
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
Gazteleraz: tomar parte
- patrikak hustu
Azalpena: dirugabetu
Adibideak:
Or dauden lagun txarra oieri kaso egiten bazayo denbora gutxiz patrikak ustu berriz kanpora seriyo
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
- (inoren) pausoak neurtu
Azalpena: barrandatu
Adibideak:
Orla gertatzen dira askotan kasuak neurtzen aritzen dira besteren pausuak
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
Kontzeptuak: ZELATATZEA
Gazteleraz: seguir los pasos (a alguien)
Frantsesez: être sur les talons (de quelqu'un)
- trapu zahar feria(k)
Azalpena: ihauteria(k)
Adibideak:
Oñ dirade egun pozgarriyak / alai dirade gasteriyak / aldetuak diradelakotz / trapu zar periyak
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
- zango gurutze
Azalpena: kadera
Adibideak:
dantzan e arritzen gaitu / zure ibiltziak / mugida biziyakin / zango-gurutziak / iduri dauzkitzula juntura autsiak.
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
- zirri egin
Azalpena: laztandu
Adibideak:
Lan ori ezta zure moñoñari xirri egitia
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.