- alatxanpaina (bidali)
Azalpena: solasa edo harremanak haserrez hautsi
Adibideak:
Bai laster etorriko zait barberua sendakuntza egitera, baina, alatxanpaina bidaliko dut, ez dit ezer ere aurreratzen. Nahikoa kontu daukat nik, galtzarbeko txorien zulakadak kontatzen. Zoaz alatxanpaina.
ELIZONDO, J. Alkate ona, 1912.
- (ezer) baino lehen igelei bizarra jaio
Azalpena: (zer) ezinezkoa izan
Adibideak:
Zozoak beleari ipurbeltz, zuria onduko den baino lehen txangurruak aurreraka ibiliko dira eta igelei bizarra jaioko zaie.
ELIZONDO, J. Alkate ona, 1912.
- (ezer) baino lehen txangurroak aurreraka ibili
Azalpena: (zer) ezinezkoa izan
Adibideak:
Zozoak beleari ipurbeltz, zuria onduko den baino lehen txangurruak aurreraka ibiliko dira eta igelei bizarra jaioko zaie.
ELIZONDO, J. Alkate ona, 1912.
- begiko makarra non (daukan) ez jakin
Azalpena: norberaren akatsez ez jabetu
Adibideak:
Jendeak egin arren irri eta farra / ez naiz mundu honetan alkate bakarra; / makina bat badago eme edo arra / non daukan ez daki(e)la begiko makarra.
ELIZONDO, J. Alkate ona, 1912.
- bejon (dei(n)ala, deizula, deiola...)
Adibideak:
-ori, ori! Urtzale.- Nik behintzat sinisten dut aberastuko naizena; nire anaia hori lehen ere txit saiatua zen eta ez diot gaitzesten aberats porrokatua etorriko denari; etorrita pulmonia bat harrapatuko du edo txakur amorratu batek kosk egingo dio eta hilko da; orduan bere diru guziak niretzat izango dira. Txomin.- Bejondeizula eta hala izan dadila, Urtzale.
ELIZONDO, J. Alkate ona, 1912.
- (inoren) bizkar
Azalpena: bestek ordainduta
Adibideak:
Ni ere banabil bizibidea eratu ezinik, baina gaurkoagatik sabel aldia ondo gozatu behar dut Txominen bizkar bada ere.
ELIZONDO, J. Alkate ona, 1912.
Kontzeptuak: BALIAKETA
- deabruaren adarrak!
Azalpena: amorraziozko esaldia
Adibideak:
Urtzale.- (txoriari eskua luma gainetik pasatzen dio eta esaten du): Txori hau gainetik pintatua dago, eta azpia kedarra baino beltzagoa du; bele huts hutsa da. Txomin.- Deabruen adarrak! Hilko dut ijito biraoa.
ELIZONDO, J. Alkate ona, 1912.
- eguzkia oraingo bidean ibili bitartean
Azalpena: inoiz ez
Adibideak:
Aberastu? Ez behintzat eguzkia oraingo bidean badabil. Nondik nora ni aberastu?
ELIZONDO, J. Alkate ona, 1912.
- (ezerekin) gainez eginda egon
Azalpena: nazkatua egon, ezin gehiago pairatu
Adibideak:
Txomin.- Isilik zaude emakumea; belarriak eten beharrean dauzkat zure jarduna dela-eta. Kaxilda.- Eta ni zure arranoekin moño tontorreraino beteta gainez eginda nago.
ELIZONDO, J. Alkate ona, 1912.
- mingainez motza ez izan
Azalpena: berritsua izan
Adibideak:
Korkoxa ere ez da mingainez motza; nire andrearekin uztartu daiteke
ELIZONDO, J. Alkate ona, 1912.
- nondik nora
Azalpena: nola
Adibideak:
Aberastu? Ez behintzat eguzkia oraingo bidean badabil. Nondik nora ni aberastu?
ELIZONDO, J. Alkate ona, 1912.
- onik onenean
Azalpena: hoberena kontsideratuz
Adibideak:
Baina, hau da patxada daukadana! Onik onenean kartzelara eramango banaute ere ez dakit eta putreak baino gibel handiagoarekin, hemen nago, bilatuko ez ninduketen lekuraino ihes egin gabe.
ELIZONDO, J. Alkate ona, 1912.
Kontzeptuak: ONTASUNA
Gazteleraz: en el mejor de los casos
Frantsesez: dans le meilleur des cas
- (inorekin) panpantxo egin
Azalpena: (gaiztakerirako) tratua egin, (gaiztakerirako) adostu
Adibideak:
Eta zu zeren usainera etorri zera lehen onera, etorkizunaren igarlea zinala esatea? (Ijitoagatik) Beste honekin panpantxo eginda niri hamar duro ziplatzeagatik? (Ijitoari lepotik heltzen dio) Itoko zaitut nire dirua atzera ematen ez badidazu.
ELIZONDO, J. Alkate ona, 1912.
- txori emea baino mutuago
Azalpena: isilik
Adibideak:
Niri behintzat hitz bigarrenerako, eztarria hego haizeak jota bezala lehortu, eta txistua, ingurdua baino lodiago egiten zait; orduan mingaina aho sabaian pegatuta edukitzen dut eta txori emea baino mutuago gelditzen naiz.
ELIZONDO, J. Alkate ona, 1912.
- (inor inorekin) uztartu litekeena izan
Azalpena: joera, zaletasun edo jokabide beretsukoak izan
Adibideak:
Korkoxa ere ez da mingainez motza; nire andrearekin uztartu daiteke
ELIZONDO, J. Alkate ona, 1912.
- zirt edo zart egin
Azalpena: erabaki
Adibideak:
Zu ere isilik zaude, erruak dituzu-eta. Zertan eduki duzu Txomin gaixoa horrenbeste denboran sufritzen, sendatu edo hil, zirt edo zart egin gabe?
ELIZONDO, J. Alkate ona, 1912.
Kontzeptuak: ERABAKIA
- zozoak beleari ipurbeltz esatea
Azalpena: norberaren akatsak besteri egoztea
Adibideak:
Zozoak beleari ipurbeltz, zuria onduko den baino lehen txangurruak aurreraka ibiliko dira eta igelei bizarra jaioko zaie.
ELIZONDO, J. Alkate ona, 1912.
Kontzeptuak: AKATSA / NORBERARENAK BESTETARATZEA
Frantsesez: c'est la poêle qui se moque du chaudron