aurkituak: 5
- bibote beltzak ukan
Azalpena: ausarta
Adibideak:
Zerekin eiñak ditu Atanok / besuak eta belaunak / tamaña orretan menderatzeko / pelotaririk onenak? / Bibote beltzak biarko zitik / ori autsiko duenak! ATANO, J. M. (Bertsolaria, 1866-1939) A. Zavala Atano ta Estrada bertsolariak.
Kontzeptuak: AUSARDIA
- burutik nahasi
Azalpena: zoratu
Adibideak:
gizon au egon biar du / burutik nastua / andria ere or du / orruntz bialdua ATANO, J. M. (Bertsolaria, 1866-1939) A. Zavala Atano ta Estrada bertsolariak.
Frantsesez: perdre la boule
- (inork) (inori) hurrik ez eman
Azalpena: ezertan (inor) baino ahulago izan
Adibideak:
Ez al dezute beñere aitu / mondragotarren diarrik: / mundu onetan jaiotakoak / etziola emango urrik? Amar urtian orrek euki du / jende guzia bildurrik ATANO, J. M. (Bertsolaria, 1866-1939) A. Zavala Atano ta Estrada bertsolariak.
- hutsean gelditu / gertatu
Azalpena: tronpatua izan
Adibideak:
Auzitara gerade / gero abiatu / esperantzatan baña / utsian gelditu ATANO, J. M. (Bertsolaria, 1866-1939) A. Zavala Atano ta Estrada bertsolariak.
- zapaldu (bat) eman / hartu
Azalpena: maitaketa egin
Adibideak:
neskatxa ederra ortxe / zeukeat alperrik / bart ere artu ziak / zapaldu ederrik ATANO, J. M. (Bertsolaria, 1866-1939) A. Zavala Atano ta Estrada bertsolariak.
Kontzeptuak: SEXUA
|
|